Sign in

Urtzi naiz 🇵🇲

@urtzinaiz.bsky.social
124 followers 383 following 22 posts
PostsRepliesMedia
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 18/09/2026
✍🏼 Fermin Zabaltza Aleman: '2009-2027: ETB1 On (ETB3) Nafarroa guztian behingoz!'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
berria.eus
2009-2027: ETB1 On (ETB3) Nafarroa guztian behingoz!
✍🏼 Fermin Zabaltza Aleman: '2009-2027: ETB1 On (ETB3) Nafarroa guztian behingoz!'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
EHIGE Gurasoen Konfederazioa @ehige.bsky.social · 28/06/2026
🏳️‍🌈 Harro egon, izan eta sentitu Aniztasun mota guztiak errespetatzen dituen kalitatezko eskola inklusiboa aldarrikatzen du EHIGEk, non garenaz harro egon eta sentitu gaitezkeen. Ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna.
022 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskal Eskola Publikoaren Jaia @eepjaia.bsky.social · 09/06/2026
Euskal Eskola Publikoa aldarrikatu dute Santurtzin www.hamaika.eus/aktualitatea...
hamaika.eus
Euskal Eskola Publikoa aldarrikatu dute Santurtzin
Santurtzin egin dute Euskal Eskola Publikoaren 33. jaia eta ozen aldarrikatu dute eskola publikoa
022 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskal Eskola Publikoaren Jaia @eepjaia.bsky.social · 10/06/2026
🧶Euskal Eskola Publikoaren sarearen indarra agerian utzi du Santurtzik www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/blog/post... 🧶Santurtzi evidencia la fuerza de la unión de la Escuela Pública Vasca www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/es/blog/post...
012 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 07/06/2026
Hezkuntza sistemaren «arazo estrukturalak» gaitzetsi dituzte Euskal Eskola Publikoaren jaian. Aldarrikatzeko eguna izan da, baina baita ospatzekoa ere: ehunka haur eta guraso batu dira Santurtzin. «Argi esan nahi dugu: publikoa da bidea».
b.eus
Hezkuntza sistemaren «arazo estrukturalak» gaitzetsi dituzte Euskal Eskola Publikoaren jaian
Hezkuntza sistemaren «arazo estrukturalak» gaitzetsi dituzte Euskal Eskola Publikoaren jaian. Aldarrikatzeko eguna izan da, baina baita ospatzekoa ere: ehunka haur eta guraso batu dira Santurtzin. «Argi esan nahi dugu: publikoa da bidea».
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 05/06/2026
Juan Cruz Allik defendatu du euskarak ofizial izan behar lukeela «Nafarroa osoan». Lehendakari ohiak azaldu du konstituzioak «gizartearen zerbitzura» egon behar direla eta ez alderantziz. Gehiengoak aldatu balira, ez du baztertu Nafarroak eta EAEk bat egitea. Bere irudiko, «Euskararen legeak…
b.eus
Juan Cruz Allik defendatu du euskarak ofizial izan behar lukeela «Nafarroa osoan»
Juan Cruz Allik defendatu du euskarak ofizial izan behar lukeela «Nafarroa osoan». Lehendakari ohiak azaldu du konstituzioak «gizartearen zerbitzura» egon behar direla eta ez alderantziz. Gehiengoak aldatu balira, ez du baztertu Nafarroak eta EAEk bat egitea. Bere irudiko, «Euskararen legeak ezarritako zonaldeak gainditu ditu euskarak».
034 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 06/06/2026
🗣 Maite Nieto. Jaia eta aldarrikapena uztartu nahi dituzte Santurtzin, Euskal Eskola Publikoaren aldeko festan, «hezkuntza publiko, inklusibo eta kalitatezkoa defendatzeko eta indartzeko».
b.eus
Maite Nieto. «Jarraitu behar dugu erakusten ez dagoela eskola publikoa baino hoberik: denona eta denontzat»
🗣 Maite Nieto. Jaia eta aldarrikapena uztartu nahi dituzte Santurtzin, Euskal Eskola Publikoaren aldeko festan, «hezkuntza publiko, inklusibo eta kalitatezkoa defendatzeko eta indartzeko».
