Sign in

Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU

@joxeazurmendikat.bsky.social
37 followers 11 following 26 posts

Pentsamendu garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra www.ehu.eus/eu/web/joxe-azurmendi-k…

PostsRepliesMedia
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 13/06/2026
Joxe Azurmendiri omenaldia 📍 Zegaman, bere jaioterrian 📆 Uztailaren 4an, bere heriotzaren urteurrenean Zegamako Udala • @jakin-eus.bsky.social • Joxe Azurmendi Katedra
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 09/05/2026
‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua berrartuko dute abenduan @berria.eus www.berria.eus/kultura/berr...
berria.eus
Berria
Joxe Azurmendi ardatz hartuta, 2019an egin zuten estreinako aldia, eta abenduaren 16tik 18ra egingo dute bigarrena, begia egungo erronketan jarrita. Pentsamenduan zein kulturgintzan dabilen orok au...
011
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
EHU @ehu.eus · 09/02/2026
📢 @ehu.eusko Joxe Azurmendi Katedrak eta @jakin-eus.bsky.social-k antolatutako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresua egingo da abenduan. 📝Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago uztailaren 15era arte. bit.ly/4qqxXZI
011
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 29/04/2026
Abenduan ospatuko dugu Euskal pentsamenduaren ur-jauzia 2 kongresua. Proposamenak egiteko epea zabalik da. Gaia erabakitze aldera, Haritz Azurmendik bidea urratu dizue Joxe Azurmendiren bibliografia komentatua ontzen: 1- jakin.eus/ondaretik/on... 2- jakin.eus/ondaretik/on...
100
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 26/02/2026
Euskal pentsamenduaren ur-jauzia KONGRESUA 2026ko abenduan Proposamenak egiteko deialdia zabalik da: www.ehu.eus/eu/web/joxe-...
000
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Imanol Galfarsoro @imanolgalfarsoro.bsky.social · 03/10/2025
Ze ondo! Joxe Azurmendi galantaren omenez apaindutako liburua etxera heldu dela, Aretxabaletan. Garaiko hark zioenez ‘gutuna beti iristen da helbidera’. Gabonetan jasoko dut. Eskerrik asko JAKINekoei!😍
001
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
www.zuzeu.eus @zuzeu.bsky.social · 02/12/2025
Ab 4, 1.go "Elkar & Hizketa filosofikoa": Joxe Azurmendi Gaur zuzeu.eus?p=394429 #TxinpartaFilosofia
zuzeu.eus
Ab 4, 1.go "Elkar & Hizketa filosofikoa": Joxe Azurmendi Gaur • ZUZEU
Ab 4, 1.go "Elkar & Hizketa filosofikoa": Joxe Azurmendi Gaur -  Txinparta Filosofia, Euskal Herriko filosofiazaleen sarea, pasaden martxoan aurkeztu
001
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 04/12/2025
❗️LIBURU BERRIA Ur-jauzia bilduma 📖 ‘56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan’ #60DA 📚Edizioan lagundu dute: UIK, Arantzazulab, EHU argitalpenak, Jakin 📝Liburuan parte hartu dutenak asko eta anitzak dira eta ertz guztietatik aztertu dute 56ko belaunaldia, aurkibidean ikus daitekeenez👇🏽
100
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
BERRIA @berria.eus · 07/08/2025
✍🏼 [IRITZIA] Pako Sudupe: Gizaberetxoak gara. Mikel Urdangarin Irastorzaren Gizaberetxoak gara: Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan liburuko lehen atala, Azurmendiren gizaberetxo nozioaren nondik norakoak azaltzera emana da; eta bigarrenean, Azurmendik gizon-emakumeaz eta…
dlvr.it
Gizaberetxoak gara
