Sign in

Sortu

@sortueh.bsky.social
775 followers 182 following 101 posts

Inolako esplotazio eta zapalkuntzarik gabeko Euskal Errepublika eraikitzen. Independentziarako #INDarra. Telegram: t.me/herritmoabizitu

PostsRepliesMedia
Sortu @sortueh.bsky.social · 31/12/2025
Borroka urte oparoak jarraipena izan dezala. Garaipenerantz dabilen herriari goroldiorik ez! Atzo, gaur eta beti; Euskal Herria askatzera lotuak✨
022
Sortu @sortueh.bsky.social · 26/12/2025
Euskarak estatu propioa behar du. Hizkuntza politika ausartak martxan jartzeko garaia da, herri gisa ditugun erronkei behar bezala erantzun ahal izateko. Larrialditik, indarraldira. Bihar Bilbora. pizkundea.eus
011
Sortu @sortueh.bsky.social · 04/12/2025
AEBk Venezuelaren aurka egindago azken erasoak salatzen ditu Sortuk. Gerrarik ez. Esku hartzerik ez. Monroe doktrinarik ez. sortu.eus/albisteak/ae...
sortu.eus
AEBek Venezuelaren aurka egindako azken erasoak salatu ditu Sortuk
Azken eraso militarrek, tartean, Venezuelako aire-espazioaren itxierak, eskualdeko eta munduko bakea zein egonkortasuna mehatxatzen dituzte. Horregatik, axolagabekeria gainditzeko neurriak hartzera de...
011
Sortu @sortueh.bsky.social · 14/10/2025
Sortuk bat egiten du sindikatuek eta Gernika-Palestina herri ekimenak urriaren 15erako deitu dituzten lanuztearekin eta mobilizazioekin. 11:00etatik 14:00etara egoitzak itxi eta mobilizazioetan parte hartuko dugu. #GenozidioaSTOP #FreePalestine
021
Sortu @sortueh.bsky.social · 01/10/2025
Antonia Maria Manoten milaka seme-alabok, Txiki eta Otaegiren milaka anai-arrebok, agintzen dugu: ez dugu etsiko euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskalduna eraiki arte. Gora Euskal Herria askatuta!✊🏼 #AskatzeraLotuak
022
Reposted by Sortu
Ahotsa.info @ahotsainfo.bsky.social · 28/09/2025
#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi" Frankismoaren azken fusilamenduen 50. urteurrenean, Iruñeko Anaitasunean Ezker Abertzalea-k deitutako ekitaldiaren laburpena www.youtube.com/watch?v=wpTY... @sortueh.bsky.social
youtube.com
#TxikiEtaOtaegi50urte "Herriagatik behar baita bizi, behar da irabazi"
YouTube video by Ahotsa Info
015
Reposted by Sortu
Ahotsa.info @ahotsainfo.bsky.social · 19/09/2025
[🎦BIDEOA] "¡Ni pudisteis, ni podéis, ni podréis!", mensaje de Sortu en el Valle de Los Caídos al fascismo español en el 50 aniversario de los últimos fusilamientos del franquismo ahotsa.info/albisteak/ni... @sortueh.bsky.social
054
Sortu @sortueh.bsky.social · 18/09/2025
Ni pudisteis, ni podéis, ni podréis. Gora Euskal Herria askatuta! Aldarri argia Valle de los Caídos-en.✊🏼 #AskatzeraLotuak
0109
Sortu @sortueh.bsky.social · 09/09/2025
Irailaren 27an 50 urte beteko dira frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenerako Sahatsa Jauregi artistak egindako obra kamisetara eraman dugu. Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da. #AskatzeraLotuak 🔗 Erosi kamisetak hemen: shop.serigrafia.eus/goraherria/eu/
021
Sortu @sortueh.bsky.social · 25/08/2025
Filtroko sarraskiaren 31. urteurren ekitaldian parte hartu dute Sorturen Eskala Politikoan parte hartzen ari diren lagunek. Fernando Morroni eta Roberto Facal gogoan. Uruguaiko herriak azaldutako elkartasuna eta maitasuna bihotzean eramango ditu beti Euskal Herriak.
