Sign in

Hiruka

@hirukaeus.bsky.social
171 followers 52 following 2.1K posts

📍 Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldea 🗞️ PRENTSA EUSKARAZ, PENTSA EUSKARAZ! hiruka.eus

PostsRepliesMedia
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
🏄 Jon Aspururen "Uhinak" proeiktatuko da X. Sopela Surf Business Meeting-ean, Goofy Footers taldearen musika-proiektuak lagunduta hiruka.eus/sopela/17915...
hiruka.eus
Jon Aspururen "Uhinak" emango da X. Sopela Surf Business Meeting-ean, Goofy Footers taldearen musika-proiektuak lagunduta - Sopela | Hiruka
Dokumentala urriaren 21ean emango da, arratsaldeko 19:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Proiektua Sopelako Udaleko Toki Garapen sailaren “Tokiko Surf Filmak” ekimenaren bidez aurkeztuko da.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
📢 Zer dago egiteko aste-akabu honetan? hiruka.eus/komunitatea/...
hiruka.eus
Zer dago egiteko aste-akabu honetan? - | Hiruka
Uribe Kostako udalerriek egitarau oparoa prestatu dute egunotarako; eskaintza zabal horretatik zer aukeratu ez dakizula? Hona hemen aste-akaburako proposamenen aukeraketa bat.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
🚧 Sopelako Udalak Zipiriñe eskolako 3 urtekoen sarrerako obrak hasiko ditu asteartean hiruka.eus/sopela/17915...
hiruka.eus
Sopelako Udalak Zipiriñe eskolako 3 urtekoen sarrerako obrak hasiko ditu asteartean - Sopela | Hiruka
Udalak azaldu duenez, obrek 58.617,24 euroko kostua dute eta Eusko Jaurlaritzaren 47.000,86 euroko Udal Eraiki dirulaguntzaren bidez finantzatu dira. Lanak urriaren 13an hasiko dira, eta, gutxienez, 5 astez luzatuko dira.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
💬 #ELKARRIZKETA | Lucia Astigarraga: "Zuzendari gisa, nire ardura taldea zaintzea da" hiruka.eus/getxo/179154...
hiruka.eus
Lucia Astigarraga: "Zuzendari gisa, nire ardura taldea zaintzea da" - Getxo | Hiruka
Zuzendaritzarako jauzia ez zen bat-bateko erabaki bat izan. Pandemia arte, batez ere, Astigarraga zuzendaritza-laguntzaile moduan aritu zen, baina lan horretan, askotan, talde handiak gidatzera edo ekoizpenen birjarpenak egitera bakarrik joan behar izaten zuen. Horrek erantzukizuna hartzera ohitu zuen, eta, neurri batean, askatasun handiagoa sentiarazi zion. Beste zuzendari bat dagoenean "bera da jabea", azaldu du; zuzendaritzan, aldiz, erabakiak hartzeko eta lan egiteko modua berak eraikitzeko aukera dauka.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
♻️ Berangoko Udalak inausketa-hondarrak errefusaren edukiontzian ez uzteko eskatu du hiruka.eus/berango/1791...
hiruka.eus
Berangoko Udalak inausketa-hondarrak errefusaren edukiontzian ez uzteko eskatu du - Berango | Hiruka
Ohar baten bidez, Berangoko Udalak herritarrei inausketa- eta lorezaintza-hondarrak ezin direla errefusaren edukiontzian utzi gogorazi die. Izan ere, 2022etik, Udalak badauka etxebizitza partikularretako landare-hondakinak biltzeko doako zerbitzua duela gogorarazi du. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
📄 Sopelako Udaleko lizitazioen % 60k euskara sustatzeko klausulak ditu, lehen aldiz hiruka.eus/sopela/17915...
hiruka.eus
Sopelako Udaleko lizitazioen % 60k euskara sustatzeko klausulak ditu, lehen aldiz - Sopela | Hiruka
Udala lehen aldiz heldu da kopuru horretara, kontratazio publikoaren fiskalizazioari eta analitikari buruzko azken txosten teknikoaren arabera. Udalak adierazi duenez, agintaldian zehar ehuneko horrek goranzko joera izan du: 2024ean lizitazioen % 43,75k zuen euskara sustatzeko klausularen bat, 2025ean % 54,28k, eta 2026an % 60,00k.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
🚗 Joan den zapatuan izandako eurite handiek Leioako 'La Avanzada'ko tunelak urez betetzea eragin zuten, eta errepidea trafikoari itxi behar izan zioten. Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ikerketaren arabera, arazoa estolderiako kutxatila bat buxatuta zegoelako izan zen. hiruka.eus/leioa/179153...
