Sign in

joxerrasenar.bsky.social

@joxerrasenar.bsky.social
208 followers 236 following 63 posts

Kazetaria, Berria egunkarian. Journalist.

PostsRepliesMedia
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 02/06/2026
Bere ekimenez, Mikel Irujo Nafarroako Industria kontseilariak Hithium enpresa txinatarrarekin dituen negoziazioen xehetasun batzuk aurreratu ditu Nafarroako Parlamentuan. Kapital banaketa nola izango litzatekeen argitu du: %66,6 Hithiumek; %33,3 Sodenak. @berria.eus www.berria.eus/ekonomia/hit...
berria.eus
Hithiumen bateria lantokiaren heren baten jabe izan nahi du Nafarroako Gobernuak
Mikel Irujok aurreratu duenez, konpainia txinatarrak 100 milioi euroko kapital ekarpena egingo du, eta Sodenak 50 milioi euro ingurukoa. Beste 255 milioi euro lortu nahi dituzte inbertsioa finantza...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 04/05/2026
Carlos Garaikoetxea hil da. Gernikako Estatutua onartu ondorengo lehen Jaurlaritzako lehendakari izan zen, dena egiteko zegoen garai nahasi batean. Berari buruzko liburua egiterakoan, ondo laburbildu zuen Elixabete Garmendiak: Lider bat lehendakari. @berria.eus www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Carlos Garaikoetxea hil da
87 urte zituela hil da Carlos Garaikoetxea, bihotzekoak jota.
000
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 23/04/2026
Torturaren zazpi biktimak euren kasuak berriz ikertzeko bideari ekin diote. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako agindua bete eta euren kasuak berriz irekitzeko eskaera egin dute auzitegietan. Justizia sistemak erantzukizun hori bere gain hartu ezean, Nazio Batuen Erakundera joko dute.
b.eus
Torturaren zazpi biktimak euren kasuak berriz ikertzeko bideari ekin diote
Torturaren zazpi biktimak euren kasuak berriz ikertzeko bideari ekin diote. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako agindua bete eta euren kasuak berriz irekitzeko eskaera egin dute auzitegietan. Justizia sistemak erantzukizun hori bere gain hartu ezean, Nazio Batuen Erakundera joko dute.
001
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 23/04/2026
Astelehenean Alderdi Ederren izan nintzen, eta garaipen mozkorraldian Pako Suduperen iritzi artikulu honek balio du barrenak mugiarazteko eta gogoetarako www.berria.eus/iritzia/arti...
berria.eus
Txuri-urdinen irakaspen handiak
Asko ikasi dugu, duda izpirik gabe, larunbatetik astelehen iluntzera luzatu den asteburu zoragarri honetan. Ziur nago nire garuna ez dela iristen beste batzuk iritsiko diren punturaino, nago irakas...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 17/04/2026
Zisjordaniara itzultzeko bidaia honen kontakizunean, zenbat gauza esaten dituen Ate Abu Saifek, barnean korapilo bat sortzeraino. www.berria.eus/mundua/zisjo...
berria.eus
Zisjordaniara bidean
Urtebete Europan eman ondoren, Zisjordaniara itzuli naiz azkenean. Palestinar batentzat, jaioterrira itzultzea ez da erabaki pertsonal bat. Egun batean esnatu eta besterik gabe etxera joan, hori ez...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 27/03/2026
Nafarroako Gobernuak bisita antolatu du gaur Belateko tunelaren obrak ikusteko. Orain arte izandako gainkostuen harira, lanaren konplexutasuna eta parean topatutako ustekabeak azaldu dituzte, baina nola liteke alboan den tunel zaharreko egitura geologikoa aldatzea? www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Uda hasi aurretik Belateko tunelean zulatutako bi aldeak elkartzea espero dute
Oscar Txibitek azaldu du helburua dela 2027 bukaerarako amaitzea tunela, baina «ausartegia» dela orain epeez hitz egitea. Gainkostuei buruzko beste txosten bat aurkeztuko du aurki. Kazetarientzako...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 10/03/2026
Hithium energia biltegiratzeko Txinako enpresak Nafarroan ezarri nahi du. Nafarroako Gobernuarekin lehen akordio bat egin du 'joint venture' bidez sozietate bat eratu eta 2027rako fabrika abiarazteko. Xehetasunak falta dira: non ezarriko den, kapitala nola banatu... www.berria.eus/ekonomia/naf...