Pako Sudupe: Gizaberetxoak gara. Mikel Urdangarin Irastorzaren Gizaberetxoak gara: Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan liburuko lehen atala, Azurmendiren gizaberetxo nozioaren nondik norakoak azaltzera emana da; eta bigarrenean, Azurmendik gizon-emakumeaz eta euskalduntasun/subalternitateaz agertu dituen iritziak Butler, Fausto-Sterling, Haraway eta Goikoetxearekin eta, jartzen ditu elkarrizketan eta eztabaidan. Ez da eztabaida zakarra bultzatu nahi duen testua; pausatuki irakurtzea galdegiten du, eta orekatua da. Ni hemen, bigarren ataleko polemiketara mugatuko naiz. Azurmendik izan du bilakaera gizon-emakumea bereizketaz. Gizona abere hutsa da-n ondoriozta daiteke biologizismotik soziologizismorako trantsizioan kokatzen duela feminismoa. Azurmendiren beraren hitzetan: «Sexuen arteko diferentzia naturala gehien-gehienbat diferentzia kultural hutsa dela pentsatzen da». Ildo horretan, dena ez dela kulturala baieztatzen zuen 1975ean: «Emakumearen emantzipazioaz zentzuz hitz egiteko, adibidez, andrearen sexualitatearen endokrinologia ezagutu beharra dago. Beste guztia fantasmakeria hutsa da». Fausto-Sterling biologoaren iritzian, banaketa sexuala berrezartzea xede izanik, marko heterozuzenaren arabera egin zuten sexualizazioa AEBetan 1905ean: batetik, hormona maskulinoak (testosterona) eta bestetik hormona femeninoak (estrogenoa), bata besteari kontrajarrita. Hori zalantzan jartzen du: «Biokimikariek frogatu zuten testosteronak estrogeno bilakatu ostean soilik eragiten duela garuneko garapenean. Bigarrenik, ezin dira sexuari lotutako jardunei soilik atxiki. Funtsean gorputz orotako organo orori eragiten dien hazkunderako hormonak dira, eta ezinbestekoak dira garun, birika, hezur, giltzurrun, bihotz eta beste hamaika organoentzako ere. Hirugarrenik, ez direnez unibokoak, bere horretan ezin zaizkio sexu jakin bati ere atxiki. Horren lekuko, estrogenoak ezinbestekoak dira gizonen kasuan ere (tartean beraien ugalkortasunerako), eta testosterona emakumeen zenbait jokaerarekin lotuta dago». (208) Autore feminista erreferentzialen iritzian, marko binarioa (gizona eta emakumea) zalantzan jarri behar da: «Ez dago zertan ‘Ni emakumea/gizona naiz’ aurresuposatu, ezta ondorioztatu ere. Gainera, hala eginez, bazter uzten dira hainbat subjektu: intersexualak, ez-binarioak... Zentzu horretan, gizon eta emakumeen deskribapen jakinak ez ezik, Wittigek eta Butlerrek gizon eta emakumeen bereizketa binarioa bera ere jarri dute zalantzan: [...] Muga bera problematikoa izanik, ez dago gizon/emakume kategoriak abiapuntu naturalizatu gisa hartzerik, nahiz eta dinamikotzat jo. Azurmendik abiapuntu bezala jotzen duena bera ere zalantzan jarri beharrean dago». (213) Azurmendik lehen juzguetatik berrogei urtera, Gizabere kooperatiboaz lanean, honela zioen:  «Kontua da, instintuaren, mitoaren, filosofiaren, teologiaren mila hari suerterekin nahas-mahas dualismoen sare zabal bat ehundu dugula mendez mende, orain gure pentsaera guztia eta bizi osoa estekaturik daukaguna: gizona/emakumea, instintua/morala, Jainkoa/mundua, zerua/infernua... eta ez dugula askatasun intelektual eta moralik bestela pentsatzeko. Eta kontua da, abiapuntu egokia izan zitekeela, baina errealitatea poxi bat bere konplexutasunean ulertu gura dugun orduko, dikotomia horiek ezin baliatuzko eta justifikatu ezinezko bilakatu zaizkigula». (214) Bilakaera horrekin, baina, Azurmendi ez da feminista erreferentzialengana nahikoa hurbildu, Urdangarinentzat. Hemen ez naiz