hiruka.eus
'La Avanzada'-ko tunelak urpean geratu ziren estolderiako kutxatila bat buxatuta egotearren - Leioa | Hiruka
Joan den zapatuan izandako eurite handiek Leioako 'La Avanzada'ko tunelak urez betetzea eragin zuten, eta errepidea trafikoari itxi behar izan zioten. Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ikerketaren arabera, arazoa ez zen tunelaren drainatze-sisteman egon, estolderiako kutxatila bat buxatuta zegoelako baizik. Matxura dagoeneko konpondu dute, Leioako Udalagaz elkarlanean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 09/10/2026
💬 #AGENDA | Emakumeen Jabekuntza Eskolak doako ikastaroak antolatuko ditu Sopelan, Barrikan eta Plentzian hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Emakumeen Jabekuntza Eskolak doako ikastaroak antolatuko ditu Sopelan, Barrikan eta Plentzian - Uribe kosta - 2026-10-21 | Hiruka
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Emakumeen Jabekuntza Eskolak doako ikastaroetan izena emateko epea ireki du emakume guztientzat. Sopelan, Baimenik Gabeko Eskuliburua, patriarkatuak irakurriko balu bezala idazteko; Barrikan, Emakumeak eszenan*; eta Plentzian, Txalaparta feministako ikastaroak izango dira. Izen ematea urriaren 21era zabalik egongo da; eta lilagune@uribekosta.eus  helbidera edo 616 470 653 whatsappera idatziz; baita 946 762 674 telefonora deituz ere egin daiteke.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
🇭🇳 🎉 Honduras Etxea elkarteak ALASNI jaialdiaren III. edizioa ospatuko du Erandion hiruka.eus/erandio/1791...
hiruka.eus
Honduras Etxea elkarteak ALASNI jaialdiaren III. edizioa ospatuko du Erandion - Erandio | Hiruka
Urriaren 23an, berriz, ALASNI jaialdia ospatuko dute Altzagako Merkatu Zaharrean. Helburua kultura, musika eta elkartasuna batzea izango da. Jaialdia arrastiko 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
👩‍⚖️ Auzitegiak EHUren errekurtsoa onartu eta bertan utzi ditu ikasle batzuei euskarako nota ez zenbatzeko aukera ematen zieten kautelazko neurriak. Ebazpenaren arabera, behin-behineko neurri judizialek ezin dute ikasle batzuen aldeko pribilegiori sortu gainerakoen aurrean. hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Justiziak EHUren alde egin du selektibitateko euskarako noten auzian - Uribe kosta | Hiruka
Unibertsitatera sartzeko probetako probetako euskarako azterketaren inguruko auziak beste urrats bat egin du. Auzitegiak EHUren errekurtsoa onartu eta bertan utzi ditu ikasle batzuei euskarako nota ez zenbatzeko aukera ematen zieten kautelazko neurriak. Ebazpenaren arabera, behin-behineko neurri judizialek ezin dute ikasle batzuen aldeko pribilegiori sortu gainerakoen aurrean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
🌱 Klima-aldaketaz gehiago ikasi, Uribe Kostako hegaztiak ezagutu edo Gorlizko duna petrifikatuak gertutik ikusi. Horiek dira Gorlizek "Asteklima, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea", ospatzeko prestatu dituen proposamenetako batzuk, urriaren 16tik 25era bitartean. hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Gorlizek klima-aldaketari begiratuko dio hitzaldi, bisita eta tailerren bidez - Uribe kosta | Hiruka
Klima-aldaketaz gehiago ikasi, Uribe Kostako hegaztiak ezagutu edo Gorlizko duna petrifikatuak gertutik ikusi. Horiek dira Gorlizek "Asteklima, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea", ospatzeko prestatu dituen proposamenetako batzuk. Urriaren 16tik 25era bitartean, adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak izango dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz hausnartzeko eta egunerokoan ohitura jasangarriagoak sustatzeko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
🎃 #AGENDA | Urdulizek Gau Beltza ospatuko du Antsonekoa enparantzan hiruka.eus/urduliz/1791...
