Sign in

BERRIA

@berria.eus
2.3K followers 37 following 33K posts

BERRIA egunkariaren kontu ofiziala.

PostsRepliesMedia
BERRIA @berria.eus · 1h
Hondarribiko senegaldar komunitateak samina eta haserrea erakutsi zituen atzo kalean, udaltzain batek Babacar Weler tiroz hil duela eta. Udal gobernuko ordezkariak eta Senegalgo kontsula ere izan ziren han.
berria.eus
«Bere koloreagatik hil dute Babacar»
Hondarribiko senegaldar komunitateak samina eta haserrea erakutsi ditu kalean, udaltzain batek Babacar Weler tiroz hil duela eta. Udal gobernuko ordezkariak eta Senegalgo kontsula ere izan dira han.
000
BERRIA @berria.eus · 2h
Urriaren 1eko #lehena Iker Arana, Ertzaintzak iaz larri zauritua: «34 ertzain kamerekin, droneak... eta frogarik ez» | Irakek bere kasa jarraituko du berriro #BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: www.berria.e...
010
BERRIA @berria.eus · 2h
Etxebizitza sindikatuek salatu dute dekretuek ez dutela balio egoera konpontzeko. Manifestazioetara deitu dute ostiralerako.
berria.eus
Etxebizitza sindikatuek manifestazioak antolatu dituzte etziko Hegoaldeko lau hiriburuetan
«Espekulazioaren kontrako eta etxebizitza eskubide bermatuaren aldeko» manifestazioetara deitu dute ostiralerako. Euskal erakunde publikoen rola eta alderdi politikoen interesak ere kritikatu dituzte.
001
BERRIA @berria.eus · 2h
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi, eta Europa kopako final-zortzirenetarako sailkatu da. Txuri-urdinek lehen zatian utzi dute erabakita kanporaketa, hiru gol sartu baitituzte. Oso nagusi izan dira, eta nagusitasun hori markagailuan islatu ahal izan dute. Caminok, Campok, Paula Fernandezek eta Ainhoa…
berria.eus
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi, eta Europa kopako final-zortzirenetarako sailkatu da
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi, eta Europa kopako final-zortzirenetarako sailkatu da. Txuri-urdinek lehen zatian utzi dute erabakita kanporaketa, hiru gol sartu baitituzte. Oso nagusi izan dira, eta nagusitasun hori markagailuan islatu ahal izan dute. Caminok, Campok, Paula Fernandezek eta Ainhoa Marinek sartu dituzte golak.
000
BERRIA @berria.eus · 3h
Ion Izagirrek eskumuturra apurtu du eta ezingo du bizikleta gainean agur esan. Oiartzuarrak erorikoa izan du eta ezingo du jokatu Lonbadiako Tourra, bere azken lasterketa izan beharko lukeena.
berria.eus
Ion Izagirrek eskumuturra apurtu du eta ezingo du bizikleta gainean agur esan
Ion Izagirrek eskumuturra apurtu du eta ezingo du bizikleta gainean agur esan. Oiartzuarrak erorikoa izan du eta ezingo du jokatu Lonbadiako Tourra, bere azken lasterketa izan beharko lukeena.
100
BERRIA @berria.eus · 4h
🎬 #txapelpekoak Ikusi osorik 'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentalaren hirugarren atala: 'Gaiak eta gai jartzaileak'👇 www.berria.e...
000
BERRIA @berria.eus · 4h
Gizon bat hil da Bermeon, traktorea iraulita. 78 urteko gizona maniobra bat egiten ari zen traktorea irauli gainera erori zaionean.
berria.eus
Gizon bat hil da Bermeon, traktorea iraulita
Gizon bat hil da Bermeon, traktorea iraulita. 78 urteko gizona maniobra bat egiten ari zen traktorea irauli gainera erori zaionean.
