Sign in

Unai Fernandez de Betoño

@unaibetono.bsky.social
298 followers 296 following 120 posts

EHUko hirigintza-irakaslea

PostsRepliesMedia
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 03/10/2026
Gasteiztar asko bildu gara eguerdian Andre Mari Zurian @labsindikatua.bsky.social -ren mobilizazioan. Vitalquiler/Adania bezalako etxe-jabe handien praktikak salatu ditugu: hasieran diru-laguntza publikoak jaso eta amaieran alokairu-igoera onartezinak eskatu. Aski da. #BorrokaDaGiltza
021
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 01/10/2026
2020an Vitalquilerrek, dirutza publikoa jaso arren, alokairuko 500 etxe saldu zizkion Catella putre-funtsari. Maizterrak haien etxebizitza-eskubidearen alde borrokatzen ari dira @labsindikatua.bsky.social -en laguntzaz. 📌Etorri larunbateko mobilizaziora: 12:00etan, Andre Maria Zurian.
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 30/09/2026
Ohituta gaude lanpostu publikoek hizkuntz-eskakizunak izatera. Eta arnasguneetako etxebizitzek ere edukiko balituzte? Hori ari dira egiten Irlandan. Horren inguruan elkarrizketa egin didate Euskadi Irratiko gaurko Faktorian: 👇 guau.eus/m/faktoriako...
001
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 26/09/2026
"Oraingoz ohiko higiezin-enpresa sustatzaileekin antz handiegia dauka". 📝 "Etxebizitza Funtsaren funtsaz" artikulua, gaurko GARAn. www.naiz.eus/eu/info/noti...
000
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 24/09/2026
✊ Erandioko kaleak jendez lepo Mosaic putre funtsak etxegabetu nahi dituen 'Los Ochos' auzuneko bizilagunei babesa adierazi eta mezu argia zabaltzeko: Etxebizitza ez da negozioa‼️
014
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 24/09/2026
🏠Mezu argia Erandiotik: Los Ochos ez dago salgai! 🗣️Endika Perez LABeko Ekintza Sozialeko arduraduna: "Antolatuta eta borrokan jarraituko dugu, eta argi eta garbi diogu: alokairu kontratu berriak izan eta bizi proiektu duina garatu ahal izan arte ez dugu etsiko".
022
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 24/09/2026
Gaurko BERRIAk Jaurlaritzaren etxebizitza-funtsaz lehen balorazio batzuk bildu ditu. Ideiak berez gauza interesgarriak eduki ditzake, baina zalantza asko daude. Gehiegi. Eskerrik asko Paulo Ostolaza kazetariari. www.berria.eus/euskal-herri...
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 18/09/2026
Plazer bat atzoko goiza Naiz Irratiko analisi-mahaian eman izana, Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidaz hitz egiten, Peli Lekuona, Iraia Oiarzabal, Mikel Urdangarin eta Ekhiñe Atorrasagastirekin batera.
010
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 12/09/2026
Area tentsionatuez eta etxebizitza-prezioak mugatzeko beharraz hitz egiten dizutenean... ... gogoratu EAJ-PSEren Jaurlaritza alokairu-prezioak mugatzeko legea boikoteatzen saiatu zela 2024an... ... eta gaizki atera zaiela.
001
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 03/09/2026
Jardunaldi intentsoa, atzo, herri txikietako etxebizitzaren arazoaz, EHUk eta Aztikerrek antolatutako saioan. Eskerrak parte-hartzaileei: Denis Itxaso, Javier Burón, Daniel Olzomendi, Helena Trías, Koldo Telleria, Unai Larreategi eta Eneko Maioz.
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 31/08/2026
📝 "Etxebizitzaren arazoaren soluzio autoritarioa" artikulua, gaurko GARAn. www.naiz.eus/eu/info/noti...
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 26/08/2026
🎙️ Entrevistas en Radio Vitoria a Elena Ramírez, Helena Trías y un servidor, sobre el problema de la vivienda en los municipios pequeños, el curso de verano de @uik-eus.bsky.social organizado por la @ehu.eus y Aztiker. guau.eus/m/la-entrevi...
guau.eus
El problema de la vivienda en los municipios pequeños
Unai Fernandez de Betoño, UPV / EHUko Arkitekturan doktorea, "Etxebizitza eta udalerri txikiak: erronkak, politikak eta esperientzia berritzaileak" izenburua duen EHUko Udako ikastaroaren (UIK) zuzend...
