Sign in

Kike Amonarriz

@kikeamonarriz.eus
600 followers 287 following 528 posts

Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH Basque language & Country, sociolinguistics 🔗 kikeamonarriz.eus

PostsRepliesMedia
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 20/09/2026
ELEN (European Language Equality Network) erakundeak bat egiten du euskara, gailegoa eta katalana Europan ofizialak izan daitezen aldarriarekin. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira. @eurolang.bsky.social bidez
061
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 19/09/2026
Bitoriano Gandiagaren “Elorri”ren 2. argitalpeneko ale bat eskuratu nuen atzo bigarren eskuko denda batean eta altxor hau topatu nuen bertan: Gandiagaren eskaintza, liburuko marrazkien egile Jose Luis Iriondo frantziskotarrari! Altxor bat!
050
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 16/09/2026
. @fosterlang.bsky.social -en kartel baten egokitzapena euskarara.
061
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/09/2026
Altzo Azpiko Ipintza zahar edo Ipintza haundi baserria, Mikel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren sortetxea. Baserriaren aldamenean Juanito Loperen eskultura ikus daiteke.
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/09/2026
60ko hamarkadako euskarazko menua. Tolosako Kale Nagusian zegoen Zeru Aundi/Cielo Grande hotel-jatetxeko Bittor Zeberio eta Saturnina Larrarte jabe euskaltzale aitzindariek menua euskaraz eta frantsesez ere ipini zuten. Terminologian bada bitxikeriarik. @juantxozeberio.bsky.social -ek eskainia
041
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 11/09/2026
Bona Diada Nacional de Catalunya!
044
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 09/09/2026
“Lorpenak eta hutsuneak euskararen irakaskuntzan: Orereta Ikastolaren adibidea” EHko ikastetxe guztientzat baliagarriak izan daitezkeen emaitzak eta hausnarketak jaso nituen bertan. Artikulu batean laburbildu ditut webgunean. kikeamonarriz.eus/lorlorpenak-...
kikeamonarriz.eus
Lorpenak eta hutsuneak euskararen irakaskuntzan: Orereta Ikastolaren adibidea - Kike Amonarriz
Sarrera Ikasleen euskararen erabilerarekin kezkatuta, irakasleei zuzendutako hitzaldi bat emateko eskatu zidaten Orereta Ikastolatik. Ohiko hitzaldia eman baino, interesgarriagoa iruditu zitzaidan, ni...
022
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 07/09/2026
“Laster ikasi nuen hizkuntzak ikasteko motibazioak sozialak eta kolektiboak direla, eta ez eskolakoak edo norbanakoarenak”. @tmolla.bsky.social -ek La Vanguardian, argitaratu berri duen “Les llengües de demà” liburua hizpide. Euskaldunontzat gako ugari. www.lavanguardia.com/local/valenc...
lavanguardia.com
Toni Mollà: “El valenciano no sobrevivirá en el museo etnográfico, el gueto y los Jocs Florals”
El periodista y sociólogo valenciano reivindica en su nuevo libro “Les llengües de demà” (Bromera) un nuevo enfoque para garantizar el futuro de la lengua propia
041
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 07/09/2026
“Barazkijalea” Han Kang idazle eta Literatura Nobel saridun korearraren eleberriak guztiz harrapatu nau: aztoragarria, beldurgarria, desosegua eragiten duena, eta aldi berean, imantzen zaituena. Nabarmentzekoa Gema L. Las Herasen itzulpena. Zu ere barazkijale bilakatuko al zara?
153
Reposted by Kike Amonarriz
Ander Izagirre @anderiza.bsky.social · 06/09/2026
Zumalakarregi museoan. Hemendik ateratakoa da:
101
Reposted by Kike Amonarriz
Ander Izagirre @anderiza.bsky.social · 06/09/2026
Marquina being the only place of Biscay where the pure Basque is spoken... ('A luminous guide for the British cooperative forces in Spain', Bayonne, 1836).
191
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 06/09/2026
“Okzitaniera gertatzen ari delako” Izaro Arrutiren erreportaia @Berria-n. Udako Okzitaniar Eskola egitasmoak berrehun pertsona inguru biltzen ditu astebetez udan, okzitanieraz bizitzeko. Ez dago halako beste eskaintzarik. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Okzitaniera gertatzen ari delako
“52 urte dira hiru zorok munduko hainbat txokotatik okzitaniera ikastera etorritako jendearen belarrietara hizkuntza itzularazteko ideia ero bat izan zutela. Eta badirudi ideia horrek funtzionatu d...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 31/08/2026
Munduko leku askotan erabili dira eraztunaren edo “Antibasque”ren antzeko elementuak tokian tokiko hizkuntzak zerabiltzaten ikasleak zigortzeko. Rozenn Milinek adibide batzuk bildu ditu “Ethnocides. Un tabou français” liburuan (irakurtzekoa!). [PDF] kevrebreizh.bzh/wp-content/F...