berria.eus
Nafarroan bateria fabrika bat eraikitzeko asmoa azaldu du Hithium enpresa txinatarrak
Nafarroako Gobernuarekin lehen akordioa bat sinatu du biltegiratzeko fabrika bat egiteko. Helburua da 405 milioi euro inbertitzea eta 756 enplegu sortzea, baina baldintzak zehaztea falta da. Jaurla...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 15/02/2026
Epsteinen auzia oso larria, nardagarria eta iluna bada jada, horri gehitzeko sare sozialetan zabaltzen ari diren gezur saldoa. Egia eta gezurra bereizteko kaleratutako dokumentuetan begiratu beharra dago, manipulazioa bolo-bolo dabil. Fact-check, zer da hori? Zabaldu kaka, hatz kolpe batez...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 14/02/2026
Uraren indarra. Gaur 14:00etan Ultzama ibaia Atarrabiako pilategiko ur jauzian basa-basa zetorren.
111
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 11/02/2026
Santos Cerdan, kontraerasoan Gaur lau ordu eta laurdenez aritu da. Defentsarako eskubidearen izenean ez duela hitz egingo esan eta jarraian ez da isildu. UPNren akusazioei beste akusazio batzuekin erantzun dio. Sortutako ikusminaren neurrian izan da. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Cerdan: «Hau ez da ikerketa batzordea, hau UPNren mendekurako batzordea da»
PSOEko Antolamendu idazkari ohia Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean azpimarratu du «errugabea» dela eta bere aurkako jazarpen politikoa egon dela. Ikusmin handieneko egunean, aitortu du 2...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 28/01/2026
Trumpek Erreserba Federala du jomugan. Banku zentral horretako maizterrak hizkuntz hertsian mintzo ohi dira maiz, ez oraingoan Powell: «Independentzia galtzen baduzu, lehenik eta behin, oso zaila izango da erakundearen beraren sinesgarritasuna berriro berreskuratzea» www.berria.eus/ekonomia/int...
berria.eus
Interes tasak jaisteari utzi, eta bere horretan laga ditu Erreserba Federalak
Donald Trump presio egiten ari zaio banku zentralari diruaren prezioa merkatu dezan. Erabaki ez da aho batez hartu, hamabi kideetatik bik kidek tasak jaistearen alde egin baitute.
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 21/01/2026
Atzo jakin zenez, Sendaviva berritzeko lanak ikertuko ditu OANA Ustelkeriaren aurkako Bulegoak. Horren aurrean, Nafarroako Gobernuak adierazi du Sendaviva kudeatzen duen Parquenasa enpresa mistoa eta bere erabakiak administrazio kontseiluari dagozkiola www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Remirezen arabera, Nafarroako Gobernuak ez du zerikusirik Sendavivako kontratuekin
Gobernuko eledunak gogorarazi du parkea kudeatzen duen enpresa mistoa dela, eta haren erabakiak administrazio kontseiluari dagozkiola. Parkea berritzeko lanak ikertuko ditu OANAk, eta «lankidetza o...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 20/01/2026
2022ko ekainaren 18ko suteak larriak izan ziren Iruñean, eta besteak beste Sendaviva kaltetu zuten. Haren konponketa lanetan irregulartasunak egon daitezkeela atzeman du OANA ustelkeriaren aurkako bulegoak, UPNk jarritako salaketa bati bide emanez. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Sendavivaren obretan «irregulartasun zantzuak» atzeman ditu OANAk
UPNren arabera, parkeko lanak zatitu egin ziren, prozedura laburtu bidez enpresa bati esleitzeko. OANAk «egiazkotzat» jo du salaketa, eta baieztatu du «aurrekontutik kanpo arrazoitu gabeko» gastuak...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 20/01/2026
Jose Manuel Entrecanales ez da ikerketa batzordea joan. Accionak dio pertsona juridiko gisa erabaki dezakeela nor joango den. Hara, auzi judizialetan 'pertsona fisikoak' ikertzen dira; baina ikerketa batzordeari iskin egiteko, alderantzizko azalpenak balio du. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Jose Manuel Entrecanales Accionako presidentea ez da joan Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera
Accionak jakinarazi zuen beste bi goi kargudun bidaliko zituela, baina parlamentuak Entrecanales deitu zuen agerraldira. Araudiak zehazten duenez, ez agertuz gero beste deialdi bat egin daiteke.
