Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 06/10/2026Artxibategi honekin enamoratuta 📜😍 #denatxukuntxukun #Iruñea #gabon 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 03/10/2026Balendiñe Albizu (1914-2002) poetarekin izan naiz, azken egoitzan. Nora zoaz Amagoia? Larraitz mendira! Illargi betea degu ta... nere semeak an bilduko dira. Ez naute ikusiko, beren biotzetan naiz sartuko, aztuko ez duten gau zoragarri ontan bear duten zoriona emateko #Zumaia 011
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 02/10/2026Gogoratzen duzue #Altsasu-ko elizako pareta batean #euskara-zko inskripzio zahar batzuk agertu zirela? 📜 Bada, gehiago jakin nahi duenarendako, artikulu hau atera dut ASJU aldizkarian. ✍️ ALTSASUKO ELIZAKO EUSKAL EPIGRAFEAK ojs.ehu.eus/index.php/AS... (Blanca Urgelli eskainia 💐) 012
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 22/09/2026Iruñeko Miserikordia erregeordeari eskean (1777) "pocos son los lugares en Navarra que no tengan algunos de sus hijos en este hospicio. Hay también un decente número de Guipúzcoa, Álava y Vizcaya, por la inmediación (...) y por la hermandad y mutua correspondencia de intereses" 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 20/09/2026Gaur hau atera dut aplategitik. Campionen "Orreaga" balada, gipuzkera, bizkaiera, lapurtera, zuberera eta Nafarroako 18 hizkeratara ekarria (Olatzagutitik Erronkaribarrera). Iruñea, 1888. urtea. "Gaierdia da. Errege Karlomagno Aurizberrin dago bere ejerzito guziuarekin..." #euskara 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 16/09/2026#LazkaoTxiki-ren jaiotzaren mendeurrena dela eta, hortxe haren lehendabiziko eta azken egoitzak. Abaliñe baserria eta hilobia. (📷 E. Santazilia, #Euskargazki funtsa) #bertsolaritza #euskara 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 06/09/2026Manuel Larramendi (1690-1766) gramatikari, lexikografo eta #euskara-ren modernizatzaile handienaren hezurrak lauza horren azpian daude. #respect 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 03/09/2026(Arbolen atzean dagoen) Altzibar jauregi horretan, Azkoitian, idatzi zuen Joakin Altzibarrek bere euskarazko antzezlana, Europan barna egin zuen bidaia kontatzen duena. Orduko elite ilustratuen ohiturei jarraikiz, 1772. urteko gabonetan jauregiaren sukaldean antzeztu zen. 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 01/09/2026"EMEN PELOTAN EGITEA ERAGOZTEN DA" Pareta zaila pilotariendako! 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 28/08/2026"Foruagaitic Mailea" Malleatarren leloaren aldaera bat, Oiartzungo XVII. mendeko armarri honetan. #euskara #epigrafia 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 26/08/2026Gaur hau atera dut apalategitik. Victoriano Iraolaren Apurrak, 1895. urtekoa. Umorea, #Donostiya-ko #euskara ederrean. 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 24/08/2026Joan Beriain Utergako XVII. mendeko euskal idazleak sinaturiko paper bat izan dut gaur eskutan. Eta zuen goiza, zer moduzkoa? #zerbaitprestatzenarigara #Beriainendotrinak400urte 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 18/08/2026Beheko bi pikuondo horiek apez-pikuak emango ahal dituzte sarri! #katedrala 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 15/08/2026"Astronomoek aurkitu zuten Gasteiz" 🤔❓ Erlatibozko perpausetan, bestelako egiturak erabiltzea baitezpadakoa da batzuetan. Gasteizko Probintzia plazan paratu dituzten panel hauetan ikusia: web.araba.eus/documents/d/... Gainerakoan, istorioa oso interesgarria da. #eklipsea #euskara 100
Reposted by Ekaitz SantaziliaEkaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 08/08/2026🌕🌔🌓🌒🌑 -Zer gertatzen zaie izarbeleri [planetei]? -Beron eta eguzkiaren artean bertze izarbela sartzen denean, illunpe gelditzen direla. -Illuntze orrek zein izen du? -Artilluna edo argiaren illuna. #eklipsea #artiluna Euskal Esnalea, 1915. urtea, 110. zk. 044
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 08/08/2026🌕🌔🌓🌒🌑 -Zer gertatzen zaie izarbeleri [planetei]? -Beron eta eguzkiaren artean bertze izarbela sartzen denean, illunpe gelditzen direla. -Illuntze orrek zein izen du? -Artilluna edo argiaren illuna. #eklipsea #artiluna Euskal Esnalea, 1915. urtea, 110. zk. 044
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 01/08/2026Arma militiae nostrae (non carnalia sunt). Charitas. #OrdoMinimorum 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 28/07/2026Emakume kantaria salterioa jotzen. #gargolak #ValldeRoures #Matarranya #Teruel 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 26/07/2026Gaur #Larunbe-n gora Arriaundira, #Larrahe bisita egitera. #bistaederrak 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 30/06/2026🔴🔴📢 Kalean da Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 141. zenbakia! 👉 revistas.navarra.es/index.php/FL... Hauxe izan da ene azken zenbakia. 10 urteren ondoren, erreleboa dator aldizkariaren zuzendaritzan 💪 #pozik #euskara 011