010
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 25/08/2026
📺"Etxearen korapiloa nola askatu" (@ueu-orokorra.bsky.social & Ipar Hegoa Fundazioa) liburuaren Ortzaizeko ekaineko aurkezpena (Oihana Galék gidatutakoa eta UEUk eta @euskoikaskuntza.bsky.social -ek antolatutakoa), jada ikusgai, Kanaldude telebistan. 👇 kanaldude.eus/bideoak/6829...
kanaldude.eus
Etxearen korapiloa nola askatu
Unai Fernandez de Betoñok Ortzaizeko Menta liburu dendan eman hitzaldia, Oihana Zamponik animaturik, UEU eta Eusko Ikaskuntzak antolaturik.
011
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
EHU @ehu.eus · 15/08/2026
La EHU se mantiene entre las mejores 400 universidades del mundo, según el #RankingShanghai. Euskal Herriko Unibertsitatea está entre las 200 mejores universidades del mundo en los campos de conocimiento de química, nanociencia, nanotecnología e Ingeniería civil www.ehu.eus/eu/web/campu...
ehu.eus
EHUk munduko 400 unibertsitate onenen artean egoten jarraitzen du, Shanghaiko rankingaren arabera - Campusa
034
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 23/07/2026
📝"Etxebide Premium". Me preocupa la normalidad con la que se ha tomado que el Gobierno Vasco vaya a introducir un nuevo subcupo (¡del 30%!) en Etxebide para los que cobran más. Con un poco de sarcasmo igual se entiende mejor. www.naiz.eus/eu/iritzia/a...
000
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
UIK @uik-eus.bsky.social · 20/07/2026
Etxebizitza eta herri txikiak: erronkak, politikak eta esperientzia berritzaileak 📍Donostia 👩🏽‍💼Zuzendariak: Unai Fernandez de Betoño (@ehu.eus) eta Elena Ramirez (#Aztiker) ℹ️Informazioa: labur.eus/hhrimie0 📹Bideoa: labur.eus/ldumbor0 #UIK #UdaIkastaroa #EzagutzarenAlde
011
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
UIK @uik-eus.bsky.social · 20/07/2026
"Vivienda y municipios pequeños: retos, políticas y experiencias innovadoras” 📅 2 de septiembre de 2026 📍 San Sebastián 👩🏽‍💼Dirección: Unai Fernández de Betoño @ehu.eus y Elena Ramírez #AZTIKER ℹ️Información: labur.eus/y3jddnsw 📹Vídeo: labur.eus/frtzk0pn #UIK #CursosdeVerano #PiensasLuegoExistimos
011
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 05/07/2026
EAEko herritarren iritziz, EH Bildu da etxebizitzaren arazoa hobetzeko gaitasun handiena duen alderdi politikoa (2026ko udako Deustobarometroa).
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 25/06/2026
Ederki joan zen atzoko Ordiziako saioa. Adur Ezenarro alkatea eta bere taldea lan ikaragarria egiten ari dira: alokairu babestuko 226 etxebizitza bideratuta dauzkate, herriko eskaria neurri handi batean asetzeko. Txapela kentzekoa!
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 23/06/2026
Bihar arratsaldean "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Ordizian, Adur Ezenarrorekin batera, EH Bildu Ordiziak antolatutako saioan. 📰 Ekainak 24 ⏰ 18:00 🏠 Barrena Kultur Etxea
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 18/06/2026
Oso gustura atzo arratsaldean Donostiako Antiguan, etxearen korapiloaz hitz egiten. Jada eraikita dagoen etxebizitza-parkea zukutzeko neurriez aritu ginen bereziki, alokairu babestu gehiago lortze aldera. Aldaketa behar du hiriak, higiezin-politika egitetik etxebizitza-politika egitera pasatzeko.
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 16/06/2026
Bihar arratsaldean "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Donostiako Antiguan, Ekhiñe Atorrasagastirekin batera, @ehbildudonostia.bsky.social -k antolatutako saioan. 📰 Ekainak 17 ⏰ 18:00 🏠 Platero (Matia kalea, 33)
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 15/06/2026
Etxebizitzaren arazoak Euskal Herriko herri txikietan dituen berezitasunak ezagutzeko udako ikastaro bat antolatu dugu EHU eta Aztiker artean. Adituak: D. Itxaso, J. Burón, D. Olzomendi, N. Alkorta, H. Trias...: 📰 Irailak 2 🏠 Miramar / Online 📌 Info: www.uik.eus/eu/jarduera/...