000
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 18/09/2025
Beste urrats bat egin du Iruñeko Udalak, Erorien Monumentua eraldatzeko. Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Vianako Printzea instituzioak oniritzia eman dio udalari mausoleo frankistaren katalogazioa aldatzeko, gaur egun duen babes juridiko maila apaltzeko eta, horrekin lotuta, eraikinaren…
dlvr.it
Vianako Printzea erakundearen oniritzia jasota, Iruñeko Udalak bidea libre du Erorien Monumentua eraldatzeko
Beste urrats bat egin du Iruñeko Udalak, Erorien Monumentua eraldatzeko. Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Vianako Printzea instituzioak oniritzia eman dio udalari mausoleo frankistaren katalogazioa aldatzeko, gaur egun duen babes juridiko maila apaltzeko eta, horrekin lotuta, eraikinaren zenbait elementu botatzeko eta beste batzuk aldatzeko. Monumentua «esanahiberritzea» eta haren «izaera frankista erauztea», horra Iruñeko Udalaren helburua; xede horrekin, arkitektura lehiaketa bat antolatuko dute, eraikina soilik ez, inguru osoa eraberritzeko. Horretarako, baina, udalak ezinbestekoa zuen Vianako Printzearen aldeko txostena, erakunde publiko hori arduratzen baita Nafarroako ondare artistikoa, kulturala eta historikoa katalogatzeaz eta zaintzeaz. Tramite hori bete du jada. Edonola ere, Vianako Printzearen baimena mugatua dela nabarmendu zuen Iruñeko Udalak, monumentuaren katalogazioa aldatzeko eskaera aurkeztu zuenean.  «Babes maila apaldu izanak aukera ematen du nolabaiteko askatasunez lan egiteko, baina mugatutako joko zelai baten barruan». Zer esan nahi du horrek? Bada, Erorien Monumentuari egiten ahal zaizkion aldaketen artean ez dagoela jasota eraikin osoa botatzea. Halaxe adostu zuten EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik ere, iazko azaroan sinatutako hitzarmenean. Elkarte memorialista ugarik gogor kritikatu dute bide hori, eta eraikina eraistea exijitu dute behin baino gehiagotan. Erlazionatuta * Eragile memorialistek Erorien Monumentua eraisteko exijitu dute * Erorien Monumentuaren katalogo aldaketari alegazioak aurkeztu dizkiote * Erorien monumentua: ke lainoak Zehazki, Vianako Printzearen baimenak aukera ematen du eraikin nagusian eta sotoan lan egiteko. Horri esker, zenbait elementu desagerrarazi ahalko lirateke; besteak beste, Mola eta Sanjurjo general kolpisten gorpuak hartu zituen kripta eta monumentuaren alboko galeriak. Kupularen barnealdean dauden pinturek, ordea, babes berezia dute, eta horiek mantendu beharko lirateke; eta kupulan bertan «esku-hartze arina» egiteko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak, hura erabat bota gabe, betiere. Kanpoaldeari dagokionez, udalak eraikina eraldatu edo estali ahalko du. Edonola ere, hori guztia proiektu arkitektoniko batean zehaztu beharko du udalak. Horretarako, ideia lehiaketa bat antolatuko dute, 2018. urtean egin bezala.
