Reposted by Aritz Galarraga JonBernat Zubiri @jonbernat.bsky.social · 20/09/2026Atzo irakurri nauen liburuan ia erdia, zoragarria! 111
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 20/09/2026Igande arratsaldeak nola alaitu, adibide grafikoa (eta milesker!): 120
Reposted by Aritz Galarraga JonBernat Zubiri @jonbernat.bsky.social · 18/09/2026@aritzgalarraga.bsky.social 021
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 13/09/2026Nori ez zaio pasa: zerbeza pare bat edatera atera, eta biharamunera arte ez itzultzea etxera. Ez kezka: Ulisesen parrandak 20 urte iraun zuen. Bueltan dira #klasikogisakoak @berria.eus -en! www.berria.eus/kultura/itzu... 001
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 13/09/2026www.berria.eus/kultura/gizo... @aritzgalarraga.bsky.socialberria.eusGizontasun hegemonikotik aldentzeko saiakera autobiografiko bat ondu du Aritz GalarragakEsperientzia pertsonaletatik abiatuta, Galarragak maskulinitate eredu hegemonikoaz hausnartu du 'Izan gizona' liburuan. Erronka bat jarri du mahai gainean: gizonen artean hitz egin eta gizontasun f... 012
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/09/2026Gaur egun handia da: @aritzgalarraga.bsky.social -ek liburu berria aurkeztuko du, #IzanGizona, kontakizun autobiografikoaren eta saiakera literarioaren arteko artefaktu bat. Genero maskulinoko kide gisa hezi eta sozializatu garen denok egin beharko genukeen ariketa iruditu zait. 153
Reposted by Aritz Galarraga argiaeus.bsky.social @argiaeus.bsky.social · 27/06/2026Markos Zapiainen 'Ni, laiko' (Alberdania, 2025) liburua iruzkindu du Aritz Pardina Herrerok argia.eusHarainditik honaindira 023
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 08/06/2026Milan Kunderak, "L'art du roman" liburuan, bere obra hobeki ulertzeko 69 hitz-gako definitu zituen. Gauza bertsua egiten saiatu naiz ni, 21 hitzekin, haren "Izatearen arintasun jasanezina" eleberriaz: 002
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 07/06/2026Ikasturteko azken Klasiko gisakoa, hiztegi forman: Milan Kunderaren "Izatearen arintasun jasanezina" hobeki ulertzeko 21 hitz gako. www.berria.eus/kultura/anal... Irailera arte? 👋 @berria.eusberria.eusHogeita bat hitzADISKIDANTZA EROTIKOA: Tomasek emakumeak desiratzen ditu, baina beldurra die. Nolabaiteko konpromisoa sortu behar du beldurraren eta desioaren artean. «Adiskidantza erotikoa» deitzen dio. «Bien art... 042
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/06/2026Gustura egon naiz gaur arratsaldean #Zebrabidea saioan Malen Frantsesenarekin #Garondoan -i buruz hizketan 🎧 irratia.naiz.eus/eu/info_irra...irratia.naiz.eus«Beste kontuez ere hitz egiten da. Gatazkarena atze-oihal bat da, testuinguru bat ematen diena» | Zebrabidea | IRRATIAGorka Bereziartuak labetik atera berri du bere lehen eleberria: 'Garondoan'. Eleberri hau ordea, ez da egun batetik bestera osatutako nobela bat iz... 011
Reposted by Aritz Galarraga BERRIA @berria.eus · 31/05/2026Normaltasunaren arrakalak. Leila Slimani idazle frantziar-marokoarraren eleberri sonatuena plazaratu du Alberdaniak: 'Kantu leuna'. Gaurko egunean amatasuna zer den galdetzeaz gainera, Parisko barruti gentrifikatuetako klase arazoak ditu ardatz.b.eusNormaltasunaren arrakalakNormaltasunaren arrakalak. Leila Slimani idazle frantziar-marokoarraren eleberri sonatuena plazaratu du Alberdaniak: 'Kantu leuna'. Gaurko egunean amatasuna zer den galdetzeaz gainera, Parisko barruti gentrifikatuetako klase arazoak ditu ardatz. 023
