Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/10/2026Hondarribian egunotan ez dago giro oso onik, ageriko arrazoiengatik. Eta honelako gauzek dena are gehiago kakazten dutela iruditzen zait www.argia.eus/albistea/hon...argia.eusBabacarren heriotza salatzen duten kartelak kentzen aritu dira ertzainak HondarribianAsteazkenean, udaltzain batek Babacar Welle tiroz hil eta bi egunera, Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du. Poliziaren inpunitateari ez dioten kartelak jarri dituzte Hondarribiko 012
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 30/09/2026Norbait hil berri duten herrira iritsi eta kalean harrapatzen duzun jende randomak pertsona horri buruz dioen edozein txorrada jaso. Gero horrekin notizia bat egin: kazetaritzaren urrezko aroan bizi gara dudarik gabe. #Hondarribia 012
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 29/09/2026Nobela batean ia egunero bisitatzen duzun kafetegia agertzeak eragiten duen hurbiltasun-sentsazio hori. 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 28/09/2026Modu izugarri fribolo eta gizatasunik gabean komentatzen ari dira batzuk norbait tiroz hil dutela. Kontua bando bat aukeratzea balitz bezala. Bizitza bideojoko bat balitz bezala. Ez bilatu gehiago: faxismoa hori da. #Hondarribia 041
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 28/09/2026Dena da politikoa, panda hartzak ere bai. Txinak azken 50 urteetan garatu duen diplomazia-eredu bitxi baten azken berriak aste honetan blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatublogak.argia.eusPandaren diplomazia - Boligrafo gorriaDena da politikoa. Baina bueno, hori honezkero jakingo duzue. Zuek ARGIA irakurtzen duzue. Zuek informatuta zaudete. Zuek ez zaituztet despistatuta harrapatuko esaten badizuet panda hartzak ere oso… 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 26/09/2026Kanpaldi bat Madrilgo Sol plazan etxebizitzaren aldeko manifaren bukaeran. 15 urte gaztetu naizela sentitu dut. 021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 22/09/2026Etxegabetze ilegalak egiten dituzten “enpresa” horiei gauza bat eta bakarra eskertzen diet: haiei esker ikasi dut “jazarroi” hitza 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/09/2026Badut jakinduria, ez besteak bezala Funky banago kalte egiten diet horrela Nire taldea irratian debekatzen Negu Gorriak entzun, eta esan ezetz! Izutzen baitira gure indarra dela-eta Negu Gorriak gara, betirako gogoan 020
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/09/2026 Batzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatublogak.argia.eusHerzog - Boligrafo gorriaBatzuetan nire burua aurkitzen dut zure esaldiren bati bueltak ematen, Werner. Honako honi, adibidez: “Azokan tximino-haragi errea jan dut; haur biluzi bat zirudien”. Sentsazio hori beti zurekin:… 002
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/09/2026Inauguratuta geratzen da Zinemaldiko akreditazioa daukaten pertsonei buruzko iruzkin negatibo eta inbidiaz beteak argitaratzeko astea. 111
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 17/09/2026Gustura aritu nintzen Gorka Peñagarikanorekin, #Garondoan abiapuntu gisa hartuta, ETAren amaieraz, fikzioaz, sailkaezintasunaren politikaz... Irakurri nahi? www.argia.eus/argia-asteka...argia.eus“Beti ari gara iragana berrasmatzen koherentea izan dadin”ETAren azken urteek gaztaro goiztiarrean harrapatu zituen Gorka Bereziartuaren Garondoan (Alberdania, 2026) eleberriko protagonistak. Eskolako hiru lagun dira, nor bere amareneko, eta nork bere 021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026Bai: super-ordenagailuak sortzera iritsi da humanitatea. Baina: honelako gauzetarako erabiltzen ditu gero www.noticiasdegipuzkoa.eus/futbol/2026/...noticiasdegipuzkoa.eusEl superordenador dicta 'sentencia': estas son las opciones de la Real Sociedad en la Europa LeagueLa inteligencia artificial concede al equipo txuri-urdin menos de un 1% de probabilidad de levantar el trofeo continental 110
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/09/2026Donostiako tiroketa arrazistaren aurkako kontzentran ikusi den “Ezin dugu ehiza arrazista normalizatu” lema eskas samarra iruditzen zait. Izan ere: 101
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/09/2026Jatetxe italiar batek aperitifak bakarrik zerbitzatzen baditu, lasai sartu: dudarik gabe antipastistak dira. 030
