b.eus
Milaka lagun Palestinaren alde eta gerraren aurka atera dira kalera: «Nahikoa da»
Milaka lagun Palestinaren alde eta gerraren aurka atera dira kalera: «Nahikoa da». Ehunka pertsonak ireki dute Gernika-Palestinak deitutako martxa, Donostian, bi ilaratan jarrita, beltzez jantzita eta besoetan ohial zuri bat hartuta, haurtxo erahilak gogoratzeko. Gerrak «munduaren amaiera» ekar dezakeela esan dute antolatzaileek.