spoilerrago izango! «Euskaldun egiten gaituena ez da euskaraz aritze hutsa, elitetik eta botere hegemonikotik at egoteak bilakatzen du emakumea ema-kume, euskalduna euskaldun, eta, beraz, emakumearen eta euskaldunaren identitatea eta subalternitatea boteretik at egotetik eratortzen da». (270) Azurmendiren ikuspegira etorrita, euskalduna ezin da izan euskaraz egiten duena soilik —Azurmendik ondo dakizki gaztelania eta alemana baina ez da espainola edo alemana—, baizik eta euskara-komunitatea berreraikitzeko proiektuan engaiatzen dena, egun euskaraduna edo euskaragabe(tu)a izan: «Euskararen komunitate deseginduan, euskalduna izatea proiektu bat da, izan nahi izatea. Beraz, ikusmolde historiko dinamikoan, hau da, identifikazioak gaur egiten diren moduan, esango dugu, sozial-politikoki, bizitza euskaraz egin nahi lukeena ere euskalduna dela. Urrunagotik, nolabait euskalduna da, berak agian ez, baina bere haurrek bizitza euskaraz egitea nahi lukeena. Komunitate honek noizbait bere bizitza euskaraz egin ahal dezan ahalegina egiten duena, etab». (275) Liburuaren egile Urdangarinek honelatsu edo honelatsu ere adiskidetzen ditu Azurmendi eta Goikoetxea polemika horri dagokionez: «Horrenbestez, Azurmendiren kasuan, ‘Euskarak egiten gaitu euskaldun’ baieztapenak ez du esan nahi euskara edukitzeak edo euskaraz hitz egite hutsak egiten gaituenik euskaldun. Kontrara, izan-eginean, euskararen komunitatea egitean egiten gara euskaldun. [...] Ondorioz, zergatik egiten dute talka Azurmendik eta Goikoetxeak? [...] Edozein kasutan, baieztapen horren bidez edo baieztapen horren kontra argudiatu, mamian ez daude hain urrun: batak zein besteak ez dute onartzen euskalduna euskara duenera murriztea, ezta euskaldunaren definizio tekniko, etimologiko edo itxi bat egitea ere. Euskalduna, jaio-eduki baino, izan-egin egin behar da, komunitatearekiko erlazio jarraitu, aldakor eta gatazkatsuan». (276-277) Hor ez da amaitzen polemika, baina artikulu hau bai. Liburua irakurtzea gomendaturik, noski!
001
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 01/10/2025
Euskal ahotsak Joxe Azurmendi oroitzeko 🎙️Bere heriotzaren 3. hilabetean, 102 ahots elkartu dira Azurmendiren 'Hitz berdeak' liburuko 142 poemak grabatzeko. 'Manifestu atzeratua'ri, berriz, 53 ahotsek jarri diote soinua, Susa argitaletxearen ekimenari esker armiarma.eus/hitzberdeak/
armiarma.eus
"Hitz berdeak" audio liburua
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 24/07/2025
‘Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia’ izeneko ikerketa-masterra egiteko dirulaguntzak ematen ditu Joxe Azurmendi Katedrak. ‼️Adi! Gaur amaitzen da eskatzeko epea. Hemen informazio guztia: www.ehu.eus/es/web/joxe-...
ehu.eus
Filosofia, Zientzia eta Balioak masterra egiteko diru laguntzak - Cátedra Joxe Azurmendi - EHU
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 23/07/2025
«Azurmenditarrak izango bagara, ezin dugu Azurmendi besterik gabe gurtu» Mikel Urdangarinek ‘Gizaberetxoak gara’ liburua argitaratu berri du, bere doktoretza tesiaren moldaketa, lau urtez Katedrak lagundutako ikerketaren emaitza dena. Amagoia Mujikaren elkarrizketa gaur8.naiz.eus/eu/info_gaur...
gaur8.naiz.eus
«Azurmenditarrak izango bagara, ezin dugu Azurmendi besterik gabe gurtu»
Pausatu berri da Joxe Azurmendi filosofo oparoa (1941, Zegama- 2025, Donostia). Hil berriaren apaltasun infinituak ezin izan du tapatu bere lanak p...
