Sign in

jakin-eus.bsky.social

@jakin-eus.bsky.social
106 followers 28 following 39 posts
PostsRepliesMedia
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 17/09/2025
Bideoan ere ikus ditzakezue jardunaldiko hitzaldiak: jakin.eus/bideoak/2024...
jakin.eus
2024: Gatazkaren memoria Archives - JAKIN Dabilen pentsamendua
r
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 17/09/2025
Azken asteotan memoriari buruzko eztabaidak dakartzan auziei buruz jardunaldi oso bat egin genuen Usubrilen, gaian adituak eta elkarte eta mugimenduak entzunez. Iñaki Sagardoi ikerlariaren artikuluak aurreratu zituen asteotako gai asko: jakin.eus/bideoak/2024... #Jakin263-264
110
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/09/2025
Aste honetan #ONDARETIK: «protestak molestatu ezin duela uste zuten arimaederren bat, asko haserretu zen. Pentsatu nahi dut bestetzuk etorriko zirela korde pixka bat izatera, eta gauza inportanteak – badakizue, genozidioak eta horrelakoak – kirolaren aurretik jartzera» jakin.eus/ondaretik/on...
jakin.eus
[Ondaretik] Kirola baino gauza garrantzitsuagoak - JAKIN Dabilen pentsamendua
Gauza ikaragarriak lortzen ditu kirola bihurtua dagoen espektakuluak. Hainbesterainoko zentraltasuna hartu du, gutxienez, mendebaldeko gizarte-eredu honetan, ezen, askotan, perspektibak ere hankazgora...
010
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
Kike Amonarriz @handle.invalid · 06/07/2025
Joxe Azurmendiren obra guztia @jakin-eus.bsky.social -en. jakin.eus/digitalizazi...
022
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 21/07/2025
#UI53| Elisa Peredo Quiroz : “Hautematen duguna da emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen” www.ueu.eus/komunikazioa... #jakinjardunaldia @jakin-eus.bsky.social @huhezi.bsky.social
ueu.eus
Elisa Peredo Quiroz: “Hautematen duguna da emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen”
012
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 02/07/2025
Joxe Azurmendi hil zaigu. Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena. 40 liburutik gorako obran modernitatearen ideia hegemonikoen irakurketa kritikoa egin du, Euskal Herritik eta euskaraz. Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, eta jarraipena emateko konpromisoa.
11821
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 09/06/2025
Egitasmo kooperatiboek hamarkadak daramatzate Euskal Herrian, eta Jakin aldizkarian bilakaeraren lekukotza ikus daiteke, 'Ondaretik' atalean bildu duguna. Egungo auzien ikuspegitik sakontzeko, Jakin Jardunaldia ekainaren 19-20an Usurbilen. Eman izena! labur.eus/qfplr6fz
labur.eus
[Ondaretik] Kooperatibismoaz - JAKIN Dabilen pentsamendua
Kooperatibismo hitza erabilita aterki handia zabaltzen du batek, honezkero, euskaraz ere. Hamarkada luzetan egon dira egitasmo kooperatiboak Euskal Herrian, eta horien guztien artean arretarik handien...
000
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 06/06/2025
“Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen” jardunaldia aurkezten ari gara @jakin-eus.bsky.social eta Usurbilgo Udalarekin Usurbilen egingo dugu ekainaren 19an eta 20an. #UI53 #JakinJardunaldia Matrikula 👇🏻 ueu.eus/jarduera-aka...
“Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen” jardunaldia aurkezten (UEUren 53. Udako Ikastaroak). Ezkerretik haista Haritz Azurmendi Arrue (Jakin), Irati Iciar Madinabeitia (UEU) eta Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkatea
021
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/05/2025
Mikel Urdangarin: «Mundua era bizigarriago batean pentsatzeko gakoak daude Azurmendiren eta egile feministen arteko elkarrizketan». Gizaki eredua eta gizatasuna bera auzitan dauden garaiotan, tresna aparta jarri du Urdangarinek gure esku. #UrJauzia labur.eus/jhv4pux1
labur.eus
Mikel Urdangarin: «Mundua era bizigarriago batean pentsatzeko gakoak daude Azurmendiren eta egile feministen arteko elkarrizketan» - JAKIN Dabilen pentsamendua
Mikel Urdangarin 2024an izendatu dute doktore, Joxe Azurmendiren pentsamendua egile feministen ideiekin lotuz osatutako tesiarekin. Horren lanketa xehatua dakar, Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi fem...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 14/05/2025
@jpermach.bsky.social-ek metaforek etekin ekonomikoa dutela erakutsi digu bere doktore tesitik abiatuta idatzi duen artikuluan. Posible ote metaforen bidez bankuen erreskatea legitimatzea? Irakurri osorik: labur.eus/mvz0dnrj #Jakin267
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 12/05/2025
Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara ikertu du, Frantsesaren eta batuaren eraginak aztertzeko. Euskaraldiaren atarian ez dator gaizki gogoratzea: Zein da euskara jatorra? Egiten dena! Irakurri osorik: labur.eus/n9p9icxr #Jakin267
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 07/05/2025
Irten da #Jakin267: Hala ere... hau gure oholtza da Hemen lehen artikuluaren amu txiki bat, #OlatzArtola eta #JoneExposito egileen eskutik. Euskal musikagintzaren erradiografia feminista bat 👇
000
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
Cira @ciracrespo.bsky.social · 05/05/2025
Jakinen ale berria atera da, eta barruan nire ekarpenatxoa dago. Intelekualei buruz hitz egiten dut, besteak beste... @jakin-eus.bsky.social jakin.eus/blog/gure-he...
jakin.eus
Gure herriko intelektualak – Cira Crespo - JAKIN Dabilen pentsamendua
Xisterak Duela urte bat pasatxo, margolan bat izan nuen hizpide. Margoak Gu zuen izena eta Elias Salaberria zen egilea. Bulkada batek eraginda bezala begiratzen diet margolanei nik; arte kontutan form...
021
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 29/04/2025
@udanebarinaga.bsky.social Udane Barinagarrementeria: «Punka erradikala izan da ardatz batzuekiko, baina gizon zuri, zis eta heteroen neurrira egina» Musika eszena (trans)feministaz #Jakin267 Entzun osorik: labur.eus/gttkw5nl
010
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/04/2025
Irati Zubia: «Esango dizute, begiratu gora! Horra, zeruan, pentsamendua. Mundua nolakoa den jakin nahi baduzu, begiratu eguzkia. Alabaina, behetik begiratuta eguzkiak min egiten du begietan. "Zerutik gertu ez da ondo egoten", Eta pentsatu ere hobeto egiten da lokatzean» labur.eus/n5oxbhte
011
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/04/2025
@motxales.bsky.social: «itzuli egiten dizut, itzuli egiten dizuet; ez da nirea. ez nire proposamen politikoa, ez nire desira, ez nire iruditegia. ez da nik parekoak eta mundua hartu eta eraiki nahi ditudan modua». Itzulketa bat, itzultzaileak. Eta, batez ere, idazleak. labur.eus/u0zrip35
jakin.eus
dagokionak har dezala - JAKIN Dabilen pentsamendua
testu hau itxiera bat da, eta abiapuntu bat.   ***   arkumea ematen zenuen sakrifiziorako prest esan zidan orain dela hamar urte. arkumea. sakrifiziorako prest. eta hamar urtean eraman dut aldean esal...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 14/04/2025
Harkaitz Cano: «Batzuetan arrazoia ematen diogu norbaiti, baina ez hark eduki dezan, noizbait bueltan ekar diezagun baizik [...]. Bada arrazoia gordetzen duenik, arrazoiak bankuan etekinak emango dizkiolakoan. Arrazoi gordeak dira gure lanaren parte bat» jakin.eus/artikuluak/e...
jakin.eus
Ezjakinaren miniaturak - JAKIN Dabilen pentsamendua
Arrazoi baduzu, ez izan presarik. Marko Aureliok esan zuen hori? Ez nago ziur. Ederra da esaldia, baina agian Marko Aurelio izan behar duzu praktikara eramateko, ala? Edo Marko Aurelio, edo Erroman ja...