hiruka.eus
Urdulizek Gau Beltza ospatuko du Antsonekoa enparantzan - Urduliz - 2026-10-31 | Hiruka
Urriaren 31ean, urteko gaurik beldurgarriena ospatuko dute Antsonekoa enparantzan. Mamuak, sorginak eta munstroak bertan egongo dira hainbat jarduera egiteko prest. Tailerrak, mozorro desfilea, disko festa... Atera armairutik mozorrorik beldurgarriena eta parte hartu! 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
🏘️ Leioako Udalak Leioa Auzoetan ekimena martxan jarriko du berriro, herritarren proposamenak jasotzeko. Urriaren 12tik azaroaren 9ra bitartean, udalerriko hainbat auzotan izango dute euren ingurua hobetzeko ideiak aurkezteko aukera. hiruka.eus/leioa/179144...
hiruka.eus
Leioako auzoak hobetzeko proposamenak jasoko dituzte urriaren 12tik aurrera - Leioa | Hiruka
Leioako Udalak Leioa Auzoetan ekimena martxan jarriko du berriro, herritarren proposamenak jasotzeko. Urriaren 12tik azaroaren 9ra bitartean, udalerriko hainbat auzotan izango dute euren ingurua hobetzeko ideiak aurkezteko aukera. Aurreko fasean 765 proposamen jaso zituzten.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
🤾‍♂️ Leioako Udalak 'Babestu' programaren protokoloak Kirol Kluben eskura jarri ditu hiruka.eus/leioa/179144...
hiruka.eus
Leioako Udalak 'Babestu' programaren protokoloak Kirol Kluben eskura jarri ditu - Leioa | Hiruka
Programak kirolaren esparruan umeak babestea eta euren eskubideak urratzen dituen edozein egoera edo indarkeria prebenitzea eta detektatzea du helburu.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 08/10/2026
🏆 Getxok 'Argia Ereiten' sariaren edizio berrirako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du hiruka.eus/getxo/179144...
hiruka.eus
Getxok 'Argia Ereiten' sariaren edizio berrirako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du - Getxo | Hiruka
Urriaren 20ra arte Argia Ereiten Euskara Sariaren XVII. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik egongo da. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
🍄 Dastatu Urriaren edizio berri bat ospatuko da urriaren 23tik 25era Gorlizen hiruka.eus/gorliz/17913...
hiruka.eus
Dastatu Urriaren edizio berri bat ospatuko da urriaren 23tik 25era Gorlizen - Gorliz | Hiruka
Gorliztarrek gastronomiaz, musikaz eta publiko guztientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dute aurten ere Dastatu Urria ekimenaren edizio berrian. Sasoiko produktuak izango dira protagonista aste-akabuan zehar Ibarreta plazan egingo diren jarduera ezberdinetan: lehiaketak, dastaketak, tailerrak…
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
⚽ Ume eta gazteentzako Multikirola Egokitua programa abiatuko da bihar Sopelan hiruka.eus/sopela/17913...
hiruka.eus
Ume eta gazteentzako Multikirola Egokitua programa abiatuko da bihar Sopelan - Sopela | Hiruka
Bihartik aurrera, hilak 8, Multikirola Egokitua programa berria hasiko da Sopelan, 8 urtetik gorako ume eta gazteei zuzendutakoa. Ekimena 2026-2027 denboraldian zehar garatuko da, urritik ekainera bitartean, eta S.D. Ugeraga, Haszten elkartea eta Sopelako Udalaren arteko elkarlanari esker jarri da martxan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
🌳🐦 'Ikusten ez dugun natura' ezagutzeko ibilbidea antolatuko dute Urdulizen hiruka.eus/urduliz/1791...
hiruka.eus
'Ikusten ez dugun natura' ezagutzeko ibilbidea antolatuko dute Urdulizen - Urduliz | Hiruka
Urriaren 25ean, domekan, Urdulizko eta Bizkaiko fauna, flora eta biodibertsitatea ezagutzeko ibilbidea egingo dute.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
👨‍⚖️ Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) atzera bota du Isuskizako bizilagunek aurkeztutako apelazio-helegitea, eta Urduliztik gertuen dagoen Dos Palmeras bidea pribatua dela berretsi du: Isuskizako jabeek haren mantentzearen ardura hartu beharko dute. hiruka.eus/plentzia/179...
