Sign in

Kike Amonarriz

@kikeamonarriz.eus
602 followers 287 following 530 posts

Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH Basque language & Country, sociolinguistics 🔗 kikeamonarriz.eus

PostsRepliesMedia
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 02/10/2026
“Madrilgo euskaltzaleak” @Tribuarenberbak denboraldi berriaren estreinaldia. Urriak 4, igandean, 22:00ean, ETB1en. 👇 Atalaren aurrerapena. Zabaldu mezua tribukideen artean!
011
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 20/09/2026
ELEN (European Language Equality Network) erakundeak bat egiten du euskara, gailegoa eta katalana Europan ofizialak izan daitezen aldarriarekin. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira. @eurolang.bsky.social bidez
061
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 19/09/2026
Bitoriano Gandiagaren “Elorri”ren 2. argitalpeneko ale bat eskuratu nuen atzo bigarren eskuko denda batean eta altxor hau topatu nuen bertan: Gandiagaren eskaintza, liburuko marrazkien egile Jose Luis Iriondo frantziskotarrari! Altxor bat!
050
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 16/09/2026
. @fosterlang.bsky.social -en kartel baten egokitzapena euskarara.
061
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/09/2026
Altzo Azpiko Ipintza zahar edo Ipintza haundi baserria, Mikel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren sortetxea. Baserriaren aldamenean Juanito Loperen eskultura ikus daiteke.
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/09/2026
60ko hamarkadako euskarazko menua. Tolosako Kale Nagusian zegoen Zeru Aundi/Cielo Grande hotel-jatetxeko Bittor Zeberio eta Saturnina Larrarte jabe euskaltzale aitzindariek menua euskaraz eta frantsesez ere ipini zuten. Terminologian bada bitxikeriarik. @juantxozeberio.bsky.social -ek eskainia
041
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 11/09/2026
Bona Diada Nacional de Catalunya!
044
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 07/09/2026
“Barazkijalea” Han Kang idazle eta Literatura Nobel saridun korearraren eleberriak guztiz harrapatu nau: aztoragarria, beldurgarria, desosegua eragiten duena, eta aldi berean, imantzen zaituena. Nabarmentzekoa Gema L. Las Herasen itzulpena. Zu ere barazkijale bilakatuko al zara?
153
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 31/08/2026
Munduko leku askotan erabili dira eraztunaren edo “Antibasque”ren antzeko elementuak tokian tokiko hizkuntzak zerabiltzaten ikasleak zigortzeko. Rozenn Milinek adibide batzuk bildu ditu “Ethnocides. Un tabou français” liburuan (irakurtzekoa!). [PDF] kevrebreizh.bzh/wp-content/F...
031
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 24/08/2026
1976ko abuztua. Euskarazko publizitatea “Zeruko Argia”n. Klasiko batzuk: - Fanderiako pentsuak: Ez Merkenak. Bai Onenak! - Nork kukurruku??? Ollarrak ollotegian? Ez! FAGOR’ek sukaldian!
050
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 23/08/2026
1976ko abuztuak 22. Duela 50 urte “Zeruko @argia” 700. zenbakira iritsi zen. Karia horretara inkesta bat zabaldu zuen orduko euskal indarren artean. Erantzun zutenak: EAJ, EHAS, ESB, ETA (pm) eta LAIA. Gure historia gertua ulertzeko gakoak. [PDF] w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKP...
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/08/2026
“Descolonizar la mente” Ngũgĩ wa Thiong'o idazle keniarraren saiakera hau kolonialismoaren ondorioen deskribapen xehea eta salaketa da. Tartean, bertoko hizkuntzak jazartzeko eskoletan zerabilten metodoa azaltzen du; eraztunaren edo “Antibasque”ren parekoa.
084
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 17/08/2026
Sabino Ormazabal hil da. Pertsona ona, ko prometitua eta bide urratzailea ekologian, herrigintzan, bizikidetzan… Ekintza ez biolentoen aldeko militante zaildua… eta lehengusu Maixabel zenaren bikotea. Hau bere azken lana: drive.google.com/file/d/11nBd... Milesker! Adiorik ez!
060
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 13/08/2026
Ederra eta ongi ekarria @berria.eus -en gaurko azala.
052
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/08/2026
Eklipsea Aguraingo Arrizalatik
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 07/08/2026
Europa 1.000. urtean. Daniel Dervaux ilustratzaileak egindako mapa. 👉🏼 www.editionsdanielderveaux.fr/p/carte-de-l...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 06/08/2026
Euskara eta Iparraldea protagonista bretoiera ikasteko “Brezhoneg” aldizkarian. 👉🏼 skolanemsav.bzh/brezhoneg/ Tartean, eus-bzh-fr hiztegitxoa. Komz #brezhoneg!
032
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 05/08/2026
Bittor Madina irakasle oñatiar-berrobitarrak utzi gaitu. Eskola publikoaren euskalduntze-lanetan aitzindari. Zeruko @argia-n 1983an argitaratu nuen lehen elkarrizketa berari eta X.Arrutiri egin nien. Hona hemen omenaldi gisa: 👉🏼 www.argia.eus/argia-asteka... Adiorik ez, Bittor!