000
BERRIA @berria.eus · 4h
Jaurlaritzak Errekonozimendu Koadernoak banatu dizkie ETAren eta Iraultzaren 22 biktimaren senideei. Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak erran du gizarte demokratiko batek ezin duela gertatutakoa ahaztu.
berria.eus
Jaurlaritzak Errekonozimendu Koadernoak banatu dizkie ETAren eta Iraultzaren 22 biktimaren senideei
Jaurlaritzak Errekonozimendu Koadernoak banatu dizkie ETAren eta Iraultzaren 22 biktimaren senideei. Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak erran du gizarte demokratiko batek ezin duela gertatutakoa ahaztu.
000
BERRIA @berria.eus · 5h
‘Basoko murmurioak’ programak emango dio hasiera BOSen denboraldi berriari, bihar. Hamazazpi programak osatuko dute Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2026-2027 denboraldia, denak ere 'basoa' gaiak ardazten dituela. Leire Bilbao idazlea izango da aurtengo artista egoiliarra, eta programa bakoitzeko…
berria.eus
‘Basoko murmurioak’ programak emango dio hasiera BOSen denboraldi berriari, bihar
‘Basoko murmurioak’ programak emango dio hasiera BOSen denboraldi berriari, bihar. Hamazazpi programak osatuko dute Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 2026-2027 denboraldia, denak ere 'basoa' gaiak ardazten dituela. Leire Bilbao idazlea izango da aurtengo artista egoiliarra, eta programa bakoitzeko poema bana sortuko du.
000
BERRIA @berria.eus · 5h
👕 BERRIA dendan eskuragarri dituzue ‘Euskarak badu egunkari bat’ produktuak! BERRIAlagunek prezio berezian eskuratzeko aukera duzue: b.eus/klwoiz...
000
BERRIA @berria.eus · 5h
Itunak proposatu dizkio Etxanobek oposizioari, baina zail ipini diote. Legealdiko politika orokorreko azken bilkura egin dute Bizkaiko Batzar Nagusiek. Fiskalitatean EAJrekin duen talka agerian utzi du PSE-EEk berriro. EH Bilduk diputazioari leporatu dio azken negoziazioetatik kanpo utzi dituztela.
berria.eus
Itunak proposatu dizkio Etxanobek oposizioari, baina zail ipini diote
Itunak proposatu dizkio Etxanobek oposizioari, baina zail ipini diote. Legealdiko politika orokorreko azken bilkura egin dute Bizkaiko Batzar Nagusiek. Fiskalitatean EAJrekin duen talka agerian utzi du PSE-EEk berriro. EH Bilduk diputazioari leporatu dio azken negoziazioetatik kanpo utzi dituztela.
000
BERRIA @berria.eus · 7h
Hil egin da zezen batek Lodosan zauritutako emakumea. Bilboko 25 urteko emakumea da. Zezena hesiaren eta harmailen arteko pasabide batera sartu zen.
berria.eus
Hil egin da zezen batek Lodosan zauritutako emakumea
Hil egin da zezen batek Lodosan zauritutako emakumea. Bilboko 25 urteko emakumea da. Zezena hesiaren eta harmailen arteko pasabide batera sartu zen.
001
BERRIA @berria.eus · 7h
Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, 400 ikasleren «begiradek» osatutako erakusketa batekin. Topaketen Eskola programaren harira hamahiru ikastetxetan eginiko tailerretako esperientziak bildu dituzte, eta Kondestablearen jauregian dira ikusgai. Landutako gaiek lotura zuzena dute biurtekoaren…
berria.eus
Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, 400 ikasleren «begiradek» osatutako erakusketa batekin
Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, 400 ikasleren «begiradek» osatutako erakusketa batekin. Topaketen Eskola programaren harira hamahiru ikastetxetan eginiko tailerretako esperientziak bildu dituzte, eta Kondestablearen jauregian dira ikusgai. Landutako gaiek lotura zuzena dute biurtekoaren aurtengo egitarauarekin; etzi hasiko da ofizialki.