hiruka.eus
"Dos Palmeras" bidea, Isuskizako bizilagunen esku - Plentzia | Hiruka
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) atzera bota du Isuskizako bizilagunek aurkeztutako apelazio-helegitea, eta Urduliztik gertuen dagoen Dos Palmeras bidea pribatua dela berretsi du. Horrenbestez, Isuskizako jabeek haren mantentzearen ardura hartu beharko dute. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
♻️ Getxok 'AsteKlima, Klimaren eta Energiaren Astea' ospatuko du urriaren 16tik 22ra hiruka.eus/getxo/179136...
hiruka.eus
Getxok 'AsteKlima, Klimaren eta Energiaren Astea' ospatuko du urriaren 16tik 22ra - Getxo | Hiruka
Udaleko Inguruneko Unitateak antolatuta, urriaren 16tik 22ra, hainbat doako jarduerak egingo dituzte Getxon AsteKlima, Klima eta Energiaren Astearen beste edizio berri bat ospatzeko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
🪗 AEK 2027ko Esaera Zaharren Txapelketarako musikari, bertsolari eta epaileen bila dabil hiruka.eus/sopela/17913...
hiruka.eus
AEK 2027ko Esaera Zaharren Txapelketarako musikari, bertsolari eta epaileen bila dabil - Sopela | Hiruka
32. edizioa izango da 2027koa, eta antolakuntzatik aurreratu dutenez, apirilaren 17an ospatuko da, Sopelan urtero lez. AEKk behar dituen profilak aurkitzeko eta mezua zabaltzeko laguntza eskatu du.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
📚 ✅ Villamonteko Kultur Etxeko espazioak berriz ireki dituzte hiruka.eus/getxo/179136...
hiruka.eus
Villamonteko Kultur Etxeko espazioak berriz ireki dituzte - Getxo | Hiruka
Urtebeteko obrak amaitu ostean, urriaren 5ean, astelehenean, Algortako Kultur Etxeko azken 12 hilabeteetan itxita egon diren espazioak berriz jarri dituzte herritarren eskura. Zentroak 1.242 metro koadro baino gehiago eta ia 300 pertsonentzako edukiera ditu.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
🔬Eusko Jaurlaritzak Plentziako Udalari bi urteko emakida berri bat ematea proposatu du, Plentziako Itsas Estazioa beste bi urtez luzatzeko aukeragaz. Hala ere, epe horretan eraikinak Kultura Intereseko Ondasun izendapena lortu beharko du. hiruka.eus/plentzia/179...
hiruka.eus
Plentziako Itsas Estazioak hondartzan jarraituko du beste bi urtez, gutxienez - Plentzia | Hiruka
Eusko Jaurlaritzak EHUren Plentziako Itsas Estazioaren eraikina mantentzearen alde egin du, eta Udalari bi urteko emakida berri bat ematea proposatu du, beste bi urtez luzatzeko aukeragaz. Hala ere, baldintza bat jarri du: epe horretan eraikinak Kultura Intereseko Ondasun izendapena lortu beharko du.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
🚧 Itsasadarraren azpiko tunelaren obrek inguruko bizilagunengan eta ikastetxeetan izan dezaketen eragina berriro heldu da Leioako Udalera. Obrak hasi aurretik zarata, bibrazioak, airearen kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko neurriak zehaztuta egotea eskatu dute. hiruka.eus/leioa/179135...
hiruka.eus
Itsasadarraren azpiko tunelaren obrak hasi aurretik berme zehatzak eskatu dituzte Leioan - Leioa | Hiruka
Lamiakoko itsasadarraren azpiko tunelaren obrek inguruko bizilagunengan eta ikastetxeetan izan dezaketen eragina berriro heldu da Leioako Udalera. Proiektuaren aurkako jarrerari eutsita, obrak hasi aurretik zarata, bibrazioak, airearen kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko neurriak zehaztuta egotea eskatu dute. Helburua, diotenez, Lamiako inguruko bizilagunak eta hezkuntza-komunitatea "babesik gabe" ez uztea da. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
📹🇵🇸 #AGENDA Palestinari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Urdulizen hiruka.eus/urduliz/1791...
