Laba @labasarea.bsky.social · 15/12/2025🎲 Hilabetero bezala, bihar mahai-jokoetan euskaraz! Taupak antolatutako saio honetarako jolasteko gogoa besterik ez duzu behar. Zatoz bakarrik edo lagunekin, eta ongi pasa! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 12/12/2025🏮Zer da kultura? Aitor Puyk Kroeberren ikuspegia azalduko du, gure kultura modernoa eta kultura indigenak alderatuz. Barandiaranen lanean oinarrituta, “euskal indigenen” jakinduriaz arituko da, eta amaieran hausnarketa labur bat eskainiko du. 🗓️ Abenduaren 17an, Laban. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 11/12/2025Iruinyard 2022an sortutako kolektiboa da. Musika jamaikarra dute ardatz, bereziki 70 eta 80ko hamarkadetan Jamaikan sortu zen Rub A Dub azpiestiloa. Aurten haien soinu sistema propioa aurkeztu dute, baina oraingoan DJ Set formatuan arituko dira Laban, giro goxo eta dantzagarrian 🎧 000
Laba @labasarea.bsky.social · 11/12/2025BAMBAMBAM🍬 @naxker_ eta @labarxzzz dira abenduaren 14ko ZUZENEKO SAIO bereziko gonbidatuak🍨 Ordubete, hiru garun potolo eta Naxkerrekoen amaiera musikatua. Ez dago igande arratsalde baterako plan hoberik🍵 @gaztea 🗓Abenduak 14, 18:00. 🎟Doako sarrera aforoa bete arte. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 10/12/2025Durangoko azoka amaitu da baina liburu aurkezpenek jarratizen dute! 📚Heziketa Librea ✍️ 𝗔𝗻𝗲 𝗔𝗯𝗹𝗮𝗻𝗲𝗱𝗼 𝗟𝗮𝗿𝗿𝗶𝗼𝗻 idazlearekin eta 𝗘𝘀𝘁𝗶𝘁𝘅𝘂 𝗙𝗲𝗿𝗻𝗮𝗻𝗱𝗲𝘇 psikologo perinatalarekin 🎤 Olatz Lasagabaster Hik Hasiko erredaktoreak gidatuta 010
Laba @labasarea.bsky.social · 10/12/2025Larunbatean Arsenike izango dugu gurean, hip-hop, soul, R&B, punk-rock, rocksteady… eta bestelako soinuetan barrena bidaia berezi bat eskainiz. Zatoz bermuteoa gozatzera 👯🥂 Giro beroa eta bibrazio onak ziurtatuta! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 09/12/2025⚠️ DATA ALDAKETA: Abenduaren 23an, 18:00etan Hitzaldia Kepa Fernandez de Larrinoaren eskutik. Olentzero eta Mari Domingi, berez, banakako istorioak dira. Bakoitzak bere nondik-norakoa du. Dena den, aspaldi honetan elkarrekin agertzen dira. Asmazio berritzailea ote? 000
Laba @labasarea.bsky.social · 09/12/2025⚡ Larunbat honetan, 19:00etan, Misseo Future Laban. Enek-o Zulaikaren proposamen honek pop melodiko goxoenetik, death metal bortitz eta astunenera bidaiatzen du. Pozez negar egitera, tristuraz barrez lehertzera eta lasai mosheatzera gonbidatuko zaitu bere abestiekin 👹 000
Laba @labasarea.bsky.social · 05/12/2025Abenduko Tribialaba berehala dator! Hilaren 9an, 19:00etan urteko azken porria irabazteko aukera 🌚 Lagunak gonbidatu beharko, ezta 000
Laba @labasarea.bsky.social · 04/12/2025🎄 Abenduko egitaraua prest! Hona hemen hilean zehar izango ditugun hitzorduak. Gozatzeko, elkartzeko, ikasteko eta barre egiteko aukera paregabeak izango ditugu, gustu guztietarako planekin ✨ 000
