STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 1hEtxea eta proiektua handitu dituzue, baina ahotsa ez da aldatu: herriarekin, herriarentzat eta euskaraz. 📻❤️ Denon artean, handira! Zorionak, Euskalerria Irratia! @fm983irratia @euskalerriairratia.bsky.social 010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 22hGure Haurrak ere Badira ekimenaren bat egin dugu. Palestinako herriaren aurkako genozidioaren hirugarren urteurrenaren atarian, ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herriko hezkuntza komunitateak ere bere ahotsa altxatzea eta elkartasuna adieraztea. ‼️ Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin! 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 30/09/2026👉 "Hezkuntza publikoak baliabideak eta konpromiso politikoa behar ditu, diskurtsoen gainetik”. 🎙️ Bizkaia Irratian izan da Haizea Arbide Aza STEILASeko kidea: bizkaiairratia.eus/podcast/haiz...bizkaiairratia.eusHaizea Arbide: "Hezkuntza publikoak baliabideak eta konpromiso politikoa behar ditu" | Bizkaia IrratiaSTEILAS sindikatutik dinoe hezkuntza sistemaren egoerea modu orokorrean aztertu behar dala, PISA txostenaren emaitzetan zentrau barik 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 30/09/2026Zorionak @behatokia azken 25 urteotako lorpenengatik! Ondoan jarraituko dugu alternatibak, irtenbideak eta babesa eskatzen. Hizkuntza eskubideen aldeko aldaketa ausartak aldarrikatzen. 001
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 29/09/2026Euskal Herriko etxebizitza sareak antolatutako manifestaldian izan da gaurkoan Steilas, etxebizitza negoziaren aurka antolakuntza delako gure berme bakarra! 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 26/09/2026ZINEMALDIAN ISRAELEN ORDEZKARIRIK EZ! Gaur bat egin dugu BDZ Euskal Herriak Donostian deitutako manifestazioarekin. Dane Blankstein Cohen, Jerusalemgo Sam Spiegel Zinema Eskolako zuzendari exekutiboa, Kutxabank-New Directors epaimahaian dago. 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/09/2026😡Gaur eguerdian Hezkuntza Departamentuan izan dugun itunaren sasi-negoziazioa eta ondoren gertatukoa salatzen ditugu. 😡Denunciamos lo ocurrido hoy tanto en la pseudonegociación con el Departamento como después. 011
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/09/2026“Helmuga ibiltaria” ekimenaren hitzorduan izan gara gaur Iruñean urtarrilaren 9ko manifestazioaren garrantziaz ohartarazteko. 112 arrazoi ditugu azkena izanen den manifestaziora bertaratzeko, 112 baitira azken txanpan espetxe egoera desberdinetan preso jarraitzen dutenak. Helmuga, denak #etxera ↗️↙️ 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/09/2026Itunetik errepikatzaileak aintzat hartzen ez dituen ratioen jaitsiera kentzeko eskaera egin dute sinatzaileek. Horren aurrean, gehiengo sindikalak agerraldia egin dugu, ituna larritzat jotzen eta Nafarroak behar duen itun eguneratua aurkezten. labur.eus/dsv1dl6y 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 24/09/2026NEKaren egoitzan AHTaren aurkako pintaketak egiteagatik akusatutako bi lagunen epaiketa egunean, STEILASkideak babesa adieraztera bertaratu gara. Ama lurra defenda dezagun! #AHTrikEZ ✋ 001
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 24/09/2026UPN, PSNrekin batera, beti saiatu da D eredua zapaltzen, bereziki hezkuntza publikoan. PSNk jatorri migratzaileko ikasleak G eredura bideratzen ditu. Nola leporatu dakioke D eredu publikoari eskola segregazioa? ikastetxe pribatuen segregazioa ahaztu zaie? PAI ez al da kaltegarria? 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 23/09/2026Nafarroako Parlamentuak ratioak jaisteko Herri Ekimen Legegilea izapidetzea onartu du PSNren aurkakotasunarekin, gastu ekonomikoa aitzaki hartuta. Hemen duzue honen aurrean atera dugun prentsa oharra datuen manipulazioa salatuz. 🔗 labur.eus/7nqvc4ii 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 23/09/2026Gaur, irailaren 23a, Bisexualitatearen Nazioarteko eguna da. STEILAS sindikatuan lanean eta borrokan jarraituko dugu sexu eta genero disidente ororen gorputzak eta bizitzak duinak izan arte! Gora borroka transbibollomarika! 