Sign in

Gorka Bereziartua

@gorkabm.eurosky.social
849 followers 735 following 1.3K posts

Egingo nuke, baina geurtz. 📘 Garondoan (Alberdania, 2026) www.alberdania.net/eu/product/garon… 🗞 Ezetz astea ondo bukatu (astero Argian) blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/c…

PostsRepliesMedia
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 2h
Enfin, zertarako segi: herenegun idatzi nuen honetaz hain kabreatuta egon gabe. Kopetaraino naukate blogak.argia.eus/boligrafo-go...
blogak.argia.eus
Frontearen zabaltasuna (eta nire kopetaren zimurra) - Boligrafo gorria
Esan dezadan hasieratik, beste kontu batzuekin endredatu, karaktere-mugara iritsi eta gogoarekin ez geratzeko: alderdi politikoen koalizio bati Fronte Zabala deitzen badiote, niri lehen kolpean burura...
001
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 2h
Izan ere, numero patetiko honen ondoren, oraindik ikusten ari naiz Podemosekoren bat esaten nazionalismoak jendea bereizten duela edo horrelako txorradaren bat. Bereizi nahiko ez dut ba ezker instituzional egozentriko eta inkonpetente bat besterik eskaintzeko ez daukan giro horretatik?
131
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 2h
Eta honek lotura zuzena dauka politikan (instituzionala edo bestea) erreferentzia gisa daukagun esparruarekin. Dinamika toxiko eta infantil hauekin ezer jakin nahi ez dudalako ere iruditzen zait hobea Euskal Herriaren espezifikotasuna kontuan hartuta jokatzen duten mugimenduen alde egitea.
120
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 2h
Zeren, hara, paraje hauetan ere kainismo politiko asko ikusitakoak gara. Baina beti-beti-beti egon da diferentzia bat Espainiako ezkerraren kakanahaste honekin konparatuz gero: benetan proiektu politiko desberdinak edo hautu estrategiko bateraezinak parez pare jarri direnean hautsi izan dira gauzak.
110
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 3h
Ez dut ahaztuko jende hau beraien postutxoengatik ematen ari den ikuskizun okaztagarria, noiz eta eskuin muturreko gobernu baten benetako arriskuaren aurrean; noiz eta, kalean eta hedabideetan, behingoz naziek agenda markatzen ez zuten une bat sortu denean www.elsaltodiario.com/politica/mad...
elsaltodiario.com
Más Madrid ofrece a Podemos lugares en la lista y la duda es si Colau será candidata sin unidad
Los dos partidos, enconados rivales, admiten negociaciones en curso. El Frente Amplio apoya a Delgado como cabeza de lista y los nombres de Rubiño y Tesh Sidi ahora “en el aire”. La exalcaldesa exige ...
131
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/10/2026
Jaun*, andre* eta androideok, euskal txokolate ideologiko guztien ama izan daitekeena aurkezten dizuet.
053
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/10/2026
Aber, Prisaren amets hezea bipartidismo trinko bat izango litzateke nire ustez, koalizio handi bilakatua (bere garaian zakurrak Rivera marrazainarekin paktatu izanak jartzen zituen katxondo).
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/10/2026
Zer iruditzen zaie, Kopetazalea dela?
100
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/10/2026
Jagoba Arrasate Taxoarera itzuliko da: hori da egoera kritiko batean ilusioa pizten duen aurpegi bat jarriz erantzutea. Osasunak ere irabazten dio une honetan Espainiako ezker konfederalari.
110
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/10/2026
Auskalo zertan den Fronte Zabala gaur gosaltzeko orduan. Niri joan den astean kopeta zimurtu eta frontea estutu zidan dexente blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
blogak.argia.eus
Frontearen zabaltasuna (eta nire kopetaren zimurra) - Boligrafo gorria
Esan dezadan hasieratik, beste kontu batzuekin endredatu, karaktere-mugara iritsi eta gogoarekin ez geratzeko: alderdi politikoen koalizio bati Fronte Zabala deitzen badiote, niri lehen kolpean…
220
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 09/10/2026
Hernaniko Jauregi bailaran Ekotrade enpresak (Moyua) Udalaren (EH Bildu) bermearekin eraiki nahi duen lur toxikoen plantari buruzko artikulu hau oso ona iruditu zait www.naiz.eus/eu/iritzia/a...