021 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskal Eskola Publikoaren Jaia @eepjaia.bsky.social · 03/06/2026
𝐄𝐆𝐈𝐓𝐀𝐑𝐀𝐔𝐀 🧶🤩Hemen da Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren egitaraua 🔶Zabaldu eta animatu zaitezte ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoa ospatzera! EHUNETAN! labur.eus/nnft9bht #euskaleskolapublikoarenjaia #ehunetan #Santurtzi
023 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskal Eskola Publikoaren Jaia @eepjaia.bsky.social · 01/06/2026
𝐈𝐠𝐚𝐧𝐝𝐞 𝐡𝐨𝐧𝐞𝐭𝐚𝐧, 𝐝𝐞𝐧𝐨k 𝐒𝐚𝐧𝐭𝐮𝐫𝐭𝐳𝐢𝐫𝐚! 🧶Pertsona libreen sarea, ehuna hobea izan dadin etorkizuna… SAREAK EHUNDUTA EUSKARA SARETUZ ETORKIZUNERAKO BIDEAK EDERTU ESKOLA PUBLIKOA ETA EUSKALDUNA IZAN GAITEZEN IZAN NAHI DUGUNA #ehunetan #euskaleskolapublikoarenjaia #santurtzi 🎥 youtu.be/Efgu1EwISpw
youtu.be
Izan nahi duguna // Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia (Santurtzi, 2026)
YouTube video by EHIGE - Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskal Eskola Publikoaren Jaia @eepjaia.bsky.social · 13/05/2026
Asteazken honi aurre egiteko musika behar duzu? AURRERA! 🎥 youtu.be/Efgu1EwISpw 🧶Pertsona libreen sarea, ehuna hobea izan dadin etorkizuna… SAREAK EHUNDUTA EUSKARA SARETUZ ETORKIZUNERAKO BIDEAK EDERTU ESKOLA PUBLIKOA ETA EUSKALDUNA IZAN GAITEZEN IZAN NAHI DUGUNA #euskaleskolapublikoarenjaia
youtu.be
Izan nahi duguna // Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia (Santurtzi, 2026)
YouTube video by EHIGE - Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea
022 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 14/05/2026
𝐄𝐔𝐒𝐊𝐀𝐋𝐓𝐙𝐀𝐋𝐄𝐄𝐍 𝐁𝐈𝐋𝐆𝐔𝐍𝐄 𝐄𝐑𝐑𝐀𝐋𝐃𝐎𝐈 𝐁𝐀𝐓 Ekainaren 13rako hilabete faltan, Euskaltzaleon Martxaren aurkezpen sozialean #EuskarazBizitzeko baldintza errealak elkarrekin sortzeko deia egin dugu. Albistea👉 kontseilua.eus/pizkundea/e1... #EuskaltzaleonMartxa
053 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 14/05/2026
Kremlinen aurka egin du Hungariak, Ukrainako gerra hasi zenetik aurrenekoz. Errusiak eraso egin du gutxiengo hungariar bat bizi den eskualde batean, eta erasoa kondenatu du Peter Magyar Hungariako lehen ministro berriak. Gaur goizaldeko erasoen ondorioz, bost lagun hil ditu Moskuk Kieven.
b.eus
Kremlinen aurka egin du Hungariak, Ukrainako gerra hasi zenetik aurrenekoz
Kremlinen aurka egin du Hungariak, Ukrainako gerra hasi zenetik aurrenekoz. Errusiak eraso egin du gutxiengo hungariar bat bizi den eskualde batean, eta erasoa kondenatu du Peter Magyar Hungariako lehen ministro berriak. Gaur goizaldeko erasoen ondorioz, bost lagun hil ditu Moskuk Kieven.
032 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 14/05/2026
Euskarazko filmak %2 izan ziren iaz zinema aretoetan. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eginiko azterketaren arabera, 1.200 estreinalditatik 22 film baino ez ziren izan euskaraz. Inoizko euskal film gehien heldu zen iaz aretoetara, eta halere, ehunekoa «oso txikia» dela…
b.eus
Euskarazko filmak %2 izan ziren iaz zinema aretoetan
Euskarazko filmak %2 izan ziren iaz zinema aretoetan. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eginiko azterketaren arabera, 1.200 estreinalditatik 22 film baino ez ziren izan euskaraz. Inoizko euskal film gehien heldu zen iaz aretoetara, eta halere, ehunekoa «oso txikia» dela nabarmendu dute.
