Sign in

Irutxuloko Hitza

@irutxulo.bsky.social
445 followers 33 following 8.1K posts

Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak. irutxulo.hitza.eus

PostsRepliesMedia
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 6m
Berritasun gisara, urriaren 19tik azaroaren 1era bitarte, txertatzeko guneak ahalbidetuko ditu Osakidetzak EAEko hiru hiriburuetan. Groseko anbulatorioa izango da Donostiakoa.
irutxulo.hitza.eus
Groseko anbulatorioan jarri ahal izango da gripearen aurkako txertoa
Berritasun gisara, urriaren 19tik azaroaren 1era bitarte, txertatzeko guneak ahalbidetuko ditu Osakidetzak EAEko hiru hiriburuetan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 42m
Basque Culinaryk Manteoko eraikinean ireki duen jatetxearen egitea berehala etetea eskatu du Uliako auzo elkarteak.
irutxulo.hitza.eus
Uliako auzo elkarteak Basque Culinaryren pizza denda ixtea eskatu du
Basque Culinaryk Manteoko eraikinean ireki duen jatetxearen egitea berehala etetea eskatu du Uliako auzo elkarteak.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 1h
✍️ Gutuna | 'Turistifikazioa eta etxebizitza, borroka beraren bi fronte', Jon Zubizarreta, Jarkiko militantea. irutxulo.hitza.eus/g...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 1h
✍️ Iritzia | 'Antolakuntza, berme bakarra', Saretxe etxebizitza sindikatuko kidea.
irutxulo.hitza.eus
Antolakuntza, berme bakarra
«Lege baten existentziak ez du horren aplikazioa bermatzen, eta beraz, gu gara legea beteko dela ziurta dezakeen berme bakarra»
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 2h
Donostiako Emakumeen Etxeak beste urte batez egingo du Emakumeek Egindako Zinemaz jardunaldia, hilak 19, 20 eta 21ean ospatuko dute Antzoki Zaharrean.
irutxulo.hitza.eus
Emakumeek Egindako Zinemaz jardunaldia hamabostgarren aldiz egingo dute
Donostiako Emakumeen Etxeak beste urte batez egingo du Emakumeek Egindako Zinemaz jardunaldia, hilak 19, 20 eta 21ean ospatuko dute Antzoki Zaharrean.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 2h
🗞️ Erreportajea | Euskararen arnasguneak indartu eta zabaltzeko asmoz, Gipuzkoa arigune egitasmoa garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Taupa Euskaltzaleen Mugimendua, besteak beste, Añorga arigune proiektuaren bidez.
irutxulo.hitza.eus
Añorga arigune: euskarari arnasa eman, zabaltzeko
Euskararen arnasguneak indartu eta zabaltzeko asmoz, Gipuzkoa arigune egitasmoa garatzen ari dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Taupa Euskaltzaleen Mugimendua, besteak beste, Añorga arigune proiektuaren bidez.
010
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 16h
Azaroaren 21ean jarriko dute abian Donostiako topoaren pasabidea. Egun horretan, Satorralaia bizilagunen mugimenduak umorezko elkarretaratze bat egingo du Easo plazan, 12:00etan.
irutxulo.hitza.eus
Satorralaiak umorezko elkarretaratzea egingo du topoaren pasabidearen inaugurazio egunean
Azaroaren 21ean, Satorralaia bizilagunen mugimenduak umorezko elkarretaratze bat egingo du Easo plazan, 12:00etan. 
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 17h
🎉 Asteburu honetarako plan bila zabiltza Donostian? Musika, antzerkia, zinema... askotariko kultur eta aisialdi eskaintza aurkituko duzu gure agendan.
irutxulo.hitza.eus
Asteburu honetarako plan bila zabiltza Donostian?