000
BERRIA @berria.eus · 7h
Inflazio handiko testuinguruan, Eroskik 65 milioi irabazi ditu lehen seihilekoan. Otsailetik uztailera, 3.061 milioi fakturatu ditu, iaz epe berean baino %4 gehiago.
berria.eus
Inflazio handiko testuinguruan, Eroskik 65 milioi irabazi ditu lehen seihilekoan
Inflazio handiko testuinguruan, Eroskik 65 milioi irabazi ditu lehen seihilekoan. Otsailetik uztailera, 3.061 milioi fakturatu ditu, iaz epe berean baino %4 gehiago.
000
BERRIA @berria.eus · 8h
Hartzekodunen konkurtsoa eskatu du Olazabal y Huarte fundizioak. 30 lanpostu daude arriskuan. LABen arabera, jabeen «kudeaketa txarragatik» heldu dira egoera horretara.
berria.eus
Hartzekodunen konkurtsoa eskatu du Olazabal y Huarte fundizioak
Hartzekodunen konkurtsoa eskatu du Olazabal y Huarte fundizioak. 30 lanpostu daude arriskuan. LABen arabera, jabeen «kudeaketa txarragatik» heldu dira egoera horretara.
000
BERRIA @berria.eus · 8h
Euriborra %3,24ra igo da irailean, 2024tik mailarik gorenera. Laugarren hilabetez jarraian egin du gora, eta duela urtebete baino 1,07 puntu handiagoa da.
berria.eus
Euriborra %3,24ra igo da irailean, 2024tik mailarik gorenera
Euriborra %3,24ra igo da irailean, 2024tik mailarik gorenera. Laugarren hilabetez jarraian egin du gora, eta duela urtebete baino 1,07 puntu handiagoa da.
000
BERRIA @berria.eus · 8h
Iruñeko Udalak Maria Luisa Elio zinemagile iruindarra omenduko du urrian. Ehun urte igaro dira Elio jaio zenetik, eta, urtemuga horren harira, hainbat ekintza kultural antolatu dituzte. Jarduera horietan, besteak beste, poesia, antzerkia, zinema eta literatura landuko dituzte.
berria.eus
Iruñeko Udalak Maria Luisa Elio zinemagile iruindarra omenduko du urrian
Iruñeko Udalak Maria Luisa Elio zinemagile iruindarra omenduko du urrian. Ehun urte igaro dira Elio jaio zenetik, eta, urtemuga horren harira, hainbat ekintza kultural antolatu dituzte. Jarduera horietan, besteak beste, poesia, antzerkia, zinema eta literatura landuko dituzte.
001
BERRIA @berria.eus · 8h
Xabier Leteren poemak New Yorkeko plazara. 'Xabier Lete. 60 poems' antologia elebiduna kaleratuko du New Yorkeko Columbia unibertsitateak. Kirmen Uribek sustatu du liburua eta Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak egin dute hautaketa.
berria.eus
Xabier Leteren poemak New Yorkeko plazara
Xabier Leteren poemak New Yorkeko plazara. 'Xabier Lete. 60 poems' antologia elebiduna kaleratuko du New Yorkeko Columbia unibertsitateak. Kirmen Uribek sustatu du liburua eta Lourdes Otaegik eta Alex Gurrutxagak egin dute hautaketa.
000
BERRIA @berria.eus · 8h
Justizia Aranarentzat plataformak tiro egin zuen ertzainaren burua ez ikertzea salatu du. Gaur zen deklaratzekoa Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia, lekuko gisa. Plataformak orain arte izandako oztopoak ere salatu ditu; tartean, lekukoen deklaraziak atzeratu izana.
berria.eus
Justizia Aranarentzat plataformak tiro egin zuen ertzainaren burua ez ikertzea salatu du
Justizia Aranarentzat plataformak tiro egin zuen ertzainaren burua ez ikertzea salatu du. Gaur zen deklaratzekoa Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia, lekuko gisa. Plataformak orain arte izandako oztopoak ere salatu ditu; tartean, lekukoen deklaraziak atzeratu izana.