001 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 09/05/2026
Euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean «ausardia» eskatu dute Bilbon. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, eta euskalgintzak babesturik, milaka lagunek «euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea» aldarrikatu dute. Euskararen eta gaztelaniaren estatusak parekatzea galdegin dute.
b.eus
Euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean «ausardia» eskatu dute Bilbon
Euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean «ausardia» eskatu dute Bilbon. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, eta euskalgintzak babesturik, milaka lagunek «euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea» aldarrikatu dute. Euskararen eta gaztelaniaren estatusak parekatzea galdegin dute.
087 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 29/04/2026
Taupa mugimenduak 0 eta 12 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako proiektu bat abiatuko du: 'Eusfera. Unibertso euskaldunagoa haurrentzat'.
b.eus
Haurren unibertsoa euskalduntzeko Eusfera proiektua jarriko dute maiatzean, hamar egunez
Taupa mugimenduak 0 eta 12 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako proiektu bat abiatuko du: 'Eusfera. Unibertso euskaldunagoa haurrentzat'. Maiatzaren 7an hasiko da eta Euskal Herriko ehu...
042 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Argia @argiaeus.bsky.social · 24/04/2026
Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikal antolatuaren aurrean, ELAk, LABek eta STEILASek manifestaziora deitu dute euskararen eta gaztelaniaren estatus juridikoa parekatzea exijitzeko. www.argia.eus/albistea/mai...
argia.eus
Maiatzaren 9an, manifestazioa: euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde!
Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikal antolatuaren aurrean, ELAk, LABek eta STEILASek manifestaziora deitu dugu euskararen eta
021 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Iñaki Errazkin @errazkin.bsky.social · 05/04/2026
Gaur Aberri Eguna da. Zorionak, Euskal Herria.
2163 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Ibai Goñi Irazustabarrena @xilimilik.bsky.social · 28/03/2026
Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna izan dadila. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Aberri Eguna «Euskal Herriaren egun» bilakatu dadila eskatu du EH Baterak Lizarran
Lizarrako Los Llanos kulturgunean Aberri Egunaren ofizialtasunaren eta instituzionalizazioaren aldeko ekitaldia egin dute. Lizarrako herriak protagonismo handia izan du, eta frankistek fusilatutako...
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Ander Barinaga-Rementeria Arano @anderba.bsky.social · 27/03/2026
Euskararen ezagutza egiaztatzeko hizkuntza-eskakizunak izatea “elitista” dela irakurri beharrak gogaitu egiten nau. Orain, pribilegioa izango da gainera, norbere ama-hizkuntza minorizatuan komunikatzeko gaitasuna bera egiaztatu behar izatea
021 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Enekoitz Esnaola @enekoitzesnaola.bsky.social · 20/03/2026
Neuk ere bota dut firma. Euskarak/euskaldunak espazioak irabazi behar ditu, ez galdu. ETB3 kentzea, espazio bat galtzea da. Galdetu gure mutikoari. bsky.app/profile/berr...
022 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 20/03/2026
'ETB3 ez itxi!' kanpainak 21.100 sinadura baino gehiago jaso ditu. Pantailak Euskaraz taldeak asteazken goizean jarri zuen martxan sinadura bilketa. Talde euskaltzaleak ez du inoiz hain epe laburrean hainbeste sinadura lortu. ETB3 zegoen tokian ETB1 On dago orain.
b.eus
'ETB3 ez itxi!' kanpainak 21.100 sinadura baino gehiago jaso ditu
'ETB3 ez itxi!' kanpainak 21.100 sinadura baino gehiago jaso ditu. Pantailak Euskaraz taldeak asteazken goizean jarri zuen martxan sinadura bilketa. Talde euskaltzaleak ez du inoiz hain epe laburrean hainbeste sinadura lortu. ETB3 zegoen tokian ETB1 On dago orain.