Zer plan duzu asteburu honetan Donostian? Gure agendan ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, eta egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizugu jarraian.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 18h
Asteleheneko entrenamenduan, Elene Frescok orkatila bihurritu zuen, eta mediku azterketak egin ostean, eskuin orkatilako lotailuaren haustura partziala dauka.
irutxulo.hitza.eus
Elene Fresco Bera Berako jokalariak ere min hartu du
Astelehenean orkatila bihurritu zuen, eta mediku azterketak egin ostean, eskuin orkatilako lotailuaren haustura partziala dauka.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 19h
Gaur ireki dute 37. Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen gazte epaimahaiaren parte izateko izen-ematea. 18 eta 30 urte arteko gazteek eman dezakete izena bertan parte hartzeko.
irutxulo.hitza.eus
Beldurrezko Astearen gazte epaimahaian parte hartzeko izena emateko epea ireki dute
Izen-ematea Donostiako Udalaren Gazteria Sailaren webgunean egin behar da, eta hilaren 20ra arte egongo da irekita.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 20h
Izenak dion moduan, Hiru Hiriburuak emakumezkoen esku pilota txapelketa Donostia, Bilbo eta Gasteizen jokatzen dute, hiru asteburutan. 80 pilotarik parte hartu zuten irailaren 20an Arabako hiriburuan aurrera eramandako kanporaketetan.
irutxulo.hitza.eus
Hiru Hiriburuak txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte igandean Atano III.an
Izenak dion moduan, Hiru Hiriburuak emakumezkoen esku pilota txapelketa Donostia, Bilbo eta Gasteizen jokatzen dute, hiru asteburutan. 80 pilotarik parte hartu zuten irailaren 20an Arabako hiriburuan aurrera eramandako kanporaketetan. Han sailkatutakoen bigarren geltokia Atano III.a izango da igandean, hilak 4.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 21h
Igande honetan (hilak 4) egingo dute Rural Kutxa Donostiako Maratoi Erdia; 5.000 izen ematetik gora daude, lasterketan parte hartzeko.
irutxulo.hitza.eus
5.000 korrikalari baino gehiago bilduko ditu igandean Donostiako Maratoi Erdiak
Igande honetan (hilak 4) egingo dute Rural Kutxa Donostiako Maratoi Erdia; 5.000 izen ematetik gora daude, lasterketan parte hartzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 21h
🎉 24 ORDUKO ZOZKETA BEREZIA 💠 Bera Beraren eta Eldaren arteko partida ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu! Azkar ibili, HITZAKIDE, eta lortu larunbat honetan jokatuko den partida ikusteko sarrera bikoitza! irutxulo.hitza.eus/h...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 21h
Gazteak Musikaren Egunaren bigarren edizioa egingo du urriaren 11n Tabakaleran, eta 12 ordu inguruko egitaraua izango du.
irutxulo.hitza.eus
12 orduko musika eskaintza Tabakaleran, musikaren egunean
Gazteak Musikaren Egunaren bigarren edizioa egingo du urriaren 11n Tabakaleran, eta 12 ordu inguruko egitaraua izango du. 11:30etik aurrera, Euskal […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 22h
💙 Gure Berri | Kirola eta euskara sustatuko ditu IRUTXULOKO HITZAk, Bera Beraren eskutik Akordioaren bidez, bi eragileek Donostiako kirol jardueraren berri ematen eta euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute. 🔗
irutxulo.hitza.eus
Kirola eta euskara sustatuko ditu IRUTXULOKO HITZAk, Bera Beraren eskutik - Irutxuloko Hitza
IRUTXULOKO HITZAk eta Bera Berak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, kirola, euskara eta tokiko komunitatea sustatzeko helburuarekin. Akordioaren bidez, bi eragileek […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 22h
Planaren helburua hiriko merkataritza sarea indartzea da, berrikuntza, lankidetza eta jasangarritasuna ardatz hartuta.
irutxulo.hitza.eus
Donostiako Udalak 2026-2030 aldirako Merkataritza Plan Estrategikoa onartu du
  Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, 2026-2030 aldirako Merkataritza Plan Estrategiko berria onartu du. Planaren helburua hiriko merkataritza sarea indartzea […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 23h
Marte Lasartek Belakorekin elkarlanean egindako lan berria kaleratu du: 'Profeten Lurraldea'. Azaroaren 3an kaleratuko duen LParen aurretik dator abestia.