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 23/05/2026Akaso liburu bat idatzi ordez partidu politiko bat fundatu izan banu, handik gutxira beste batzuek egin zuten bezala, orain beste historia bat kontatzen ariko nintzen www.berria.eus/kultura/garo... (Eskerrik asko @berria.eus egunkariari, #Garondoan -en aurrerapen hau publikatzeagatik)berria.eusGarondoanLehen liburuarekin arrakasta lortu ostean noraezean dabilen idazle bat du protagonista Gorka Bereziartuaren 'Garondoan' eleberriak. Aurreneko nobela du egileak, eta Alberdania argitaletxearekin pla... 074
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/05/2026Bai gustura atzo Iruñean #Garondoan aurkezten. Euskalerria Irratitik ere pasa nintzen; hemen ikus-entzun dezakezue nobelari buruz Miren Mindegiak egin zidan elkarrizketa euskalerriairratia.eus/nafarroa/177...euskalerriairratia.eusGorka Bereziartua: "Beren kokapena aurkitzen ez duten pertsonen inguruko eleberria da 'Garondoan'" - Nafarroa - euskalerriairratia.eusBere lehenengo eleberria plazaratu du Gorka Bereziartua kazetariak. 'Garondoan' memoriaren inguruko eleberri bat da, bere burua kokatzen eta kontatzen saiatzen ari diren pertsonaien bitartez 053
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 10/05/2026Samuel Beckett, Godot eta Juan Garzia itzultzailea. (Eta, gainera, ez dago munduan lepo bilduko jertseak Beckettek baino elegantzia handiagoz janzten dituen inor) 121
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 10/05/2026Klasiko gisakoen ale berri bat: Samuel Beckett, "Godoten esperoan". Eta, ados, ez da inoizko literatur lanik bihotz-altxagarriena; edo bai? www.berria.eus/kultura/anal... #klasikogisakoak @berria.eus 041
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 15/04/2026"Ever tried. Ever failed. No matter. Try again. Fail again. Fail better", Samuel Beckett 010
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 13/04/2026Atzo ezin, gaur zintzilikatzen dut hilabete honetako Klasiko gisakoa, @berria.eus -en: "Clevesko Printzesa", Gorteko intriga soil dirudien eleberria, baina azkenerako dilema moral oso gaurko baten aurrean jartzen gaituena. www.berria.eus/kultura/lehe...berria.eusLehenik aitortza, gero errefusaAntza, arrandia eta galaitasuna sekula ez dira Frantzian horrenbesteko distiraz agertu nola Henry bigarrenaren erregealdiko azken urteetan: Diane Poitiersekoa, Marie Stuart Eskoziakoa, gertuago Mar... 033
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 30/03/2026Gugan bego Ramon Zallo, bertso askea: frankismoaren aurkako borrokalaria, ETA-VIko kidea, LKIren bozeramailea, EHUko irakaslea eta ikerlaria; azken hamarkadetan gure eztabaida publikoak ezagutu duen bisturi zorrotzenetako bat. (Argazkia: Dani Blanco / Argia) 095
Reposted by Aritz Galarraga Tere Maldonado Barahona @teremaldon.bsky.social · 30/03/2026Agustin Arrieta: «Filosofian beti aldarrikatu behar da justizia, testuinguru guztietan, leku guztietan; balio unibertsal gisa». Zorionez, balio unibertsalen defentsa itzuli da filosofia eremuan. Ba zen garaia! #ManifestuFilosofikoa @alberdania.bsky.social @berria.eus www.berria.eus/kultura/agus...berria.eusAgustin Arrieta: «Badirudi iritzi bat ezagutza bilakatu daitekeela jasotako like kopuruaren arabera»Munduaren norabidea aldatuko ez badu ere, aldaketa positiboaren parte izan behar luke filosofiak, Agustin Arrieta pentsalariaren iritziz. 'Manifestu filosofikoa' saiakeran bildu ditu bere gogoetak. 022
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 29/03/2026Gida-liburu ezinhobea garai durduzagarri hauetan: 020
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 28/03/2026Café Mokka, Jabier Muguruzaren lehen eleberria @berria.eus -en: www.berria.eus/kultura/cafe...berria.eusCafé MokkaMusikagintzan ibilbide luzea du Jabier Muguruzak (Irun, 1960), eta umeentzako hainbat lan ez ezik, helduentzako narrazio bildumak eta elkarrizketa liburuak ere kaleratu ditu. 'Café Mokka' du lehen... 000