011
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 14/04/2025
Badakizu? Jakin berrituaren aurkezpenean gonbidatu paregabeak izan genituen. Horietako hiruren testuak irakurgai jarri ditugu webgunean. Opari txiki bana, datozen egunetan patxadan gozatzeko. Ez galdu! jakin.eus/idatziak/ #DabilenPentsamendua
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 11/04/2025
María Reimóndez eta Danele Sarriugarte elkarrizketan, itzulpenaz eta hegemoniaz. Galegotik, euskaratik, neutraltasunaren falazia eta ikusezina bistaratzeko premia: «Feminismoaren kanona ez dezatela soilik hizkuntza hegemonikoetan diharduten feministek osa» labur.eus/1bczzorg
labur.eus
María Reimóndez: «Mugimendu politikoak eta hizkuntzaren aldekoak klase popularren eta emakumeen aldean egon dira beti» - JAKIN Dabilen pentsamendua
María Reimóndez itzultzaile eta idazle galiziarra mahai inguruan jarri dugu minak izendatzeko ahaleginean martxoan, Bilbon. Ibai Atutxa eta Cira Cresporekin batera osatutako gogoetaz gain, itzultzaile...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 08/04/2025
#TeresaDelValle-ren lanak handik eta hemendik jantzi ditu Jakineko egileak eta testuak. Adibidez, Jaime Altunak hiru testutan izan zuen hizpide «bidea urratu eta zabaldu zuen izen nabarmenetako bat». Haren ekarpenak segiko du bidean.
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 04/04/2025
Ze hamarkadakoa ote testua? «Europa militarki bat eta guztiz indartsua ez bada Errusia eta Ipar-Amerika’n atzaparretan erortzeko arriskuan dago.» Tamalez, gaurkoa izan liteke. Europaren enegarren krisiaz, #Ondaretik 👇 labur.eus/xnuqlpp8
labur.eus
[Ondaretik] Europaren enegarren krisia - JAKIN Dabilen pentsamendua
“Europa militarki bat eta guztiz indartsua ez bada Errusia eta Ipar-Amerika’n atzaparretan erortzeko arriskuan dago.” Esaldi hori irakurri eta ariketa jarriko banizue, esaldia ze garaitakoa den asmatz...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 01/04/2025
@aek-korrika.bsky.social: «Euskara bidegurutzean aurkitzen da berriz eta euskaltzaleok berpizkunde berri bat abiatu behar dugu gure hizkuntzak etorkizuna izan dezan». 25 egun dauzkagu dokumental eder hau jalgi dadin posible egiteko. Ekarpenak👇 www.goteo.org/project/jalg...
goteo.org
JALGI HADI! - Dokumentala
“JALGI HADI!” filmean, korrikak lotzen dituen zazpi lurraldeen bitartez euskararen iragana, oraina eta etorkizunari buruz hausnartuko dugu.
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 25/03/2025
@ainaralasa.bsky.social-ren 'Azalerak' mami sakona du bere baitan. Jakin(guran) joan gatzaizkio bere azken proiektuaren erakusketara, eta (ez)gorputz politikoez, horien hizkuntzaz, kulturaz, eta sorkuntza kolektiboaz aritu zaigu. Ez galdu! Mila esker, #Ehuntze www.youtube.com/watch?v=QLm7...
