Sign in

Irutxuloko Hitza

@irutxulo.bsky.social
450 followers 33 following 8.2K posts

Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak. irutxulo.hitza.eus

PostsRepliesMedia
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 13h
Gutuna | 'Ikasle matxinatuen eredua', Joseba Alvarez, BAMeko kide donostiarra.
irutxulo.hitza.eus
Ikasle matxinatuen eredua
«Alessandre Stellak esaten duen moduan, borrokalari ‘gazteek’ lezioa emango al diote ‘zaharrei’? Seguru baitez»
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 14h
Suhiltzaileek azaldu dutenez, Jon Insaustik konpromisoa hartu du aurten blokeaturiko SPEISen inbertsioak eta datorren urterako aurreikusitakoak 2027ko udal aurrekontuetan txertatzeko.
irutxulo.hitza.eus
Suhiltzaileek alkatearekin izandako bilera «positiboa» izan dela diote
Konpromisoa hartu du aurten blokeaturiko SPEISen inbertsioak eta datorren urterako aurreikusitakoak 2027ko udal aurrekontuetan txertatzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 15h
Taxien Euskal Federazioak manifestazioa egingo du bihar Donostian, administrazioek ibilgailu gidaridunen jarduera arautu dezaten eskatzeko.
irutxulo.hitza.eus
Taxien aferan erakunde publiko bakoitzak «dagokion rola» bete behar duela esan du Insaustik
Taxien Euskal Federazioak manifestazioa egingo du bihar Donostian, administrazioek ibilgailu gidaridunen jarduera arautu dezaten eskatzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 16h
2026ko lehen zortzi hilabeteetako datuek Donostiako airearen kalitatearen hobekuntza sendotu dela berretsi dute. irutxulo.hitza.eus/2...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 17h
🏡 Auzoak | Sukaldari lanak utzi, eta artisau okindegia ireki dute Igaran Borja Martinezek eta Chizuru Yamazakik. Askotariko gariak, orantza eta hartzidura luzea erabiliz egiten dute lan, «betiko moduan». Antiguan saltoki bat irekitzea dute amets.
irutxulo.hitza.eus
Sukaldeko su artetik, obradoreko labera : Irutxuloko Hitza
Sukaldari lanak utzi, eta artisau okindegia ireki dute Igaran Borja Martinezek eta Chizuru Yamazakik. Askotariko gariak, orantza eta hartzidura luzea erabiliz egiten dute lan, «betiko moduan». Etorkizunean, Antiguan saltoki bat irekitzea dute amets.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 18h
'Kanthoria eta Auto-tunea': euskal musikaren –euskaraz egindakoa– historiaren ibilbidea aztertzen duen erakusketa irekiko dute bihar Ernest Lluch Kultur Etxean.
irutxulo.hitza.eus
'Kanthoria eta Auto-tunea': euskarazko musikaren ibilbidea aztertzen duen erakusketa
Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu sortzaileak euskal musikaren –euskaraz egindakoa– historiaren ibilbidea aztertzen du erakusketan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 19h
Jon Insausti alkateak "akordio handiak" lortzeko "hiru eztabaida" seinalatu ditu: "2027ko aurrekontuak, HAPOa eta politika orokorreko osoko bilkura".
irutxulo.hitza.eus
«Espainiatik datorkigun zarata alde batera utzi eta Donostiako erronkei heldu behar diegu»
Alkateak "akordio handiak" lortzeko "hiru eztabaida" seinalatu ditu: "2027ko aurrekontuak, HAPOa eta politika orokorreko osoko bilkura".
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 19h
Igandean jokatuko dute 36. aldiz 3 Hondartzetako krosa. Ondarreta, Kontxa eta Zurriola zeharkatuta osatu beharko dute partaideek 10 kilometroko joan-etorria.
irutxulo.hitza.eus
Hiru hondartzetako krosak 4.500 partaidetik gora izango ditu; erdia baino gehiago, emakumezkoak
Igandean jokatuko dute 36. aldiz 3 Hondartzetako krosa. Ondarreta, Kontxa eta Zurriola zeharkatuta osatu beharko dute partaideek 10 kilometroko joan-etorria. Antiguan hasiko dute proba 10:00etan eta lau taldetan banatuta irtengo dira: 45 minutuz azpikoa, 50 minutuz azpikoa, ordubetez azpikoa, eta ordubetetik gorakoa. 