031
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 30/08/2026
“Sabino Ormazabal, Memorial per la Pau”. Francesc Marco-Palauk Nova Concan. www.novaconca.cat/opinio/27118...
novaconca.cat
Sabino Ormazabal, Memorial per la Pau | Francesc Marco-Palau
Enguany a deu anys que el Centre de Lectura de Reus acollia el lliurament de la 32a edició del Memorial per la Pau Josep Vidal Llecha, avui rebatejat com a Memorial per la Pau Josep i Liesel Vidal, pe...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 24/08/2026
1976ko abuztua. Euskarazko publizitatea “Zeruko Argia”n. Klasiko batzuk: - Fanderiako pentsuak: Ez Merkenak. Bai Onenak! - Nork kukurruku??? Ollarrak ollotegian? Ez! FAGOR’ek sukaldian!
050
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 23/08/2026
1976ko abuztuak 22. Duela 50 urte “Zeruko @argia” 700. zenbakira iritsi zen. Karia horretara inkesta bat zabaldu zuen orduko euskal indarren artean. Erantzun zutenak: EAJ, EHAS, ESB, ETA (pm) eta LAIA. Gure historia gertua ulertzeko gakoak. [PDF] w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKP...
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/08/2026
“Descolonizar la mente” Ngũgĩ wa Thiong'o idazle keniarraren saiakera hau kolonialismoaren ondorioen deskribapen xehea eta salaketa da. Tartean, bertoko hizkuntzak jazartzeko eskoletan zerabilten metodoa azaltzen du; eraztunaren edo “Antibasque”ren parekoa.
084
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 19/08/2026
«Hizkuntza komunitate bakoitzak bere kabuz jardunda oso zaila da datorkigunari aurre egitea» Taupako J.Mendizabalek eta Garabideko G.Aiestak BIHAR kongresuari buruz @berria.eus -en. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
«Hizkuntza komunitate bakoitzak bere kabuz jardunda oso zaila da datorkigunari aurre egitea»
«Kongresuari» buruzkoa izan da galdera. Bihar deiturikoa «egitasmo bat» dela zehaztu dute, ordea, Gorane Aiesta Maidaganek (Elgoibar, Gipuzkoa, 1995)  eta Jasone Mendizabalek (Arrasate, Gipuzkoa, 1...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 17/08/2026
Sabino Ormazabal hil da. Pertsona ona, ko prometitua eta bide urratzailea ekologian, herrigintzan, bizikidetzan… Ekintza ez biolentoen aldeko militante zaildua… eta lehengusu Maixabel zenaren bikotea. Hau bere azken lana: drive.google.com/file/d/11nBd... Milesker! Adiorik ez!
060
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/08/2026
Ederra eta ongi ekarria @berria.eus -en gaurko azala.
052
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/08/2026
Eklipsea Aguraingo Arrizalatik
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 07/08/2026
Europa 1.000. urtean. Daniel Dervaux ilustratzaileak egindako mapa. 👉🏼 www.editionsdanielderveaux.fr/p/carte-de-l...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 06/08/2026
Euskara eta Iparraldea protagonista bretoiera ikasteko “Brezhoneg” aldizkarian. 👉🏼 skolanemsav.bzh/brezhoneg/ Tartean, eus-bzh-fr hiztegitxoa. Komz #brezhoneg!
032
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 05/08/2026
Bittor Madina irakasle oñatiar-berrobitarrak utzi gaitu. Eskola publikoaren euskalduntze-lanetan aitzindari. Zeruko @argia-n 1983an argitaratu nuen lehen elkarrizketa berari eta X.Arrutiri egin nien. Hona hemen omenaldi gisa: 👉🏼 www.argia.eus/argia-asteka... Adiorik ez, Bittor!
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 04/08/2026
“Les 3 cavaliers d’Iraty” 1958an gazteentzat M.Arneguyk frantsesez argitaratutako liburuan: ikurriña, dantzariak, guardia zibilak, kontrabandoa, Sanferminak, Pasaiako portua... baina, hitzen bat kenduta, euskararen arrastorik ez. Raoul Auger-en marrazkiak, ederrak!