012
Sortu @sortueh.bsky.social · 18/08/2025
Uruguain dago aurten ere Eskala Politikoa. Bertako askapen mugimenduaren esperientziatik ikasi eta Euskal Herrira ekarpenak ekartzeko gogoz joan dira bertara Sortuko hainbat kide. ¡Vamos arriba!
022
Sortu @sortueh.bsky.social · 12/08/2025
Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak «Egun bat, bi aurpegi» izenburupeko iritzi artikuluan bildu du Txiki eta Otaegiren oroimenez Zarauzko Santa Barbarako horman jarritako olanaren gora beherek eragin diotena, haien memoria aldarrikatuz. www.berria.eus/iritzia/arti...
033
Sortu @sortueh.bsky.social · 11/08/2025
Palestinako egoera jasanezina kalifilatzeko hitzik gabe geratzen ari gara. Heriotzarako korridore bilakatu den gosete krudelari, Gaza okupatzeko plana gehitu dio Israelek. Genozidioa eta mendebaldeko Estatuek babestutako inpunitatea. Aski da! #GenocideByStarvation
024
Sortu @sortueh.bsky.social · 05/08/2025
Irlandan da egunotan eskala politikoa. Féile an Phobail jaialdia ezagutzen ari gara, besteak beste. Horrez gain, Irlandako borrokaren historia eta bake prozesuaren nondik norakoak ezagutzen ari gara. Euskal Herrian aspaldidanik da erreferentzia lagun irlandarren prozesua, eta badira irakaspenak.
011
Sortu @sortueh.bsky.social · 04/08/2025
Jaia eta borroka Zeledonen jetsieran, Gasteizen. Gozatu jaiak errespetuz. Gora Zeledon eta Euskal Herria askatuta! #AskatzeraLotuak
031
Sortu @sortueh.bsky.social · 11/07/2025
Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da. Herri hau askatzera lotu garenon garaia da. Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrena ✨Nazio Ekitaldia: irailak 27 • 17:30 Anaitasuna (Iruñea)
023
Sortu @sortueh.bsky.social · 29/06/2025
Bakarrik amestea, amestea bakarrik da; baina elkarrekin amestea inoiz baino iraultzaileagoa da, eta guk, lagunok, elkarrekin amets handi bat dugu gauzatzeko. Euskal Herria #AskatzeraLotuak ✨Nazio ekitaldia: irailaren 27an, Iruñeko Anaitasunan.
053
Sortu @sortueh.bsky.social · 28/06/2025
Mundua eskuinera biratzen ari da eta, horrekin batera, gureganatu ditugun eskubide eta askatasunak arriskuan daude. Gure herria aske eta berdinen herria da, askatasunaren herria da. Atzo, gaur, bihar eta beti: herriak, desirak eta gorputzak askatzera lotuak.
012
Sortu @sortueh.bsky.social · 24/06/2025
Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimenduak eta askapen prozesuak urte luzeetako ibilbidea dauka; belaunaldiz belaunaldi pasa da lekukoa. Memoriaren harian dauden korapiloez arituko dira Lur Albizu eta Olatz Dañobeitia. ☄Ekainak 27-28 • Abadiño 🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...
012
Sortu @sortueh.bsky.social · 23/06/2025
Zein narratiba erabili du espainiar nazionalismoak euskaldunonbarbarizaziorako? Nola erabili du etsaiaren eraikuntza? Nola 'bestetasuna'? Hontaz eta beste hainbestez arituko gara 8. Nazio Konferentzian. ☄Ekainak 27-28 • Abadiño 🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...
012
Sortu @sortueh.bsky.social · 05/06/2025
Mende erdi da gaur Gabriel Aresti poeta abertzale eta sozialista Bilbotarra hil zenetik. XX. Mendeko euskal literaturako idazle esanguratsuenetako bat izan zen. Besteak beste, "Nire aitaren etxea" olerki ezaguna idatzi zuen. Iraunen du zutik.