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 20h
Irailean jarri zuten abian Donostia XXI Foroa egitasmo irekia. Auzo elkarteak eta herritarrak daude sustatzaileen artean, eta abiapuntu gisa hilean behin bilera ireki bat egiteko asmoa dute.
irutxulo.hitza.eus
Donostia XXI Foroa sortu dute, «hiriko gaurkotasunari buruz hausnartzeko»
Auzo elkarteak eta herritarrak daude sustatzaileen artean, eta abiapuntu gisa hilean behin bilera ireki bat egiteko asmoa dute.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 21h
🍸 Hamabietan bermuta | Joskintza eta patroigintzako irakasle eta sortzailea da Asun Dominguez. Bere izena daraman Amara Berriko akademian, oinarrizko joskintza zein neurrirako patroigintza industriala irakasten ditu, aurrez aurre eta online.
irutxulo.hitza.eus
«Arropa ondo geratzeko berme bakarra, arropa hori neurrira egitea da»
Joskintza eta patroigintzako irakasle eta sortzailea da Asun Dominguez. Bere izena daraman akademian, oinarrizko joskintza zein neurrirako patroigintza industriala irakasten ditu, aurrez aurre eta online.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 21h
Asier Esparza donostiarra aurkeztuko du PACMA alderdi animalistak azaroaren 29ko hauteskundeetan, Espainiako Gobernuko presidente izateko.
irutxulo.hitza.eus
Asier Esparza donostiarra aurkeztuko du PACMAk Espainiako presidente izateko
Azaroaren 29an egingo dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta PACMA alderdi animalistak iragarri du Asier Esparza donostiarra izango dela bere presidentegaia.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 22h
Egiako La Farandula mikroteatro taberna itxi egingo dute, bederatzi urteko ibilbidea egin ondoren.
irutxulo.hitza.eus
La Farandula mikroteatro taberna itxiko dute, bederatzi urteren ostean
Egiako La Farandula mikroteatro taberna itxi egingo dute. Hala jakinarazi du aretoak berak bere sare sozialetan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 22h
Urriaren 8tik 12ra bitarte, Realak Anoetako ateak irekiko ditu nahi duten zaleek apirilaren 18an irabazitako Espainiako Koparekin argazkia doan egin ahal izateko.
irutxulo.hitza.eus
Realak apirilaren 18an irabazitako koparekin argazkia doan egin ahal izango dute zaleek
Urriaren 8tik 12ra bitarte, Realak Anoetako ateak irekiko ditu nahi duten zaleek apirilaren 18an irabazitako koparekin argazkia ateratzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 23h
✍️ Iritzia | 'Hauteskundeak, etxebizitza eta borrokarako beharra', Asier Genua, medikua.
irutxulo.hitza.eus
Hauteskundeak, etxebizitza eta borrokarako beharra
«Hauteskundeetan gure arazoak konponduko dituztela saltzen diguten politikari profesionalen fartsa etengabe errepikatzen da»
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 23h
Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxeak Ibon Martin idazle donostiarrak idatzitako Ane Cesteroren liburu sagaren eskubideak eskuratu ditu, ikus-entzunezkoetara egokitzeko asmoarekin.
irutxulo.hitza.eus
Ibon Martinen Ane Cesteroren saga ikus-entzunezkoetara egokitu nahi dute
Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxeak Ibon Martin idazle donostiarrak idatzitako Ane Cesteroren liburu sagaren eskubideak eskuratu ditu.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 06/10/2026
🏘️ Hiria | 2027ko udal aurrekontu proposamenak SPEISeko inbertsioei «zero euro» esleitzen dizkiela deitoratu dute. Ordea, Donostiako Udalak dio suhiltzaileen sailerako dirua egongo dela, aurkezturikoak «behin-behineko» aurrekontuak direlako.