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 15/03/2026Posible ote da, Brasilgo herrixka indigenak aztertu bitartean, geure zibilizazio mendebaldarra xehe-xehe aletzea? Antzeko zerbait egin baitzuen Claude Lévi-Straussek "Tropiko tristeak" bikainean. #klasikogisakoak @berria.eus www.berria.eus/kultura/bera... 041
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 14/03/2026Urtzi Urkizu "Streaming aroa" liburuaz hemen, eta, besteak beste, Joseba Gabilondo, Garazi Goia edota Gaizka Izagirre aipatuz: 001
Reposted by Aritz Galarraga Tere Maldonado Barahona @teremaldon.bsky.social · 13/03/2026Oso une egokian argitaratu du Agustin Arrietak bere 'Manifestu Filosofikoa'. Garai aztoragarri eta ilun hauetan irakurri eta zabaldu beharrekoa. www.alberdania.net/product/mani... @alberdania.bsky.social #ManifestuFilosofikoa @jbengoetxea.bsky.social @ehuhefa.bsky.social @jakin-eus.bsky.socialalberdania.netManifestu filosofikoa – Alberdania 053
Reposted by Aritz Galarraga BERRIA @berria.eus · 10/03/2026Eleberrien udaberria: guztira 34 nobela kaleratuko dituzte argitaletxeek hilabeteotan. Azken urteetako udaberririk emankorrena izango da aurtengoa nobelagintzaren arloan. Ia 30 argitaletxeren datuak bilduta, BERRIAk hurrengo hilabeteetan kaleratuko diren liburuen zerrenda osatu du, eta 87 nobedade…b.eusEleberrien udaberria: guztira 34 nobela kaleratuko dituzte argitaletxeek hilabeteotanEleberrien udaberria: guztira 34 nobela kaleratuko dituzte argitaletxeek hilabeteotan. Azken urteetako udaberririk emankorrena izango da aurtengoa nobelagintzaren arloan. Ia 30 argitaletxeren datuak bilduta, BERRIAk hurrengo hilabeteetan kaleratuko diren liburuen zerrenda osatu du, eta 87 nobedade daude orotara. 003
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 24/02/2026Edorta Matauko (1950-2026). Itzultzaile: Joseph Roth, Stefan Zweig, Robert Walser... #respect 000
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 16/02/2026"Aspalditik nabil egiteko zerbaiten bila. Ez dago ezer egiterik horren inguruan: ez dago ezer egiterik", Jean Rigaut 010
Reposted by Aritz Galarraga Santi Leoné @farrcostar.bsky.social · 15/02/2026Zenbaitendako, xanpaina eta kabiarra da luxu gorena. Niretako. Aritz Galarragaren testuak irakurtzea da luxuaren sinonimoa: share.google/4evFfsvydVwH...share.googleDena da segun-eta nolaAspaldi handikoa da, eta ez da desagertu, istorio deseroso, larri, erdiragarriak ezagutzeko grina, beldurrezkoak sarri, hildako, agerpen, mamu istorio; auskalo barne zeozer egozteko edo. Grina horr... 152
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 15/02/2026Mamuak benetan existitzen dira, edo geure buruetan soilik? Galdera hori pausatu zigun Henry Jamesek "Koxka bat estuago" eleberriarekin. Eta ez dakit erantzunetako zein egiten zaidan beldurgarriagoa. #klasikogisakoak @berria.eus www.berria.eus/kultura/dena... 012
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 15/02/2026Umm! Henry James oraingoan, Aritz Galarragaren eskutik. "Koska bat estuago" misteriotsu ederra hizpide. Baditugu Jamesen beste lan (eta itzulpen!) zoragararri bi: "Europarrak" (itz.: Irene Aldasoro) eta "Aspernen paperak" (itz.: Juan Garzia). berria.eus/kultura/dena... @aritzgalarraga.bsky.social 221