000
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Gorka Julio ⁂ @teketen.mastodon.eus.ap.brid.gy · 05/07/2025
"Mundua eginez egiten dugu gure burua." Joxe Azurmendi #KoopEguna #CoopsDay2025
011
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 22/07/2025
Joxe Azurmendiren 'Hitz berdeak' bildumako poemak audioz grabatu eta audioliburu kolektiboa plazaratzeko asmoa abian jarri du Susa argitaletxeak. 142 poema dira eta jende anitzen ahotsak behar dituzte. Argibide guztiak eta izena emateko orria: armiarma.eus/hitzberdeak/
armiarma.eus
"Hitz berdeak" audio liburua
000
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
BERRIA @berria.eus · 08/07/2025
✍️ 'Joxe Azurmendi gogoan', Elena Martinez Rubioren #iritzia, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen 👇🏿 www.berria.eus/kultu...
berria.eus
Joxe Azurmendi gogoan
Ez da ohikoa filosofo batek filosofoak ez diren irakurle eta jarraitzaile asko izatea. Joxe Azurmendik lortu egin zuen. Volksgeist-Herri gogoa idazlanaren argitalpenaren harira BERRIA egunkarian ar...
011
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 09/07/2025
‘Azurmendirekin filosofian bidaiatzen’ Andoni Ibarra, @berria.eus www.berria.eus/iritzia/arti...
berria.eus
Azurmendirekin filosofian bidaiatzen
Joxe Azurmendik 2011n erretiroa hartu zuenetik, hamarkada horretako urte guztietan, pandemia agertu zen arte, zuzenbide eta filosofiako lau irakaslek txango bat egiten genuen Nafarroako geografian....
000
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
argiaeus.bsky.social @argiaeus.bsky.social · 07/07/2025
Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako? Imanol Muroren eskutik:
argia.eus
Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako?
002
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 08/07/2025
Joxe Azurmendi Katedrako kideok bazkari baten bueltan Joxerekin ditugun oroitzapen eta bizipenez hitz egiteko bildu ginen. Hona bazkaloste hartan ateratako ideiak: idazleak.eus/eu/uberan/jo...
idazleak.eus
Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle - Euskal idazleen elkartea
000
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
BERRIA @berria.eus · 03/07/2025
Joxe Azurmendi hil berritan, euskal kulturako hainbat kideren iritziak bildu ditu BERRIAk: Mariasun Landa, Josu Landa, Idurre Eskisabel, Andoni Olariaga eta Alba Garmendia. www.berria.eus/kultu...
berria.eus
Azurmendiren itzala kulturgintzan
Mariasun Landa. Idazlea «Kulturgintzaren genealogian ezinbesteko izena izango da beti»   Asko sentitu dut haren heriotza. Frantziskotar izandako haiek talde bat osatzen zuten; erreferente kultura...
011
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
BERRIA @berria.eus · 03/07/2025
✍️ 'Joxe Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki', Miren Azkarateren #Iritzia, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen👇🏿 www.berria.eus/kultu...
berria.eus
Joxe Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki
Badakit alde askotatik hel dakiokeela Joxe Azurmendiren ekarpenari; izan ere, gizon poliedrikoa zen Joxe: frantziskotarra, jakinlaria, filosofoa, unibertsitateko katedraduna, pentsalaria, kultura g...