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Euskalerria Irratia @euskalerriairratia.bsky.social · 23/03/2026
🗣️ ELKARRIZKETA | Alex Aginagalde (Pantailak Euskaraz): “Telebista bezalako leihoa galtzeak ondorio kaltegarriak izango ditu euskararentzat” 📺 ‘ETB3 ez itxi’ kanpaina abiatu dute, umeek telebista bidez euskarazko edukiak ikusteko euskalerriairratia.eus/nafarroa/177...
euskalerriairratia.eus
Alex Aginagalde (Pantailak Euskaraz): “Telebista bezalako leihoa galtzeak ondorio kaltegarriak izango ditu euskararentzat” - Nafarroa - euskalerriairratia.eus
‘ETB3 ez itxi’ kanpaina abiatu du Pantailak Euskaraz taldeak, umeek telebista bidez euskarazko edukiak ikusten jarraitu ahal izateko. Lehenengo egunetan 23.000 sinadura baino gehiago bildu...
021 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 18/03/2026
EiTBk gaur utziko dio ETB3 haurrentzako telebista katea emititzeari. @PantailakEusk-ek adierazi du desagerpenak kalte atzeraezina sor diezaiokela euskararen normalizazioari. 📢 'ETB3 Ez Itxi!' lelopean, sinadura bilketa abiatu dute.
zinea.eus
ETB3 ez ixteko sinadura bilketa abiarazi du Pantailak Euskarazek
EiTBk gaur utziko dio haurrentzako telebista katea emititzeari. Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak adierazi du desagerpenak kalte atzeraezina sor dezakeela. Astelehenean ohartarazi zuen Aldatu Gidoia taldeak EiTBren estrategian egon litezkeen aldaketak kezkagarriak izan daitezkeela, eta hain zuzen ere,
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 22/02/2026
Gaurko egunez, duela 75 urte, #Euskaltzaindia-k #emakume bat izendatu zuen euskaltzain (urgazle), lehendabiziko aldiz. Iruñeko Paz Ziganda Ferrer izan zen (1890 – 1966). #efemerideak #euskara
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 25/01/2026
Aspaldiko kezkak, gaurkoak. J.-B. Daranatz, 1910 #euskara #apaingarri
032 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Oxel @ouribetxebarria.bsky.social · 21/01/2026
Károly Morvay hil da joan de ostegunean, hungariarra, filologoa eta euskalaria, gizon umoretsua eta eskuzabala. 1970eko hamarkadan euskaraz ikasi eta euskara eskolak ematen hasi zen Budapesteko ELTE unibertsitatean.
223 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Argia @argiaeus.bsky.social · 30/12/2025
Euskararen Pizkundea hizpide den testuinguruan, Aldatu Gidoia Euskararen Alde herri mugimenduak salatu du EITBren ETB On plataforma berriak euskarazko edukiak bigarren mailan utzi dituela, gaztelaniazko eskaintza nagusituz eta Primeran plataformaren bideragarritasuna zalantzan jarriz.
argia.eus
ETB On plataformak euskarari bizkarra ematen diola salatu du Aldatu Gidoia Euskararen Alde mugimenduak
Euskararen Pizkundea hizpide den testuinguruan, Aldatu Gidoia Euskararen Alde herri mugimenduak salatu du EITBren ETB On plataforma berriak euskarazko edukiak bigarren mailan utzi dituela,
021 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Aitor Duñabeitia @intxaursaltsa.bsky.social · 20/12/2025
#HizkuntzaEskubideak | "Durangoko udaltzaingoan espainolez egitera behartu gintuzten. Eskaera bat egitera joan eta ez ziguten eskaera gure hizkuntzan, Durangoko berezko hizkuntzan, bertako hizkuntza koofizialean, euskaraz egiten utzi" anboto.org/durango/1766... by Endika Blanco eta Koldo Zarate
anboto.org
[GUTUNA]: "Hizkuntza-eskubide urraketa larria jasan dugu Durangoko udaletxean" - Durango - Anboto.org
Durangar bik honako gutun hau helarazi diote ANBOTOri, herriko udaltzain batek "espainolez egitera behartu" zituela salatzeko. 