011
Sortu @sortueh.bsky.social · 04/06/2025
Gu ez gara ez espainolak, ez frantsesak. Gu euskaldunak gara, nazioa gara, eta nazio orori bezala, gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea zor zaigu. 🖐🏼Larunbatean Gure Eskuk Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalera bertaratzeko deia luzatzen dugu. #HerriLibreBat
000
Sortu @sortueh.bsky.social · 03/06/2025
🌹Gaur 20 urte dira Jon Idigoras hil zela, Juanita Gerrikabeitiaren semea. HBko Mahai Nazionaleko kide eta LABeko sortzaileetako bat izan zen. Bere ekarpen politiko, filosofiko eta memoria inoiz baino presenteago dugu. Jon, herriak maite zaitu. Garaipenera arte!
171
Sortu @sortueh.bsky.social · 02/06/2025
Euskal Herri osoko selekzioaren ofizialtasunera bidean, urrats garrantzitsua gaurkoa. Gure ikurrak, gure koloreak, gure selekzioa. Ofizialtasuna!
000
Sortu @sortueh.bsky.social · 30/05/2025
Indarkeria bikarioa indarkeria matxista da. Sufrimenduaren, bidegabekeriaren eta indarkeria patriarkalaren adierazpenik gordinena. Mugimendu Feministak herri eta hiriburuetan deitu dituen mobilizazioetara bertaratzeko deia luzatzen dizuegu. Adi mobilizazioei! Aski da🤚🏽
011
Sortu @sortueh.bsky.social · 29/05/2025
☄Ekainaren 27-28an Sorturen 8. Nazio Konferentzian elkartuko gara, Abadiñon. Ikasturte politikoa itxi eta datorrenari begira jartzeko elkargunea izango da Nazio Batzarra. Ostiralean Iratzar Fundazioaren solasaldi eskaintza ere izango dugu. 🔗Eman izena: agenda.sortu.eus/eu/naziokonf...
000
Sortu @sortueh.bsky.social · 15/05/2025
Sortutik ere, Euskaraldiarekin bat egin eta parte hartzeko deia luzatzen dugu. Euskararen biziberritzerako hizkuntza ohiturak irauli eta kontzientziak astindu behar ditugu, baina horrek, ezinbestean, hizkuntza-politika ausarten beharra du. Elkar mugituz egingo dugu!
011
Sortu @sortueh.bsky.social · 15/05/2025
Gure besarkada eta elkartasuna helarazten dizkiogu Palestinako herriari, haien exodoa oroitzen duten Nakba egun honetan. Israelen genozidio eta okupazio bidegabeak amaitu behar du, larritasunez. Bada garaia Palestinari Estatu izaera aitortzeko.  Beste Nakbarik ez.   #FreePalestine🇵🇸
022
Sortu @sortueh.bsky.social · 14/05/2025
🏔Gaurko egunez, 1980ko maiatzaren 14an, euskaldunok munduko gailurrik altuenera iritsi ginen, Everesten gailurrera. Martin Zabaletak ikurrina zabaldu eta "Gora Euskadi askatuta! Gora Euskadi antinuklearra!" oihukatu zuen mendi tontorretik.
031
Sortu @sortueh.bsky.social · 13/05/2025
Doluminik sentikorrena bidaltzen diegu Euskal Herritik Lucia Topolansky bidelagun eta emazteari, MLN-Tupamaros mugimenduari, MPPko kideei eta Frente Amplioko lagunei.   #PepeMujica ren legatua luzaz izango dugu gure artean. Gauza ederrak egingo ditugu elkarrekin. Adiorik ez, lagun.
