Sign in

Euskalgintzaren Kontseilua

@kontseilua.eus
527 followers 130 following 616 posts

Euskara biziberritzea helburu duten gizarte-eragileen bilgunea gara. 💥 Ikusi Euskaltzaleon gida 👇 🔗 www.pizkundea.eus

PostsRepliesMedia
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 15/09/2026
📢 Euskaraz bizitzeko #behardenDENA eskuratzeko, ezinbestekoa da euskarak #ofizialtasuna lotzea bere lurralde osoan. 📅 Bide horretan, bi hitzordu garrantzitsu ditugu: azaroaren 21ean mobilizazioa Baionan eta abenduaren 19an, Iruñean.
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 15/09/2026
💭 Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileok indartsu amaitu genuen uda aurreko jarduna. 💥 Eragileok prest gaude berriro ere udazken eta negu honetan euskararen aldeko lanean sendo aritzeko. Oldarraldi eta oztopo guztien gainetik 👇 #euskarazbizitzekobehardenDENA
121
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 08/09/2026
👉Hamar urtean 300.000 euskaldun gehiago lortzea xede duen erronkarako funtsezkoa da helduen euskalduntze-alfabetatze sektorea. 👉Matrikulazio-kanpaina zabaltzen laguntzeko eskatu diete gizarte-eragileei, sindikatuei, enpresei, ikastetxeei, komunikabideei eta erakunde publikoei.
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/08/2026
Horrez gain, Siziliako hizkuntzaren nondik norakoak ezagutu dituzte eta, era berean, Patxik eta Maddik hemengo bizipenak partekatu dituzte. 🤝 Bidaia aberasgarria izan da, besteen egoerari buruz gehiago jakiteko eta euskararen egoeraren berri emateko.
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/08/2026
🌍 Euskalgintzaren Kontseiluak Trinacria antolakundearen formakuntza jardunaldietan parte hartu du berriki. 🗣️ Bertan izan dira Patxi Martin eta Maddi Juanikorena Kontseiluko kideak. Siziliaren errealitatea ezagutu eta burujabetasunaren gainean hausnartzeko aukera izan dute.
100
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 09/07/2026
➡️ Hizkuntza-politika digitala: zein da euskararen normalizazioak behar duen estrategia? 👉 @puntueus 👉 @behategia.bsky.social 👉 @berria.eus
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 09/07/2026
Andoni Etxezarreta (@_ibilimunduan), Andrea Gonzalez (@andrgzv) eta Iruñe Astiz (@arkkuso) eduki sortzaileak ere izan dira @ueu_orokorra-ko jardunaldian, "Komunitatea eta erreferente digitalak" gaia lantzen.
100
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 09/07/2026
"Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak" gaia izan dugu hizpide Galtzaundin, UEUk eta Kontseiluak antolatutako jardunaldian. #UEUjardunaldiak
110
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/07/2026
🗣️Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzera eskatu zuten atzo ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen, «𝒋𝒖𝒔𝒕𝒊𝒛𝒊𝒂 𝒆𝒖𝒔𝒌𝒂𝒓𝒂𝒓𝒆𝒏𝒕𝒛𝒂𝒕, 𝒆𝒖𝒔𝒌𝒂𝒓𝒂 𝒈𝒖𝒛𝒕𝒊𝒐𝒏𝒕𝒛𝒂𝒕» lelopean. #euskaraguztiontzat
131
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 02/07/2026
➡️Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 🔗Irakurri osorik hemen 👇 kontseilua.eus/oldarraldia/...
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 02/07/2026
2️⃣ Hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasle guztiak, berdintasunean, euskararen jabe egitea bermatuko duen euskarazko ikasteredu orokortuaren alde egiteko. 3️⃣ Euskara larrialdian dagoen honetan, normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko.
110
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 02/07/2026
➡️Hiru elkarretaratze egin ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizko EHUren campusetan, «Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat» lelopean. 👇Hauxek hiru arrazoi nagusiak: 1️⃣Euskararen desofizializazioa, botere judizialaren oldarraldia eta euskararen gutxiespen sistematikoa salatzeko.