033 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 10/12/2025
Gaur hauxe atera dut apalategitik. 1920ko hamarkadan, Bizkai Erasketxeak (Aurrezki Kutxak) libreta bat irekitzen zion Bizkaian jaiotako ume bakoitzari, pezeta bateko sariarekin. Libreta elebiduna da, eta ume jaioberria behar bezala zaintzeko aholku bikainak dakartza. #euskara
122 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
AEK-KORRIKA @aek.eus · 11/12/2025
✨ “Xiberutikan mendebaldera” ✨ 24. KORRIKAren kanta. ❤️‍🔥 ZETAK ▶️Ikusi bideoklipa hemen: www.youtube.com/watch?v=VMlC... Gozatu abestia eta zabaldu! 🫀 EUSKARA GARA!
youtube.com
Xiberutikan Mendebaldera - ZETAK (24. Korrika), Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena
YouTube video by ZETAK
0129 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 20/11/2025
''Tribuaren Berbak'' bueltan da! Abenduaren 3an estreinaldia 22:15etan. Izango da zer ikusi, zer gozatu, zer entzun eta zer hausnartua. Hainbat sorpresa eta primizia tartean. #IzaroArruti-k eta biok aurkeztuta, gustukoa izango duzuelakoan.
042 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Ander Barinaga-Rementeria Arano @anderba.bsky.social · 15/11/2025
Paul Urkijo Alijoren #GAUA zinema-aretoetan dago. Pantaila handian ikustea merezi duen film horietako bat da. Hementxe Hego Euskal Herriko zinema-aretoen zerrenda 👇🏻
281 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Iban Zaldua @ibanz.bsky.social · 11/11/2025
Brutala. www.naiz.eus/eu/iritzia/a...
naiz.eus
Benetako ipuina
Ipuin polita, eta aldi berean mingarria, Ugartek lerro hauetan kontatzen duena. Amaiera zoriontsua duen ipuina, baina amaiera zoriontsurik sumatzen...
043 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Aitor Duñabeitia @intxaursaltsa.bsky.social · 03/12/2024
Erandioko udaltzainek erdara hutsean dihardute, adb. isunak ipintzean. Kontuak eskatuta, diote segiko dutela erdara hutsean jarduten eta hizkuntza ofizial bi daudenez eurek gaztelania darabiltela eta nik gaztelaniaz badakidala. Hizkuntza-hautua, bada, herritarroi dagokigu #EuskararenNazioartekoEguna
173 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Aitor Duñabeitia @intxaursaltsa.bsky.social · 03/11/2025
Zuberoako ikastolen aldeko otzarak salgai ikaskoli.eus
041 0
Urtzi naiz 🇵🇲 @urtzinaiz.bsky.social · 07/11/2025
Zuberoako ikastolak laguntzeko saski salmenta abian da. Saskiak erosteko: ikaskoli.eus
argia.eus
Zuberoako ikastolak laguntzeko saski salmenta abian da, 22. urtez
Beste urtebetez Zuberoako ikastolen aldeko saski salmenta kanpaina ireki da eta azaroaren 23 arte eskatzeko aukera izango da webgunean.
020 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Iban Zaldua @ibanz.bsky.social · 24/10/2025
Gaurkoa, Biblioteken Eguna, egokia izan daiteke manifestu hau berreskuratzeko: ibanzaldua.wordpress.com/2017/07/14/l...
ibanzaldua.wordpress.com
Liburutegien aldeko manifestua
Liburutegien aspaldiko erabiltzailea naiz, baina aitor dut gero eta gustukoagoak ditudala; esango nuke garai batean liburu denden zaleago nintzela, baina adinarekin, eta manifestu honetan zehar age…
054 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
www.zuzeu.eus @zuzeu.bsky.social · 26/10/2025
Linguae Vasconum Primitiae Garazira! zuzeu.eus?p=391879 #EuskalHerrianEuskaraz
zuzeu.eus
Linguae Vasconum Primitiae Garazira! • ZUZEU
Linguae Vasconum Primitiae Garazira! -  Linguae Vasconum Primitiae Garazira! Bernat Etxepare garaztarraren Linguae Vasconum Primitiae liburua, Frantziako
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
www.zuzeu.eus @zuzeu.bsky.social · 26/10/2025
RENFE-Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!! zuzeu.eus?p=391892 Fermintxo Zabaltzak
zuzeu.eus
RENFE-Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!! • ZUZEU
RENFE-Eusko Jaurlaritza: euskaldunoi errespetua!! -  (Euskaltzaleen Foroaren idazkia eta argazkiak) Horratx zer topatzen dugun RENFEko makinetan txartela