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 04/08/2026
“Les 3 cavaliers d’Iraty” 1958an gazteentzat M.Arneguyk frantsesez argitaratutako liburuan: ikurriña, dantzariak, guardia zibilak, kontrabandoa, Sanferminak, Pasaiako portua... baina, hitzen bat kenduta, euskararen arrastorik ez. Raoul Auger-en marrazkiak, ederrak!
041
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 03/08/2026
Gure historia gertuaren 4 lekukotza, 4 ikuspegi, 4 genero, 4 irakurgai eder, interesgarri, hainbatetan deseroso.. gure oroimen poliedrikoaren osagarri. Erbestea, indarkeria, bahiketak, memoria… askotariko minen oihartzunak…
052
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 27/07/2026
“Familia egonaldia” EH osoko eta tipologia guztietako familia euskaldun/euskaltzaleei zuzenduriko Plazara kolektiboaren egitasmo berritzaile hau ezagutzeko parada izan nuen Larzabaleko Ezpeletenian. Egun eder eta aberatsa. Informazio gehiago 👉🏼 plazara.eus/familia-egon...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 27/07/2026
Pedro Madariagak "Honra de escrivanos" liburuan (1565): “Yo no puedo dexar de tomar un poco de colera con mus byzcainos porque no se sirven della [euskera] en cartas y negocios; y dan ocasion a muchos de pensar que no se puede escrevir habiendo livros impressos en esta lengua”
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 26/07/2026
ZUHAMU “La trapecionista” talde nafarraren eskutik dantza bertikaleko ikuskizunaz gozatu ahal izan dugu Zabalarreta parkean. Taldeaz eta obraz 👉🏼 latrapecionista.com/zuhamu?lang=eu
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 25/07/2026
Viva o Día da Patria Galega! 🩵 Galiza ceibe! “Galizia, geu gara: jendea eta hizkuntza. Galizia bilatzen baduzu, zeure baitan duzu aurkikuntza!” (Manuel María)
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 24/07/2026
“Territories of higher speaker density in minoritised language communities” The contents of the international conference organized by UEMA have been compiled in a book tou can get in both Basque and English. 👉🏼 www.2022.uema.eus/wp-content/u...
032
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 23/07/2026
Iñaki Epelde (1959-2013) pintore eta euskaltzale tolosarraren omenez, #Altzo-ko ostatuan margotu duten horma-irudia. Altzora hurbiltzeko beste arrazoi bat.
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/07/2026
“Gure aurreko guraso zarrak” Gaur 150 urte galdu genituen foruak. Galerak herritarrengan sortu zuen sentimendua ondo islatu zuen Txirritak bertso hauetan. Kantuan, Xabier Lete. 👉🏼 youtu.be/9kzJV-HrCDg?...
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/07/2026
1976 urteko eranskailuak. - Uztailaren 21ekoa erdian, eta 77ko urtarrilean Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen egin zuen ekitaldikoak. - 76ko Aberri Eguna, Montejurra eta Zarauzko euskal astea. - Datarik gabeko garai hartako beste batzuk
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 20/07/2026
1976ko uztailaren 18ko Zeruko Argia. Azalean gerraren hasiera-eguna oroitu eta barruan, foruen deuseztapenaren ehunurteurrenaz eta Bergarako Udalean sortu alkateen mugimenduaz erreportajea argitaratu zuen. [PDF] 👉🏼 w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKP...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 18/07/2026
Bart arratsaldea EuskarAbenturako gazteekin partekatzeko aukera izan nuen. Herrigintzan eta euskalgintzan gako eta eredu bilakatu den ekimena. Biba #Euskarabentura!
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 18/07/2026
Johan Carl Ausfeld-en Europako hizkuntza familia nagusien mapa (1810) @vintagemapstore bidez. Euskal Herria bere osotasunean hartzen du. Ausfeld Wikipedian: de.wikipedia.org/wiki/Carl_Au...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 16/07/2026
Gipuzkoako soziometroa eta euskara: -%47,5en ustez joera orokorrak txarrera egin du (batez ere, euskaldunek, gazteek eta EHBIldukoek) -Otik 10era eusk. osasuna: 5,6 (erdaldunek 6,3) -Bere gai-multzoan lehentasunik handiena -%50,4 eusk. huts sentitzen da 👉🏼 multimedia.gipuzkoa.eus/media/event/...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 15/07/2026
Giro bero-beroa #BaionakoBestak hasi aitzin. Haugi! Xauri! Etorri! Xin! eta heda euskara hiriburuaren karriketan zehar. Goza euskal giroa S.Andres, Patxa edo Montaut plazetan, Laborarien Xokoan… Ea aurten hegoaldeko jende gehiago agertzen garen! Hautsi mugak jaietan!