100
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 02/07/2026
⚠️Unibertsitatera sartzeko probetan (USaP) zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak euskararen aurkako oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. 🗣️Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia 👇 🎥 @HamaikaTb
123
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 01/07/2026
⚠️Batu Euskalgintzaren Kontseiluaren WhatsApp eta Telegram kanaletara! 👉Informazioa 👉Argazkiak eta bideoak 👉Ekitaldiak 👉Deialdiak (...) Eta gehiago! 🔗WhatsApp kanala: whatsapp.com/channel/0029... 🔗Telegram kanala: t.me/kontseilua
011
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 30/06/2026
⚠️ Adi! Euskararen normalizaziorako azken oldarraldiaren harira hiriburuetako campusetan hiru elkarretaratze deitu ditugu ostegun honetarako: 🗓️ Uztailak 2, osteguna - 12:00 👉 Bilboko Ingeniaritza Eskola 👉 Donostiako Karlos Santamaria Zentroa 👉 Gasteizko Letren fakultatea
176
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 26/06/2026
🔗Prentsa-oharra irakurgai duzue 👇 kontseilua.eus/batuz-aldatu...
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 26/06/2026
👥𝐇𝐢𝐳𝐤𝐮𝐧𝐭𝐳𝐚-𝐩𝐨𝐥𝐢𝐭𝐢𝐤𝐞𝐭𝐚𝐧 𝐣𝐚𝐮𝐳𝐢𝐚 𝐛𝐮𝐥𝐭𝐳𝐚𝐭𝐳𝐞𝐤𝐨 𝐥𝐚𝐧𝐤𝐢𝐝𝐞𝐭𝐳𝐚 eskaini dio Kontseiluak Jaurlaritzako lehendakariari. 👉Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan aurrera egiteko beharraz eta erronka berriez hitz egin dute bi aldeek.
100
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 26/06/2026
🎓 @ueu_orokorra JARDUNALDIAK 👉 Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak. 📆 Uztailaren 9a (osteguna). 📍 Tolosako Kultur Etxean. ✍️ Matrikula-epea uztailaren 7ra arte. ℹ️ ueu.eus/jarduera-aka... Animatu zaitezte!
100
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 24/06/2026
📢 Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egiten diegu azaroaren 21ean Baionan egingo den manifestaziora! 1⃣ Euskararen koofizialtasuna 2⃣ Frantziako Konstituzioaren aldaketa 3⃣ Euskarari lege babesa eta eskubideak 4⃣ Hizkuntza politika eraginkorrak Euskararen garaia da! kontseilua.eus/konfederazio...
Euskal Konfederazioaren agerraldia, Baionan. Argazkia: GUILLAUME FAUVEAU.Euskal Konfederazioaren agerraldia, Baionan. Argazkia: GUILLAUME FAUVEAU.Euskal Konfederazioaren agerraldia, Baionan. Argazkia: GUILLAUME FAUVEAU.
030
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 23/06/2026
📢 «Jabetu, ahaldundu eta antolatu, euskaraz bizitzeko behar den dena eratu arte» 👉 Iragan ekainaren 13an, Iruñean, milaka euskaltzale elkartu ginen Euskaltzaleon Martxan eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak hartu zuen hasieran hitza👇
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 21/06/2026
Iñaki Dorronsoro Plazaola joan zaigu. Irakaslea, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia, Gaindegiko lehendakaria, hamaika herri ekimenen sustatzailea, Kontseiluaren bidelaguna eta euskaltzale konprometitua. Doluminak senide eta adiskide guztiei. Eskerrik asko guztiagatik, Iñaki! 🌹
Iñaki Dorronsoro Plazaola. Argazkia: Gorka Rubio /FOKU.
