Sign in

STEILAS sindikatua

@steilas.bsky.social
363 followers 211 following 770 posts

Hezkuntzako sindikatua

PostsRepliesMedia
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 36m
🔥 GREBA OROKORRA 🏠 STEILAS lanean ari da hego Euskal Herrian etxebizitzarako eskubidearen eta langileentzako bizi-baldintza duinen aldeko greba orokorraren planteamentuaren aurrean. ℹ️ Informazio gehiago dugunean publikatuko dugu.
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 1h
👉🏼Gaur Nafarroako Gobernuaren aurrean gehiengo sindikala elkartu gara prentsaurrekoan atzoko itunaren jarraipenean gertatutakoa salatzeko. ❗Politika aldaketa bat ezinbestekoa da. Gobernua sostengatzen duten indar guztiei eskaera egiten diegu aldaketa horretan eragiteko! 🔗https://labur.eus/d6mbkmsy
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 06/10/2026
Gaur Gernika-Palestina herri ekimenak eskainitako agerraldian izan gara, osteguneko mobilizazioekin bat eginez. 👉 Datorren urriaren 8rako deitutako elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten diogu jendarteari. ‼️ Genozidiorik ez! Gerrarik ez!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 05/10/2026
🤬Errealitatean, PSOEk, PP, EAJ eta Junts alderdiekin batera, beti erraztu du putre funtsen jarduna, horren adibide:
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 05/10/2026
❌1985ean PSOEk bukatu zituen iraupen mugagabeko alokairuak eta horien nahitaezko luzapenak (Boyer dekretua). 😤PSOEk, orain, banpirizatu nahi du etxebizitzaren eskubidearen aldeko mobilizazioa, gerora ohiko politikei eusteko.
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 05/10/2026
Azaroaren 29ra aurreratu dituzte estatu espainiarreko hauteskundeak. 🏠 arazoa dela eta. ❗1982tik PSOEk izan du estatuko gobernua 30 urtetan eta PPk 14tan. Beraz, PSOEk gehienbat eratu du espekulazioan, errentismoan, ingurumenaren txikizioan eta ustelkerian oinarritua dagoen etxebizitza politika.
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 04/10/2026
Gaur goizean Donostian izan gara Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako asanblada nazionalean, aurrera begirako hausnarketa eta erronken inguruko lanketan, besteak beste. 🟣Gora borroka transfeminista!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 03/10/2026
🇵🇸EUSTEA GARAITZEA DA🇵🇸 Gaur Iruñean berriro kalera atera gara, herri palestinarraren aurkako genozidioak ez duela etenik salatzeko. Gaurko manifestazioan kometak 🪁 erabili dira ume palestinarrei elkartasuna adierazteko. ‼️ Borrokak aurrera jarraitzen du. PALESTINA DESKOLONIZATU ARTE!!💪🏽
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 03/10/2026
Faxismoaren eta arrazakeriaren aurka urriaren 12an ospatuko den Iruñeko arrozak jaialdi eta mobilizazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. ELKARREKIN AMESTU ELKARREKIN BORROKATU! ✊🏼✊🏾✊️✊🏿✊🏾 🗓️ Urriak 12 ⏰️ 12:00 📍 Antoniutti Ondoren, arroz dastaketa Irubiden
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 02/10/2026
Ipar Euskal Herrian lizeoetako ikasleak mobilizatu dira murrizketen eta zapalkuntzaren aurka. Europar Batasunak ezarritako politika austerizidek Euskal Herri guztian eragin kaltegarria dute. STEILASek ikasleen borrokarekin bat egiten du. euskalirratiak.eus/aktualitatea...
euskalirratiak.eus
Euskal Irratiak
Gutienez Baionako Cassin, Etxepare, Paul Bert eta Louis-de-Foix lizeoak, Angeluko Cantau, Miarritzeko Ostalaritza lizeoa eta Hendaiako Aizpurdi lizeoa blokatuak dira gaur goizean. Polizia ikasleei oldartu zaie hainbat lizeotan.