041
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 03/08/2026
Gure historia gertuaren 4 lekukotza, 4 ikuspegi, 4 genero, 4 irakurgai eder, interesgarri, hainbatetan deseroso.. gure oroimen poliedrikoaren osagarri. Erbestea, indarkeria, bahiketak, memoria… askotariko minen oihartzunak…
052
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 29/07/2026
Tolosako Santa Maria elizaren bisita gidatua egin genuen atzo. Ezusteko, bitxikeria eta jakingarri ugari. Teilatu azpiko eremua txundigarria. Merezi du norbere herrian ere turismoa egitea. Informazioa: shop.tolosaldea.eus/eu/experienc...
shop.tolosaldea.eus
Andre Maria Eliza
000
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 27/07/2026
“Familia egonaldia” EH osoko eta tipologia guztietako familia euskaldun/euskaltzaleei zuzenduriko Plazara kolektiboaren egitasmo berritzaile hau ezagutzeko parada izan nuen Larzabaleko Ezpeletenian. Egun eder eta aberatsa. Informazio gehiago 👉🏼 plazara.eus/familia-egon...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 27/07/2026
Pedro Madariagak "Honra de escrivanos" liburuan (1565): “Yo no puedo dexar de tomar un poco de colera con mus byzcainos porque no se sirven della [euskera] en cartas y negocios; y dan ocasion a muchos de pensar que no se puede escrevir habiendo livros impressos en esta lengua”
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 26/07/2026
ZUHAMU “La trapecionista” talde nafarraren eskutik dantza bertikaleko ikuskizunaz gozatu ahal izan dugu Zabalarreta parkean. Taldeaz eta obraz 👉🏼 latrapecionista.com/zuhamu?lang=eu
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 25/07/2026
Viva o Día da Patria Galega! 🩵 Galiza ceibe! “Galizia, geu gara: jendea eta hizkuntza. Galizia bilatzen baduzu, zeure baitan duzu aurkikuntza!” (Manuel María)
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 24/07/2026
“Territories of higher speaker density in minoritised language communities” The contents of the international conference organized by UEMA have been compiled in a book tou can get in both Basque and English. 👉🏼 www.2022.uema.eus/wp-content/u...
032
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 23/07/2026
“Mali ez da Mali” Gerraren azalpen ulergarri eta argia. Afrikan zer gertatzen den hobeto ulertzeko lagungarria oso. Luxua dira Andoni Lubakiren erreportajeak. @argia bidez 👉🏼 www.argia.eus/argia-asteka...
argia.eus
Mali ez da Mali
Bamaré Bokarik gehiegi ikusi izanaren begiak eta inoiz harritzen ez denaren ahotsa dauzka. Mailegatutako ordenagailu baten pantailatik –berea ez dabil argi-mozketengatik– kontatu
021
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 23/07/2026
Iñaki Epelde (1959-2013) pintore eta euskaltzale tolosarraren omenez, #Altzo-ko ostatuan margotu duten horma-irudia. Altzora hurbiltzeko beste arrazoi bat.
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/07/2026
Gabriel Aresti TVE-n 1969an. Jon Kortazarrek aurkitu du erreportajea, Arestiren gutun baten arrastoari jarraiki. www.rtve.es/play/videos/...
rtve.es
Grabación inédita de Gabriel Aresti en TVE
Grabación inédita del poeta Gabriel Aresti en Televisión Española
021
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/07/2026
“Gure aurreko guraso zarrak” Gaur 150 urte galdu genituen foruak. Galerak herritarrengan sortu zuen sentimendua ondo islatu zuen Txirritak bertso hauetan. Kantuan, Xabier Lete. 👉🏼 youtu.be/9kzJV-HrCDg?...
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/07/2026
1976 urteko eranskailuak. - Uztailaren 21ekoa erdian, eta 77ko urtarrilean Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen egin zuen ekitaldikoak. - 76ko Aberri Eguna, Montejurra eta Zarauzko euskal astea. - Datarik gabeko garai hartako beste batzuk
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 20/07/2026
1976ko uztailaren 18ko Zeruko Argia. Azalean gerraren hasiera-eguna oroitu eta barruan, foruen deuseztapenaren ehunurteurrenaz eta Bergarako Udalean sortu alkateen mugimenduaz erreportajea argitaratu zuen. [PDF] 👉🏼 w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKP...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 18/07/2026
Bart arratsaldea EuskarAbenturako gazteekin partekatzeko aukera izan nuen. Herrigintzan eta euskalgintzan gako eta eredu bilakatu den ekimena. Biba #Euskarabentura!