000
BERRIA @berria.eus · 9h
Jaurlaritzak diruz lagunduko du Gasteizko Mercedesen ekoizpen malgua garatzeko proiektua. Datozen hiru urteetan 181 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egingo dute Gasteizko lantokian ibilgailu elektrikoak zein konbustiokoak ekoizteko. Mercedesek 20 miloitik gora jarriko ditu, eta hainbat…
berria.eus
Jaurlaritzak diruz lagunduko du Gasteizko Mercedesen ekoizpen malgua garatzeko proiektua
Jaurlaritzak diruz lagunduko du Gasteizko Mercedesen ekoizpen malgua garatzeko proiektua. Datozen hiru urteetan 181 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua egingo dute Gasteizko lantokian ibilgailu elektrikoak zein konbustiokoak ekoizteko. Mercedesek 20 miloitik gora jarriko ditu, eta hainbat enpresak parte hartuko dute.
000
BERRIA @berria.eus · 9h
Ostiralean hasiko dira Dantzan Bilaka jardunaldiak, Uharten. Larunbatera arte egingo dituzte jarduera koreografikoak, lehen aldiz, Uharteko Arte Garaikideen Zentroan. Besteak beste, Angela Rodriguezen, Nerea Gurrutxagaren eta Jon Garridoren piezak ikusi ahal izango dira.
berria.eus
Ostiralean hasiko dira Dantzan Bilaka jardunaldiak, Uharten
Ostiralean hasiko dira Dantzan Bilaka jardunaldiak, Uharten. Larunbatera arte egingo dituzte jarduera koreografikoak, lehen aldiz, Uharteko Arte Garaikideen Zentroan. Besteak beste, Angela Rodriguezen, Nerea Gurrutxagaren eta Jon Garridoren piezak ikusi ahal izango dira.
000
BERRIA @berria.eus · 9h
Nafarroan eraikitako proiektu berriztagarriek 147 milioi euro eman dizkiote ogasunari. Azken lau urteetan onartutako egitasmoek aurreko hiru hamarkadatako potentzia bikoiztu dute Nafarroan. Enerclusterrek bultzatutako kanpainak aldarrikatu du proiektuen tramitazioa «oso zorrotza» dela Nafarroan,…
berria.eus
Nafarroan eraikitako proiektu berriztagarriek 147 milioi euro eman dizkiote ogasunari
Nafarroan eraikitako proiektu berriztagarriek 147 milioi euro eman dizkiote ogasunari. Azken lau urteetan onartutako egitasmoek aurreko hiru hamarkadatako potentzia bikoiztu dute Nafarroan. Enerclusterrek bultzatutako kanpainak aldarrikatu du proiektuen tramitazioa «oso zorrotza» dela Nafarroan, eta onurak «kalteak baino handiagoak»
011
BERRIA @berria.eus · 9h
Urteko lehen erdian EAEko zor publikoa handitu egin da, eta Nafarroakoa jaitsi. Eusko Jaurlaritzak beste 943 milioi euro pilatu ditu urtebetean, bereziki industrian inbertsioak egiteko. Nafarroako Gobernuak 201 milioi amortizatu ditu.
berria.eus
Urteko lehen erdian EAEko zor publikoa handitu egin da, eta Nafarroakoa jaitsi
Urteko lehen erdian EAEko zor publikoa handitu egin da, eta Nafarroakoa jaitsi. Eusko Jaurlaritzak beste 943 milioi euro pilatu ditu urtebetean, bereziki industrian inbertsioak egiteko. Nafarroako Gobernuak 201 milioi amortizatu ditu.