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 02/10/2026
Etxea eta proiektua handitu dituzue, baina ahotsa ez da aldatu: herriarekin, herriarentzat eta euskaraz. 📻❤️ Denon artean, handira! Zorionak, Euskalerria Irratia! @fm983irratia @euskalerriairratia.bsky.social
010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 01/10/2026
Gure Haurrak ere Badira ekimenaren bat egin dugu. Palestinako herriaren aurkako genozidioaren hirugarren urteurrenaren atarian, ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herriko hezkuntza komunitateak ere bere ahotsa altxatzea eta elkartasuna adieraztea. ‼️ Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 30/09/2026
👉 "Hezkuntza publikoak baliabideak eta konpromiso politikoa behar ditu, diskurtsoen gainetik”. 🎙️ Bizkaia Irratian izan da Haizea Arbide Aza STEILASeko kidea: bizkaiairratia.eus/podcast/haiz...
bizkaiairratia.eus
Haizea Arbide: "Hezkuntza publikoak baliabideak eta konpromiso politikoa behar ditu" | Bizkaia Irratia
STEILAS sindikatutik dinoe hezkuntza sistemaren egoerea modu orokorrean aztertu behar dala, PISA txostenaren emaitzetan zentrau barik
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 30/09/2026
Zorionak @behatokia azken 25 urteotako lorpenengatik! Ondoan jarraituko dugu alternatibak, irtenbideak eta babesa eskatzen. Hizkuntza eskubideen aldeko aldaketa ausartak aldarrikatzen.
001
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 29/09/2026
Euskal Herriko etxebizitza sareak antolatutako manifestaldian izan da gaurkoan Steilas, etxebizitza negoziaren aurka antolakuntza delako gure berme bakarra!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 26/09/2026
Israelgo estatu genozidarekin lotura oro eten!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 26/09/2026
Eskola hau Israelgo gobernuak sortu eta zuzenean finantzatzen du, eta genozidioa zuritzen duen diskurtsoa sustatzeagatik kritikatua da. Zinemaldiak esan du ez lukeela inoiz genozidioa babesten duen filmik jarriko, baina konplize diren erakundeei plataforma ematen die.
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 26/09/2026
ZINEMALDIAN ISRAELEN ORDEZKARIRIK EZ! Gaur bat egin dugu BDZ Euskal Herriak Donostian deitutako manifestazioarekin. Dane Blankstein Cohen, Jerusalemgo Sam Spiegel Zinema Eskolako zuzendari exekutiboa, Kutxabank-New Directors epaimahaian dago.
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/09/2026
😡Gaur eguerdian Hezkuntza Departamentuan izan dugun itunaren sasi-negoziazioa eta ondoren gertatukoa salatzen ditugu. 😡Denunciamos lo ocurrido hoy tanto en la pseudonegociación con el Departamento como después.
011
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/09/2026
“Helmuga ibiltaria” ekimenaren hitzorduan izan gara gaur Iruñean urtarrilaren 9ko manifestazioaren garrantziaz ohartarazteko. 112 arrazoi ditugu azkena izanen den manifestaziora bertaratzeko, 112 baitira azken txanpan espetxe egoera desberdinetan preso jarraitzen dutenak. Helmuga, denak #etxera ↗️↙️
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/09/2026
Itunetik errepikatzaileak aintzat hartzen ez dituen ratioen jaitsiera kentzeko eskaera egin dute sinatzaileek. Horren aurrean, gehiengo sindikalak agerraldia egin dugu, ituna larritzat jotzen eta Nafarroak behar duen itun eguneratua aurkezten. labur.eus/dsv1dl6y
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 24/09/2026
NEKaren egoitzan AHTaren aurkako pintaketak egiteagatik akusatutako bi lagunen epaiketa egunean, STEILASkideak babesa adieraztera bertaratu gara. Ama lurra defenda dezagun! #AHTrikEZ ✋
001
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 24/09/2026
UPN, PSNrekin batera, beti saiatu da D eredua zapaltzen, bereziki hezkuntza publikoan. PSNk jatorri migratzaileko ikasleak G eredura bideratzen ditu. Nola leporatu dakioke D eredu publikoari eskola segregazioa? ikastetxe pribatuen segregazioa ahaztu zaie? PAI ez al da kaltegarria?
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 23/09/2026
Nafarroako Parlamentuak ratioak jaisteko Herri Ekimen Legegilea izapidetzea onartu du PSNren aurkakotasunarekin, gastu ekonomikoa aitzaki hartuta. Hemen duzue honen aurrean atera dugun prentsa oharra datuen manipulazioa salatuz. 🔗 labur.eus/7nqvc4ii
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 23/09/2026
Gaur, irailaren 23a, Bisexualitatearen Nazioarteko eguna da. STEILAS sindikatuan lanean eta borrokan jarraituko dugu sexu eta genero disidente ororen gorputzak eta bizitzak duinak izan arte! Gora borroka transbibollomarika!