Laba @labasarea.bsky.social · 28/11/2025Kulitx Romano selektorea👂Saio honetan mundu osoa zeharkatuko dugu, non gauden kontuan hartuta, gure kultura musikalean sartu gintuzten estilo eta garai asko hartuz. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 26/11/2025Larunbata amaitzeko, Lover's Rock gaua! 🌓 Sunny Wright IV eta Ezti Printzesa selektoreak izango ditugu gurean 20:30etik 00:30era. Zatoz dantzara! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 25/11/2025Larunbateko bermut musikatuen estreinaldia Flecharen eskutik, soinu eklektikoak dakarzkigu gorputzak pizteko! ⚡️ 000
Laba @labasarea.bsky.social · 21/11/2025Meñakabarrenean sortutako taldeak Kendutako Azken Kartela lehen diskoa kaleratu du 2025ean eta azaroaren 29an Laban zuzenean gozatu ahal izango dugu! 🔊 Punk / Post-punk / New Wave The Jam, Blondie, The Cure, Anari edo Dut bezalako taldeen eraginarekin. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 20/11/2025Masterclass honetan, musika-produkzioa zerotik zeruraino eramaten ikasiko duzu! Zure abesti propioak sortzen ikasi, eta beldurrak etxean utzi! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 20/11/2025Aseginolaza & Leunda upategiaren eta Labaren sukaldearen artean antolatutako ardo kata 🍷🍢 Esperientzia honetan, ardoaren eta proposamen gastronomikoen arteko fusioa, zentzumen guztiak martxan jarriz eta bizipe integrala sortuz ✨ 🖋️Izen-ematea: Laban. Eserleku mugatuak. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 19/11/2025🌿Begiak itxi, arnasa hartu eta entzutera gonbidatzen zaitugu. Soinu, ahots eta aromen bidez, Saqbech Pérezen istorioa ezagutuko duzu. 🎧 30 minutuko murgiltze saioa + amaierako erakusketa. 🗓️Azaroak 24 | 18.30 Izena eman (doako sarrera): labur.eus/guatemalakoa... 000
Laba @labasarea.bsky.social · 18/11/2025Larunbatean, afalorduan, beste zita bat dugu: erritmo tropikala duen gaua! 🌴 Oraingo honetan, Ecuadortik datorren @mamba_system -ek egingo du estreinaldia gurean! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 18/11/2025✨ Larunbatean, Torino Berriak, Labaren sukaldeak festa handia antolatu du! Torino Spritz eta Laba Beltzini koktelen dastaketa, DJak, pintxo bereziak eta giro ikaragarria. Ez galdu! 🔥🍹🎶 000
Laba @labasarea.bsky.social · 17/11/2025Mahai-joko zaleok! Euskaraz jolasean aritzeko aukera bihar 🎲 Dinamika erreza da: bertaratu, aukeratu zertara jolastu nahi duzun, eta ongi pasa! Bigarren topaketa azaroaren 18ean, Laban! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 13/11/2025Physis versus Nomos Beñat Antxustegiren proiektu pertsonala da, talde bihurtu dena. 🎷"Burdin gozoa eta arrabioa" den bostgarren lana aurkeztuko digute. Soinu lasai eta melodikoak lantzen dituzte gitarra eta ahotsaz gain saxofoia, baxua eta bateriarekin. Sarrera: 5€ /*4€ 000
Laba @labasarea.bsky.social · 13/11/2025GAUR ✨BI ZAKUR GAZTELU PLAZAN 🐕 Dantza zaunka bihurtzen denean. 🐕🦺Led Silhouette konpainiak (Jon Lopez & Martxel Rodriguez) eta Marcos Morau zuzendariak bat egin dute pieza zirraragarri hau sortzeko. 🕖 Ordua: 19:00 🎟 Sarrerak: loraldia.eus/egitaraua/za... 000