020
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 19/06/2026
📢 EUSKARA EZ DA OZTOPOA, ESKUBIDEA DA! Gaur, udaltzainek euskara ezagutzeko beharraren aurkako azken epai erreakzionarioa salatu dute Eibarko herritarrek. Euskaraz bizitzeko eskubidea eta baldintza errealak behar ditugu. Atzerapausorik ez, eskubide murrizketarik ez!
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 19/06/2026
📲Euskarazko eduki sortzaileen talde batek «sareko komunitate euskaldunaren izenean» bota zuen Askatasun Enparantzako zutabeko pregoia. 👉Ideia bat argi utzi nahi izan zuten: «Sareetan euskaraz aritzea elkar babestea da, elkar ikusaraztea eta gure esentzia bizirik mantentzea».
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 18/06/2026
🤔Zer aldarrikatu genuen Euskaltzaleon martxan? Zer eskatzen dugu? ✊Euskarak Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasun osoa izan dezala: 👉 Iparraldean koofizialtasuna. 👉 Nafarroan euskararen zonifikazioa gainditzea. 👉 EAEn arkitektura juridiko berri bat.
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 17/06/2026
📢 OLDARRALDIA | Ostiral honetan, Eibarko Euskalgintzak elkarretaratzea egingo du 13:00ean Udaletxe parean. Deialdia Eibarko Udaltzaingoko sei lanpostu betetzeko prozesuan C1 euskara maila ezartzea baliogabetu duen erabakiaren aurka antolatu dute. 📲 etakitto.eus/albisteak/ei...
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 16/06/2026
💥Ezinbestekoa da hizkuntza politiketan Jauzia ematea: 👉 Euskararen ezagutza orokortzera bideratutako politika, gaur egungo minorientzako politiken eredua gainditzeko. 👉 Erabilera normalerako espazioak sortzea eta zabaltzea, euskaraz bizitzeko oztopoak ezabatzeko eta baldintza errealak bermatzeko
021
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 14/06/2026
👏 Euskaltzaleon Martxa izugarria izan zen! 🔥 Milaka euskaltzalek Iruñeko kaleak hartu zituzten, hizkuntza politiketan eragiteko, Euskaltzaletasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasuna eskatzeko. ✨ Mila esker guztioi! Irakurri hitzartzeak👇 www.kontseilua.eus
021
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 13/06/2026
🤔 Zer aldarrikatu dugu Euskaltzaleon Martxan? 👉 Hizkuntza politiketan jauzi bat. 👉 Euskaltzaletasuna. 👉 Euskarak Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasun osoa izan dezala. 🗣️Euskaraz bizitzeko behar den dena!
041
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 13/06/2026
Goizean zenbait ekitaldi eta ekintza egin dira Iruñeko kaleetan; pailazoak, kantujira, euskaltzaleen martxari harrera... Eta arratsaldean, batu zaitezte Euskaltzaleon Martxara!
020
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 12/06/2026
📢 𝗭𝗘𝗥 𝗔𝗟𝗗𝗔𝗥𝗥𝗜𝗞𝗔𝗧𝗭𝗘𝗡 𝗗𝗨𝗚𝗨? Euskaltzaletasun indarberritu bat! Herritarron ardura eta konpromiso aktiboa oinarri: 👉 Euskaltzaleen ekarpena aldarrikatzeko. 👉 Egunerokoan euskaltzale gisa jokatzeko. 👉 Euskaltzaleok elkarrekin antolatzeko. Ekainaren 13an Iruñera, batu Euskaltzaleon Martxara!
031
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 12/06/2026
📢 𝗭𝗘𝗥 𝗔𝗟𝗗𝗔𝗥𝗥𝗜𝗞𝗔𝗧𝗭𝗘𝗡 𝗗𝗨𝗚𝗨? Hizkuntza politiketan jauzi bat! 👉 Euskararen ezagutza orokortuko duten politiken alde. 👉 Erabilera normalerako baldintzak sortuko dituzten neurrien alde. Ekainaren 13an Iruñera! Batu Euskaltzaleon Martxara!