010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 23/09/2026
👉 Garraio publikoaren alde, Artatza eta Ballontiren defentsan, eta Artatza-Romo institutua salbatzeko, gu ere urriaren 24ko mobilizazioetan izango gara. Zatozte! Subflubiala ez!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 22/09/2026
Sarek hasiera eman dio Euskal Herriko hiriburu guztietara joango diren dinamika batzuei. Asko aurreratu dugu, baina preso asko daude oraindik espetxean. Eta hamasei iheslari eta deportatu daude. Haietako bakoitza arrazoi nahikoa da urtarrilaren 9an Bilbo eredu izan dadin. HELMUGA DENAK ETXERA
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 21/09/2026
📣 Helmuga Ibiltaria: 12 urtean eragile sozial eta politikoen artean eraiki dugun babes eta akordio soziala irudikatuko dugu. 🗓️ Irailaren 22tik 25era. Zatoz helmuga ekimenera!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 21/09/2026
www.noticiasdenavarra.com/actualidad/2...
010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026
Gaur Oibarren egon gara D eredu publikoaren hasiera ospatzeko. Ahalegin handiz lortutako urrats honek bide luzea izan dezala! Aupa zuek ✊🏽
022
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026
Ceutako gatazkak agerian utzi ditu Europako egiturazko arrazakeria, Marokoko erregimen zapaltzailea, Estatu Batuen eta Israelen inperialismoa eta Espainiako kolonialismoa. Faxismoa, arrazakeria eta euskarafobia geldi ditzagun!!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026
🎤 STEILASeko bi kide horretaz aritu dira ondoko elkarrizketan, 12:50 minututik aurrera: youtu.be/ZRnuJx5coks?...
youtu.be
URRIAROA 26 09 17 MIREN USTARROZ ETA RAUL LOPEZ (STEILAS SINDIKATUA) I AINHOA ALBERDI (TTAK TEATROA)
YouTube video by Xaloa Telebista
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026
📋 Hala ere, digitalizazioa ez da arazo bakarra, hor daude, besteak beste, gaitasunetan oinarritutako hezkuntza, eskola segregazioa, PAI eta, irakasleen gainzama eta ezegonkortasuna.
110
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026
labur.eus/ugrgiby2 💻 Dirudienez, Eusko Jaurlaritzak ziaboga eman nahi du hezkuntzaren digitalizazioan. Nafarroa Garaian bide beretik jarraituko dutela ematen du.
labur.eus
Pradalesek esan du hezkuntza sistemako estrategia digitala «sakon» berrikusiko dutela
Politika orokorrari buruzko eztabaidan PISA txostenaren emaitzak izan ditu hizpide: «Txarrak dira, erabat. Ezin ditugu onartu». Hobekuntzarako hartuko dituzten neurriez hizketan, eskoletan pantaila...
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 17/09/2026
Nafarroako Parlamentuak ezin du oztopatu eskola publikoan ratioak jaisteko herri ekimen legegilea. Gainera 2027ko aurrekontuen legean nahiko diru jaso behar du ratioak jaisteko eta hezkuntza publikoan gelak ez ixteko. 🔗 labur.eus/glvqqefv
labur.eus
Eskola publikoan ratioa txikitzeko lege ekimenari bide eman diezaiola eskatu diote Nafarroako Gobernuari
Nafarroako Gobernuak hilaren 22rako eman behar du herri ekimen legegileari buruzko irizpena. Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformaren deia talde politikoei: «Ez dezatela blokeatu tramitazioa».
010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 16/09/2026
Herritar eta eragileen protesta ugariren ondotik erabaki du Ingurumen Departamentuak Sarbilgo proiektu fotovoltaiko txikitzailea bertan behera uztea. SARBIL BIZIRIK! 💚 labur.eus/lw70r9af
labur.eus
Paralizado el macroproyecto fotovoltaico en Sarbil por informe ambiental desfavorable
El macroproyecto fotovoltaico de Sarbil, en Nafarroa, ha sido paralizado por la declaración de impacto ambiental desfavorable que el Departamento d...
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 16/09/2026
EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Jaurlaritzaren dekretua @argiaeus.bsky.social www.argia.eus/albistea/eae...
argia.eus
EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Jaurlaritzaren dekretua
Vox alderdi ultraeskuindarraren helegite bat aintzakotzat hartuta, ezeztatu dute dekretua, txosten ekonomikoa "eskasa" delakoan. Epaia ez da irmoa eta Espainiako Auzitegi Gorenean
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026
Duela 3 egun pertsona migrante batek balkoi batetik konprimitutako aireko arma batekin tiroak jaso zituen. Ehiza arrazista ezin dugulako normalizatu, Herritarron Harrera Sarrerak antolatutako ekintza salaketari batu zaio STEILAS.