irutxulo.hitza.eus
'Profeten Lurraldea', Marte Lasarteren lan berria
Marte Lasartek Belakorekin elkarlanean egindako lan berria kaleratu du: 'Profeten Lurraldea'. Azaroaren 3an kaleratuko duen LParen aurretik dator abestia.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 23h
Parte Zaharreko Mari kaleko 12. zenbakian kokatutako Txoko jatetxeak pertsiana jaitsi du betiko, 41 urteren ostean.
irutxulo.hitza.eus
Txoko jatetxeak pertsiana jaitsi du, 41 urteren ostean
Parte Zaharreko Mari kaleko 12. zenbakian kokatutako Txoko jatetxeak pertsiana jaitsi du betiko, 41 urteren ostean.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 01/10/2026
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Euskal Itsas Museoak Nazioarteko Tinatxo Estropada antolatu du bosgarrenez. Larunbatean, hilak 3, egingo dute, Donostiako kaiko arrapalatik abiatuta, 10:00etan.
irutxulo.hitza.eus
Bosgarren Nazioarteko Tinatxo Estropada egingo dute larunbatean kaian
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Euskal Itsas Museoak Nazioarteko Tinatxo Estropada antolatu du bosgarrenez. Larunbatean, hilak 3, egingo dute, Donostiako kaiko arrapalatik abiatuta, 10:00etan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 01/10/2026
Ekialdeko Barrutiko Batzarren bileratik «altxatu» dira auzoetako elkarteak, alkatearen aurrean, udalak aurrekontua «izoztu» ostean. Ez dira itzuliko "izoztutako aurrekontuei erantzun bat eman arte".
irutxulo.hitza.eus
Ekialdeko Barrutiko Batzarren bileratik «altxatu» dira auzoetako elkarteak, udalak aurrekontua «izoztu» ostean
Ekialdeko Barrutiko Batzarrean ordezkaritza duten hamar elkarteak Jon Insausti alkatearekin izandako bileratik joan dira, eta ez dira itzuliko "izoztutako aurrekontuei erantzun bat eman arte".
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 01/10/2026
Denboraldiko lehen garaipena ez dute berehalakoan ahaztuko. Reala Europa kopako final-zortzirenetarako sailkatu zen atzo Eskoziako Heart of Midlothian taldea kanporatu ostean (4-0).
irutxulo.hitza.eus
Realak gol festarekin egin du aurrera Europan
Txuri-urdinek itzulerako partida bikaina jokatuta menderatu dituzte Heart of Midlothian eskoziarrak, Zubietan (4-0).
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 01/10/2026
Hilaren 16an antolatu du Minbiziaren Aurka Euskadin elkarteak Euskadi Minbiziaren Aurka IV. Kongresua eta arreta minbizia duten pertsonen paper aktiboan jartzea du helburu.
irutxulo.hitza.eus
Minbiziaren Aurka Euskadin elkarteak kongresua antolatu du
Hilaren 16an antolatu du elkarteak kongresua eta arreta minbizia duten pertsonen paper aktiboan jartzea du helburu.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 01/10/2026
🎉 ZOZKETAK 💠 Iker Laurobaren emanaldia ikusteko sarrera bikoitza 💠 San Telmo museoa bisitatzeko sarrera bikoitza 💠 'Hezur berriak' liburua 💠 'Erupcja' ikusteko sarrera bikoitza irutxulo.hitza.eus/h...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Donostiarra Kaiarribak jakinarazi duenez, Angel Larrañagak (Tolosa, 1967) hartuko du emakumezkoen traineruaren gidaritza.
irutxulo.hitza.eus
Angel Larrañaga izango da Donostiarraren emakumezkoen traineruaren entrenatzailea
Ibon Urbietak utzitako lekua hartu eta ETE ligatik Euskotren ligara bueltatzea izango da tolosarraren helburua.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Larunbatean ospatuko dute Sagar Uzta festa Aieteko Katxola baserriaren eta Miramongo sagastiaren inguruan.
irutxulo.hitza.eus
Larunbatean ospatuko dute Sagar Uzta festa Aieteko Katxola baserrian
Aieteko Katxola baserriaren eta Miramongo sagastiaren inguruan ospatuko dute bigarren urtez Sagar Uzta festa. Jardunaldia 10:30ean hasiko da, baserrian, eta ondoren, Miramongo sagastira joango dira sagarrak jasotzera.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Donostian saskibaloia, talentuaren garapena eta jokalarien prestakuntza elkarrekin bultzatzeko asmoarekin, Ibaeta Basketek eta Donostiako Atletikok lankidetza hitzarmena sinatu dute.
