Reposted by P. Huarte Larraburu
Beloa ez janzteagatik, 74 zartada jasotzera zigortu dute abeslari bat Iranen.
Iranek 74 zartadako zigorra ezarri dio abeslari bati kontzertu birtual batean beloa ez janzteagatik. Zigor fisikoaz gain, herrialdetik ateratzea eta abestea debekatu diote bi urtez Parastoo Ahmadi abeslariari. 2024an…
berria.eus
Beloa ez janzteagatik, 74 zartada jasotzera zigortu dute abeslari bat Iranen
Beloa ez janzteagatik, 74 zartada jasotzera zigortu dute abeslari bat Iranen.
Iranek 74 zartadako zigorra ezarri dio abeslari bati kontzertu birtual batean beloa ez janzteagatik. Zigor fisikoaz gain, herrialdetik ateratzea eta abestea debekatu diote bi urtez Parastoo Ahmadi abeslariari. 2024an argitaratutako bideo baten ondorioz jarri diote zigorra. Apelazio auzitegiak helegitea baztertu eta behin betikotzat jo du epaia. Hijaba ez janztea, sorbaldak agerian izatea eta gizonezkoez inguratuta egotea, jarrera «lizuna» eta lege moralen eta erlijiosoen aurkakoa dela esan dute.