irutxulo.hitza.eus
Suhiltzaileek salatu dute alkateak aurrekontua «lapurtu» egin diela
Aurrekontu proposamenak SPEISeko inbertsioei «zero euro» esleitzen dizkiela deitoratu dute. Ordea, udalak dio suhiltzaileen sailerako dirua egongo dela.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
🍂 Hau da sudadera grisa lortzeko azken unea. HARPIDETU ETA JASO OPARI MUNDU OSOA DA TOKIKOA SUDADERA. *XL neurria amaitu da, honezkero. Baina beste neurri guztiak zain dituzu gure armairuan. irutxulo.hitza.eus/h...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Ehiza txakurrak Animalien Osasunaren Legean sartzearen alde mobilizatuko dira Donostian, PACMA alderdiak antolatuta.
irutxulo.hitza.eus
Ehiza txakurrak Animalien Osasunaren Legean sartzearen alde mobilizatuko dira
PACMA alderdi animalistak elkarretaratzeak antolatu ditu Espainiako Estatuko hamahiru hiritan, tartean Donostian, ehiza txakurrak Espainiako Animalien Osasunaren Legean kontuan izan ditzatela aldarrikatzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Eskola Jokoen piraguismo lehiaketa antolatu du Donostia Kayak klubak, urriaren 18rako.
irutxulo.hitza.eus
Eskola Jokoen piraguismo lehiaketa antolatu du Donostia Kayak klubak
Donostia Kayak piraguismo klubak Eskola Jokoen lehiaketa antolatu du urriaren 18rako (igandea), 10:00etik 12:00etara, Urumea ibaian, Donostian.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Senegalera eramateko "30.000 maskara, dozena bat makila, 50 aterki, dozenaka praka, eguzkitako bat eta oinetakoak" eman dizkio Udaltzaingoak Baobab Euskal Herria Fundazioari.
irutxulo.hitza.eus
Senegalera eramateko materiala eman dio Udaltzaingoak kooperazio erakunde bati
Udaltzaingoak 30.000 maskara, dozena bat makila, 50 aterki, dozenaka praka, eguzkitako bat eta oinetakoak eman dizkio gaur Baobab Euskal Herria Fundazioari.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Joan den ostiraletik, hilaren 2tik, Urumeako Atlas Emozionala erakusketa dago ikusgai Gladys Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.
irutxulo.hitza.eus
'Urumeako Atlas Emozionala' erakusketa zabaldu dute Gladys Enean
Joan den ostiraletik, hilaren 2tik, Urumeako Atlas Emozionala erakusketa dago ikusgai Gladys Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
🎉 Jaiak | Superxagu jaietako Harri-Orri-Har edo NAN jaurtiketa «jaiak ezagutzera emateko modu bat» direla aitortu dute Nerea Iriondo eta Gorka Correyero jai batzordeko kideek. Desberdindu egiten dituzte beste jaiengandik eta auzoa sortzen laguntzen dute.
irutxulo.hitza.eus
Superxagu jaiak: «Laguntzeko prest dagoen jende gehiago agertu da»
Superxagu jaietako Harri-Orri-Har edo NAN jaurtiketa «jaiak ezagutzera emateko modu bat» direla aitortu dute Nerea Iriondo eta Gorka Correyero jai batzordeko kideek. Desberdindu egiten dituzte beste jaiengandik eta auzoa sortzen laguntzen dute.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Hilaren 17an, 15. Elkar Sketch marrazketa maratoia egingo dute Donostian; hiriko mapa kulturaleko bost gunetik lau marraztu beharko dituzte parte hartzaileek.
irutxulo.hitza.eus
15. Elkar Sketch marrazketa maratoia egingo dute urriaren 17an
Hilaren 17an, 15. Elkar Sketch marrazketa maratoia egingo dute Donostian; hiriko mapa kulturaleko bost gunetik lau marraztu beharko dituzte parte hartzaileek.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Metropolitan kirol zentroko hiru langile kaleratu dituzte, eta kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar. Ia sei hilabete daramatzate greba mugagabean.
irutxulo.hitza.eus
Metropolitan kirol zentroko hiru langile kaleratu dituzte, «greba betean»
Elkarretaratzera deitu dute astearterako (hilak 6), 10:45ean, zentroan bertan. Langileek ia sei hilabete daramatzate greba mugagabean.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Bosgarrenez egin zuten atzo Donostiako Maratoi Erdia, orain arteko partaidetza handienarekin —5.200 lagunek eman zuten izena—.