011
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 12/06/2026
📢 𝗭𝗘𝗥 𝗔𝗟𝗗𝗔𝗥𝗥𝗜𝗞𝗔𝗧𝗭𝗘𝗡 𝗗𝗨𝗚𝗨? Euskarak Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasun osoa izan dezala: 👉 Iparraldean koofizialtasuna 👉 Nafarroan euskararen zonifikazioa gainditzea 👉 EAEn arkitektura juridiko berri bat Euskaltzale guztiok ekainaren 13an Iruñera, 17:00etan Antoniutti Parkera!
012
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 12/06/2026
📢 Larunbat honetan, zatoz Iruñera! 17:00etan, hiru zutabe Runako Parketik, Antoniuttitik eta Askatasun Enparantzatik. Batu Euskaltzaleon Martxara! #EuskaltzaleonMartxa #EuskarazBizitzeko
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 11/06/2026
‼️ AZKEN AUKERA AUTOBUSETAN APUNTATZEKO! Galdetu zure herri edo eskualdeko autobusaren antolatzaileei ea tokirik gelditzen den. ✍️ Autobusen zerrenda eta informazioa👇 pizkundea.eus#autobusak
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 11/06/2026
Atzo Bai Euskarari Sariak banatu ziren Albaolan, urtean zehar lan mundua eta enpresak euskalduntzeko esfortzua egin duten eragileei aitortza. Zorionak, Mendiak eta Herriak, PuntuEUS eta @euskalmoneta.bsky.social! #BaiEuskarariSariak2026
011
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 11/06/2026
UEUren Udako Ikastaroen inaugurazio ekitaldian gaude, «Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean» hitzaldian. Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak Pizkunde akademiko baten premia adierazi du, euskalgintzak adierazitako pizkundearen beharrarekin lotuta. @ueu-orokorra.bsky.social
021
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 09/06/2026
Pello Reparazek ere larunbatean euskaltzale guztiak Iruñera joatera deitu ditu! Batu gaitezen Euskaltzaleon Martxan! #EuskaltzaleonMartxa #EuskarazBizitzeko
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 08/06/2026
🟢 Aste honetako Egunean Behinen gaude! SARIAK: labetik atera berri ditugun kamiseta eta totebag-a, «Euskara dugu munduaren alde» leloarekin. Larunbat honetan euskaltzale guztiok Iruñera, #EuskarazBizitzeko behar den dena aldarrikatzera! Eskerrik asko CodeSyntax babesagatik!
001
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 07/06/2026
🗣️ 𝗘𝗟𝗞𝗔𝗥𝗥𝗜𝗭𝗞𝗘𝗧𝗔 | 𝗜𝗱𝘂𝗿𝗿𝗲 𝗘𝘀𝗸𝗶𝘀𝗮𝗯𝗲𝗹: «Hainbeste tokitatik aipatzen dugun jauzi horri forma ematen hasi gara» Gaurkoan, euskararen biziberritzeak dituen arrisku, aukera eta erronkez. ✍️ Irakurri Arantxa Iraolak @berria.eus|en egindako elkarrizketa👇 www.berria.eus/euskal-herri...
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 07/06/2026
✏️ Gaur Euskal Eskola Publikoaren 33. @eepjaia.bsky.social ospatzen da Santurtzin! Hezkuntza publikoaren indargunerik handiena hezkuntza erronka sozialekin lotzeko aukera dela aldarrikatu dute, gizarte euskaldun justuagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko bidean. @ehige.bsky.social #Ehunetan
011
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 07/06/2026
🗞️ Gaurko @Berria.eus|en, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiari elkarrizketa eta ekainaren 13ko Euskaltzaleon Martxaren kartela, lantokian, kalean edo nahi duzun tokian itsasteko!