youtube.com
Jakin(guran): Ainara Lasa Perez
YouTube video by Jakin Fundazioa
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 21/03/2025
#Ondaretik sailaren azken atala irakurgai. Euskaral komikigintzan sortutako crosoverrak bildu ditugu. «Euskarazko komikigintzan ere gorakada horrek crossover fantastiko ugari, asmo handiak, diru gutxi eta sasi-normalizazio prekarizatua ekarri zituen» labur.eus/n87aazko
labur.eus
[Ondaretik] Euskal komikigintzaren crossoverrak - JAKIN Dabilen pentsamendua
Ander Manterola apaiz antropologoak Jakin 174ko Historia bizia saileko elkarrizketan kontatu zuen umetako irakurgai ugari komikiak zituztela, bai berak eta baita bere belaunaldikide askok ere. 1934an ...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 20/03/2025
Udaberria nobedadez beteta dator, tartean Ur-jauzia bildumako Mikel Urdangarinen liburu berria. @berriaegunkaria.bsky.social-n Iñigo Astizek ederki bildutako zerrendan topatuko duzu, liburugintzaren azterketan Xabier Eizagirrek aipatutako «euskal paradoxari» keinu eta guzti👇 labur.eus/o4tzxpqd
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 14/03/2025
Benizze: «eszena propio independenteak garatzeko gaitasuna falta zaigu» Entzun elkarrizketa osorik: labur.eus/uqm6t9af
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 14/03/2025
Azken milurtean (euskal) emakumeez eraiki den irudia gogoetagai, Altzoko urteurrenaren ospakizun jardunaldietan. Bihar 10:0etatik aurrera, saio irekia. @ciracrespo.bsky.social eta #AgurtzanePazCrespo historialariak, @katuajea.bsky.social-k gidatuta. labur.eus/yv0ujdsp
labur.eus
Emakumearen irudi historikoaren inguruko solasaldia, Lorea Agirrek gidatuta Altzon - JAKIN Dabilen pentsamendua
Altzok milurtekoaren inguruan antolatutako jardunaldien baitan, martxoaren 15ean Emakumearen eraikuntza historian, eta etorkizunari begirada gaia jorratuko dute. Saioa borobiltzeko, Lorea Agirrek bide...
001
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 06/03/2025
Ederra atzo Bilboko Bira Kulturgunean sortutako hausnarketa. Hemen duzue kronika labur bat eta laster bideoa osorik. Mila esker @ciracrespo.bsky.social, María Reimóndez, Ibai Atutxa eta Haritz Azurmendi @berriaegunkaria.bsky.social @kontseilua.bsky.social jakin.eus/albisteak/na...
jakin.eus
Nagusiaren etxea eraisteko nagusiarenak ez diren tresna bila - JAKIN Dabilen pentsamendua
María Reimóndez idazle feministaren A casa do amo liburutik abiatuta, menderakuntzen inguruko hausnarketa osatu dute egileak berak, Ibai Atutxak eta Cira Crespok, Haritz Azurmendi Jakinkidearen gidari...
042
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
BERRIA @berria.eus · 22/02/2025
🗣️ ‘Nola izendatu minak. Menderakuntza, kolonialismoa, arrazismoa, barbarismoa...’ mahai ingurua antolatu dute @kontseilua.bsky.social, BERRIAk eta Jakinek. Martxoaren 5ean izango da, Bira kulturgunean, eta sarrera doakoa da. www.berria.eus/berri...
045
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 21/02/2025
#ArtikuluDigitala Jexux Larrañagak 'Subjektu garaikidearen arrakalak' jorratu ditu, artikulu honetan; izango ote gara munduera globalaren logika neoliberalen gidaritzatik askatzeko? Ikusi laburpen bideoa: jakin.eus/bideoak/best... Osorik irakurri: jakin.eus/artikuluak/s...
jakin.eus
Jexux Larrañaga, 'Subjektu garaikidearen arrakalak' - JAKIN Dabilen pentsamendua
Jexux Larrañagak bere Subjektu garaikidearen arrakalak artikulu digitalaren laburpena egin du. Egungo mundueraren norabideak gizarteratze balioan ontzen den gizatasun modu bat nola ahuldu, kamustu, la...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 20/02/2025
Gaur 22 urte Guardia Zibilak 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuen Del Olmo epailearen aginduz. Torrealdai, Uria, Auzmendi, Otamendi, Zubiria, Oleaga, Alegria, Lazkano, Goia eta Gomila eraman zituzten. Gero izan genuen torturen berri. Lehenago ere bai. jakin.eus/ondaretik/on...