naiz.eus
Ecofascismo bajo el disfraz de la economía circular
naiz: Iritzia | Opinión
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/10/2026
Honi buruz ari dela esango nuke ctxt.es/es/20210401/...
ctxt.es
Ayuso se gana al Grupo Planeta con una universidad privada y un contrato a dedo de 14,5 millones
El holding presionó sin éxito desde 2016 a Cifuentes y Garrido para obtener una licencia universitaria. En plena pandemia y contra el criterio de los expertos, la presidenta madrileña dio luz verde en...
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/10/2026
I would say that they are even more violent than usual when they identify the protester as "not quite French." Last week they also brutally beat a 15-year-old girl in Bayonne for speaking Basque www.argia.eus/albistea/15-...
argia.eus
Poliziak euskaraz aritzeagatik eraso egin diola salatu du 15 urteko ikasle batek Baionan
Lizeoetako blokatzeen mobilizazioen testuinguruan gertatu zen erasoa. Gazteak salatu duenez, Poliziari euskaraz zuzendu ondoren agenteek korrika jarraitu zioten eta lurrean jo zuten. Neska gazteak
12210
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/10/2026
Jakin nahi nuke argitaletxeak zenbat zerotako aurrerapena pagatuko dion “idazleari” kasu honetan, baina itxura hori dauka, bai
110
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/10/2026
Isabel Díaz Ayusok liburu autobiografiko bat argitaratuko omen du, beste serial killer batzuek aurretik egin izan duten bezala.
110
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/10/2026
Batzuetan ederretsi egiten ditut frantsesen kontuak (zinema, literatura, filosofia…), aitortzen dut. Gero honelakoak irakurri eta jabetzen naiz hango txakurrak ere botekin dabiltzala; eta ez gaituztela gustuko www.argia.eus/albistea/15-...
argia.eus
Poliziak euskaraz aritzeagatik eraso egin diola salatu du 15 urteko ikasle batek Baionan
Lizeoetako blokatzeen mobilizazioen testuinguruan gertatu zen erasoa. Gazteak salatu duenez, Poliziari euskaraz zuzendu ondoren agenteek korrika jarraitu zioten eta lurrean jo zuten. Neska gazteak
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/10/2026
Eta David Broncano jarriko balute Espainiako ezker konfederalaren zerrendaburu azaroaren 29rako? Txiste bat dirudi, badakit, baina gutxienez grazia izango luke, ez azken 10 urteetan espazio horren pinpinelismo orokortuak bezala.
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 05/10/2026
BMW bat erostean aparkalekuko marrak ikusteko desgaitasun motaren bat oparitzen dizute, nik uste:
130
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 05/10/2026
Ez gaude Estatu Batuetan, hau ez da Spike Leeren 'Do the Right Thing'. Baina Babacar Welleren hilketaren ondoren, filmaren titulua guztioi deika ari zaigu. Egoera honetan zuzen jokatzea zer izan daitekeen pentsatzen saiatu naiz blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
blogak.argia.eus
Zuzen jokatu Babacar Welleren hilketaren ondoren - Boligrafo gorria
Argi urdinak Hondarribiko San Pedro kalearen bukaeran. Umeak zer pasatzen den galdezka. Astelehen buruzuri batean zer pasako da ba, ezer ez: bertakoak edo turistak pintxo jaten, trago batzuk hartzen……
030
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/10/2026
Junts pels Fons Voltor
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/10/2026
Hondarribian egunotan ez dago giro oso onik, ageriko arrazoiengatik. Eta honelako gauzek dena are gehiago kakazten dutela iruditzen zait www.argia.eus/albistea/hon...
argia.eus
Babacarren heriotza salatzen duten kartelak kentzen aritu dira ertzainak Hondarribian
Asteazkenean, udaltzain batek Babacar Welle tiroz hil eta bi egunera, Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du. Poliziaren inpunitateari ez dioten kartelak jarri dituzte Hondarribiko
012
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 30/09/2026
Norbait hil berri duten herrira iritsi eta kalean harrapatzen duzun jende randomak pertsona horri buruz dioen edozein txorrada jaso. Gero horrekin notizia bat egin: kazetaritzaren urrezko aroan bizi gara dudarik gabe. #Hondarribia
012
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 29/09/2026
Nobela batean ia egunero bisitatzen duzun kafetegia agertzeak eragiten duen hurbiltasun-sentsazio hori.