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
www.zuzeu.eus @zuzeu.bsky.social · 21/10/2025
Euskara bigarren mailakotzat jo du Erlezaintzaren Dekretuak zuzeu.eus?p=391604 Joseba Otanok
zuzeu.eus
Euskara bigarren mailakotzat jo du Erlezaintzaren Dekretuak • ZUZEU
Euskara bigarren mailakotzat jo du Erlezaintzaren Dekretuak -  EUSKARA BIGARREN MAILAKOTZAT JO DU ERLEZAINTZAREN DEKRETUAK Euskaldunok ohituta gaude
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 10/08/2025
✍🏼 [IRITZIA] Patxi Zabaleta: Europak euskara behar du. Europar Batasuneko 27en Kontseiluak bigarren aldiz atzeratu egin du katalana, euskara eta galiziera Europako erakundeetako hizkuntza ofizialtzat aitortzeko erabakiaren bozketa. Bigarren ekitaldi horren aurretik idatzitako artikuluan, euskara…
dlvr.it
Europak euskara behar du
Patxi Zabaleta: Europak euskara behar du. Europar Batasuneko 27en Kontseiluak bigarren aldiz atzeratu egin du katalana, euskara eta galiziera Europako erakundeetako hizkuntza ofizialtzat aitortzeko erabakiaren bozketa. Bigarren ekitaldi horren aurretik idatzitako artikuluan, euskara hizkuntzarik europarrentzat hartu daitekeela idatzi nuen. Izan ere, euskara Europaren nortasun agirietako bat da, nahiz eta baieztapen hori batzuei gehiegikeria iruditu ahal zaien. Aipatutakoaren haritik tiraka, orain dela 28 urteko bitxikeria esanguratsu bat gogoratzea merezi duelakoan nago. 1993ko uztailaren 30ean Euskaltzaindiak Pabeko hirian egin zuen bilkura irekia; hain zuzen ere, Nafarroako Parlamentua deitzen den eraikinean. Bilera hartan mahaiburu egon ziren Jean Haritschelhar, François Bayrou, Jose Antonio Ardantza eta Javier Markotegi, azken honek Juan Cruz Alli, orduan Nafarroako Gobernuko Presidentearen ezin joana ordezkatzen zuelarik. Garai hartan François Bayrou Pirinio Atlantikoko departamentuko Kontseilu Orokorreko burua zen, eta gainera, Frantziako Errepublikako hezkuntza eta kulturako ministro izendatu berria zegoen, Edouard Balladur lehen ministroak gidatzen zuen gobernuan. Mahai buruko lauak eta Txomin Peillen mintzatu ziren. Gogoan dut François Bayrouk bere hitzaldiari hurrengo esaldi honekin eman ziola hasiera: «La France a besoin de l ́euskara». Mezu hori jasota dago Euskal Akademiaren egun hartako Euskarazko agirian, Jakobinismoaren gaitzespen zehatzarekin eta «Europak kultur aniztasuna behar duela» baieztapenarekin batera. Txomin gaskoiaz eta euskaraz luze mintzatu zen; luzeegi. Ministroak erlojuari nabarmenki begiratzen zion, baina Txominek segi eta segi... Bayrouren esaldi haiek itxaropenak sorrarazi zituzten, baina lorpenak ez ziren iritsi. Euskaltzaindiak eta Kontseilu Orokorrak dominak elkarri oparitu zizkioten eta ez zen besterik gauzatu. François Bayrouk ondoreko bost urteak eman zituen Errepublikako hezkuntzako ministro bezala, baina ez zen epe hartan inolako legeztapen edo aurrerapenik lortu. Euskaldungoaren aldetik ere aitortu beharko genituzke huts egite batzuk. Euskaltzaindiak berak eta euskararen etorkizunaz arduratzen diren beste erakunde eta antolakundeek ez dute batzuetan beren aldarrikapenak behar bezala azaltzen eta argudiatzen asmatu. Esate baterako, Euskaltzaindiak Baionan, hau da, Iparraldean «egoitza» bat beharko luke eta ez «ordezkaritza» bat. Soilik horrela agerian jarriko bailitzateke bertako berezkotasuna aintzat hartzen dela. Ez da itxura kontua bakarrik, baizik nortasunari dagokion begirune edo errespetu sakona azaltzeko modua. Kataluniarrek ongi ulertuta dute aspalditik irudien mailako lehiaren garrantzia, eta L ́Institut de les Lletres Catalanes erakundeak ez du egoitza soilik Bartzelonan baizik baita ere Herrialde Katalanetako hiriburuetan. Tamalez, Bilbon ez ezik Baionan eta Iruñean ere egoitzak jartzeko berriki egindako proposamenak ez zuen jaso Errepublikako lurraldean eta ezta ere Nafarroako Erresuma zaharrean bizi diren euskaltzain gehienen