010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 23/09/2026👉 Garraio publikoaren alde, Artatza eta Ballontiren defentsan, eta Artatza-Romo institutua salbatzeko, gu ere urriaren 24ko mobilizazioetan izango gara. Zatozte! Subflubiala ez! 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 22/09/2026Sarek hasiera eman dio Euskal Herriko hiriburu guztietara joango diren dinamika batzuei. Asko aurreratu dugu, baina preso asko daude oraindik espetxean. Eta hamasei iheslari eta deportatu daude. Haietako bakoitza arrazoi nahikoa da urtarrilaren 9an Bilbo eredu izan dadin. HELMUGA DENAK ETXERA 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 21/09/2026📣 Helmuga Ibiltaria: 12 urtean eragile sozial eta politikoen artean eraiki dugun babes eta akordio soziala irudikatuko dugu. 🗓️ Irailaren 22tik 25era. Zatoz helmuga ekimenera! 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026Gaur Oibarren egon gara D eredu publikoaren hasiera ospatzeko. Ahalegin handiz lortutako urrats honek bide luzea izan dezala! Aupa zuek ✊🏽 022
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026Ceutako gatazkak agerian utzi ditu Europako egiturazko arrazakeria, Marokoko erregimen zapaltzailea, Estatu Batuen eta Israelen inperialismoa eta Espainiako kolonialismoa. Faxismoa, arrazakeria eta euskarafobia geldi ditzagun!! 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 19/09/2026labur.eus/ugrgiby2 💻 Dirudienez, Eusko Jaurlaritzak ziaboga eman nahi du hezkuntzaren digitalizazioan. Nafarroa Garaian bide beretik jarraituko dutela ematen du.labur.eusPradalesek esan du hezkuntza sistemako estrategia digitala «sakon» berrikusiko dutelaPolitika orokorrari buruzko eztabaidan PISA txostenaren emaitzak izan ditu hizpide: «Txarrak dira, erabat. Ezin ditugu onartu». Hobekuntzarako hartuko dituzten neurriez hizketan, eskoletan pantaila... 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 17/09/2026Nafarroako Parlamentuak ezin du oztopatu eskola publikoan ratioak jaisteko herri ekimen legegilea. Gainera 2027ko aurrekontuen legean nahiko diru jaso behar du ratioak jaisteko eta hezkuntza publikoan gelak ez ixteko. 🔗 labur.eus/glvqqefvlabur.eusEskola publikoan ratioa txikitzeko lege ekimenari bide eman diezaiola eskatu diote Nafarroako GobernuariNafarroako Gobernuak hilaren 22rako eman behar du herri ekimen legegileari buruzko irizpena. Hezkuntza Publikoaren Aldeko Plataformaren deia talde politikoei: «Ez dezatela blokeatu tramitazioa». 010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 16/09/2026Herritar eta eragileen protesta ugariren ondotik erabaki du Ingurumen Departamentuak Sarbilgo proiektu fotovoltaiko txikitzailea bertan behera uztea. SARBIL BIZIRIK! 💚 labur.eus/lw70r9aflabur.eusParalizado el macroproyecto fotovoltaico en Sarbil por informe ambiental desfavorableEl macroproyecto fotovoltaico de Sarbil, en Nafarroa, ha sido paralizado por la declaración de impacto ambiental desfavorable que el Departamento d... 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 16/09/2026EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Jaurlaritzaren dekretua @argiaeus.bsky.social www.argia.eus/albistea/eae...argia.eusEAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Jaurlaritzaren dekretuaVox alderdi ultraeskuindarraren helegite bat aintzakotzat hartuta, ezeztatu dute dekretua, txosten ekonomikoa "eskasa" delakoan. Epaia ez da irmoa eta Espainiako Auzitegi Gorenean 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026Duela 3 egun pertsona migrante batek balkoi batetik konprimitutako aireko arma batekin tiroak jaso zituen. Ehiza arrazista ezin dugulako normalizatu, Herritarron Harrera Sarrerak antolatutako ekintza salaketari batu zaio STEILAS. 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026🚌 Nafarroa Garaiko eremu gehienetan garraio publikoa oso eskasa da eta maiz ez dago bat ere. Gainera, murrizten ari dira herri txikietako eskola garraioa. ✈️ Bitartean, 5 milioi euro xahutuko dituzte Sevillarako hegaldi kutsakorrak sustatzeko. 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/09/2026📣Gaur Gasteizen bildu gara EHUren kurtso irekieran Euskal Herriko Unibertsitatearen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikoaren defentsan 💸Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu beharrezkoa den finantzaketa ⛔️Ez dugu unibertsitate pribatuei mesede traturik ematea inola ere onartuko 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 11/09/2026Eguerdi on! 