irutxulo.hitza.eus
Kiptook 50 urtetik gorako munduko errekorra ezarri du Donostiako Maratoi Erdian
Bosgarrenez egin zuten atzo Donostiako Maratoi Erdia, orain arteko partaidetza handienarekin —5.200 lagunek eman zuten izena—.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Udaltzaingoak identifikaturiko pertsonek ez dute zigorrik jasoko etxegabeei kalean janaria banatzeagatik. Udaleko Hiri Proiektuen eta Espazio Publikoaren Sailak salaketa guztiak artxibatu ditu.
irutxulo.hitza.eus
Udalak artxibatu egin ditu Udaltzaingoak janaria kalean banatzeagatik jarritako salaketak
Juantxo Marrerok jakinarazi zuenez, udaleko zerbitzu teknikoek ebatzi dute elikagaiak espazio publikoan ematea ez dela arau hauste bat.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Kirol emaitzak | Ibaeta Basket ederki abiatu du liga, eta Realeko emakumezkoen futbol eta belar hockey taldeek sasoiko lehen garaipena eskuratu dute.
irutxulo.hitza.eus
Ibaeta Basketek garaipen on batekin abiatu du liga
Realeko nesken futbol eta belar hockey taldeek behar zuten ligako lehen partida irabazi dute, asteburu honetan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
🎉 Jaiak | Adin guztientzako egitaraua osatzea lortu dute Martuteneko jaietan. Aurten, lehen aldiz, gazteentzako bazkaria antolatu dute, eta musika eskaintza orekatzeko ahalegin berezia egin dute.
irutxulo.hitza.eus
Jaiak 'pil-pilean' ospatzeko gogotsu daude Martutenen
Aurten, lehen aldiz, gazteentzako bazkaria antolatu dute, eta musika eskaintza orekatzeko ahalegin berezia egin dute.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Sagar Uzta festa ospatu zuten larunbatean bigarrenez, Aieten. Hirian gauzatzen den halako jarduera bakarra da, eta xede du sagardoa egiteko prozesu tradizionala modu erraz eta parte hartzailean ezagutzera ematea.
irutxulo.hitza.eus
Sagar Uzta festa egin dute Katxolan
Sagar Uzta festa ospatu zuten larunbatean bigarrenez, Aieten. Hirian egiten den halako jarduera bakarra da, eta xede du sagardoa egiteko prozesu tradizionala modu erraz eta parte hartzailean ezagutzera ematea. 
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Gutuna | 'Nor da etxebizitzaren arazoa', Arantxa Resa Ansola
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Jon Insausti alkateak jakinarazi duenez neurri berriak ezarriko ditu Donostiako Udalak etxegabetze prozesuetan donostiarrak babesteko.
irutxulo.hitza.eus
Udalak etxegabetze prozesuen harira neurri berriak hartuko ditu
Naiz Homesi eta Azorari zuzendu zaie alkatea, hainbat etxegabetze prozesu dituztelako martxan eta udalak bitartekaritza lana egin nahi duelako.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
✍️ Iritzia | 'Bosgarrena, plaza bete arte', Itziar Eguren, Donostia Arraun Lagunak-eko presidentea.
irutxulo.hitza.eus
Bosgarrena, plaza bete arte
«Bosgarrena ospatzen ere ikasi dugu. Herriko plazak herri baten gertakari handien lekuko dira. Donostiarron plaza kuttuna ere bai»
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
Atzoko egunez, hilak 4, amaitu ziren aurtengo Mikologia Jardunaldiak. Hala, urtero lez, onddoek eta perretxikoek hartu zuten Loiolako Latsari plaza.
irutxulo.hitza.eus
Loiolako Perretxiko jaia, iruditan
Atzoko egunez, hilak 4, amaitu ziren aurtengo Mikologia Jardunaldiak. Hala, urtero lez, onddoek eta perretxikoek hartu zuten Loiolako Latsari plaza.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 05/10/2026
🗞️ Erreportajea | Euskararen arnasguneak indartu eta zabaltzeko asmoz, Gipuzkoa arigune egitasmoa garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Taupa Euskaltzaleen Mugimendua, besteak beste, Añorga arigune proiektuaren bidez.