Reposted by Aritz Galarraga Urko Azpiarte Zubizarreta @urkoazpizubi.bsky.social · 15/02/2026«Nobela baten betebeharra ez litzateke berak planteatzen duen galdera erantzutea, ahalik eta konplexutasun handienarekin formulatzea baizik». Henry Jamesen 'The Turn of the Screw'-ri buruzko @aritzgalarraga.bsky.social|en artikulua @berria.eus|en. www.berria.eus/kultura/dena...berria.eusDena da segun-eta nolaAspaldi handikoa da, eta ez da desagertu, istorio deseroso, larri, erdiragarriak ezagutzeko grina, beldurrezkoak sarri, hildako, agerpen, mamu istorio; auskalo barne zeozer egozteko edo. Grina horr... 011
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 26/01/2026Austria-Hungariako inperio deseginaren lekuko aparta da Roth. Eta uste dut asko dugula ikasteko inperio horren osteko Erdialdeko Europako herrialde askoren historiatik: identitate- eta hizkuntza-kontuetan ez gara bakarrak, ezta bereziak ere, munduan. 141
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 18/01/2026Flannery O'Connor, "Ez da erraza gizon on bat aurkitzea". Itzultzailea: Itziar Otegi (Alberdania & Elkar, 2009) Hemen da berriz @aritzgalarraga.bsky.social www.berria.eus/kultura/deab... Ez dita huts egitekoak, ez artikulua, ez liburua.berria.eusDeabruzki unibertsalaBadakit kultura, horrela, oro har, baina zehatzago ikus-entzunezkoak (film, serieak), edota musika bera, Amerikako Estatu Batuetatik heldu zaigula masiboki, eta ia esklusiboki (literatura, zorionez... 133
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 18/01/2026Bueltan dira Klasiko gisakoak @berria.eus -en 2026a hasteko, literatura estatubatuarra ez irakurtzeko saiakera bat; huts egindako saiakera, noski Flannery O'Connor eta "Ez da erraza gizon on bat aurkitzea" www.berria.eus/kultura/deab... 100
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 14/12/2025Zenbat dugun ikasteko (irakurtzeko!) Erdialdeko Europako idazleengandik. Adibide bat: Ivo Andritx-en "Zubi bat Drinaren gainean", Karlos Zabalak itzulia eta 2010ean argitaratua. Liburuaren berri zehatza ematen du gaur Aritz Galarragak. www.berria.eus/kultura/anal... @aritzgalarraga.bsky.social 142
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 14/12/2025Sortalde-Sartalde, erlijio diferente (kristau, musulman, judu), han-hemengo gizajendea lotuko lituzkeen zubi gisa ikusten zuen Bosnia Ivo Andritx idazleak. Nobela bikain bat eskaini zion Bosnia hari, "Zubi bat Drinaren gainean". #klasikogisakoak @berria.eus www.berria.eus/kultura/anal... 031
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 04/12/2025Berriak eman du gaur Patrika bildumaren berri: www.berria.eus/kultura/albe...berria.eusAlberdaniaren Patrika saila estreinatu dute, Miranderi buruzko saiakera batekin eta laikotasunari buruzko beste batekin'Zer egin Miranderekin?' eta 'Ni, laiko' argitaratu ditu Alberdania argitaletxeak. Leonek, Dolharek eta Bereziartuak idatzi dute lehena, eta Zapiain da bigarren liburuaren egile. 032
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 04/12/2025Irakurria! Perla benetako bat da Alberdaniaren "Patrika" saileko liburu hau. Hiru saiakera zorrotz, Mirande irakurtzeko eta Mirandez hausnartzeko gogoa pizten dutenak. Eskerrik asko, Santi, Katixa, Gorka, @aritzgalarraga.bsky.social (editore eta hitzaurrearen egilea) eta @alberdania.bsky.social 143
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 29/11/2025Atzo aurkeztu genuen Ramon Zalloren ‘Retrovisor y bisturí’. Liburu atipikoa da egilearen ibilbidean, lehen pertsonan idatzia, osagai autobiografikoak eta saiakera uztartzen dituena. Zorte handia izan da hainbeste esateko daukan norbaiten liburua editatzea www.naiz.eus/es/info/noti...naiz.eusRamón Zallo publica ‘Retrovisor y bisturí’, las ‘memorias’ que dijo que nunca escribiría | Cultura | NaizEl catedrático emérito de la EHU Ramón Zallo ha reunido en su último libro los acontecimientos históricos de Eus... 062