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 29/06/2026Bilbon, 2027an! Parte hartzeko epea zabalik #euskara #hizkuntzagutxituak frombasquetotheworld.euskadi.eus 001
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 21/06/2026#Lezaun, 1723. urtea. Epaiketa baten testigantza. "y [dijo] que si le traía queja [...], con ella se limpiaría la parte del hígado, pronunciando esto en lengua vascónica" Lekukoak naski "gibelaldea" esan, eta eskribauak behar bezala ulertu ez 😂 #euskara 📷CC-BY-SA, Basotxerri 030
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 15/06/2026Elizondoko Datuegaraia. Bruno Etxenikeren bizitokia. Louis-Lucien Bonaparterentzat hainbat itzulpen bikain egin zituen Etxenikek, eta printzeak hemen hartu zuen ostatu 1857an, dialektologia-lanak egitera etorri zenean. Etxenikeknberak lagundu zuen herriz herri. #euskara #euskargazki 100
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 14/06/2026Gaur Elizondoko aldi genuen. Esker mile, Elizondoko Gaiteroak 011
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 06/06/2026Testu zaharretan laburdurak ohikoak dira, latinez bereziki. Euskaraz, haatik, zailagoak dira aurkitzen. Horra bi adibide, #Munarritz-en (#Goñibar) agertu berri den testu honetan (XVIII.-XIX. m): ▶️ lezaq > Lezake ▶️ gurutceareq > Gurutzearekin #euskara 022
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 02/06/2026Duela 20 urte hasi nuen #Euskargazki, #euskara-ren historia argazkietan biltzeko lana. Orain 700 argazkiak @wikicommons.bsky.social-en daude, geolokalizatuak eta @creativecommons.bsky.social lizentziapean, Uxue Cárdenasi esker. commons.wikimedia.org/wiki/Categor... Eskerrak Euskal Wikilariei! 030
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 26/05/2026Altsasuko XVII. mendeko euskarazko inskripzio agertu berriak bertatik bertara ikusten izan naiz. Ez da bat, hiru baizik!!! Datuak bilduta, ikerketa bidean. Sarri plazaratuko ditut emaitzak. #euskara 020
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 24/05/2026"Gentila baino gaiztoago da, ucacen du fedea, guraso ondo nai ezteuenac criatu vere umea" www.diariodenavarra.es/noticias/nav...diariodenavarra.esHallan un grabado en euskera del siglo XVII en la iglesia de AlsasuaLa obra de la casa parroquial descubrió, además de un óculo, una cita bíblica en una pared que pudo ser un atrio de acceso al templo 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 06/05/2026Gaurko egunez, duela 20 urte, jo nuen lehen aldiz San Lorentzoko danzanteekin. Ordutik, gutxitan huts egin dut. 🎂 Argazkia, 2006ko San Lorentzo egunekoa. 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 27/04/2026Jakes Ahamendaburu idazle eiheralartarrak gaurko egunez utzi gintuen, 2022an. Oskorrik haren olerki bati doinua paratu zion, eta emaitza ederra da. youtu.be/K0LXn9VOIgQ?...youtu.beOskorri 'Haur baten beharra' (1991-05-10) (4'30)YouTube video by Anbune 020
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 25/04/2026Gaurko egunez, 1430. urtean, Zuria eta Joan Nafarroako errege-erreginek euren alkatea hautatzeko pribilegioa eman zioten #Gares-ko hiribilduari. 👑📜 Erriberrin sinatutako pribilegio horren kopia hau atera dut neure apalategitik. XV. mende bukaerakoa edo XVI. mende hasierakoa. 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 22/04/2026"Pelegrinus dat gaudium apeçari ez oroc axeguin" 1415. urte ingurukoa. Nafarroako Kontuen Ganbera. #euskara 133
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 16/04/2026Gaur 1509. urteko bi dokumentu hauek atera ditut apalategitik. Inor transkribatzera animatuko? 🥵 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 12/04/2026Descansa en paz, compañero. Sortzen denak hiltzea zor 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 09/04/2026Gaur hau atera dut apalategitik. Nafarroako eta Beaumonteko Joanen eta Jaime Moralesen arteko hitzarmena, Argedasko errotaren ingurukoa. 1584. urtea. Bereziki ederrak, dekorazio kaligrafikoak. 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 07/04/2026Gaur #eskuizkribuak atera ditut apalategitik, eta ur-markei erreparatu diet. Horra batzuk, XVI mende hasieratik XIX. mendera bitartekoak. 010
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 03/04/2026Ostiral Santuko prozesioa #Lakuntza-n. Aguraindik Iruñerriraino, eutsi dion bakarra datekeelakoan nago (agian oker). 000
Ekaitz Santazilia @esantazilia.bsky.social · 30/03/2026Gatazkaz betetako garaiotan, Beriainen hitz hau: BITARTEKOZALE OEH: 'intercesor' #euskara 000