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026
😤 Hori al da Nafarroako estrategia despopulazioari eta klima larrialdiari aurre egiteko?
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026
🚌 Nafarroa Garaiko eremu gehienetan garraio publikoa oso eskasa da eta maiz ez dago bat ere. Gainera, murrizten ari dira herri txikietako eskola garraioa. ✈️ Bitartean, 5 milioi euro xahutuko dituzte Sevillarako hegaldi kutsakorrak sustatzeko.
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026
📄Halaber, euskal jendartearen beharrei erantzungo dien Unibertsitate Legearen alde lanean jarraituko dugu
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026
📣Gaur Gasteizen bildu gara EHUren kurtso irekieran  Euskal Herriko Unibertsitatearen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikoaren defentsan 💸Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu beharrezkoa den finantzaketa ⛔️Ez dugu unibertsitate pribatuei mesede traturik ematea inola ere onartuko
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 11/09/2026
Eguerdi on! 👋 🕟 Gogoratu datorren astelehenetik aurrera arratsaldez ere lan egingo dugula EAEko egoitzetan. Nafarroan, aldiz, urriaren 1ean hasiko gara. Irudian duzue neguko ordutegia.
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 11/09/2026
Nafarroa Garaiko eremu gehienetan garraio publikoa oso eskasa da. Landa eremuko eskola garraioa ere murrizten ari dira. Bitartean, 5M euro xahutuko dituzte Sevillarako hegaldi kutsakorrak sustatzeko. Hori al da estrategia despopulazioari eta klima larrialdiari aurre egiteko?
012
Reposted by STEILAS sindikatua
BERRIA @berria.eus · 10/09/2026
Steilasek ohartarazpena egin du: PISA txostenaren atzean «munduko elite ekonomikoen» ikuspegia dago. OCDEk egiten duen ebaluazioak ikasleen lagin «txiki» baten gaitasunak erakusten dituela esan du sindikatuak; propio salatu du, gainera, Eusko Jaurlaritzak aurten lagina «nabarmen» txikiagotu duela:…
berria.eus
Steilasek ohartarazpena egin du: PISA txostenaren atzean «munduko elite ekonomikoen» ikuspegia dago
Steilasek ohartarazpena egin du: PISA txostenaren atzean «munduko elite ekonomikoen» ikuspegia dago. OCDEk egiten duen ebaluazioak ikasleen lagin «txiki» baten gaitasunak erakusten dituela esan du sindikatuak; propio salatu du, gainera, Eusko Jaurlaritzak aurten lagina «nabarmen» txikiagotu duela: «Akaso beldurraren eraginez».
022
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 09/09/2026
Obren bitartean eta ostean azpiegitura honek ikastetxeko ikasle eta langileen osasuna larriki kaltetuko du, 6 urtetan zehar zentroaren funtzionamendu normala ere oztopatuz. Astakeria hau gelditu behar dugu! Institutua defenda dezagun! Subflubiala EZ! Adi‼️ Urriaren 24an manifestazioa egongo da!
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 09/09/2026
Ikasturtea hasi da Artatza-Romo institutuan, baina oraingoa kezkaz beteriko kurtso hasiera izango da, Subflubialeko obrak hastear daudela baitirudi.
100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 08/09/2026
🟡 0-3 ZIKLOAREN BENETAKO PUBLIFIKAZIOAREN BIDEAN: HAUR ESKOLEN PARTZUERGOA ➡️ Bada garaia publifikazioari amaraunak kentzeko eta 0-3 zikloari duen hezkuntza izaera aitortzeko. 🔗 labur.eus/ty6z2n25
labur.eus
Haur eskolak: publifikazioari amaraunak kendu - Steilas
Nafarroa Garaiko haur eskola publikoen kudeaketa hagitz katramilatsua da: zenbaitetan […]
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 07/09/2026
Politika penitentziarioek eta torturak hil dute Iker. Gure elkartasuna familia eta lagunei. Egia, aitortza, erreparazioa eta justizia estatuko biktima guztiei. AGUR ETA OHORE, IKER ✊ labur.eus/h11hnhlt
labur.eus
Iker Aristu Iruñeko bizilaguna hil da: “torturak hil du Iker”, diote bere ingurukoek – ahotsa
000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 06/09/2026
Altxamenduaren 90.urteurrena betetzen den honetan Otsaportilon egon gara memoria, justizia eta erreparazioa eskatzeko. Lezera amildu zituzten biktimak omendu ditugu, identifikatuak eta identifikatuko direnak, ez ditzagun ahaztu. Gora euskal errepublika!
000