Sign in

Oihana San Vicente

@oihanaagurain.bsky.social
172 followers 102 following 7 posts

Borroka da bide bakarra, baina bidea bera ere borroka da. @SortuEH|ko Nazio Kontseiluko kidea.

PostsRepliesMedia
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 03/03/2025
Gasteizko sarraskiaren 49. urteurrena da gaur, langile borrokaren eta herri duintasunaren urtemuga. Zaramaga auzoan izan gara aurten ere, @ehbildu.bsky.social|ek antolatutako ekitaldian. Gertatukoa oroitu, aitortu, eta bereziki, memoria osoa, egia osoa eta justizia aldarrikatu ditugu.
042
Reposted by Oihana San Vicente
Arkaitz Rodriguez Torres @arkarodriguez.bsky.social · 03/03/2025
Batzuk ez dute gogoratu nahi, guk ezin dugu ahaztu. Martxoaren 3ko sarraskiaren 49. urteurrenean Gasteizko Zaramaga auzoan elkartu gara, langile borrokari aitortza egin eta memoria osoa aldarrikatzeko. Biktima guztiak. Memoria osoa. Egia osoa.
053
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 08/02/2025
Parez pare ditugun erronka kolosalei aurre egiteko, ezinbestean, @ehbildu indartsu bat behar dugu. Herri honek anbizioa duelako, merezi dugulako eta bai: posible delako. Itxaropena eta ametsak artizar, eta komumitatea erregai; herri hau askatasunera eramango dugu! 💫#Zutunik
023
Reposted by Oihana San Vicente
Sortu @sortueh.bsky.social · 12/01/2025
𝐁𝐢𝐝𝐚𝐢𝐝𝐞: 𝐢𝐳. compañero de viaje, compañero de ideas. @xabiiraola.bsky.social:«Datozen urteetan migrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa». 🗞'Bidaide' gogoeta estrategikoaren inguruko erreportajea Gaur8n: www.naiz.eus/eu/hemerotec...
025
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 12/01/2025
Mundu bat Bilbon #BehinBetiko konponbidearen alde, itsaso bat kaleetan elkarbizitzaren eta bakearen alde. Euskal Herriak aurrera egin dezan, kartzelak hustu eta denak etxeratzeko garaia da. Bitartean, behar den aldiro beteko ditugu kaleak zuengatik. Maite zaituztegu!
033
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 10/01/2025
Zuek denok etxean izango zaituztegun egunera arte, behar den aldiro mobilizatuko gara. #BehinBetiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza,Euskal Herrian, preso politikoen salbuespen legediarekin bukatu eta denak etxeratzetik igarotzen da. Bihar Bilbon ikusiko dugu elkar. Etxera!
076
Reposted by Oihana San Vicente
Sortu @sortueh.bsky.social · 18/12/2024
Inoizko Euskal Herri pluralenean bizi gara eta aniztasun hori areagotu egingo da. Euskal Herri askearen porturainoko bidean bidaide gara hemen bizi eta lan egiten dugun guztiok. Herri erronkak, beti herri gisa. 🔲Plaza Hutsa · Otsailak 22 • Andoain ✍️🏽Eman izena: izenematea.plazahutsa.eus/eu/2025
067
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 05/12/2024
Zuen indarkeria matxista eta zuen arteko isiltasun konplizea jasangaitza da. Aski da! Indarkeria matxistak ehundaka emakume eta ume erail ditu Euskal Herrian. Beste aldera begiratzen jarraituko duzue? Hartu ardura.
010
Reposted by Oihana San Vicente
Sortu @sortueh.bsky.social · 03/12/2024
Abenduak 3| 75 urte bete dira aurten Euskararen Nazioarteko Eguna lehen aldiz ospatu genuenetik.🧵
1129
Reposted by Oihana San Vicente
Arkaitz Rodriguez Torres @arkarodriguez.bsky.social · 01/12/2024
Aguraingo herriko tabernaren 40. urteurren ekitaldian izan nintzen atzo. Ederra da lau hamarkadaren ostean horren bizi eta indartsu ikustea, aretoan elkartu ginen jendetza horren erakusle. Jarrai dezala herriaren arnas eta auzolanaren aterpe izaten.
021
Reposted by Oihana San Vicente
Sortu @sortueh.bsky.social · 30/11/2024
Gizon batek emakume bat hil du Pasai Antxon. Gure babesik goxoena biktimaren gertukoei. Erantzun feminista bihar, Pasaiako Mugimendu Feministak deituta.
047
Reposted by Oihana San Vicente
Sortu @sortueh.bsky.social · 30/11/2024
Donostiako Udalak Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarri du Intxaurrondon, Guardia Zibilaren tortura zentroaren atarian. Urrats inportantea biktima guztien aitortzara bidean. Operazio berean, Idoia Aierbe eta Jon Arretxe ere bortizki torturatu zituzten Galindoren menekoek.
0148
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 25/11/2024
Indarkeria matxistaren aurkako egunean kaleak hartu ditugu justizia feminista aldarrikatzeko. Agurainen ere, plaza bete aldarri. Ardurak hartzeko unea da. Ez bazara konponbidea, arazoa zara. Guk, autodefentsa feminista!✊🏼
022
Reposted by Oihana San Vicente
Euskal Herriko Bilgune Feminista @ehbfeminista.bsky.social · 22/11/2024
EZ DA JARRERA BAT, PRIBILEGIOAK DIRA. Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde errebelatu! #Azaroak25
02621
Oihana San Vicente @oihanaagurain.bsky.social · 21/11/2024
Santi Brouard erail baino bi egun lehenago Agurainen izan zen, atxilotutako 8 herritarren harira antolatutako ekitaldi politikoan. Aguraingo hori izan zen Santiren azken agerraldi publikoa. Efemeride hori gogoan, gaur hitzaldi interesgarria dugu Agurainen👇🏼
000
Reposted by Oihana San Vicente
Sortu @sortueh.bsky.social · 20/11/2024
Batzuk memoriaren eta errelatoaren lehian daude, gu memoria osoaren eta bakearen eraikuntzan. 🎦 @oihanaagurain.bsky.social
0137