irutxulo.hitza.eus
Ibaeta Basketek eta Donostiako Atletikok indarrak batu dituzte
Donostian saskibaloia, talentuaren garapena eta jokalarien prestakuntza elkarrekin bultzatzeko asmoarekin elkartu dira.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Sarekada horretan atxilotu zituzten Garazi Rodriguez, Mikel Eskirotz, Aitziber Arrieta, Maialen Eldua eta Asier Coloma donostiarrak. Azken honek ez zuen torturarik salatu, Ipar Euskal Herrian atxilotu baitzuten, inkomunikazio aldirik gabe.
irutxulo.hitza.eus
Segiren kontrako sarekada batean atxilotutako 30 lagunek haien torturak ikertzeko eskatuko dute
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak (GEBehatokia) ekimen judizial kolektibo bat aurkeztuko du larunbatean, urriaren 3an, Donostian. Hogeita hamar bat lagunek […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Udalak 445.00 euroko inbertsioa egin du hainbat haur parke berritu eta hobetzeko. Irailaren hasieran ekin zien lanei eta bi edo hiru hilabete arteko epea aurreikusi du lan denak amaitzeko.
irutxulo.hitza.eus
Udalak 445.00 euroko inbertsioa egin du hainbat haur parke berritu eta hobetzeko
Irailaren hasieran hasi zen udala hamabost haur parke berritu eta hobetzeko lanetan, bi edo hiru hilabete arteko epea aurreikusi du lan denak amaitzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
💚 DONOSTIAKO EUSKARA ELKARTEAK | Aiete Donostiako euskara elkarteak ezagutu nahi dituzu? Zure auzokideekin euskararen alde egin nahi duzu? Egitasmoetan parte hartu nahi duzu baina ez dakizu nola jarri harremanetan? 🏘️ GAURKOAN, AIETE!
irutxulo.hitza.eus
Ezagutu gertutik Donostiako euskara elkarteak - Irutxuloko Hitza
Donostiako euskara elkarteak ezagutu nahi dituzu? Zure auzokideekin euskararen alde egin nahi duzu? Egitasmoetan parte hartu nahi duzu baina ez […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Txuri-urdinek Heart of Midlothian eskoziarren aurka jokatuko Europa kopako final-hamaseirenetako itzulerakoa, Zubietan (19:00).
irutxulo.hitza.eus
Realak behar duen garaipena da
Txuri-urdinek Heart of Midlothian eskoziarren aurka jokatuko Europa kopako final-hamaseirenetako itzulerakoa, Zubietan (19:00).
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Donostiako Udalak baztertu egin zuen Antondegi berdegunean etxebizitzak eraikitzeko egitasmoa, baina mahai gainean jarri du, berriz ere, Eusko Jaurlaritzak.
irutxulo.hitza.eus
Antondegiko 3.000 etxebizitzen proiektua berreskuratu nahi du Eusko Jaurlaritzak
Saltsa berriro ere etxebizitzari loturiko proiektuekin, Eusko Jaurlaritzak dioenari erantzuna eman baitio, azkar batean, Donostiako Udalak. Gaur goizean, Denis Itxaso […]
011
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
2027ko aurrekontu proposamena "behin-behinekoa" dela adierazi du, eta suhiltzaileen sailera dirua bideratzeko bi modu daudela.
irutxulo.hitza.eus
Udalak dio suhiltzaileen sailerako dirua egongo dela
Udaleko iturrien arabera, aurrekontu proposamena "behin-behinekoa" da, eta sailera dirua bideratzeko bi modu daudela azaldu dute.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Neguko ordutegiarekin igogailuak, eskailerak eta arrapala mekanikoak 07:00etatik 23:00etara artean egongo dira martxan ostegunetik aurrera.