👋 🕟 Gogoratu datorren astelehenetik aurrera arratsaldez ere lan egingo dugula EAEko egoitzetan. Nafarroan, aldiz, urriaren 1ean hasiko gara. Irudian duzue neguko ordutegia. 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 11/09/2026Nafarroa Garaiko eremu gehienetan garraio publikoa oso eskasa da. Landa eremuko eskola garraioa ere murrizten ari dira. Bitartean, 5M euro xahutuko dituzte Sevillarako hegaldi kutsakorrak sustatzeko. Hori al da estrategia despopulazioari eta klima larrialdiari aurre egiteko? 012
Reposted by STEILAS sindikatuaBERRIA @berria.eus · 10/09/2026Steilasek ohartarazpena egin du: PISA txostenaren atzean «munduko elite ekonomikoen» ikuspegia dago. OCDEk egiten duen ebaluazioak ikasleen lagin «txiki» baten gaitasunak erakusten dituela esan du sindikatuak; propio salatu du, gainera, Eusko Jaurlaritzak aurten lagina «nabarmen» txikiagotu duela:…berria.eusSteilasek ohartarazpena egin du: PISA txostenaren atzean «munduko elite ekonomikoen» ikuspegia dagoSteilasek ohartarazpena egin du: PISA txostenaren atzean «munduko elite ekonomikoen» ikuspegia dago. OCDEk egiten duen ebaluazioak ikasleen lagin «txiki» baten gaitasunak erakusten dituela esan du sindikatuak; propio salatu du, gainera, Eusko Jaurlaritzak aurten lagina «nabarmen» txikiagotu duela: «Akaso beldurraren eraginez». 022
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 09/09/2026Ikasturtea hasi da Artatza-Romo institutuan, baina oraingoa kezkaz beteriko kurtso hasiera izango da, Subflubialeko obrak hastear daudela baitirudi. 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 08/09/2026🟡 0-3 ZIKLOAREN BENETAKO PUBLIFIKAZIOAREN BIDEAN: HAUR ESKOLEN PARTZUERGOA ➡️ Bada garaia publifikazioari amaraunak kentzeko eta 0-3 zikloari duen hezkuntza izaera aitortzeko. 🔗 labur.eus/ty6z2n25labur.eusHaur eskolak: publifikazioari amaraunak kendu - SteilasNafarroa Garaiko haur eskola publikoen kudeaketa hagitz katramilatsua da: zenbaitetan […] 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 07/09/2026Politika penitentziarioek eta torturak hil dute Iker. Gure elkartasuna familia eta lagunei. Egia, aitortza, erreparazioa eta justizia estatuko biktima guztiei. AGUR ETA OHORE, IKER ✊ labur.eus/h11hnhltlabur.eusIker Aristu Iruñeko bizilaguna hil da: “torturak hil du Iker”, diote bere ingurukoek – ahotsa 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 06/09/2026Altxamenduaren 90.urteurrena betetzen den honetan Otsaportilon egon gara memoria, justizia eta erreparazioa eskatzeko. Lezera amildu zituzten biktimak omendu ditugu, identifikatuak eta identifikatuko direnak, ez ditzagun ahaztu. Gora euskal errepublika! 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 04/09/2026Hezkuntza Departamentuak Oibarko eskola publikoan D eredua zabaltzeko ezarritako eragozpenak gainditu dira, lan asko egin ondoren. 🎉Ospatu eta borrokatzen jarrai dezagun!! 020
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 04/09/2026Subflubialak Artaza-Romo institutua arriskuan ipintzen duela salatzeko, gu ere irailaren 9ko mobilizazioetan izango gara. Zatozte! 000
Reposted by STEILAS sindikatuaEkologistak Martxan @ekologistakmartxan.org · 03/09/2026⛵️'Freedom Flotilla-Rumbo a Gaza'-ko itsasontziak eskala egingo dute Bilbon, Gazarantz jarraitu aurretik. Larunbatean, 🚲 martxa bat antolatu dugu itsasadarraren ertzetan. Pedalei eman Palestinaren alde! 🇵🇸 📆 irailak 5 (larunbata) 🕒 16:00etan -📍Areatza (Bilbo) 🕒 17:30ean -📍Portugalete / Getxo 013
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 03/09/2026👉 Hezkuntza publikoa ez da etorkizunari begira dagoen zerbait, etorkizuna eraikitzen duen tresna baizik. Eta guk argi dugu zer nolako Euskal Herria eraiki nahi dugun. ‼️ Gora Euskal Eskola Publikoa!!! 010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 02/09/2026🚨CEUTAN. Indarkeria gehiagorik ez❗ Ceutara iritsi diren pertsona migranteen egoera larriari eta hauei laguntzen dauden pertsonei gure elkartasuna adierazteko elkarretaratzean egon gara. 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 01/09/2026Ikasturte berri on! 👋👋 Aurtengo honetan ere, lan-baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea defendatzen eta Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz izan dadin borrokatzen jarraituko dugu! Indarrez ekingo diogu 2026-2027 ikasturteari! 💪 010