jakin.eus
[Ondaretik] Torturaz I - JAKIN Dabilen pentsamendua
«Torturaren arazoa behin eta berriro aipatu dugu Jakin-en, sekula ez aski halere». Atentzioa (eta beldurra) ematen du esaldi hori edozein hamarkadatakoa izan daitekeela. Edozein garaitakoa, bai, eta e...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 20/02/2025
Mikel Ayllon: «Antzerkiaren biziraupenerako mehatxurik handiena antzokiak dira». Kultur programazio publikoaren mugez, espazio alternatiboen galeraz eta euskarazko antzerkiaren zailtasun biderkatuez aritu zaigu. Entzun osorik: labur.eus/AyllonJaking...
labur.eus
Mikel Ayllon, antzerkiaren aukerez eta espazio mugez - JAKIN Dabilen pentsamendua
Mikel Ayllon idazle eta Piszifaktoria kolektiboko antzerkilariak  arte honen inguruko hausnarketa mamitsua egin du Jakin 265: Euskal kultura 2024 aldizkariko artikuluan. Bertan landutako gogoetak kont...
000
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 07/02/2025
🧐 𝗝𝗔𝗞𝗜𝗡 𝗡𝗔𝗛𝗜 duzu 𝗞𝗢𝗡𝗧𝗦𝗘𝗜𝗟𝗨𝗔𝗞 𝗭𝗘𝗥 𝗘𝗚𝗜𝗧𝗘𝗡 duen? 𝗛𝗶𝘇𝗸𝘂𝗻𝘁𝘇𝗮-𝗽𝗼𝗹𝗶𝘁𝗶𝗸𝗲𝘁𝗮𝗻 𝗲𝗿𝗮𝗴𝗶𝘁𝗲𝗮 dugu xede, sektore guztietan eraginez. 🎥👇 𝗕𝗶𝗱𝗲𝗼 𝗵𝗼𝗻𝗲𝘁𝗮𝗻 azaldu dizugu. youtube.com/shorts/aHoEX... ➡️Gure jardunaz gehiago jakiteko, jarrai gaitzazu sareetan eta bisitatu webgunea: www.kontseilua.eus
youtube.com
Zer egiten du Kontseiluak?
YouTube video by Euskalgintzaren Kontseilua
012
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 05/02/2025
#JakinBeharreko222Esaldi liburuko Gaizka Arangurenen hau hautatu dugu aste honetan testuingurua azaltzeko. #PantailakEuskaraz taldeak ederki ulertu eta lantzen duen premia larri bat hizpide, eta artikuluan proposamen zehatzak horri erantzuteko. Irakurri osorik👇 jakin.eus/show/4c63089...
011
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 28/01/2025
Badator #Jakin265 tribiala! Otsaileko ostegunetan, hiruna egile asmatzeko aukera izango duzue. Bat asmatzen duzuenon artean 2024ko kultur kronika dakarren alea zozketatuko dugu. Oraindik ez dakizu nork idatzi duen? Zer dioen bakoitzak?👇 jakin.eus/aldizkaria/j...
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 27/01/2025
#Jakin265 Irati Jimenez idazleak kultur kronikako artikulu nagusian dioena aurreratu digu: 'Zabaldu ditugu begiak euskal literaturan?' 👇 jakin.eus/show/911c954... Euskal literaturaren arazoak eta horiek eztabaidatzeko gogo falta... alegia, hotza❄️ www.youtube.com/watch?v=wPgW...
youtube.com
jakin 265: Irati Jimenez
YouTube video by Jakin Fundazioa
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 27/01/2025
Gaur #222Esaldi atal berrian Alaitz Aizpururen esaldi honetatik abiatu gara testuingurua kontatzeko: Korrikako @katuajea.bsky.social-ren mezua, Txilardegiren eta kideen lana... 👇Hemen irakurri dezakezue esaldia dakarren 'Baginen eta bagara nor' artikulua osorik: jakin.eus/show/13fa3e8... On egin!