010
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
BERRIA @berria.eus · 14/06/2026
✍🏼 Unai Fernandez de Betoño (EHU) Elena Ramirez (Aztiker) eta Asier Etxenike (Aztiker): 'Etxebizitza eta herri txikiak'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
b.eus
Etxebizitza eta herri txikiak
✍🏼 Unai Fernandez de Betoño (EHU) Elena Ramirez (Aztiker) eta Asier Etxenike (Aztiker): 'Etxebizitza eta herri txikiak'. Irakurri osorik, hemen 👇🏼
003
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 11/06/2026
Ezin hobeto atzo, Agurainen, etxebizitzaren korapiloaz hitz egiten. Proiektu oso interesgarriak dituzte martxan: 13 zuzkidura-bizitoki Bustamante Jauregian, alokairu babestuko 58 etxe Harresi Parkean, 10 etxe sozial Kale Nagusian aurri-egoeran zeudelako desjabetutako 3 eraikinetan... Bikain!
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 08/06/2026
"Etxearen korapiloa nola askatu" Ziburuko Liburu Azokan izan da, atzoko BERRIAn jaso bezala. 👇
000
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 03/06/2026
🏘️ Egungo etxebizitza politikek errentismoa elikatzen dute 📒 Eremu honetan eginiko ekintza sindikalari buruzko txostena aurkeztu dugu, borroketan parte hartzen ari diren maizterrekin batera ✊ Etxebizitza eskubidearen alde antolatzen jarrai dezagun 🔗 labur.eus/tk1z7soj
015
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 01/06/2026
Asteazken honetan "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Ortzaizen (Nafarroa Beherea), Oihana Galé Zamponirekin batera, @ueu-orokorra.bsky.social -ak eta @euskoikaskuntza.bsky.social -ak antolatutako saioan. 📰 Ekainak 3 ⏰ 18:30 🏠 Ortzaize: Menta liburu-denda
021
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 28/05/2026
#TARTARIKA| «Etxearen korapiloa nola askatu» liburuaren aurkezpena Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta egilearen eskutik @unaibetono.bsky.social 🗓️ Ekainak 3 📍 Ortzaize, Menta liburudenda ⏰ 18:30 Iparraldeko Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean www.ueu.eus/agenda/etxea...
ueu.eus
001
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 22/05/2026
#TARTARIKA| «Etxearen korapiloa nola askatu» liburuaren aurkezpena Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta egilearen eskutik @unaibetono.bsky.social 🗓️ Ekainak 3 📍 Ortzaize, Menta liburudenda ⏰ 18:30 Iparraldeko Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean www.ueu.eus/agenda/etxea...
ueu.eus
«Etxearen korapiloa nola askatu» liburuaren aurkezpena
001
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 21/05/2026
Oso gustura atzo Iurretan, etxebizitzaz hitz egiten. Herrian dagoen babes publikoko etxeen faltaz aritu ginen, besteak beste. Badaude egoera hobetzeko proposamenak!
010
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 17/05/2026
Oso goiz interesgarria, atzokoa, Donostiako Tabakaleran, EH Bilduren Etxebizitza Eskuragarria Sustatzeko Erakundearen (EESE) aurkezpenean. Beharrezkoa da gaur proposatu den jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa.
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 13/05/2026
✒️ Gaur indarrean sartu den Jaurlaritzaren azken etxebizitza-dekretuaz idatzi dut GARAn. "Ezkutu sozial" gisa aurkeztu du EAJ-PSEk... ez da egia. 👇 www.naiz.eus/eu/info/noti...
naiz.eus
Ezkutu soziala... norentzat?
Enegarren terminoa liberalismo immobiliarioak bahitu eta desitxuratu duena: ezkutu soziala. Orain dena da ezkutu sozial. Esaterako, EAJk PSOErekin ...
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 23/04/2026
Bikain joan zen atzoko aurkezpena. Etxebizitzaz kezka handia dago Gasteizen (ere): galdera eta iruzkin mordoa egon zen. Hainbat neurritako programa koherente bat epe luzean gauzatzeko beharraz aritu ginen. #EtxearenKorapiloa
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 22/04/2026
Gaur arratsaldean, "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Gasteizko bilgunean, Rocío Viterorekin batera, EH Bildu Gasteizek antolatutako saioan. 📰 Apirilak 22 ⏰ 18:30 🏠 Bilgunea (Posta kalea, 43)
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 17/04/2026
Jende dezente asteazkenean Zarautzen, Zirika Elkarteak antolatutako "Hirigintza, arnasguneak eta euskara" hitzaldian. Gustura!