000
BERRIA @berria.eus · 9h
Zupiriak esan du Ertzaintzak behar bezala jardun zuela Munduko Kopako finaleko istiluetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu du prebentzioa lehenetsi zutela, eta Poliziak partida ikusteko eta manifestatzeko eskubideak «bermatu» zituela.
berria.eus
Zupiriak esan du Ertzaintzak behar bezala jardun zuela Munduko Kopako finaleko istiluetan
Zupiriak esan du Ertzaintzak behar bezala jardun zuela Munduko Kopako finaleko istiluetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu du prebentzioa lehenetsi zutela, eta Poliziak partida ikusteko eta manifestatzeko eskubideak «bermatu» zituela.
000
BERRIA @berria.eus · 9h
AEBek azken tropak erretiratu dituzte Iraketik, eta ziurgabetasuna da nagusi orain. Washingtonen tropak Iraken egon dira ia hogei urtez. Orain Irakeko estatu indarrek izango dute herrialdearen defentsa bermatzeko ardura. Gobernuak Iranen aldeko miliziak armagabetzea du helburu orain.
berria.eus
AEBek azken tropak erretiratu dituzte Iraketik, eta ziurgabetasuna da nagusi orain
AEBek azken tropak erretiratu dituzte Iraketik, eta ziurgabetasuna da nagusi orain. Washingtonen tropak Iraken egon dira ia hogei urtez. Orain Irakeko estatu indarrek izango dute herrialdearen defentsa bermatzeko ardura. Gobernuak Iranen aldeko miliziak armagabetzea du helburu orain.
000
BERRIA @berria.eus · 10h
Otegi Puigdemontekin batzartu da, bi alderdien arteko elkarlana indartzeko asmoz. Waterloon elkartu dira EH Bilduko eta JxCko buruzagiak, koalizio subiranistak alderdi ezkertiar eta subiranistekin hasitako errondaren barruan. Espainiako Estatuaren «izaera plurinazionalean» indar egin dute.
berria.eus
Otegi Puigdemontekin batzartu da, bi alderdien arteko elkarlana indartzeko asmoz
Otegi Puigdemontekin batzartu da, bi alderdien arteko elkarlana indartzeko asmoz. Waterloon elkartu dira EH Bilduko eta JxCko buruzagiak, koalizio subiranistak alderdi ezkertiar eta subiranistekin hasitako errondaren barruan. Espainiako Estatuaren «izaera plurinazionalean» indar egin dute.
000
BERRIA @berria.eus · 10h
Edarietan eskopolamina azkar atzemateko gailu bat garatu dute EHUn. Sumisio droga da eskopolamina, eta sexu erasoak egiteko erabiltzen da. Gailua edarian sartu eta hamar minutuan ikus daiteke emaitza.
berria.eus
Edarietan eskopolamina azkar atzemateko gailu bat garatu dute EHUn
Edarietan eskopolamina azkar atzemateko gailu bat garatu dute EHUn. Sumisio droga da eskopolamina, eta sexu erasoak egiteko erabiltzen da. Gailua edarian sartu eta hamar minutuan ikus daiteke emaitza.
000
BERRIA @berria.eus · 10h
Barruraino zulatuz. ‘Digger’ Alejandro Gonzalez Iñarritu zuzendari mexikarraren pelikula berria da. Digger Rockwell izeneko gizon boteretsuak bere erabakien ondorioei aurre egin behar die munduaren amaiera eragozteko.
berria.eus
Barruraino zulatuz

Patti Smith, Bad Religion eta Marilyn Manson izango dira Azkena Rock jaialdiaren 25. urteurrenean. Antolatzaileek datorren urteko egitarau osoa iragarri dute gaur. Ekainaren 17tik 19ra egingo dute festibalaren 25. aldia, eta 60 talde igoko dira Mendizabalako oholtzetara. Ohiko lau eszenatokiei…
berria.eus
Patti Smith, Bad Religion eta Marilyn Manson izango dira Azkena Rock jaialdiaren 25. urteurrenean
Patti Smith, Bad Religion eta Marilyn Manson izango dira Azkena Rock jaialdiaren 25. urteurrenean. Antolatzaileek datorren urteko egitarau osoa iragarri dute gaur. Ekainaren 17tik 19ra egingo dute festibalaren 25. aldia, eta 60 talde igoko dira Mendizabalako oholtzetara. Ohiko lau eszenatokiei bosgarren bat gehituko diete.