onespena. Gakoa zera da, irabazi al daiteke Europar Batasuneko Kontseiluan euskara ofizialtzat hartzeko erabakia, baldin eta Frantziak berari dagokion gorabehera honetan ez baldin badu esku hartzen? Zaila dirudi. Logikak eskatzen du 27 estatu horietatik zuzenki eragindakoak gertatzen diren hiru estatuak ados egon beharko luketela. Gaur-gaurkoz Espainia, Frantzia eta neurri batean Portugal dira. Espainia eta Frantziako lurraldeetan euskararen eta katalanaren koofizialtasun ezberdinek bertako zerikusia dute. Portugalen kasuan galiziera eta portugaleraren antzekotasunari buruzko betidaniko gorabehera dago tartean. François Bayrou Frantziako Hezkuntza ministroa izan zen bost urteetako lehenengoetan Errepublikako Presidentea François Mitterrand zen, bizikidetza edo kohabitazio sistema erabiliz; Hurrengo urteetan, Jacques Chirac izan zen Presidentea. Baina ez aro batean eta ez bestean euskarak ez zuen inolako aurrerapenik lortu legeztapenari dagokionez. Gaur egun François Bayrou Errepublikako lehen ministroa da; eta agian, iradokizun berri bat botatzeko garaia iritsi da. Zergatik ez bultzatu Espainia eta Frantziak euskararen etorkizuna bermatu ahalko lukeen hitzarmen bat egin beharko luketelako premia? Badakit iradokizun honen kontrako lehen kritikak abertzale eta independentisten aldetik etorriko direla. Txillardegi adiskideak esaten zuenez, independentziarik gabe ez dago euskararen bizi iraupena zeharo bermatzerik; baina bere bizitzaren adibideak beste ezerk baino hobeki frogatzen du independentziarik gabe ere euskararen bizi iraupenaren alde lan egin daitekeela eta egin beharra daukagula. Gaur egun, euskarak inoiz baino eraso maltzurragoak nozitzen dituen aro honetan, gure heldulekurik eraginkorrena ideologikoa da. Egiazki gaur egungo eraso legalak, judizialak eta sozialak gero eta kaltegarriagoak dira, nahiz mozorrotuak egon eta hizkuntzen ezberdintasuna bultzatzen duten, ustezko edo hitzezko koofizialitateari gezurrez eusten dioten bitartean. Euskararen aldeko arrazoiak eta argudioak ere nahi eta nahi ez gero eta zuhurragoak behar dute, ez baitute jada lehengo arrazoi berdinek balio. Euskararen kontrako ziztada pozoitsuenak ez dira tamalez eskuin muturretik etortzen, baizik beren burua aurrerakoitzat dutenen aldetik; esate baterako, errazagoa baita Jakobinismoaren eta zentralismoaren kontra lehiatzea, epaitegietan, sindikatuetan, unibertsitatetan eta gezurtegi ustez progresistetan lan eskubideen aldeko gezurrezko argudioak jartzen dituztenen kontra baino. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak direla errepikatu eta lelo bihurtu behar dugu. Hamaiketan hamaika aldiz koofizialitatea hizkuntzen arteko berdintasuna dela abar hots egin beharko dugu. Legala bermatzen ez duen koofizialitatea zapaltzaile edo injustutzat salatu behar da. Europar Batasuneko erakundeetan euskararen koofizialtasuna aitortzeak ez ditu edo ez lituzke gaur egun euskarak nozitzen dituen arazo guztiak konponduko, baina hizkuntzen berdintasuna eskatzea eta euskaldunen askatasuna ezartzea gauza bera direla gogoratzeak sakonki aldatu lezake egoera. Euskara ikerkuntzan beharrezkoa ez ezik lehen mailan jarri beharrekoa dela eta gurekin batera bizitzera etortzen diren eta etorri beharko duten immigranteek bertako egitearren euskara dutela heldulekurik onena azaltzea dugu aurreko erronka. Ez dakigu François Bayrouk denbora luzea emango ote duen orain daukan Frantziako Errepublikako lehen ministro karguan. Baina Hezkuntzako ministroa izan zen bost urte haietan euskarari buruz egin zuena baino gehiago egiten saiatu beharko luke eta ez luke zaila izango. Babestuko ote luke euskarari buruzko bi estatuen arteko hitzarmen bat, beste toki batzuetan egin izan diren bezala? Jakobinoek bezala jokatzekotan, nahiz haien kontra mintzatu, ez litzaioke balantze ona izango Nafarroako Parlamentua delako eraikuntza dagoen Biarnora itzultzen denean.