012
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
Javier Igea Arisqueta @arisquetaigea.bsky.social · 04/09/2025
Hay víctimas del terrorismo vascas protestando contra el terrorismo israelí. Si no tienes respeto alguno por la decencia y no te importa oler tan mal tan en público al menos ten algo de respeto por la imagen pública de tus dos neuronas funcionales
915655
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 04/09/2025
Azken orduetan Espainiako kirol eztabaida batzuetatik pasa eta ezin jasangaitzago egin askoren zinismoa: Kirola ezin da politikarekin nahastu, politakariek dena nahasten dute, Vuelta izorratu nahi dute, ez daude israeldarrik apenas talde horretan, Errusiaren inbasioa ezin da Gazarekin parekatu...
010
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
Cadena SER @cadenaser.com · 01/08/2025
Un médico español denuncia que los soldados israelíes "juegan al tiro al pato" con los gazatíes en los repartos de comida
dozz.es
Un médico español denuncia que los soldados israelíes "juegan al tiro al pato" con los gazatíes en los repartos de comida
Raúl Incertis ha pasado cuatro meses como voluntario en Gaza y explica que ha atendido adultos y niños "con disparos en la cabeza, en el tórax y en los genitales"
138993
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 23/07/2025
Akordioa, gertu? Tira, Donald Trumpen oniritzia falta da. Hain gertu, hain urrun www.berria.eus/ekonomia/ebr...
berria.eus
EBren eta AEBen arteko akordioa, gero eta gertuago
Akordioa ez dago itxita, baina aurreratutakoaren arabera, bere esportazioei %15eko muga zerga ezarriko die AEBek. Marcos Sefcovic EBko Merkataritza komisarioa estatu kideetako ordezkariei azaldu di...
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 08/07/2025
Gaur egun berezia da sanferminetan. Duela 47 urte Polizia Armatuak eragindako sarraskia gogoratuko dute. Arduradun politiko eta polizialei buruzko liburua idatzi du Sabino Cuadrak. www.berria.eus/lurraldeak/n...
berria.eus
«Martin Villa Barne ministroa zenean, 125 pertsona hil zituzten, astero bat ia»
Frankismoaren hondarrean, 1973an, ekin zion langileen eskubideak defenditzeko abokatu lanari Sabino Cuadrak (Amurrio, 1949). Barakaldon, Ezkerraldean egin zituen lehen urteak, eta 1976ko martxoaren...
010
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 12/05/2025
AEB eta Txina ados jarri dira hiru hilabetez elkarri muga zergak murrizteko. AEBek %145etik %30eraino jaitsiko die tarifa produktu txinatarrei, eta Txinak %125etik %10eraino AEBetakoei. www.berria.eus/ekono...
berria.eus
AEB eta Txina ados jarri dira hiru hilabetez elkarri muga zergak murrizteko
AEBek %145etik %30eraino jaitsiko die tarifa produktu txinatarrei, eta Txinak %125etik %10eraino AEBetakoei. Trumpek esan du negoziazioak akordioa lortuta amaituko direla baina, hala ez bada, ez di...