hiruka.eus
Palestinari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Urdulizen - Urduliz - 2026-10-16 | Hiruka
Otsailean, Iñaki Lagos eta Luis Artola, Bilboko kontserbatorioko irakasleak, Zisjordaniara joan ziren Al Kamandjati elkarteak egiten duen ahaleginaren testigantza jasotzeko. Bidaia horren berri emateko, Aitor Gisasolaren laguntzagaz dokumental bat egin dute, eta urriaren 16an, Urdulizko Kultur Etxean, 19:00etan, ikusi ahal izango da. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 07/10/2026
👋🎭 'Danza a Escena' agur esango dio Getxori hiruka.eus/getxo/179135...
hiruka.eus
'Danza a Escena' agur esango dio Getxori - Getxo | Hiruka
Danza a Escena zirkuituaren 17. edizioa urrian agurtuko da Getxotik, Brodas Bros eta La Venidera konpaniakaz. Domekan, urriaren 11n, 18:00etan, Petit Break ikuskizuna eskainiko dute Muxikebarrin; eta urriaren 24an, zapatuan, 20:00etan, berriz, NO aurkeztuko dute.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
🏠 Ernai etxebizitza duinaren alde elkarretaratu da hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Ernai etxebizitza duinaren alde elkarretaratu da - Uribe kosta | Hiruka
Atzo, Ernai 26 herritan mobilizatu zen etxebizitza duinaren alde. Etxebizitza auziari dagokionez, "benetako eta integrala den konponbide bat" eman ezean, "atzera pausorik" egingo ez dutela aldarrikatu zuten.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
🥘 Arroza izan zen aitzakia, baina mahaiaren bueltan elkartzea izan zen benetako helburua. Leioako Boulevard-ek Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa hartu zuen pasa den zapatuan, jatorri eta kultura ezberdinetako herritarrak elkartu zein elkar ezagutzeko. hiruka.eus/leioa/179128...
hiruka.eus
Munduko zaporeek eta kulturek bat egin dute Leioako Boulevard-ean - Leioa | Hiruka
Arroza izan zen aitzakia, baina mahaiaren bueltan elkartzea izan zen benetako helburua. Leioako Boulevard-ek Munduko Arrozak ekimenaren laugarren edizioa hartu zuen pasa den zapatuan, jatorri eta kultura ezberdinetako herritarrak elkartu zein elkar ezagutzeko. Gastronomia, musika eta askotariko jarduerak uztartu zituzten egun osoan zehar.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
🛹 Sopelako Iturrieta parkeko skatepark berria eraikitzeko lanak hasi dira hiruka.eus/sopela/17912...
hiruka.eus
Sopelako Iturrieta parkeko skatepark berria eraikitzeko lanak hasi dira - Sopela | Hiruka
Sopelako Udalak azaldu duenez, obren aurrekontua 48.398,54 eurokoa da, BEZa barne. Kirol-instalazio berria Larrondogane bidean kokatuko da, Ane frontoi eta rokodromoaren atzean dagoen parke-eremuan. Lanek hiru hilabeteko exekuzio-epea izango dute; beraz, skateparka urte berriaren hasierarako prest egongo da, aurreikusitakoaren arabera.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
🧑‍🦳👨‍🦳 Mankomunitateak Aldundiari Uribe Kostan eguneko zentroa ezartzeko urratsak aztertzeko eskatu dio hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Mankomunitateak Aldundiari Uribe Kostan eguneko zentroa ezartzeko urratsak aztertzeko eskatu dio - Uribe kosta | Hiruka
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Aldundiari Uribe Kostan eguneko zentroa ezartzeko urratsak aztertzeko bilera bat eskatu dio. Mankomunitateak lau kokapen posible aurkeztu ditu: Sopelan, Berangon eta bi Gorlizen.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
💬 Getxok 'Emakume migratuen topaketa' programarako izen emateko epea ireki du hiruka.eus/getxo/179128...
hiruka.eus
Getxok 'Emakume migratuen topaketa' programarako izen emateko epea ireki du - Getxo | Hiruka
Getxoko Udalak eta Elkargune Etorkinentzako Harrera Programak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz besteak beste, antolatutako programa izango da. Izena emateko epea urriaren 20ra arte egongo da zabalik. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
🎞️ Giza eskubideak, genero-ekitatea edota gazteen kezkak pantaila handira eramango ditu Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Getxon. Muxikebarrik jaialdiko saio berezia hartuko du urriaren 16an, 19:00etatik aurrera, film laburrak, solasaldia eta musika uztartuz. hiruka.eus/getxo/179128...