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 28/09/2026
Modu izugarri fribolo eta gizatasunik gabean komentatzen ari dira batzuk norbait tiroz hil dutela. Kontua bando bat aukeratzea balitz bezala. Bizitza bideojoko bat balitz bezala. Ez bilatu gehiago: faxismoa hori da. #Hondarribia
041
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 28/09/2026
Dena da politikoa, panda hartzak ere bai. Txinak azken 50 urteetan garatu duen diplomazia-eredu bitxi baten azken berriak aste honetan blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
blogak.argia.eus
Pandaren diplomazia - Boligrafo gorria
Dena da politikoa. Baina bueno, hori honezkero jakingo duzue. Zuek ARGIA irakurtzen duzue. Zuek informatuta zaudete. Zuek ez zaituztet despistatuta harrapatuko esaten badizuet panda hartzak ere oso…
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 26/09/2026
Kanpaldi bat Madrilgo Sol plazan etxebizitzaren aldeko manifaren bukaeran. 15 urte gaztetu naizela sentitu dut.
021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 22/09/2026
Etxegabetze ilegalak egiten dituzten “enpresa” horiei gauza bat eta bakarra eskertzen diet: haiei esker ikasi dut “jazarroi” hitza
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 22/09/2026
🎶Ahhhh, Desmond Kortutu🎵
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/09/2026
Badut jakinduria, ez besteak bezala Funky banago kalte egiten diet horrela Nire taldea irratian debekatzen Negu Gorriak entzun, eta esan ezetz! Izutzen baitira gure indarra dela-eta Negu Gorriak gara, betirako gogoan
020
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/09/2026
Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
blogak.argia.eus
Herzog - Boligrafo gorria
Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner. Honako honi, adibidez: “Azokan tximino-haragi errea jan dut; haur biluzi bat zirudien”. Sentsazio hori beti zurekin:…
002
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/09/2026
*dauzkat
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/09/2026
BAI: Eta Gipuzkoaren korner honetan bizita, irabazteko aukera handiak dauzka. BAINA: Saria Culinary Cinema saileko pelikula baterako sarrera izango da asko jota
100
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/09/2026
Inauguratuta geratzen da Zinemaldiko akreditazioa daukaten pertsonei buruzko iruzkin negatibo eta inbidiaz beteak argitaratzeko astea.
111
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 17/09/2026
Gustura aritu nintzen Gorka Peñagarikanorekin, #Garondoan abiapuntu gisa hartuta, ETAren amaieraz, fikzioaz, sailkaezintasunaren politikaz... Irakurri nahi? www.argia.eus/argia-asteka...
argia.eus
“Beti ari gara iragana berrasmatzen koherentea izan dadin”
ETAren azken urteek gaztaro goiztiarrean harrapatu zituen Gorka Bereziartuaren Garondoan (Alberdania, 2026) eleberriko protagonistak. Eskolako hiru lagun dira, nor bere amareneko, eta nork bere
021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026
Real Madriden, seguru
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026
Bai: super-ordenagailuak sortzera iritsi da humanitatea. Baina: honelako gauzetarako erabiltzen ditu gero www.noticiasdegipuzkoa.eus/futbol/2026/...
noticiasdegipuzkoa.eus
El superordenador dicta 'sentencia': estas son las opciones de la Real Sociedad en la Europa League
La inteligencia artificial concede al equipo txuri-urdin menos de un 1% de probabilidad de levantar el trofeo continental
110
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026
Zaindu ditzagun gure marko diskurtsiboak, bestela gureak egin du.