031
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 05/06/2026
❓ ZEIN ZUTABETARA JOAN BEHAR DUZU? 🚶‍♀️ Goizetik iritsi bazara eta oinez joateko asmoa baduzu, Runako Parkera joan behar duzu. 🚗 Autoz iritsi bazara, Antoniuttira joan behar duzu. 🚌 Herrietako autobusetan bazatoz, Askatasun Enparantzara joan behar duzu. Informazio guztia👉 www.pizkundea.eus
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 05/06/2026
📢 Ekainaren 13an euskararen aldeko mobilizazio handi baten epizentro izango da Iruñea! Euskaltzaleon Martxatik astebete faltan, Gazte Euskaltzaleon Sareak eta Kontseiluak hainbat ekimen antolatu ditugu euskararen aldeko giroa eta herritarrak aktibatzeko asmoz. 🔗 kontseilua.eus/pizkundea/e1...
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/06/2026
🚌 𝗔𝗨𝗧𝗢𝗕𝗨𝗦𝗔𝗞 𝗘𝗨𝗦𝗞𝗔𝗟𝗧𝗭𝗔𝗟𝗘𝗢𝗡 𝗠𝗔𝗥𝗧𝗫𝗔𝗥𝗔 Dagoeneko dozenaka autobus antolatu dira ekainaren 13an herri, hiri eta eskualdeetatik Iruñera joateko. ✍️ Izena emateko informazioa: www.pizkundea.eus Autobusen zerrenda osatzeko: forms.gle/cZCquxsijrKk... #EuskaltzaleonMartxa #EuskarazBizitzeko
021
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/06/2026
Igande honetan, ekainak 7, Gure Esku mugimenduak Larunera Martxa antolatu du #HerriLibreBat nahi dugula aldarrikatzeko! Eman izena👉 plaza2.gureesku.eus/izena-eman @gureesku.bsky.social
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/06/2026
𝐄𝐮𝐬𝐤𝐚𝐫𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐚𝐤𝐭𝐢𝐛𝐢𝐬𝐭𝐚𝐤 𝐈𝐫𝐮𝐧̃𝐞𝐫𝐚 ✍️ Kontxita Beitia «Eta zer egin dezakegu guk? Hasteko, ekainaren 13an Iruñeko karrikak bete, ondoren gure inguruak astindu eta antolatu, begirale hutsa izatea ez da aukera bat, aktibistak behar ditu euskarak.» Irakurri @berria.eus-n👇 www.berria.eus/iritzia/zuze...
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 31/05/2026
🔴 [𝗦𝗣𝗢𝗧𝗔] 𝗭𝗔𝗕𝗔𝗟𝗗𝗨! Euskarak aurrera eginen badu gure ekarpenari esker izango da. Ekainaren 13an, Iruñean, euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko: Ofizialtasun osoa EH guztian, Jauzi erreala hizkuntza politiketan, eta Euskaltzaletasun indarberritua. ▶️ Batu Euskaltzaleon Martxara!
056
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 31/05/2026
Hasi da Ibilaldia, Kirikiño Ikastolak antolatuta. Euskarak behar duen jauzian Bilbo eta Bilbo Handia estrategikoak direla aldarrikatu dute antolatzaileek. Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak hartu du 2027rako lekukoa. 📣 Ekainaren 13an Iruñera joatera deitu dituzte euskaltzale guztiak!
000
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 30/05/2026
✏️ @steilas.bsky.social sindikatuaren XIII. Kongresuan izan gara gaur. Euskararen normalizaziorako bidean kide ditugu. Euskarari etorkizuna bermatzeko konpromisoan berretsi dira gaur. #PublikoanHeziEtorkizunaEraiki
010
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 29/05/2026
𝗘𝗚𝗜𝗧𝗔𝗥𝗔𝗨𝗔 𝗘𝗧𝗔 𝗔𝗨𝗧𝗢𝗕𝗨𝗦𝗔𝗞 Ekainaren 13ko #EuskaltzaleonMartxa|ren egitaraua eta herrialdeetatik (oraingoz) antolatu diren autobusak zerrendatu ditugu webgunean: 👉 pizkundea.eus Etengabe eguneratzen ari gara! 📣 Zabalpenean lagundu nahi baduzu, sartu hemen: 📲 kontseilua.eus/ekainak13
011