irutxulo.hitza.eus
Añorga arigune: euskarari arnasa eman, zabaltzeko
Euskararen arnasguneak indartu eta zabaltzeko asmoz, Gipuzkoa arigune egitasmoa garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Taupa Euskaltzaleen Mugimendua, besteak beste, Añorga arigune proiektuaren bidez.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 04/10/2026
🎞️ Zinema kritika | Ines Arrue Unanue @Zinea-ko kritikariak ‘Heart of the beast’ filmari buruz idatzi du aste honetan.
irutxulo.hitza.eus
Gizakia, txakurra eta biziraupenaren azken lotura
Filma: HEART OF THE BEAST Zuzendaria: David Ayer Urtea: 2026 Herrialdea: AEB David Ayerrek –Fury, The Beekeeper– biziraupeneko thrillerra eta […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 04/10/2026
🍸 Hamabietan bermuta | Joskintza eta patroigintzako irakasle eta sortzailea da Asun Dominguez. Bere izena daraman Amara Berriko akademian, oinarrizko joskintza zein neurrirako patroigintza industriala irakasten ditu, aurrez aurre eta online.
irutxulo.hitza.eus
«Arropa ondo geratzeko berme bakarra, arropa hori neurrira egitea da»
Joskintza eta patroigintzako irakasle eta sortzailea da Asun Dominguez. Bere izena daraman akademian, oinarrizko joskintza zein neurrirako patroigintza industriala irakasten ditu, aurrez aurre eta online.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 04/10/2026
✍️ Iritzia | 'Hauteskundeak, etxebizitza eta borrokarako beharra', Asier Genua, medikua.
irutxulo.hitza.eus
Hauteskundeak, etxebizitza eta borrokarako beharra
«Hauteskundeetan gure arazoak konponduko dituztela saltzen diguten politikari profesionalen fartsa etengabe errepikatzen da»
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 04/10/2026
⏳ Atzera begira | Kondairak gerora dira kondairak. Momentuan, izua eta ezinegona sortzen dute. Halaxe jaso zituen izaki hainbat beldurgarriren istorio batzuk 'La Voz de Euskadi'-k, joan den mendearen amaieran.
irutxulo.hitza.eus
Mamuak Donostian: Egan-sugea eta Txuriskua
Donostiako gauak, duela gutxi arte, behintzat, mamu eta mota askotariko munstroz beterik egon dira, Euskal Herriko herri gehienenak nola. Zorionez, […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
Marian Perez Bentaberriko maizterrak hartu du hitza LABek eta hainbat gizarte mugimenduk deituriko Donostiako mobilizazioan. Elkartzearen garrantzia nabarmendu du, besteak beste.
irutxulo.hitza.eus
«Egun hauetan argi geratu da elkartzen bagara, aurrera egiten dugula»
Marian Perez Bentaberriko maizterrak hitza hartu du LABek eta hainbat gizarte mugimenduk deituriko Donostiako mobilizazioan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
Atzo, hilak 2, Bilintxi Balantxa bertso elkarteak antolaturiko Bilintx Sariaren bigarren finalerdia jokatu zuten, Groseko Marruma Elkartean.
irutxulo.hitza.eus
Txaber Altube sailkatu da finalera, Bilintx Sariaren bigarren finalerdian
Giro ederra izan zen Marruma elkarteko saioan, eta 45 bertsozale inguru elkartu ziren Ander Aranburuk aurkeztutako bertso afariaz gozatzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
LAB sindikatuak eta hainbat gizarte mugimenduk deituriko Donostiako manifestazioan, putre funtsak Euskal Herritik kanporatzeko eskatu dute.
irutxulo.hitza.eus
Etxebizitzaren negozioari «ezezko borobila» emateko atera dira kalera
LAB sindikatuak eta hainbat gizarte mugimenduk deituriko Donostiako manifestazioan, putre funtsak Euskal Herritik kanporatzeko eskatu dute.