irutxulo.hitza.eus
Ostegunetik aurrera neguko ordutegia izango dute mugikortasun bertikaleko elementuek
Neguko ordutegiarekin igogailuak, eskailerak eta arrapala mekanikoak 07:00etatik 23:00etara artean egongo dira martxan.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Agitiko kalan ez da algak ekoizteko enpresarik egongo. Halaxe berretsi du ingurumen osasun eta iraunkortasun zerbitzuen buruak gaia ebazteko txostenean, kontrako balorazioa emanez Blue Reef Algae enpresaren proiektuari.
irutxulo.hitza.eus
Udalak ezetz esan dio Agitiko arrain haztegian algak ekoizteko proiektuari
Agitiko kalan ez da algak ekoizteko enpresarik egongo. Halaxe berretsi du ingurumen osasun eta iraunkortasun zerbitzuen buruak gaia ebazteko txostenean, […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Datorren urriaren 10ean, Saretuz sareak “subiranotasunaren eta jasangarritasunaren topagune” bihurtuko du Egiako Gladys Enea parkea.
irutxulo.hitza.eus
'Burujabe Cha Cha Cha!' topaketa antolatu du Saretuzek
Datorren urriaren 10ean, Saretuz sareak "subiranotasunaren eta jasangarritasunaren topagune" bihurtuko du Egiako Gladys Enea parkea.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Donosskinok hamar urte beteko ditu aurten, eta film laburraren aldeko hamarkadako ibilbidea 23 laneko Sail Ofizialarekin ospatuko du. Urriaren 7tik 10era izango da, eta saio guztiak doakoak dira.
irutxulo.hitza.eus
Donosskinok hamargarren urteurrena ospatuko du 23 film laburrekin
Donosskinok hamar urte beteko ditu aurten, eta film laburraren aldeko hamarkadako ibilbidea 23 laneko Sail Ofizialarekin ospatuko du. Hiru proiekzio […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Donostiako Udalak hirian beste jatetxe bat irekitzeko lizentzia eman dio janari lasterreko McDonalds kateari. Hiriko laugarren establezimendua Amarako Lizarra kalean jarriko dute.
irutxulo.hitza.eus
McDonaldsek Amaran jarriko du hiriko laugarren jatetxea
Lizarra kalean jarriko dute; zehazki, 4. eta 6. zenbakien etxabeetan. Bi lokal komertzial batuko dituzte jatetxea martxan jartzeko.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten astearte arratsaldean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Antolakuntza gure berme bakarra. Etxebizitza negozioaren aurka antolatu! lelopean.
irutxulo.hitza.eus
Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatu dira Donostian: «Den-dena nahi dugu»
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten astearte arratsaldean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, 'Antolakuntza gure berme bakarra. Etxebizitza negozioaren aurka antolatu!' lelopean.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
⏳ Atzera begira | Donostiako lemazainaren legatua: bost Kontxa eta ziaboga historikoa 🔗 irutxulo.hitza.eus/2...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 30/09/2026
🎁 Harpidetza | Harpidetu zaitez eta jaso 'Mundu osoa da tokikoa' sudadera opari Armairu aldaketa dator udazken honetan, eta hau da sudadera grisa lortzeko azken unea HARPIDETU ZAITEZ ETA JASO OPARIA. irutxulo.hitza.eus/h...
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
BAFTA 2026 saria jaso duen dokumentala irailaren 30ean proiektatuko dute EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Emanaldiaren ostean, Ben de Pear ekoizleak solasaldia egingo du publikoarekin.
irutxulo.hitza.eus
‘Gaza: Doctors Under Attack’ dokumentala emango du EHUk, Euskal Herrian lehen aldiz
Gaza: Doctors Under Attack dokumentala Euskal Herrian lehen aldiz ikusi ahal izango da asteazkenean, irailaren 30ean, Donostian. Emanaldia 11:00etan izango […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Astelehenean hasi ziren Nautikoko ontziralekura ematen duen eskailera berria jartzeko lanekin. Egitura berria kokatu ondoren, ostiralerako guztiz erabilgarri egotea aurreikusten du udalak.