000
BERRIA @berria.eus · 10h
✍🏼 Blanca Urgell: 'Nekez'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Nekez
✍🏼 Blanca Urgell: 'Nekez'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000
BERRIA @berria.eus · 10h
Hondarribian Babacar Weleri tiro egin zion udaltzaina kargutik apartatu dute. Euspel sindikatuak bere gain hartu du poliziaren defentsa, eta «babes osoa» azaldu dio. Zupiriak esan du «arrisku handiko» egoera bat izan zela, eta gehitu du epaitegiak ebatzi beharko duela auziaz.
berria.eus
Hondarribian Babacar Weleri tiro egin zion udaltzaina kargutik apartatu dute
Hondarribian Babacar Weleri tiro egin zion udaltzaina kargutik apartatu dute. Euspel sindikatuak bere gain hartu du poliziaren defentsa, eta «babes osoa» azaldu dio. Zupiriak esan du «arrisku handiko» egoera bat izan zela, eta gehitu du epaitegiak ebatzi beharko duela auziaz.
000
BERRIA @berria.eus · 11h
Ceutan migranteak «torturatu» dituztela salatu du AIk. Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak esan duenez, Espainiako indar armatuetako kideek etorkinak mehatxatu dituzte Ceutatik ihes egin dezaten.
berria.eus
Ceutan migranteak «torturatu» dituztela salatu du AIk
Ceutan migranteak «torturatu» dituztela salatu du AIk. Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak esan duenez, Espainiako indar armatuetako kideek etorkinak mehatxatu dituzte Ceutatik ihes egin dezaten.
001
BERRIA @berria.eus · 11h
✍🏼 Itxaro Borda: 'Kolapsoa'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Kolapsoa
✍🏼 Itxaro Borda: 'Kolapsoa'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000
BERRIA @berria.eus · 11h
🎧 Nazio Batuen Erakundea du hizpide 'Berriketan' saioaren atal honek. NBEren helburuez, ezinez, egoeraz eta eztabaida orokorrak eman duenaz hitz egin digu Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko editoreak👇 www.berria.e...
000
BERRIA @berria.eus · 11h
✍🏼 Gaizka Izagirre: 'Atzeko gelak'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Atzeko gelak
✍🏼 Gaizka Izagirre: 'Atzeko gelak'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000
BERRIA @berria.eus · 11h
Sopelako Udalak bere burua eskaini du Auzoetxearen eta gotzaindegiaren arteko bitartekaritza egiteko. Bizkaiko Gotzaindegiaren eliza bat okupatu zuten proiektua sortzeko. Gaurtik aurrera edozein egunetan hustu dezakete.
berria.eus
Sopelako Udalak bere burua eskaini du Auzoetxearen eta gotzaindegiaren arteko bitartekaritza egiteko
Sopelako Udalak bere burua eskaini du Auzoetxearen eta gotzaindegiaren arteko bitartekaritza egiteko. Bizkaiko Gotzaindegiaren eliza bat okupatu zuten proiektua sortzeko. Gaurtik aurrera edozein egunetan hustu dezakete.