2116
Reposted by Sortu
LAB Irakaskuntza @labirakaskuntza.bsky.social · 10/05/2025
🔴 𝐋𝐎𝐑𝐓𝐔 𝐃𝐔𝐆𝐔! 🔥 LABek, langileen indarrari esker, EAEko hezkuntza publikoko irakasleen hitzarmena sinatu du 15 urteren ondoren ❤️ 𝐁𝐎𝐑𝐑𝐎𝐊𝐀𝐊 𝐌𝐄𝐑𝐄𝐙𝐈 𝐃𝐔! ✊🏻 Gora langileon borroka! ✊🏻 Gora LAB! 🔗 Prentsa oharra: labur.eus/uw2yh0m8
118
Sortu @sortueh.bsky.social · 09/05/2025
Milaka Iratxe Sorzabal daude Euskal Herrian. Euskal Herrian torturaren aplikazioa sistematikoa izan da Espainiar Estatuaren aldetik. Izan dadila Auzitegi Nazionalaren sententzia hau inflexio puntua aitortzaren eta erreparazioaren norabidean. 🔗 sortu.eus/albisteak/mi...
043
Reposted by Sortu
Aritz Otxandiano @aritzotxandiano.bsky.social · 04/05/2025
Elkarrizketa honetan azaltzen dudan bezala, suzirien kontu hau ez da zerbait isolatua izan, testuinguru bat sortu da gertatutakoari bide eman diona. www.naiz.eus/eu/info/noti...
naiz.eus
«Energiaren eztabaida beste parametroetara eramateko balio dezala gertatutakoak»
Otxandion egin dugu hitzordua Aritz Otxandianorekin. Bertako alkatea izandakoa da, eta agerian dago estimu handia diotela auzokideek. Agurrak eta b...
1106
Sortu @sortueh.bsky.social · 27/04/2025
#ASKATZERALOTUAK Irailaren 27an Iruñean elkartuko gara Francok ondo lotuta utzi zuena askatzeko ezker abertzaleko kideok dugun konpromisoa berresteko. Euskal Herria askatzeko eman zuten bizia Txikik eta Otaegik. Borroka beraren sokek lotzen gaituzte. Artelana: Sahatsa Jauregi
020
Sortu @sortueh.bsky.social · 26/04/2025
Gaurko egunez 1937an, Francoren aginduak jarraituz, Condor legio faxistak Gernika txikitu zuen azoka egunez. 40 urteko diktadura frankista Euskal Herria desagerrarazten ahalegindu zen. Baina hemen gaude. Gernikako errautsetatik loratutako herria gara. #AskatzeraLotuak
082
Sortu @sortueh.bsky.social · 16/04/2025
Bi geltoki, hitzordu bakarra: Aberri Eguna. Gero eta gehiago garenaren lekuko izango da Aberri Eguna. Nazioa gara eta gure etorkizun politikoa erabaki nahi dugu, eskubide hori zor zaigu. Donibane Garazin eta Iruñean ikusiko dugu elkar✨✊🏽 #AberriEguna25 #NazioaGara
012
Sortu @sortueh.bsky.social · 07/04/2025
Loren Arkotxak utzi gaitu gaur. Besteak beste, Herri Batasunako kide, Ondarroako alkate eta Udalbiltzako presidente izan zen Arkotxa. Euskaltzale eta militante nekaezina, azken egunera arte. Eskerrik asko herria egiteagatik🌹
064
Reposted by Sortu
Ahotsa.info @ahotsainfo.bsky.social · 03/04/2025
Sortuk nazio ekitaldia egingo du irailaren 27an Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. Urteurrenean @sortueh.bsky.social
012
Sortu @sortueh.bsky.social · 03/04/2025
Ondo lotuta utzi zutena askatzeko garaia da. Herri hau askatzera lotu garenon garaia da. Sahatsa Jauregi artistak egin du aurtengo irailaren 27ko kartela. Askatzera lotuak. 1975-2025 Nazio ekitaldia: 2025eko irailaren 27an, Iruñeko Anaitasunan.