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 22/01/2025
#Jakin265 Beñat Goitia Gerenabarrena 'Benizze' musikariak kultur kronikako artikulu nagusia laburtu dizu: Euskal Musikagintza SL 👇 jakin.eus/show/fe86f5b... Monopolioak, lobbyak eta mainstreamari aurre egiten dioten proposamenak... www.youtube.com/watch?v=2Nbm...
youtube.com
Jakin 265: Beñat Goitia Gerenabarrena 'Benizze'
YouTube video by Jakin Fundazioa
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 22/01/2025
@berriaegunkaria.bsky.social/k ederki jaso ditu biharko hitzorduko gogoetarako hari batzuk 👇 www.berria.eus/euskal-herri... Jùlia Ojeda: «Nazio okupatu batean emakume izateak begirada pribilegiatua ematen du estatuei eta patriarkatuari erreparatzeko» On egin! @kontseilua.bsky.social
berria.eus
«Kataluniako feministok espazioak geuretzen ez baditugu, kolonizatuko gaituzte»
Kataluniako nazionalismoa feminismotik —eta alderantziz— birpentsatzea helburu, matriotismoa proiektua abiatu zuten 2023an Julia Ojedak, Anna Punsodak eta Marta Roquetak. Manifestu batean lur hartu...
010
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 22/01/2025
Bihar gogoetarako espazio pribilegiatua zabalduko da Donostiako Emakumeen Etxean. Kabitzen den guztiarentzat zabalik, nola jende hala begirada. Zatoz! @kontseilua.bsky.social @berriaegunkaria.bsky.social Cira Crespo Jùlia Ojeda Idurre Eskisabel @katuajea.bsky.social
011
Reposted by @jakin-eus.bsky.social
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 21/01/2025
2024ko zinema urteaz idatzi dut @jakin-eus.bsky.social aldizkariaren zenbaki berrian, 'Zinzindurrunkarratz', 'Zarata', 'Bizkarsoro' eta 'Azken erromantikoak' filmetatik abiatuta. Azaleko argazkian, baten batek hartu du zinemaren papertxoa; ea zer dakarren, gustura jasoko dugu.
031
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/01/2025
Eta #JakinFilosofatzen atal berrian @ItziarUgarte Oskar Alegriari galdezka... Hemen irakur dezakezue 👇 jakin.eus/show/3615dff... #Jakin265
000
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/01/2025
Artikulu grafikoen egileak: Mariñe Arbeo, Eider Eibar, Adur, Axpi, Joseba Larratxe, Exprai, Dani Fano eta Maite Caballero. Eta, aldizkaria hemen eskuragarri👇 jakin.eus/aldizkaria/j...
121
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/01/2025
Artikulu grafikoen egileak: Mariñe Arbeo, Eider Eibar, Adur, Axpi, Joseba Larratxe, Exprai, Dani Fano eta Maite Caballero. Eta, aldizkaria hemen eskuragarri👇 jakin.eus/aldizkaria/j... #Jakin265
111
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/01/2025
Bi artikulu nagusiak Irati Jimenez idazleak eta Beñat Goitia 'Benizze' musikariak idatzi dituzte, eta arloka: Irati Elorrieta, Galder Unzalu, Amets Aranguren, Andoni Imaz, Irati majuelo, Mikel Ayllon, Iraitz Mateo eta Garazi Ansa. #Jakin265
100
jakin-eus.bsky.social @jakin-eus.bsky.social · 15/01/2025
Kalean da #Jakin265: Euskal kultura 2024. Irantzu Pastorren azaleko irudiak adierazten duen indar eraldatzailearekin zer eta nondik egin dugu iazkoan? 10 artikulu idatzi ta 8 grafiko, galdera horren bueltan arloka. Eta 2023ko liburugintza. www.youtube.com/watch?v=Hiia...
112