001
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 10/05/2025
«Euskararekiko gorrotoa indargabetu beharra dago». Sorionekuak mugimenduak deituta, ehunka herritarrek Nafarroako zubiak bete dituzte, euskara zubia dela eta etorkizuneko kohesioa eraikitzeko funtsezkoa dela aldarrikatzeko. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Euskara elkar ulertzeko zubia dela aldarrikatu duten Nafarroa luze zabalean
Hem
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 25/04/2025
⚪🔵 Ez dakit bere zikloa agortua ote zegoen. Ez dakit #Reala -k ateratzera bultzatu duen. Ez dakit ehundik gora prentsaurreko ematearen ondorioz 'de facto' taldeko eledun izateak higatu duen. Ez dakit diskurtsoa ez zitzaien ja jokalariei %100ean iristen Baina bideaz gozatu dugu. Milesker #imanol
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 25/04/2025
🔵⚪ Sare sozialetako histeria futbolak ondo islatzen du. Realak Sergio Francisco hurrengo hautatzailea izango dela iragarri eta, zer egingo duen ikusteko betarik eman gabe eta hari buruz deus jakin gabe, danborra eta burrunba. Alaporai. Nekagarria da, aizue. #realsociedad #sergiofrancisco
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 23/04/2025
Aita Santuaren heriotzaren harira bada kontu bat interesgarria, eta behar bezala azaldu ez dena: Zergatik gorroto du eskuin erreakzionarioak hainbeste Eliza Katolikoaren doktrina apenas aldatu bada? Kapitalismoarekiko ikuspegian datza giltza.
110
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 12/04/2025
Felix Arellanok bi urte zituen aita azkenekoz ikusi zuenean. Ez du gogoan bere azken musua. Bardean, fusilatu zuten frankistek beste seirekin batera. Hiltzailea 'el Siete' goitizenarekin ezagutu zuten Corellan ordutik. @berriaegunkaria.bsky.social www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Erorien Monumentuak ezin duela zutik jarraitu aldarrikatu dute fusilatuen aldeko ekitaldian, Iruñean
2007tik urtero Nafarroan frankistek eraildako 3.500 fusilatuak omendu ditu Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak. Aurten, faxismoaren goraldiaren arriskuaz ohartarazi dute. Felix Arellano fusila...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 08/04/2025
Egun indarrean diren lau adimen artifizial nagusiei galdetuz gero muga zergak nola ezarri, Trumpek iragan astean ezarritako formula bera proposatzen dute. Hots, ondoriozta liteke AI aplikatu duela Etxe Zuriak. Merkataritza arloko Skynet eta haren gidari, Donald Trump.
021
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 13/03/2025
Hiru hilabete iragan dira kasik BSHk Ezkirozko fabrika itxiko zuela iragarri zuenetik. Azken mugimenduen berri eman du langileen batzordeak eta berritasun batzuk daude. Ez da baztertzen inbertitzaileak aurkitzea eta bitartean jarduerari eustea jarri dute helburu gisa. www.berria.eus/ekonomia/ezk...
berria.eus
Ezkirozeko lantokia ixteko BSHren erabakia ez dela behin betikoa ondorioztatu du langileen batzordeak
Alternatiba bat bilatu arte, jarduerari eusteko exijitu diote BSHri. Taldeak bederatzi bilera egin ditu orain arte Nafarroako eta Espainiako gobernuekin. «Betoa altxatu» eta prozesuan parte hartu a...
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 12/03/2025
Maite Nostik Vox utzi du. Hori bai, parlamentari aktari eutsi dio. Vox-ek ideologia «apur bat» aldatu duela azaldu du. Ez du gehiago zehaztu nahi izan. Zerikusia izan dezake astelehenean Eledunen Batzordean terrorismoaren inguruko adierazpenaren harira jazotakoarekin. www.berria.eus/euskal-herri...
berria.eus
Maite Nostik Vox utziko du, baina parlamentari karguari eutsiko dio
Eskuin muturreko taldeak bi parlamentari zituen orain arte: Emilio Jimenez eta Maite Nosti
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 06/03/2025
Erorien Monumentuaren eztabaidak txinpartak ateratzen ditu. Gaur horren adibide bat ikusi ahal izan da Nafarroako Parlamentuan.