irutxulo.hitza.eus
Nautikoko eskailera berria jartzen ari dira
Astelehenean hasi ziren Nautikoko eskailera berria jartzen. Ostiralerako guztiz erabilgarri egotea aurreikusten du udalak.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Jon Insausti alkateak ez zuen parte hartu Easo-Amarako trenbide zabaltza eraldatzeko proiektu irabazlearen aurkezpenean. Gaur eman ditu horren inguruko azalpenak.
irutxulo.hitza.eus
«Hirigintza udalaren eskumena da, eta donostiarrek erabakiko dute nolakoa izango den Easo-Amara eremua»
Jon Insaustik jakinarazi du hausnarketa prozesu bat egingo dutela Amara Bai, Erdian Bizi, Morlanstarrak eta Amara Berriko auzo elkarteekin.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Eusko Jaurlaritzak 777.000 euroko zuzeneko diru laguntza emango dio udalari. Hala, beste 100 pertsona sartu ahal izango ditu udalak Otorduak programan.
irutxulo.hitza.eus
Udalak 777.000 euro jasoko ditu otordu gehiago emateko
Eusko Jaurlaritzak 777.000 euroko zuzeneko diru laguntza emango dio udalari. Hala, egunean beste 100 pertsona sartu ahal izango ditu udalak Otorduak programan. 
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Saretxek eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak mobilizazioak deitu dituzte gaurko, 19:00etan. Donostian, Bulebarrean izango da hitzordua.
irutxulo.hitza.eus
Etxebizitzaren negozioaren aurka mobilizatzera deitu Saretxek, Bulebarrean
Saretxek eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak mobilizazioak deitu dituzte gaurko, 19:00etan. Donostian, Bulebarrean izango da hitzordua.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Amarako saltoki bateko bi langile jo eta haien jatorriari lotutako irainak esateagatik. Gertakaria arratsaldeko hiruak aldera gertatu zen.
irutxulo.hitza.eus
Pertsona bat atxilotu dute saltoki bateko bi langile jo eta irain arrazistak esateagatik
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Amarako saltoki bateko bi langile jo eta haien jatorriari lotutako irainak esateagatik.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Donostiako Udalak, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako departamentuaren bitartez, irisgarritasuna hobetzeko esku hartzea egin du Egiako Baztan kaleko 1. zenbakiaren parean, lanak amaituz.
irutxulo.hitza.eus
Baztan kaleko hobekuntza lanak amaitu ditu udalak
Donostiako Udalak, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako departamentuaren bitartez, irisgarritasuna hobetzeko esku hartzea egin du Egiako Baztan kaleko 1. zenbakiaren parean. […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Parkea Musik Fest jaialdiaren edizio berria urriaren 1ean egingo dute Donostia Campusea. Sarrera doakoa eta irekia izango da, eta TECNALIAko eta Multiverse Computingeko langileekin lotutako hiru musika proposamen izango dira protagonista
irutxulo.hitza.eus
Euskadiko Parke Teknologikoaren festa, ostegunean: Parkea Musik Fest
Parkea Musik Fest jaialdiaren edizio berria urriaren 1ean egingo dute Donostia Campusean, 17:00etatik aurrera, egoitza eraikinaren kanpoaldean. Sarrera doakoa eta […]
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Hamargarren Aspace eguna ospatuko dute larunbatean. Alderdi Ederren hasiko dute jaia: Aspalagun sariak banatuko dituzte eta ondoren martxa inklusiboa egingo dute.
irutxulo.hitza.eus
Hamargarren Aspace eguna ospatuko dute larunbatean
Aspace eguna goizean hasiko dute Alderdi Ederren. Bertan Aspalagun sariak banatuko dituzte eta ondoren martxa inklusiboa egingo dute.
000
Irutxuloko Hitza @irutxulo.bsky.social · 29/09/2026
Donostiako Udaletxeko prentsa aretoa berritu eta berrantolatu du udalak. Herritarrekin komunikatzeko eta elkartzeko “plaza” berria izango dela iragarri du Jon Insausti alkateak.
irutxulo.hitza.eus
Udalak prentsa aretoa berritu du «komunikaziorako eta herritarren partaidetzarako»
'Donostiarra 2040. Topera' egitasmoaren topaketak eta HAPOa berritzeko partaidetza bilerak hartuko ditu, besteak beste.
000