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/09/2026Laguntasun-harremanei nolabaiteko aitortza ofiziala emateak eskuineko iritzi-giroa asaldatu du Frantzian. Adiskidetasuna ere politikoa baita... blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatublogak.argia.eusLagunen errepublika - Boligrafo gorriaBelaunaldi bakoitzari tokatzen zaio garai bat. Eta garai bakoitzari bere fenomeno jasangaitzak. Ez naiz ari pixka bat molestatzen duten gauzatxoez –goma estuegiko barruko arropak edo ahots nasaleko… 001
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 13/09/2026Atletico Madrilen bigarren ekipazio hori diseinatzeagatik norbaitek kobratu eta guzti egingo zuen. 010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/09/2026Irakurri beharrekoa da @hedoi-etxarte.bsky.social -ren hau www.berria.eus/iritzia/larr...berria.eusSuizidioaz eta poliziazIraileko lehenengo igandean zabaldu zen Iker Aristuren heriotzaren albistea sare telematikoetan. Bideoaren diskurtsoarengatik eta gertukoen ñabardurek aditzera ematen zutenagatik ezin izan zuen min... 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/09/2026Gaur 40 urte bete dira ETAk Yoyes hil zuenetik. Hilketaren 30. urteurrenean idatzi nuen artikulu hau, haren egunerokoan aipatzen zituen irakurgaiak ardatz hartuta www.argia.eus/argia-asteka...argia.eusMitoak estalitako jardun intelektuala30 urte pasa dira 1986ko irailaren 10ean ETAk Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes hil zuenetik eta geroztik asko idatzi da haren ibilbide politikoaz eta pertsonalaz; gutxiago akaso, eta zoritxarrez, 003
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/09/2026Gaur egun handia da: @aritzgalarraga.bsky.social -ek liburu berria aurkeztuko du, #IzanGizona, kontakizun autobiografikoaren eta saiakera literarioaren arteko artefaktu bat. Genero maskulinoko kide gisa hezi eta sozializatu garen denok egin beharko genukeen ariketa iruditu zait. 153
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 09/09/2026Ez naiz tertulien oso zalea. Baina bada azpigenero bat bi segundoan katez aldatzera naramana: egotertulia. Tertulia bat zeinean gai bakarra tertulianoaren NI erraldoia den (zer gustatzen zaion gosaltzeko, nola lotzen dituen lokarriak, lagunei audiomezuetan zer esaten dien…). 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 08/09/2026Alarde baztertzailearen aldekoak parodiatzen hasten zara eta ez zaizu ateatzen Ernairen Instagrameko publikazio bati eman dioten erantzun hau. #Hondarribia #EmakumeakAlardean 010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/09/2026Uf, ze neke eta pereza, kantinerak eta apeza; jaia izan behar lukeena bihurtu digute meza blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatublogak.argia.eusProsazko kopla berriak, Hondarribiko Alardeari jarriak - Boligrafo gorriaIhintzaren tantak arrosan, ahots fin batek ziostan: “Zergatik ez hasi idazten kopla berri batzuk prosan?”. Baina zeren aitzakian?, galdetu nion airian. “Ez al da aste honetan Alardea Hondarribian?”.… 022
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/09/2026Lehen kantinerableak Alardea hasi baino ordu batzuk lehenago joaten ziren kale nagusira lekua hartzera. Duela urte batzuk, aurreko gaua ere bertan pasatzen hasi ziren. Aurten Alardea baino bi egun lehenagoko arratsaldean jada batzuk espaloian zeuden. #Hondarribia 230
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 05/09/2026Batukadak gorrotatzen dituzula uste duzu ez duzulako ikusi zer den Betikadaren jarrera bizitzaren aurrean #Hondarribia 210
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/09/2026“Kale egoeran” espresioak, zera, kale egiten dit. 010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 31/08/2026Jakin nahi dugu noraino iristeko gai izango diren, zer nolako intentzioak dauzkaten gurekiko. Terminator momentua gerturatzen ari ote den blogak.argia.eus/boligrafo-go... Bukatu dira oporrak: hemen da berriz #EzetzAsteaOndoBukatublogak.argia.eusRobotak udaren amaieran - Boligrafo gorriaEz begiratu atzera, pasa da. Uda, esan nahi dut. Aurpegitxo negartien emojiak. A ze kontzeptua, izan ere, uda. Momentu batez aske uzten zaituzte eta, hondartzako toallan etzanda edo kurtso osoan zure… 012
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 27/08/2026Museo bat behar genuke, zazpi lurraldeetan jartzen diren txosnetako plastikozko baso berrerabilgarri guztiak behar bezala jaso eta erakusteko. Beharbada, txosnetako baso berrerabilgarriaren interpretazio-zentro bat ere bai. 170
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 22/08/2026Lanean hasi nintzen urtetik aurtengora dagoen denbora tartea eta jaio nintzen urtetik ‘Harri eta herri’ publikatu zen urtera dagoena dira: igualak. Eta horretan pentsatzeak, ba, zer nahi duzue esatea, pixka bat utzi nau Caspar David Friedrichen koadro famatuena bezala. 020