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 15/04/2026
Gaur arratsaldean, hirigintzaz, arnasguneez eta euskaraz hitz egingo dut Zarautzen, Zirika euskara-elkarteak antolatutako hitzaldian. 📰Apirilak 15 ⏰18:30 🏠 Etxezabala (Kale Nagusia, 29)
001
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 07/04/2026
🏘️ Lehen alokairu greba egiteko kanpainari hasiera eman dio LABek, Alquiler Seguro higiezinak kudeatutako etxebizitzetako maizterrekin batera 🚨 Alquiler Seguroren negozio ereduak ezingo du horrelako grebarik jasan, ete bere funtzionamendua berrantolatu beharko du 🔗 labur.eus/djiatl05
002
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 26/03/2026
Ederki joan zen atzoko aurkezpena, Bilboko Zirikan. "Generación inquilina" (@capitanswing.bsky.social) liburu ikaragarria da, oso gomendagarria, eta @javigil.bsky.social ikerlariak sakonki azaldu zituen bertan idatzitakoak. Etxebizitza-paradigma berri bat behar dugu desberdinkeriarekin amaitzeko.
030
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
Javier Gil @javigil.bsky.social · 25/03/2026
Hoy presentamos Generación inquilina en Bilbo a las 19h en la librería Zirika con @unaibetono.bsky.social
023
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 24/03/2026
Gustura aritu ginen pasa den asteazkenean Itziar Biguri eta biok, Urduñan, etxearen korapiloaz hitz egiten. Herriko etxebizitza ugariren funtzio soziala berreskuratu beharra dago.
000
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 24/03/2026
Bihar asteazkena, 19:00etan, Bilboko Zirikan (Erronda kalea, 12), @javigil.bsky.social etxebizitza-adituak "Generación inquilina ( @capitanswing.bsky.social ) liburua aurkeztuko du. No os perdáis la presentación del fantástico "Generación inquilina" de Javier Gil, mañana miércoles en Bilbao.
034
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
Papers, Revista de Sociologia @revista-papers.bsky.social · 25/02/2026
Otorgamos el premio de mejor artículo del 2025 a «De la burbuja inmobiliaria a la generación inquilina. Propiedad, alquiler y rentismo tras la crisis de 2008» publicado en el 110(4), de Javier Gil @javigil.bsky.social papers.uab.cat/article/view...
111
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
LAB Bilbo @labbilbo.bsky.social · 20/03/2026
🏢 Necesitamos un modelo de vivienda, que no entienda esta como pura especulación, sino como un bien común al servicio de las necesidades sociales. Para reflexionar sobre esto el próximo miércoles @javigil.bsky.social presenta en Bilbo su libro junto a @unaibetono.bsky.social #OstiralekoGomendioak
044
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
Javier Gil @javigil.bsky.social · 20/03/2026
🟠 Bilbo 🗓 25 de marzo · 19h 📍 Zirika (Erronda Kalea, 12 · Bilbo) Con: 👤 @unaibetono.bsky.social (Profesor de urbanismo · UPV/EHU)
011
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 12/03/2026
Jende dezente, atzo arratsaldean, Lekeition, etxebizitzaren korapiloaz hitz egiteko. Ekarpen ugari egon ziren, gaiak pizten duen kezkaren erakusgarri. Gustura!
010
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 10/03/2026
Bihar arratsaldean, Lekeition, pisu turistikoak kritikatuko ditut... non eta turismo-bulego batean. 😅
011
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 05/03/2026
Gustura, atzo arratsaldean, Barakaldon, etxearen korapiloaz hitz egiten. Hirigintzaz eta sustatzaileen paperaz ere eztabaidatu genuen. Etxebizitzaren egoera hobetzeko ideiak badaude Ezkerraldean.
010
Unai Fernandez de Betoño @unaibetono.bsky.social · 04/03/2026
Ohore bat, Naiz Irratiko atzoko saio berezian parte hartu izana. #M3moria #Martxoak3 irratia.naiz.eus/eu/info_irra...
010
Reposted by Unai Fernandez de Betoño
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 19/02/2026
🏘️ Gasteizko Estrasburgo Ibilbideko VITALQUILERen etxebizitza-blokeko maizterrok, LAB Sindikatuaren Etxebizitza Asanbladako kideekin batera antolatzea eta Sail Sindikala eratzea erabaki dugu 🔗 labur.eus/z3iuje1y
002