001
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
Lehiatzen ez duenak irabazteko aukera gutxiago ditu. Hori da atzo arratsaldean Realari gertaturikoa, Anoetako Euskal Herria Txapelaren finalean.
irutxulo.hitza.eus
Txapelik gabe, baina burua lepo gainean - Irutxuloko Hitza
Realak Euskal Herria Txapelaren finala galdu du Athleticen aurka, Anoetan jokaturiko ezohiko euskal derbian (0-1).
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
Pasa den asteazkenean, Udaltzaingoak, bi gizon atxilotu zituen, ustez adineko emakume bati 6.000 euroko iruzurra egiten ari zitzaizkiola.
irutxulo.hitza.eus
Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu 78 urteko emakume bati iruzur egitea egotzita
Pasa den asteazkenean, Udaltzaingoak, bi gizon atxilotu zituen, ustez adineko emakume bati 6.000 euroko iruzurra egiten ari zitzaizkiola.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
"Euskal Herrian inoiz izan den ekimen judizialik jendetsuena" aurkeztu du gaur goizean Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak (GEBehatokia), Donostian.
irutxulo.hitza.eus
Torturak jasandako 29 lagunek haien kasuak judizialki berriz ikertzeko eskatu dute
"Euskal Herrian inoiz izan den ekimen judizialik jendetsuena" aurkeztu du gaur goizean Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak, Donostian.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
🎉 Jaiak | Superxagu jaietako Harri-Orri-Har edo NAN jaurtiketa «jaiak ezagutzera emateko modu bat» direla aitortu dute Nerea Iriondo eta Gorka Correyero jai batzordeko kideek. Desberdindu egiten dituzte beste jaiengandik eta auzoa sortzen laguntzen dute.
irutxulo.hitza.eus
Superxagu jaiak: «Laguntzeko prest dagoen jende gehiago agertu da»
Superxagu jaietako Harri-Orri-Har edo NAN jaurtiketa «jaiak ezagutzera emateko modu bat» direla aitortu dute Nerea Iriondo eta Gorka Correyero jai batzordeko kideek. Desberdindu egiten dituzte beste jaiengandik eta auzoa sortzen laguntzen dute.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
✍️ Iritzia | 'Bosgarrena, plaza bete arte', Itziar Eguren, Donostia Arraun Lagunak-eko presidentea.
irutxulo.hitza.eus
Bosgarrena, plaza bete arte
«Bosgarrena ospatzen ere ikasi dugu. Herriko plazak herri baten gertakari handien lekuko dira. Donostiarron plaza kuttuna ere bai»
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
🏘️ Hiria | 2027ko udal aurrekontu proposamenak SPEISeko inbertsioei «zero euro» esleitzen dizkiela deitoratu dute. Ordea, Donostiako Udalak dio suhiltzaileen sailerako dirua egongo dela, aurkezturikoak «behin-behineko» aurrekontuak direlako.
irutxulo.hitza.eus
Suhiltzaileek salatu dute alkateak aurrekontua «lapurtu» egin diela
Aurrekontu proposamenak SPEISeko inbertsioei «zero euro» esleitzen dizkiela deitoratu dute. Ordea, udalak dio suhiltzaileen sailerako dirua egongo dela.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 03/10/2026
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Donostiako kaleetan barrena.
irutxulo.hitza.eus
Espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubidearen alde elkartu dira
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Donostiako kaleetan barrena.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 02/10/2026
💭 Klik-klak | Sarri, topatzen naiz nire burutik atera den ideiarekin zeharo harrituta, nireak izango ez balira nola.
irutxulo.hitza.eus
'Vull butà', dinbi-danba eta armak... nork?
Ez dira guztiz nire errua –are gutxiago zurea, irakurle, noski– nire buruaren abiaduran gertatzen diren sinapsiak. Bihotzak bere kabuz taupaka […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 02/10/2026
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak gaur jakinarazi ditu Zilarrezko Euskadi sariak, eta hiru donostiarrek jaso dute komiki onenaren aitortza.
irutxulo.hitza.eus
Zilarrezko Euskadi saria irabazi du 'Kontua eta zikina' komikiak
Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak gaur jakinarazi ditu Zilarrezko Euskadi sariak, eta hiru donostiarrek jaso dute komiki onenaren aitortza.
000