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 22/08/2026Lang Lang jarri dute Chopinen bat jotzen kafea hartzen ari naizen lekuan #GaizkiEz 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 20/08/2026Atrakoak berriz ere suzko armekin egitera behartzen gaituzte, ez dago eskubiderik. 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/08/2026Joder, Cocteau Twins jarri du Joseina Etxeberriak bere saioan. Eta bi aldiz! 010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/08/2026-Usain azkarreneko desodorantea aurkitu dut. -A bai? Zein da ba? -Usain Bolt. #BuenoBengaAio 021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 17/08/2026Sabino Ormazabal #respect #respect #respect irutxulo.hitza.eus/2026/08/17/s...irutxulo.hitza.eusSabino Ormazabal hil daSabino Ormazabal Elola (Donostia, 1953-2026) gaur goizean hil da, 72 urte zituela. Larunbatean, erorikoa izan zuen, kolpea hartuz. Ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin bazioten ere, azken orduet... 070
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/08/2026Ez politizatu alkatea, puskatu egingo duzue eta. 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/08/2026Helly Hansen eta Stone Island markak modan daude pijo eskuindar erradikalizatuen artean, ikusten dudanez. Harritzekoa ere ez da, lehenbizikoaren siglak HH direla kontuan hartuta eta bigarrenaren logoak gurutze zelta dirudiela #DogwhistleNaziak 030
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/08/2026Jende kopuru hau mugitzeko baldin bada, Donostiako Udalari exigitzen diot Aste Nagusian Ilunben zezenketen ordez dark ambienta pintxatuko duten DJak jar ditzala (isolazionistak badira, hobe). Publiko aldetik antzeko parezido eta gutxienez ez da inor hilko. Bueno, ia seguru ezetz. 161
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/08/2026~70 urteko gizon bat Porsche Carrera batean (187.000 kapoi kostatzen da modelo zehatz hori) #Hondarribia 010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 11/08/2026“A zer nolako gizona zatekeen Balzac idazten jakin izan balu!” (Gustave Flaubert, Louise Coleti zuzendutako gutun batean, 1852an). 010
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 04/08/2026Apokalipsiaren irudikapen txarrenean ere ez zen aurreikusten jendea diarrea-eztanda masiboetan hiltzea, baina badirudi errealitatea eskatzen ari zaigula baxoerdiari eusteko eu.usatoday.com/story/news/h...eu.usatoday.comMichigan reports first 2 US deaths connected with cyclosporiasis outbreakMichigan reported the first two US deaths connected with the latest cyclosporiasis outbreak. Officials say the individuals had underlying medical conditions. 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 04/08/2026Badatoz #MoskukoJaiak eta urtero bezala egitaraua da botila bat, azken tanta zurrupatu arte edan beharrekoa 021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 03/08/202630 urte beteko dira aurten Hondarribiko alardean emakumeak parte hartzen ahalegindu eta kolpeka bota zituztenetik. Antxeta Irratiaren “Kallaputa arrain bat da” podcastean gatazkaren ertz ugari landu dituzte antxetamedia.eus/podcastak/ka...antxetamedia.eusKallaputa arrain bat da - Podcasta | Antxetamedia 041
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/08/2026Hannah Arendtek zeozer esango luke denda honetan erosteak berezkoa duen gaizki hutsalaz 021
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 31/07/2026“Gipuzkoa eta Iparraldearen arteko muga-pasabideak” gogortuko omen ditu Frantziak. Antza denez Lapurdiz gain, Nafarroa Beherera eta Zuberoara ere joan zaitezke Gipuzkoatik; eta ni orain arte enteratu gabe. 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 31/07/2026Gaur Inazio Loiolakoaren eguna: ospatzeko ezer ez, kanta hau sortzeko aitzakia izatetik harago m.youtube.com/watch?v=kpr8...m.youtube.comTapia eta Leturia loiolako porrusaldaYouTube video by alaineuskaldun 011
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 30/07/2026Euskal kulturako polemikak 1960ko eta 1970eko hamarkadan: nobela existentzialista gaindituta, Sollersen eta Robbe-Grilleten ildoko eleberri esperimentalak behar ditugu? Euskal kulturako polemikak 2020ko hamarkadan: Betizu taldea elkartuko dela diote baina ni ez naute gonbidatu jope. 000
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 27/07/2026Okinak euskaraz dakienean ere, bai zaila batzuetan elkarrizketa osoa hizkuntzaz aldatu gabe egitea. Gaur adibidez: andre adituaren ogia eskatu diot, behin, bitan, hirutan. Ulertzen ez zidala ikusi, etsi, eta azkenean gaztelaniaz eskatu diot: “Pan de espelta” ederki ulertu du. 220