000
BERRIA @berria.eus · 12h
Mila urteko bizilagunak. Hego Euskal Herriko herrixkei buruzko erakusketa bat antolatu du Bilboko Arkeologi Museoak. Induskatutako objektuen, irudien eta testuen bidez, Erdi Aroan sortutako unitate produktibo horien ekonomia, egunerokoa eta sinesmenak aletu dituzte.
berria.eus
Mila urteko bizilagunak

Emakume bat larri zauritu da Bilbon, eraikin bateko bosgarren pisutik amilduta. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko. Hiriko Alde Zaharrean izan zen ezbeharra, atzo gauean.
berria.eus
Emakume bat larri zauritu da Bilbon, eraikin bateko bosgarren pisutik amilduta
Emakume bat larri zauritu da Bilbon, eraikin bateko bosgarren pisutik amilduta. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko. Hiriko Alde Zaharrean izan zen ezbeharra, atzo gauean.
000
BERRIA @berria.eus · 12h
EAJk Ramiro Gonzalez proposatu du Arabako ahaldungai nagusi izateko. Gonzalez 2015etik da ahaldun nagusi; hiru legealdi horietan PSE-EErekin osatu ditu koalizio gobernuak. ABBk Gonzalezen «elkarrizketarako apustua» nabarmendu du.
berria.eus
EAJk Ramiro Gonzalez proposatu du Arabako ahaldungai nagusi izateko
EAJk Ramiro Gonzalez proposatu du Arabako ahaldungai nagusi izateko. Gonzalez 2015etik da ahaldun nagusi; hiru legealdi horietan PSE-EErekin osatu ditu koalizio gobernuak. ABBk Gonzalezen «elkarrizketarako apustua» nabarmendu du.
000
BERRIA @berria.eus · 12h
Trumpek jarraitu ahal izango du papergabeak hirugarren herrialdetara kanporatzen. AEBetako Auzitegi Gorenak ebatzi du behin-behinean bide ematea migratzaileak beren jatorrizko herrialdea ez den beste batera kanporatzeko prozedurari.
berria.eus
Trumpek jarraitu ahal izango du papergabeak hirugarren herrialdetara kanporatzen
Trumpek jarraitu ahal izango du papergabeak hirugarren herrialdetara kanporatzen. AEBetako Auzitegi Gorenak ebatzi du behin-behinean bide ematea migratzaileak beren jatorrizko herrialdea ez den beste batera kanporatzeko prozedurari.
000
BERRIA @berria.eus · 12h
✍🏼 Garazi Kamio Anduaga: 'Sinkronia'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Sinkronia
✍🏼 Garazi Kamio Anduaga: 'Sinkronia'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000
BERRIA @berria.eus · 12h
Jokin Zamarbide musika sustatzaile eta Soñua diskoetxearen sortzailea hil da. Nola diskoetxean ere aritu zen, eta In&Out Produccions enpresaren zuzendari jardun da azken hiru hamarkadetan, arrebarekin. Hertzainak, Barricada, La Polla Records eta Kortatu taldeen zenbait lanetarako ekoizle aritu zen.…
berria.eus
Jokin Zamarbide musika sustatzaile eta Soñua diskoetxearen sortzailea hil da
Jokin Zamarbide musika sustatzaile eta Soñua diskoetxearen sortzailea hil da. Nola diskoetxean ere aritu zen, eta In&Out Produccions enpresaren zuzendari jardun da azken hiru hamarkadetan, arrebarekin. Hertzainak, Barricada, La Polla Records eta Kortatu taldeen zenbait lanetarako ekoizle aritu zen. 68 urterekin zendu da.
000
BERRIA @berria.eus · 12h
Arma historikoak eskuratzeko baldintzak zorroztea proposatu du Peio Dufauk Frantziako Asanblean. Goiz honetan pausatu du lege proposamena Parisen. Federico Martin Arambururi bildumako arma historikoekin egin zioten tiro Parisko erdigunean 2022an, eta hilketa horri bide eman zion «hutsuneari» aurre…
berria.eus
Arma historikoak eskuratzeko baldintzak zorroztea proposatu du Peio Dufauk Frantziako Asanblean
Arma historikoak eskuratzeko baldintzak zorroztea proposatu du Peio Dufauk Frantziako Asanblean. Goiz honetan pausatu du lege proposamena Parisen. Federico Martin Arambururi bildumako arma historikoekin egin zioten tiro Parisko erdigunean 2022an, eta hilketa horri bide eman zion «hutsuneari» aurre egin nahi dio diputatuak.