032
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 02/07/2025
Benetan ekarpen oparoa egindakoa,Joxe Azurmendi euskal pentsalari gorenen artean dugu.UEUko kidea,besteak beste UEUren sorreran parte hartu zuen.Aitortza zintzoa eta sentitua egin nahi diogu bere ekarpenari UEUtik.Milesker erakutsitako bideagatik,jarraituko dugu,Joxe! www.inguma.eus/egilea/ikusi...
inguma.eus
Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea
131
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Imanol Pradales Gil @imanolpradalesgil.bsky.social · 02/07/2025
Azken arnasa eman du 84 urterekin Joxe Azurmendik, gure Herriak azken hamarkadetan eman duen pentsalari eta idazle handienetako bat, eta belaunaldi oparo baten erreferente ilustrea. Doluminak, gertutasuna eta besarkada estua helarazten diet senitarteko eta lagunei. Goian Bego Joxe Azurmendi.
linkedin.com
Azken arnasa eman du 84 urterekin Joxe Azurmendik, gure Herriak azken hamarkadetan eman duen pentsalari eta idazle handienetako bat, eta belaunaldi oparo baten erreferente ilustrea. | Imanol Pradales ...
Azken arnasa eman du 84 urterekin Joxe Azurmendik, gure Herriak azken hamarkadetan eman duen pentsalari eta idazle handienetako bat, eta belaunaldi oparo baten erreferente ilustrea. Lan zerrenda aber...
032
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 03/07/2025
🕯️ Atsekabea adierazi nahi dugu Joxe Azurmendi Otaegiren heriotzagatik. Azurmendik 56ko belaunaldiko beste kide batzuekin batera egin bezala, egun euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi egoeratik pizkunde berri bat bultzatzeko konpromisoan berresten gara. 📝 kontseilua.eus/euskalgintza...
011
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 02/07/2025
Joxe Azurmendi hil zaigu. Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena. 40 liburutik gorako obran modernitatearen ideia hegemonikoen irakurketa kritikoa egin du, Euskal Herritik eta euskaraz. Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, eta jarraipena emateko konpromisoa.
11821
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 03/07/2025
In memoriam: Joxe Azurmendi "Garrantzitsuena ez da bere figura baizik eta eman eta utzi digun lekukotza. Egin diezaiokegun omenaldirik onena Euskal Herriarekin konprometitzen jarraitzea da" Iñaki Zabaleta Gorrotxategi Joxe Azurmendi Katedraren zuzendaria www.ehu.eus/eu/web/campu...
ehu.eus
In memoriam: Joxe Azurmendi - Campusa
000
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Joxerra Bengoetxea @bengoetxeaehu.bsky.social · 02/07/2025
Joxe Azurmendi pentsalari handiak utzi gaitu. Ezagutzaren alde egindako ekarpen erraldoi eta aitzindariak jarraituko du jakintzaren bidea argitzen. Baita unibertsitatean ere. @joxeazurmendikat.bsky.social @ehu.eus
022
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Itziar Nogeras @nogenoge.bsky.social · 03/07/2025
Agur eta ohore
011
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 02/07/2025
"Heriotza garratza da. Baina badaki nik zeini diodan sinistu. Eta bidearen azkenean zai daukadala badakit. Ez badakit ere zer dateken zeruko zorion betikoa... Horregatik, negar samin honek itxaropen lore garbi apal bat bustitzen du" Joxe Azurmendi Otaegi 1941-2025
063
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 25/06/2025
Joxe Azurmendi Katedrak 2025ean aurkeztutako bi Gradu Amaierako Lan (GRAL) sarituko ditu filosofia arloan. Edizio honetako sari bakoitza 500 euro gordinekoa izango da @hefa-ehu.bsky.social www.ehu.eus/eu/web/joxe-...
ehu.eus
Filosofiako Gradu Amaierako Lanen sariak - Joxe Azurmendi Katedra - UPV/EHU
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 25/06/2025
Joxe Azurmendi Katedrak diru laguntzak emango ditu 2025-2026an 'Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia' masterra egiteko. Aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 24a. Hauek dira oinarrien xehetasunak👇 www.ehu.eus/eu/web/joxe-...