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 26/11/2025Gaur goizean kontu berri asko izan dugu: @alberdania.bsky.social -en logo berria, Patrika bildumaren aurkezpena eta bi liburu (‘Zer egin Miranderekin?’ eta Markos Zapiainen ‘Ni, laiko’). Denak ere bikain jasota daude artikulu honetan www.argia.eus/albistea/alb...argia.eusAlberdaniak diseinua eta logoa eraberritu, eta bi liburu aurkeztu ditu: ‘Zer egin Miranderekin’ eta ‘Ni laiko’Santi Leonék, Katixa Dolharek eta Gorka Bereziartuak idatzi dute lehena, eta Markos Zapiainek bigarrena. Lerro berria zabaldu dute bi liburu horiekin: ‘Patrika’. Diseinu aldetik, 033
Reposted by Aritz Galarraga Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 26/11/2025Gaur 11:30ean 'Zer egin Miranderekin?' aurkeztuko dugu Donostian @farrcostar.bsky.social -ek, Katixa Dolhare-Zaldunbidek eta nik. @alberdania.bsky.social argitaletxearen Patrika sail berrian argitaratu da eta hiru saiakera laburrek osatzen dute, @aritzgalarraga.bsky.social -en hitzaurreak lagundurik 294
Reposted by Aritz Galarraga Artefaktua @artefaktua.bsky.social · 21/11/2025📺📚Arte[faktua] 281: 'Diesel' Bertol Arrieta (@alberdania.bsky.social) Aritz Galarraga #gonbidatua Idoia Martinez 'Hatxe'ren #apalategia Leire Mitxelenaren #literatura #Gomendioa eta beste larunbat honetan 12:50ean #ETB1-en labur.eus/o9helrv0 033
Reposted by Aritz Galarraga Idoia Santamaría Urkaregi @idoiasantamaria.bsky.social · 09/11/2025Thomas Mann-en "Herioa Venezian", @aritzgalarraga.bsky.social-en eskutik. Ederra litzateke "Buddenbrookstarrak" ("Buddenbrooks: Verfall einer Familie") eta "Mendi magikoa" ("Der Zauberberg") noizbait euskaraz irakurri ahal izatea. XX. (eta XXI.) mendea(k) ulertzeko lorratzak utzi zituen Mannek. 132
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 09/11/2025Thomas Mann durduzatu zuen kontu bat: Goethe zeharo maitemindu omen zen, hirurogeita hamapiko urte zeuzkalarik, hemezortzi ere ez zeuzkan neskato batez (kasu, pedofilia). Gertaera hori egon liteke "Herioa Venezian" eleberriaren muinean. @berria.eus #klasikogisakoak www.berria.eus/kultura/hitz... 022
Reposted by Aritz Galarraga Alberdania Argitaletxea @alberdania.bsky.social · 20/10/2025Mikel Ayestaranek "GAZAKO ISTORIOAK liburua aurkeztuko du Ibon Plazaola itzultzailearekin batera. Liburu konprometitua da, pil-pilean dagoen gai bat jorratzen duena. Gazan bizi diren ahotsak entzunarazten ditu, nazioarteko aitortza duen korrespontsal baten eskutik. @ibonplok.bsky.social 054
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 20/10/2025Kalean da jada Patri Urkizu zenari eskainitako Revista de Lenguas y Literaturas Catalana, Gallega y Vasca. Besteak beste, Gorka Bereziartua, Marijo Olaziregi, Lourdes Otaegi, Elixabete Perez Gaztelu, Ramon Saizarbitoria edota Urtzi Urkizuren testuekin. revistas.uned.es/index.php/RL...revistas.uned.es Vol. 30 (2025): Número en homenaje al prof. Patricio Urkizu | Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 010
Reposted by Aritz Galarraga Santi Leoné @farrcostar.bsky.social · 13/10/2025Zer edo zer idatzi dut 31 eskutik blogean: 31eskutik.eus/2025/10/13/p...31eskutik.eusPortoko ardoaren eraginazSanti Leoné Joan den uda honetan, Suitzan ibili naiz. Hiru asteko bisita egiteko asmoz abiatu nintzen, baina, hondarrean, aise luzeago joan da kontua, denboraren nozioa galtzeraino ia-ia. Oroigarri… 132
Aritz Galarraga @aritzgalarraga.bsky.social · 12/10/2025Safok zer esan nahi zuen, edo guri gaur zer esaten digun, bietatik zein da garrantzitsuagoa? Halako galderak sor ditzake duela 2.700 urteko poesia irakurtzeak. Saforen "Poesia guztia", hilabete honetako #klasikogisakoak @berria.eus www.berria.eus/kultura/esan... 011