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 15/07/2026
EHUren Campus aldizkariaren Berbeta berri sailean 2007-2013 epean argitaratutako 28 artikuluak webguneratu ditut: hizkera kolokiala, adierazkortasuna, idazkera berriak (SMSak), erabilera… Gehienak ongi egokitzen dira oraindik egungo errealitatera. kikeamonarriz.eus/portfolio/eh...
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/07/2026
Oso interesgarria Andoni Lubakik @carneross.bsky.social britainiar goi mailako diplomatiko ohiari egin elkarrizketa @argiaeus.bsky.social -en Larrun-en: Iran, Trump, Irailak 11, Rojava, Sahara, Ukraina, Txina… Herritarren boterea eta anarkismo baketsua… Irakurtzekoa 👉🏼 www.argia.eus/argia-asteka...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/07/2026
Komentariorik gabe.
011
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 05/07/2026
Aspaldiko txistea berreskuratuz ( @anderiza.bsky.social -ek gogorazita): “Nola esaten da andaluzieraz PP-VOX Gobernu-paktua?”
051
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 02/07/2026
Eguna amaitzeko umore (beltz) pixka bat. Euskaraz etiketatzeko erabakia hartu (👏🏼👏🏼), eta ondoren, hau jartzea (🤦🏻‍♂️), marka da gero! “Esku lehorra baino lehen usatu” 😱😱
050
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 29/06/2026
Euskararen ofizialtasuna auzitan. Oldarraldia euskara irabazten ari den esparru gehiagotara zabaltzeko estrategia mediatiko-judiziala.
177
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 24/06/2026
Martin Mystere-ren komikiak Italian sortu ziren 1982an. Urte hartako “La vendetta di Râ” alean Amazoniako indigenek euskaraz hitz egiten zuten! Baita gaztelerazko eta frantsesezko itzulpenetan.. eta aurkitu berri dudan kroazierazkoan ere!🤦🏻‍♂️ 👉🏼 es.slideshare.net/slideshow/ma...
262
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 23/06/2026
“Streaming aroa” Oso interesgarria eta irakurterraza @urtziurkizu.bsky.social -en liburua. Amaierako bi ideia: -Adimen artifiziala da ikus-entzunezkoen sektorea gehien aldatuko duen faktorea. -Ez zaitzala Netflixen algoritmoak irentsi eta zulo batean sartu. Ireki leihoa, sartu dadila haizea.
021
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/06/2026
Ez nuen berehala pentsatuko, nire denboran, euskal musika talde batek San Mames bi aldiz beteko zuenik eta #Mitoaroa bezalako ikuskizun bat bizituko nuenik. Herrigintza uhin erraldoia. Biba Zetak eta bejondeiala Pello Reparaz! Hurrena arte!
1145
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/06/2026
Deustobarometroak euskarari buruz argitaratu dituen erantzun guztiak irakurrita, nabarmena da gehiengoa euskara administrazioan unibertsalizatzearen alde dagoela eta egungo eskaera maila mantendu edo hobetzearen alde, ez murriztearen alde. Emaitzak erdara hutsez kaleratu dira!
030
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 21/06/2026
Si leemos todas las respuestas del Deustobarómetro sobre el euskera es notorio que la mayoría apoya la universalización del euskera en la administración y mantener o mejorar el nivel de exigencia actual; no reducirlo.
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 19/06/2026
[EUS] Aberriaren mugak [ES] Los límites de mi patria [FR] Les limites de ma patrie [EN] The limits of my homeland Letra / Lyrics : Joxerra Garzia 👉🏼 Txomin Artola + Et Incarnatus youtu.be/8h1I31OO4BI?...
010
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 12/06/2026
Bertso poteoa Oibarren Julio Soto eta Joanes Illarregirekin. Duela hamarkada gutxi, pentsaezina izango zen, baina… ezina ekinez egina! Zangozerrian ere euskararen Pizkundea abian da!
051
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 11/06/2026
“Katalanez hitz egitea, gure jatorriari egiten diogun derrigorrezko omenaldia da” (Antoni Gaudí, 1917) Bere bizitzan emandako elkarrizketa bakarrean agertzen dira hitzok. 1924an katalanez hitz egiteagatik atxilotu zuten.
031
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 10/06/2026
Pasaiako Albaolan banatu berri dira #BaiEuskararisariak2026, @baieuskarari.eus Elkartearen eskutik. Sarituak: - Mendiak eta herriak - Puntueus elkartea - Euskal Moneta Zorionak denoi lan-mundua euskalduntzeko egiten ari zareten lanarengatik.
020
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 08/06/2026
Gaur, webgune berria zabaldu dut: kikeamonarriz.eus. Bertan biltzen joango naiz han-hemenka zabaldutako lanak eta urteetan pilatutakoak. Entretenimendu berria! Gonbidatuta zaudete!
042
Kike Amonarriz @kikeamonarriz.eus · 06/06/2026
Eta heldu den larunbatean, ekainak 13, Iruñean, 17:00etan, EUSKALTZALEON MARTXA! Euskarak behar duen jauzirako indarrak biltzera! @kontseilua.eus
041