Iñigo Uriz argazkilariaren argazkia. Harmailetan NUPeko Esperientzia Gelako ikasleak daude, Nafarroako Fusilatuen elkarteko eta Txinparta elkarteko hiru kiderekin batera. Behean, ganberan, parlamentariak bere jarlekuetan eta atrilean, urrunean, EH Bilduko Arantxa Izurdiaga
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 06/03/2025
🚙🏭👩‍🏭Europa mugitzen ari da. Egungo nazioarteko testuinguru konplexuan autogintza mehatxupean ikusten du @ec.europa.eu -k eta atzo ekintza plana aurkeztu zuen. Protekzionismo kutsua dute neurri batzuek baina autogintzan lan egiten dute hamahiru milioi lagunek. www.berria.eus/ekonomia/aut...
berria.eus
Autogintza babesteko neurri protekzionistak proposatu ditu Bruselak
Hiru urte eman nahi dizkiete CO2 emisioen helburuak betetzen ez dituzten enpresei. 'Europan egina' zigilua kendu nahi diete osagai gehienak EBtik kanpoko herrialdeetan ekoizten dituzten enpresei. 4...
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 06/03/2025
Nik ez dakit Nafarroako Parlamentuan ETAri buruz gaur adina hitz egiten zen 2011n edo demagun 2005ean. Erorien monumentuari buruzko proposamen bat dagoela...? ETA. UPN eta PP lehian ea nork botako handiena. (eta oraindik Voxek ez du hitz egin)
010
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 05/03/2025
Trumpek hilabete atzeratu ditu Kanadari eta Mexikori ezarritako autoen gaineko muga zergak. www.berria.eus/ekono...
berria.eus
Autoen gaineko muga zergak hilabete atzeratu dizkie Trumpek Kanadari eta Mexikori
Trumpek men egin behar izan die AEBetako automobilgintzaren presioei. Kanadak esan du ez duela AEBei erantzunez ezarritako muga zerga propiorik kenduko, Trumpek Kanadari jarritako muga zerga guztia...
001
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 05/03/2025
Egungo egoera geopolitikoa aitzakiatzat hartuta, Bardeako Tiro Eremuaren kontratua luzatzeko asmoa agertu dute UPNk eta PSNk. www.berria.eus/euska...
berria.eus
Europako gerra hotsak Bardean aditzen dira lehenbizi
«Guretzat, toki hau idilikoa da», esan du Jose Manuel Bellido koronelak, Bardeako Tiro Eremuko begiralekutik ortzimugari so (Arguedas, Nafarroa). Kamuflajerako uniforme marroia darama, alboan ditue...
001
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
Iker Aranburu @ikeraranburu.bsky.social · 25/02/2025
Azken ekarpena Alemaniatik., Ukrainako banderak eraikin publiko askota dituen herrialdetik. Zergatik ote? www.berria.eus/mundua/anali...
berria.eus
Merzek fusila hartu du
Alemaniako hauteskundeetako emaitzaren lehen erreakzioetako bat Donald Trumpen hatzetatik iritsi zen. Berak, edo txioak idazten dizkionak, Truth Social sare soziala erabili zuen Alemaniako «kontser...
001
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 24/02/2025
✍️ 'Merzek fusila hartu du', Iker Aranburu BERRIAren berriemaile bereziaren #Analisia, Berlindik. Irakurri osorik, hemen👇 www.berria.eus/mundu...
berria.eus
Merzek fusila hartu du
Alemaniako hauteskundeetako emaitzaren lehen erreakzioetako bat Donald Trumpen hatzetatik iritsi zen. Berak, edo txioak idazten dizkionak, Truth Social sare soziala erabili zuen Alemaniako «kontser...
011
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 20/02/2025
Ene, zenbat gorabehera #realsociedad -en eta #midtjylland -en arteko partiduan... Gehiegi! #Reala -ri #Osasuna -n Pedro Zabalzak ezagun egin zuen esaldia gogorarazi beharko litzaioke: «Si nos confiamos somos muy malos». Ea bigarren zatian, lasaiago egoterik baden.