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 18/07/2026
Johan Carl Ausfeld-en Europako hizkuntza familia nagusien mapa (1810) @vintagemapstore bidez. Euskal Herria bere osotasunean hartzen du. Ausfeld Wikipedian: de.wikipedia.org/wiki/Carl_Au...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 16/07/2026
Gipuzkoako soziometroa eta euskara: -%47,5en ustez joera orokorrak txarrera egin du (batez ere, euskaldunek, gazteek eta EHBIldukoek) -Otik 10era eusk. osasuna: 5,6 (erdaldunek 6,3) -Bere gai-multzoan lehentasunik handiena -%50,4 eusk. huts sentitzen da 👉🏼 multimedia.gipuzkoa.eus/media/event/...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 15/07/2026
Giro bero-beroa #BaionakoBestak hasi aitzin. Haugi! Xauri! Etorri! Xin! eta heda euskara hiriburuaren karriketan zehar. Goza euskal giroa S.Andres, Patxa edo Montaut plazetan, Laborarien Xokoan… Ea aurten hegoaldeko jende gehiago agertzen garen! Hautsi mugak jaietan!
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 15/07/2026
EHUren Campus aldizkariaren Berbeta berri sailean 2007-2013 epean argitaratutako 28 artikuluak webguneratu ditut: hizkera kolokiala, adierazkortasuna, idazkera berriak (SMSak), erabilera… Gehienak ongi egokitzen dira oraindik egungo errealitatera. kikeamonarriz.eus/portfolio/eh...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 14/07/2026
Auzitegi Gorenak Kataluniako eskoletako errotuluetan gaztelania erabiltzea ere agindu du. Magistratuek argudiatzen dute kartelak "hezkuntza-paisaiaren" parte direla. @elmondiari.bsky.social bidez. elmon.cat/politica/tri...
elmon.cat
Nova imposició linüística: el Suprem obliga a usar el castellà en rètols escolars
Els magistrats raonen que els cartells formen part del "paisatge educatiu"
000
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/07/2026
“The Basque language” by @scienceblog.com “Basque is defined by continuity, adaptation and the persistence of a community that kept speaking. Empires and states can redraw borders, impose schools, but do not always erase the older voices beneath them. scienceblog.com/t-the-basque...
scienceblog.com
The Basque language of the Pyrenees has no known living relative anywhere on Earth — a linguistic island that has quietly survived the empires, kingdoms and states that rose around it
On most maps, Basque looks like a regional language tucked into a small corner of western Europe. It belongs to the western end of the Pyrenees and the
076
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/07/2026
Oso interesgarria Andoni Lubakik @carneross.bsky.social britainiar goi mailako diplomatiko ohiari egin elkarrizketa @argiaeus.bsky.social -en Larrun-en: Iran, Trump, Irailak 11, Rojava, Sahara, Ukraina, Txina… Herritarren boterea eta anarkismo baketsua… Irakurtzekoa 👉🏼 www.argia.eus/argia-asteka...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/07/2026
Komentariorik gabe.
011
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 05/07/2026
Aspaldiko txistea berreskuratuz ( @anderiza.bsky.social -ek gogorazita): “Nola esaten da andaluzieraz PP-VOX Gobernu-paktua?”
051
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 02/07/2026
Eguna amaitzeko umore (beltz) pixka bat. Euskaraz etiketatzeko erabakia hartu (👏🏼👏🏼), eta ondoren, hau jartzea (🤦🏻‍♂️), marka da gero! “Esku lehorra baino lehen usatu” 😱😱
050
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 02/07/2026
Toki-izenak eta historia, Palestinako beste borroka-gunea. “Israel jo eta ke ari da lanean Palestinako leku izen jatorrizkoak aldatzeko (..) Burua jateko prozesu bat ez ezik, historia ezabatzeko prozesu bat ere bada hori”. @atefabusaif-ek @berria-n. www.berria.eus/mundua/anali...
berria.eus
Zapuztu da bi estatu izateko ametsa?
Ramallahtik Jeninera joanez gero, ez dago ez ikusi egiterik toki izenak direla-eta palestinarrek eta Israelek duten gatazkari. Palestinako herri orori hebreerazko izena eman diote, eta han-hemen ik...
021