033
Reposted by Sortu
EH Bildu @ehbildu.bsky.social · 22/03/2025
III. Konferentzia Munizipalistan etxebizitza, zaintza, trantsizio ekosoziala eta gobernantza eredua landu ditugu. Bizilagunen ongizatea bermatzeko lanean jarraituko dugu, errazkerian erori gabe. Egiten dugu, egingo dugu! 🚀
095
Reposted by Sortu
EH Bildu @ehbildu.bsky.social · 22/03/2025
Lehen aldiz, EH BAI-ko herrikideekin batera modu koordinatuan ari gara burutzen jardunaldi munizipalistak eta Angelutik, Xabi Thicoiperen mezua eta anaitasuna jaso ditugu:
043
Sortu @sortueh.bsky.social · 20/03/2025
❌Espainiako eta Frantziako lege arrazistarik ez! Burujabetza behar dugu! Atzerritarrentzako Bilboko Bulegora igo gara migrazio politikak salatzeko. Herritartasun eta migrazio politika propioak egiteko eskumenak behar ditugu, burujabetza behar dugu.
001
Sortu @sortueh.bsky.social · 18/03/2025
Erabat onartezina da Israelek Palestinaren aurkako erasoai berriz ekitea. Europar Batasunak Isralgo gobernuarekin dituen harremanak eten behar ditu berehala. #PalestineGenocide #SOSPalestina
153
Sortu @sortueh.bsky.social · 12/03/2025
❌Garaian, NATOri ezetz esan zion Euskal Herriak. Gaur ere, ezetz esaten diogu. Gerrarik ez. Bakea eta burujabetza herrientzat.
050
Sortu @sortueh.bsky.social · 09/03/2025
Aurten ere, milaka lagunek Euskal Herriko kaleak aldarri feministaz bete ditugu. Faxismoari, diskurtso erreakzionarioei eta indarkeria matxistari aurre egiteko antidotorik eraginkorrena eta iraultzaileena da feminismoa. Gora borroka feminista! Gora Euskal Herria feminista!✊🏼
021
Sortu @sortueh.bsky.social · 03/03/2025
Gaurko egunez duela 49 urte, Espainiako trantsizioak agindutako ustezko garai berriaren atarian, Espainiako Polizia Armatuak greban zeuden ehundaka lagun jazarri eta 5 lagun erail zituen Gasteizen. Biktima guztiak. Egia osoa. Memoria osoa. Memoria dugulako, #AskatzeraLotuak.
062
Sortu @sortueh.bsky.social · 22/02/2025
500 lagun elkartu gara Plaza Hutsean, Andoainen. Jatorri eta kultur aniztasunak gure proiektu nazionalaren eraikuntzan duen paperaz hausnartzen ari gara. Errealitate honi ematen diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa, eta guk, aske eta berdinen Euskal Errepublika dugu amets.
0117
Sortu @sortueh.bsky.social · 20/02/2025
🔲𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐇𝐮𝐭𝐬𝐚 • Otsailaren 22an, Andoainen [SOZIOEKONOMIA] Migrazioek aurpegi konplexu asko dituzte, horietako bat, ekonomikoa da. Kapitalismoaren eta migrazio prozesuen loturez eta horiei Euskal Herritik erantzuteko betaurrekoez ere jardungo dugu Plaza Hutsean. 🔗Eman izena sortu.eus atarian
030
Sortu @sortueh.bsky.social · 19/02/2025
🔲𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐇𝐮𝐭𝐬𝐚 • Otsailaren 22an, Andoainen. [INKLUSIOA] Nola egin harrera Euskal Herrira bizitzera datozenei? Nola garatu aukera berdintasuna? Bi proiektu publiko komunitario ezagutzeko aukera izango dugu Plaza Hutsean. 🔗Eman izena: izenematea.plazahutsa.eus/eu/2025
010
Sortu @sortueh.bsky.social · 17/02/2025
🔲𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐇𝐮𝐭𝐬𝐚 • Otsailaren 22an, Andoainen [ERREAKZIO AUTORITARIOA] Nola ulertzen dugu borroka antiarrazista Euskal Herrian? Pribilegioez, faxismoaz, eta indartzen ari den erreakzio arrazistaz ere arituko gara Plaza Hutsean. 🔗Eman izena sortu.eus|en
011