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 06/02/2025
🚨 #Nafarroa -ko #industria babesteko, deialdi bateratua egin dute zazpi langile batzordeetako ordezkariek —BSH, Sunsundegui, Siemens Gamesa, Nano Automotive, VW, Tenerias Omega eta Tasubinsa—. Otsailaren 16an, manifestazio historikoa egin nahi dute www.berria.eus/lurraldeak/n...
berria.eus
Nafarroako industriaren aldeko manifestaziora deitu dute otsailaren 16an, Iruñean
Zazpi enpresa batzordetako langileek egin dute deialdia; tartean daude BSH, Siemens Gamesa, Sunsundegui edo VW Nafarroakoak.
000
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 29/01/2025
Azken egunetan Pio Barojaren liburu sortak irakurtzen aritu naiz ("Memorias de un hombre de accion" bildumako lehenak). Paradoxikoki, ze gauzak, Fernando Pessoaren "Libro del desasosiego". Antonimoak dira bi protagonistak: Eugenio Aviraneta, ekintza gizon petoa; Bernardo Soares, kontenplatiboa.
100
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 26/01/2025
🗣️ Miren Azkarateri 'Ibarretxe plana' defendatzea egokitu zitzaion. www.berria.eus/euskal-herria/herri-…
041
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 24/01/2025
Nafarroako AHTren obretan langileei «esklabotza baldintzak» ezartzen dizkietela salatu dute. www.berria.eus/ekonomia/nafarroako-…
berria.eus
Nafarroako AHTren obretan langileei «esklabotza baldintzak» ezartzen dizkietela salatu dute
AHT Gelditu taldeak eta hainbat gizarte eragilek lan baldintzen urraketa lan ikuskaritzan salatu dute. Tafallako Monte Planoko tunelean dabiltzan hainbat langileren testigantzak bildu dituzte: lana...
012
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 23/01/2025
✍️'Ideologia da', Lide Hernando​ren #Ekografiak zutabea, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen 👇🏿 www.berria.eus/komunikazioa/analisi…
berria.eus
Ideologia da
Azken egunotan bogan dabil Espainiako polizia infiltratuen kasuak aztertzen dituen dokumental kataluniar hori. Instagramen, behintzat, gehien partekatu den bideo zatiak jada ileak puntan jartzen di...
002
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 23/01/2025
Realeko bederatzi zale zauritu dituzte Erroman bart gaueko erasoan. www.berria.eus/kirola/realeko-lau-z…
berria.eus
Realeko bederatzi zale zauritu dituzte Erroman eta bi daude ospitalean
'La Repubblica' egunkariaren arabera, Lazioko 80 zaleren eta Realeko 70 zaleren arteko borroka bat izan da Koliseotik gertu.
032
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
Juan Ignacio Pérez Iglesias @juanignacioperez.bsky.social · 22/01/2025
Miresgarria.
youtube.com
Bishop Mariann Edgar Budde's sermon asking Trump for mercy called 'nasty' by Michigan representative
YouTube video by Detroit Free Press
395
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
mortadela.eurosky.social @mortadela.eurosky.social · 20/01/2025
No sé qué más tiene que pasar para abandonar X.
Cartel de propaganda de guerra norteamericano con el famoso: we want you, editado con la cara de Musk y el texto: I want you for nazi army. Nearest internet station.
621671
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 20/01/2025
Ze nazka!
010
joxerrasenar.bsky.social @joxerrasenar.bsky.social · 20/01/2025
Trumpek esan du atentatutik bizi iraun izana "Jaungoikoaren seinale bat" dela eta haren jarraitzaile asko sinetsita dira Mesia antzeko bat dela. Ez dakit Hitlerrek horixe bera esaten ote zuen baina makina bat aldiz onik atera zen atentatu saioetatik, eta denok dakigu zer ordezkatzen zuen hark...
032
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
Fonsi Loaiza @fonsiloaizap.bsky.social · 20/01/2025
El hombre más rico del mundo, Elon Musk, ha celebrado su nombramiento en el gobierno del ultraderechista Donald Trump haciendo el saludo nazi.
42454196
Reposted by @joxerrasenar.bsky.social
Ron Filipkowski @ronfilipkowski.bsky.social · 20/01/2025
Ketamine is a hell of a drug.
36875508612777