Laba @labasarea.bsky.social · 12/11/2025Kontzertuaren ostean, festak jarraitzen du! Maisa Covaleda, selektore tropikala biniloekin. Kolonbiako artista multidisziplinarra da, eta bere lanean jatorria, generoa, sustraiak, ingurunea eta oroimenaren arteko harremanak aztertzen ditu. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 12/11/2025Burutik taldeak Ipuinak diskoa aurkezteko kontzertu bira abiatu du. Akustiko solastuak izango dira, larunbatean, azaroaren 15ean Laban 😉 Ez galdu! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 11/11/2025Pantx Recordsen eskutik, binilo saioa Laban. Zatoz gorputza mugitzera! 📍Azaroak 28 ostirala, 20:00. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 10/11/2025🎶 Dantzan segitzeko gogoz? Hemend dira berriz ere dantza pilulak. Ikastaroa Laban eginen da astelehen arratsaldetan! 🎟Ikastaroak 25 € balio du (bazkideek, 20€) ✍Izena emateko: Izen abizenak eta telefono zenbakia info@laba.eus Animatu dantzara! 000
Laba @labasarea.bsky.social · 10/11/2025Asteazkenean, berriz! Txiste guztiak berriak izango dira, printzipioz. Barre egingo duzu, finalez. Beti bezala, baina orain ASTEAZKENEAN, 12an, arratsaldeko 19:00tan! Sarrerak bertan salgai. Zatoz, ez? 000
Laba @labasarea.bsky.social · 07/11/2025Beatriz Fernandez eta Garbiñe Bereziartuarekin xolasaldia atzo. 📆 Xokaren hurrengo zita: Magma Mia! Azaroak 19:00etan. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 06/11/2025Margolari, 2025 Oleo sobre lienzo Surrealismoa 9:16 📍Sarrerak Laban salgai. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 06/11/2025Xoka, jite disidenteak 2025 heldu da. Hizkuntza eta sexu-genero disidentziak uztartzen dituen jardunaldia euskaraz. Gaur, Laban 👇 000
Laba @labasarea.bsky.social · 31/10/2025Azaroa beteta dator! 🔥 Kontzertuak, bakarrizketak, hitzaldiak, jolasak, dantza eta mota guztietako jarduerak. Ez galdu! Eta gogoratu, hilabetea egun osoko festaz hasten dugu Arrosadian, azaroaren 1ean! 🎊 000
Laba @labasarea.bsky.social · 30/10/2025Atzo, Garbiñe Ubeda eta Martxelo Otamendi 'Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza' liburuaren aurkezpenean 📖 010
Laba @labasarea.bsky.social · 27/10/2025📚 Arantxa Urretabizkariaren liburu aurkezpena. Zahartzaroari buruzkoa da liburu hau, geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruzkoa, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruzkoa. Autonomia da iparreko izarra. 000
Laba @labasarea.bsky.social · 27/10/2025Pasa den Larunbatean Heptameron abesbatzak belarriak gozatu zizkigun 'Erresumaren doinua' kantaldiarekin. Mila esker ♥️ 000
Laba @labasarea.bsky.social · 24/10/2025🔥 Erupzioa piztear dago! Azaroaren 1ean Erupzioa egitasmoa ospatuko dugu, egun osoko egitarau bereziarekin, Arrosadia auzoan. 🍽️ Bazkarirako izen ematea: labur.eus/erupzioa 021
Laba @labasarea.bsky.social · 23/10/2025📘 Martxelo Otamendiren ibilbidea bildu du bere azken lanean Garbiñe Ubedak. Elkar argitaletxeak, @jakin-eus.bsky.social eta @berria.eus -k argitaratu dute euskal kazetari eta Euskaldunon Egunkariko zein Berriako zuzendari ohiari buruzko liburua. 📅Liburuaren aurkezpena urriaren 29an, Laban. 022