ehu.eus
Filosofia, Zientzia eta Balioak masterra egiteko diru laguntzak - Joxe Azurmendi Katedra - UPV/EHU
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 25/06/2025
"Faxistek Lauaxeta poeta Gasteizko presondegian garbitu zuten. Granadan bakarrik ez dira afusilatzen poetak" (Joxe Azurmendi) Estepan Urkiaga Basarats, 'Lauaxeta' Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1937ko ekainaren 25a
001
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 05/06/2025
📆 Gaurko egunez, duela 50 urte, hil zen Gabriel Aresti. "Arestiren berritasuna bera zen eta egiten zuen guztia ohigabekoa zen. Herriaren, euskararen, poesiaren gure pertzepzioa, hau da, gure errealitatea, Arestirena bera da funtsean" Joxe Azurmendi
002
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 15/05/2025
[udako ikastaroa] Filosofo euskaldunen II. bilkura. Filosofia hormarik gabe @ueu-orokorra.bsky.social Iruñean, ekainaren 25 eta 26ean @katakrak54.bsky.social Matrikulazio epea zabalik www.ueu.eus/jarduera-aka...
ueu.eus
Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe.
113
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 15/05/2025
📹Aurkezpen-bideoa 📔'Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan' (Ur-jauzia bilduma) 👥 Mikel Urdangarin Irastorza (egilea) eta Xabier Eizagirre (#Jakin-eko editorea) www.youtube.com/embed/UMQvXM...
youtube.com
YouTube
011
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 14/05/2025
[liburu aurkezpena] 📒’Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan’ (Ur-jauzia bilduma, Jakin) 🗣️ Mikel Urdangarin Irastorza 📆 Gaur. Maiatzak 17, asteazkena ⏰ 18:30 📍Igartzako jauregia (Beasain)
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 14/05/2025
Joxe Azurmendi eta autore feministak parean hizketan jarri ditu Mikel Urdangarinek "Gizakia, askatasuna eta komunitatea ulertzeko modua gudu-zelai bihurtu den garaiotan, elkarrizketa kritikorako toki bat" www.naiz.eus/eu/info/noti...
naiz.eus
Joxe Azurmendi eta autore feministak parean hizketan jarri ditu Mikel Urdangarinek
Jakin Fundazioak eta UPV/EHUko Joxe Azurmendi Katedrak lankidetzan osatu duten bilduma da Ur-jauzia izenekoa. Azurmendik ur-jauzi sisteman sinesten...
001
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Ekaitz Sirvent @ekaisir.bsky.social · 13/05/2025
Mikel Urdangarinen lan honek Euskal Herriko ilustrazio garai berrietarako ekarpen garrantzitsua dirudi: filosofo handienetako bat gure garaiko mugimendu politiko indartsuenarekin elkarrizketan jarri baitu.
031
Reposted by Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU
Animalia Ikasketa Kritikoak taldea @animaliaikritikoak.bsky.social · 13/05/2025
💥 Pentsaera eta historia panelean, Mikel Urdangarin Irastorzak, @joxeazurmendikat.bsky.social filosofian doktorea denak, Azurmendi filosofoaren "gizaberetxoa" kontzeptua azalduko digu, "Gizakia abere hutsa da: Joxe Azurmendiren gizaberetxoa giza salbuespenkeriaren aurka" izeneko hitzaldian.
"Gizakia abere hutsa da"
Joxe Azurmendiren gizaberetxoa giza salbuespenkeriaren aurka
121
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 12/05/2025
Bihar, Donostian, Ur-jauzia bildumaren hurrengo aletxoa aurkeztuko dugu: ‘Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi eta feminismoak elkarrizketan’. Azurmendiren pentsamendua gaur egungo eztabaida feministetara ekarri du Mikel Urdangarinek. Euskal pentsamenduaren ur-jauziak ez du etenik.
000
Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU @joxeazurmendikat.bsky.social · 07/05/2025
[Prentsaurrekoa] 📔Liburu aurkezpena 'Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan' (#Jakin) 📝 Mikel Urdangarin Irastorza 📆 maiatzak 13, asteartea ⏰12.00etan 📍Mandasko Dukea aretoa (Donostiako Liburutegi Nagusia @donostiakultura.bsky.social) jakin.eus/liburu-bildu...
023