000
BERRIA @berria.eus · 13h
#txapelpekoak 'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentalaren hirugarren atala. 'Gaiak eta gai jartzaileak' du izena, eta bertsolari bat eta bi gai jartzaile arituko dira solasean: Beñat Gaztelumendi, Maite Berriozabal eta Imanol Artola 'Felix'.
berria.eus
'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentalaren hirugarren atala
#txapelpekoak 'Bertsolaritza: denboraren joanean irautea' dokumentalaren hirugarren atala. 'Gaiak eta gai jartzaileak' du izena, eta bertsolari bat eta bi gai jartzaile arituko dira solasean: Beñat Gaztelumendi, Maite Berriozabal eta Imanol Artola 'Felix'.
000
BERRIA @berria.eus · 13h
✍🏼 Onintza Enbeita: 'Bihar'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Bihar
✍🏼 Onintza Enbeita: 'Bihar'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000
BERRIA @berria.eus · 13h
Burnhamek adierazi du Erresuma Batua EBra itzultzea aukera bat dela. Erresuma Batuko lehen ministroaren esanetan, aukera guztiak daude mahai gainean. Azken hamar urteotan gisa horretako planteamendu bat egiten duen lehen gobernuburua da.
berria.eus
Burnhamek adierazi du Erresuma Batua EBra itzultzea aukera bat dela
Burnhamek adierazi du Erresuma Batua EBra itzultzea aukera bat dela. Erresuma Batuko lehen ministroaren esanetan, aukera guztiak daude mahai gainean. Azken hamar urteotan gisa horretako planteamendu bat egiten duen lehen gobernuburua da.
000
BERRIA @berria.eus · 14h
✍🏼 Oihana Arana: 'Hirurogei'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Hirurogei
✍🏼 Oihana Arana: 'Hirurogei'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000
BERRIA @berria.eus · 14h
Zerbait berria aurkeztuko dute Durangoko Azokan. Euskal musikariak eta musikazaleak batuko dituen egitasmo berri bat izango da. Abenduaren 5ean aurkeztuko dute.
berria.eus
Zerbait berria aurkeztuko dute Durangoko Azokan
Zerbait berria aurkeztuko dute Durangoko Azokan. Euskal musikariak eta musikazaleak batuko dituen egitasmo berri bat izango da. Abenduaren 5ean aurkeztuko dute.
000
BERRIA @berria.eus · 14h
Etxebizitza sindikatuek manifestazioak deitu dituzte etzirako Hegoaldeko lau hiriburuetan. «Espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubide bermatuaren alde» mobilizatuko dira. Madrilek atzo onartutako dekretua ez dela nahikoa uste dute: «Testuak ez dakar aurrerapauso nahikorik eta iraunkorrik…
berria.eus
Etxebizitza sindikatuek manifestazioak deitu dituzte etzirako Hegoaldeko lau hiriburuetan
Etxebizitza sindikatuek manifestazioak deitu dituzte etzirako Hegoaldeko lau hiriburuetan. «Espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubide bermatuaren alde» mobilizatuko dira. Madrilek atzo onartutako dekretua ez dela nahikoa uste dute: «Testuak ez dakar aurrerapauso nahikorik eta iraunkorrik etxebizitzaren arloan».
000
BERRIA @berria.eus · 14h
✍🏼 Juan Carlos Etxeberria: 'Ez amore eman'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
Ez amore eman
✍🏼 Juan Carlos Etxeberria: 'Ez amore eman'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
000