Reposted by STEILAS sindikatuaargiaeus.bsky.social @argiaeus.bsky.social · 27/08/2026IRITZIA | Autoritatea ez da dekretu bidez eraikitzen – Itxaso Piquer, Amaia Hernaltes eta Haizea Arbide, @steilas.bsky.social sindikatua: www.argia.eus/albistea/aut... 021
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 25/08/2026Blokeoaren aurrean, alaitasuna! Joan den ikasturtean, Eilastasuna lankidetza-fondoak ezohiko laguntza bideratu zuen Kubako La Colmenita taldearekin elkarlanean eta haien berri izan dugu. Kultura, sormena eta alaitasuna ere erresistentzia eta borroka badirelako! 020
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 15/07/2026Greba Feminista Orokorra antolatu genuenetik hiru urte igaro diren arren, hainbat grebalariekiko errepresioak ez du etenik izan; isunak, epaiketak… Uztailaren 16an, Zumaiako hiru grebalari, Zaintza Sistema Publikoaren alde borrokatzeagatik, 6 hilabeteko espetxe zigorra 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 09/07/2026🎙 HamaikaTBn elkarrizketa. Itxaso Piquer, STEILAS sindikatua: "Hezkuntza ereduak eztabaidatzen jarraitu behar dugu, baina borondate politikoa egon behar da" Elkarrizketa osoa: www.hamaika.eus/elkarrizketa...hamaika.eusItxaso Piquer, STEILAS sindikatua: "Hezkuntza ereduak eztabaidatzen jarraitu behar dugu, baina borondate politikoa egon behar da"Ikasturtea bukatuta, balantzea egiteko unea izatean da normalean, horretarako STEILAS sindikatuko Itxaso Piquer gonbidatu dugu hezkuntza arloan ika... 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 08/07/2026Gaur Bizkaia Aretoan egindako prentsaurrekoan, EHUri eta UsaPeko zuzentzaile izan diren irakasle guztiei babesa eta elkartasuna adierazten egon gara. Gure kezka eta haserrea adierazi nahi dugu UsaP-en euskarazko azterketaren harira gertatzen ari den guztiaren inguruan. 100
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 02/07/2026Hiru elkarretaratzetan egon gara gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko EHUren campusetan, «Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat» lelopean. #EuskaraGuztiontzat 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 01/07/2026⚠️ Adi! Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiaren azken gertakarien harira, hiru elkarretaratze deitu ditugu ostegun honetarako hiriburuetako campusetan: 🗓️ Uztailak 2, osteguna • 12:00 ℹ️ Irakurri osorik webgunean: kontseilua.eus/oldarraldia/... 010
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 30/06/2026👉 Itxurakeriatik harago, Eskola Bikaina Denontzat izeneko mahai honek erakutsi du Hezkuntza Sailak ez duela benetako borondate politikorik sistema dualarekin amaitzeko eta zaurgarrien direnei baliabide gehiago emateko, hau da, jendarte kohesionatu eta justu baterantz aurrerapausoak emateko. 000
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 30/06/2026➡️ Epaitegi batzuk ikasle gutxi batzuen pribilegioak gotortzea ez da onargarria. Euskararen ezagutza auzitan jarri eta ikasgaia gainditzearen balioa ezdeusten du. Gure babes osoa EHUk jarritako errekurtsoari. steilas.eus/2026/06/30/e...steilas.eusEsfortzua zigortzen eta aukera berdintasuna ahultzen duen kautelazko neurria. - SteilasSelektibitatean euskaran zero edo zerotik gertu atera duten ikasleen kalifikazioa […] 001
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 28/06/2026👉 Gaur, ekainaren 28an, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean, STEILASen argi dugu heteroaraua eta genero-bitartasuna irauli behar ditugula. Horregatik, gure ikastetxeetan espazio aske, seguru eta antiarrazistak eraiki eta bermatu arte lanean jarraituko dugu. ‼️ Gora borroka transmaribibolloa! 011
STEILAS sindikatua @steilas.bsky.social · 26/06/2026📗 Dagoeneko argitaratu dugu Klaseko Ahotsa aldizkariko ale berria. Oraingo honetan, maiatzean ospatu dugun XIII.kongresuaren monografiko bat egin dugu, bertan landutako gaiak aztertuz: steilas.eus/2026/06/26/k...steilas.eusKlaseko Ahotsa Aldizkaria: 22.alea - Steilas 010