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026
1) “Normalizatuta” ez dagoen bitartean, dena ok? 2) Nor da “dugu” horretako “gu”-a? Nor interpelatzen du mezuak? 3) Horri “ehiza” deitzea neonazien hizkera gure egitea da (inkontzienteki, badakit; baina hori da arazoa).
120
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026
Donostiako tiroketa arrazistaren aurkako kontzentran ikusi den “Ezin dugu ehiza arrazista normalizatu” lema eskas samarra iruditzen zait. Izan ere:
101
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/09/2026
Jatetxe italiar batek aperitifak bakarrik zerbitzatzen baditu, lasai sartu: dudarik gabe antipastistak dira.
030
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/09/2026
Laguntasun-harremanei nolabaiteko aitortza ofiziala emateak eskuineko iritzi-giroa asaldatu du Frantzian. Adiskidetasuna ere politikoa baita... blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
blogak.argia.eus
Lagunen errepublika - Boligrafo gorria
Belaunaldi bakoitzari tokatzen zaio garai bat. Eta garai bakoitzari bere fenomeno jasangaitzak. Ez naiz ari pixka bat molestatzen duten gauzatxoez –goma estuegiko barruko arropak edo ahots nasaleko…
001
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 13/09/2026
Atletico Madrilen bigarren ekipazio hori diseinatzeagatik norbaitek kobratu eta guzti egingo zuen.
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/09/2026
Irakurri beharrekoa da @hedoi-etxarte.bsky.social -ren hau www.berria.eus/iritzia/larr...
berria.eus
Suizidioaz eta poliziaz
Iraileko lehenengo igandean zabaldu zen Iker Aristuren heriotzaren albistea sare telematikoetan. Bideoaren diskurtsoarengatik eta gertukoen ñabardurek aditzera ematen zutenagatik ezin izan zuen min...
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/09/2026
Gaur 40 urte bete dira ETAk Yoyes hil zuenetik. Hilketaren 30. urteurrenean idatzi nuen artikulu hau, haren egunerokoan aipatzen zituen irakurgaiak ardatz hartuta www.argia.eus/argia-asteka...
argia.eus
Mitoak estalitako jardun intelektuala
30 urte pasa dira 1986ko irailaren 10ean ETAk Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes hil zuenetik eta geroztik asko idatzi da haren ibilbide politikoaz eta pertsonalaz; gutxiago akaso, eta zoritxarrez,
003
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/09/2026
Gaur egun handia da: @aritzgalarraga.bsky.social -ek liburu berria aurkeztuko du, #IzanGizona, kontakizun autobiografikoaren eta saiakera literarioaren arteko artefaktu bat. Genero maskulinoko kide gisa hezi eta sozializatu garen denok egin beharko genukeen ariketa iruditu zait.
153
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 09/09/2026
Ez naiz tertulien oso zalea. Baina bada azpigenero bat bi segundoan katez aldatzera naramana: egotertulia. Tertulia bat zeinean gai bakarra tertulianoaren NI erraldoia den (zer gustatzen zaion gosaltzeko, nola lotzen dituen lokarriak, lagunei audiomezuetan zer esaten dien…).
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 08/09/2026
Alarde baztertzailearen aldekoak parodiatzen hasten zara eta ez zaizu ateatzen Ernairen Instagrameko publikazio bati eman dioten erantzun hau. #Hondarribia #EmakumeakAlardean
010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/09/2026
Uf, ze neke eta pereza, kantinerak eta apeza; jaia izan behar lukeena bihurtu digute meza blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
blogak.argia.eus
Prosazko kopla berriak, Hondarribiko Alardeari jarriak - Boligrafo gorria
Ihintzaren tantak arrosan, ahots fin batek ziostan: “Zergatik ez hasi idazten kopla berri batzuk prosan?”. Baina zeren aitzakian?, galdetu nion airian. “Ez al da aste honetan Alardea Hondarribian?”.…
022
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/09/2026
Surrealista da, baina ez naiz ezer asmatzen ari. Hau gaur arratsaldekoa da. #Hondarribia
000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/09/2026
Historia honen txistea da cultic milieu horren ikuspegian guri jan digutela burua eta gu garela politizatuta gaudenak emakumeen parte-hartzea eskatzeagatik. #Hondarribia
120