022 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Administrazioan Euskaraz Taldea @admeuskaraztaldea.bsky.social · 13/07/2025
TVGn fikzioa galegoz eta, aldiz, ETBn gaztelaniaz. “Galiziako ispilua” @urtziurkizu.bsky.social
berria.eus
Galiziako ispilua
Sarri aipatzen da, arrazoiz noski, ezin direla Euskal Herriko eta Kataluniako egoerak alderatu ikus-entzunezkoen alorrean. Ezta telebista publikoan ere. Katalanez mintzo diren herritarrak ez direla...
012 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
ehmemoriahistorica.bsky.social @ehmemoriahistorica.bsky.social · 08/07/2025
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu du Lapurdiko eskola bati ostatu hartzea ukatu diola Bilboko aterpetxe batek, erreserba euskaraz egiten saiatzeagatik. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Lapurdiko eskola batek salatu du Bilboko aterpetxe batek erreserba ukatu diola euskaraz egiteagatik
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskarazko arta bermatzeko neurriak eskatu dizkie instituzioei.
011 0
Urtzi naiz 🇵🇲 @urtzinaiz.bsky.social · 06/06/2025
Albiste bikaina! Halakoak eta gehiago nahi ditugu euskaraz! #PantailakEuskaraz @netflix.com
berria.eus
Del Tororen 'Frankenstein' euskaraz ere estreinatuko du Netflixek
Maurice Ravel Ziburuko musikariaren inguruko 'Ravel' filma bihar iritsiko da Netflix plataformara. 'Squid Game' telesailaren hirugarren eta azkeneko denboraldia hilaren 27an estreinatuko dute.
030 0
Urtzi naiz 🇵🇲 @urtzinaiz.bsky.social · 23/05/2025
Ofizialki, Gasteiz Arabako hiriburua baino ez da, izan ere, EAEren erakunde erkideen egoitza baita, ez hiriburua.
010 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 22/05/2025
Salatu dute NUPen Tuterako campusean euskara ez dela merezimendu izango lanerako. Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea galdegin dute: «Soilik horrela bermatuko zaigu nafar guztioi euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko eskubidea». www.berria.eus/euska...
berria.eus
Salatu dute NUPen Tuterako campusean euskara ez dela merezimendu izango lanerako
Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea galdegin dute: «Soilik horrela bermatuko zaigu nafar guztioi euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko eskubidea».
043 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
BERRIA @berria.eus · 22/05/2025
Euskal Herriko Unibertsitateak gaztelerazko siglak kenduko ditu, eta aurrerantzean EHU baino ez da izango, ez UPV/EHU. Eduardo Txillida eskulturagileak sortu zuen ikur nagusia mantendu egingo dute. www.berria.eus/euska...
berria.eus
UPV/EHU aurrerantzean EHU soilik izango da
Ikurrari dagokionez, Eduardo Txillida eskultoreak sortu zuena mantenduko dute, EHUren siglekin batera. Aurkezpen ofiziala datorren hilean egingo dute.
043 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/05/2025
Elgarrekin lortuko dugu! @herriurrats.bsky.social
011 0
Reposted by Urtzi naiz 🇵🇲
Aritz Otxandiano @aritzotxandiano.bsky.social · 23/04/2025
Bart gauen gure etxearen aurka 2 bengala jaurti dituzte. Testiguen arabera 7-10 lagun izan ziren, eta 2 kotxe ezberdinetan ihes egin zuten. Ez da ezer larririk gertatu, baina gerta zitekeen.
184831 0
Urtzi naiz 🇵🇲 @urtzinaiz.bsky.social · 20/04/2025
Aberri Egun zoriontsua guztioi! #AberriEguna #EuskalHerriaBatera
020 0