hiruka.eus
Zinema Ikusezinak gizarteari begiratzeko leihoa zabalduko du Muxikebarrin - Getxo | Hiruka
Giza eskubideak, genero-ekitatea, jasangarritasuna edota gazteen kezkak pantaila handira eramango ditu Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Getxon. Muxikebarrik jaialdiko saio berezia hartuko du urriaren 16an, 19:00etatik aurrera, film laburrak, solasaldia eta musika uztartuz. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
🧙 Barrikako Udalak umeentzako jarduera ezberdinak antolatu ditu Arimen Gaua ospatzeko hiruka.eus/barrika/1791...
hiruka.eus
Barrikako Udalak umeentzako jarduera ezberdinak antolatu ditu Arimen Gauaren harira - Barrika | Hiruka
Seigarren urtez, Barrikako Udalak egitarau bat antolatu du Arimen Gaua ospatzeko. Urriaren 31ra bidean, familiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira hilabetean zehar, herriko espazio ezberdinetan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 06/10/2026
📸 Getxophotok 10. nazioarteko 'Open Call' deialdia zabaldu du hiruka.eus/getxo/179057...
hiruka.eus
Getxophotok 10. nazioarteko 'Open Call' deialdia zabaldu du - Getxo | Hiruka
Cale Garrido izango da 2027ko maiatzaren 27tik ekainaren 20ra ospatuko duten Getxophotoren edizio berri honen komisarioa. Iaz, 48 herrialdetako 533 proposamen jaso zituzten; aurten, Marea gaiagaz abiatuko dute edizioa.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 05/10/2026
🚌 Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen A2166 Uribe Kosta-EHU linea indartuko du goizetan hiruka.eus/sopela/17911...
hiruka.eus
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen A2166 Uribe Kosta-EHU linea indartuko du goizetan - Sopela | Hiruka
Aldundiko Garraio Zuzendaritzak errefortzuko autobus bat jarriko du A2166 Uribe Kosta-EHU linearen 07:55eko zerbitzuan, Sopelako Iturrieta geralekuaren eta Leioako EHUko Ikasgelategien artean. Errefortzu-zerbitzua 2026ko urriaren 5etik abenduaren 22ra bitartean egongo da martxan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 05/10/2026
⚙️Otsailetik zerbitzutik kanpo dagoen Txorierri eta Lamiako arteko igogailua konpontzeko lanak hasi dituzte. Matxuratutako motor berria daborduko Alemaniatik iritsi da, eta Leioako Udalaren aurreikuspenen arabera, igogailua urriaren erdialdean egongo da berriro martxan. hiruka.eus/leioa/179119...
hiruka.eus
Txorierri eta Lamiako lotzen dituen igogailua urriaren erdialdean jarriko dute berriro martxan - Leioa | Hiruka
Otsailetik zerbitzutik kanpo dagoen Txorierri eta Lamiako arteko igogailua konpontzeko lanak hasi dituzte. Matxuratutako motor berria daborduko Alemaniatik iritsi da, eta Leioako Udalaren aurreikuspenen arabera, igogailua urriaren erdialdean egongo da berriro martxan. Ordura arte, bi auzoen arteko joan-etorriak errazteko doako anezka-zerbitzua mantenduko dute. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 05/10/2026
📖 Getxoko Komiki Azoka urriaren 16tik 18ra egingo dute, eta bederatzigarren artearen zaleak elkartzeaz gain, aurten ere ikasleei, sortzaileei eta komikiaren munduan lehen urratsak egiten ari direnei zuzendutako jarduerak izango dira. hiruka.eus/getxo/179118...
hiruka.eus
Getxoko Komiki Azoka urriaren 16tik 18ra itzuliko da - Getxo | Hiruka
Bineta eta komikiz beteko da Getxo beste urte batez. Getxoko Komiki Azoka urriaren 16tik 18ra egingo dute, eta bederatzigarren artearen zaleak elkartzeaz gain, aurten ere ikasleei, sortzaileei eta komikiaren munduan lehen urratsak egiten ari direnei zuzendutako jarduerak izango dira. Horietako batzuk Romo Kultur Etxean egingo dituzte.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 05/10/2026
🎤 Danon Plaza zirkuitu berria Bizkaiko hainbat txokotatik igaroko da urrian, eta hitzorduetako bat Uribe Kostan izango da: urriaren 22an, 19:00etan, Algortako Azebarri Euskal Kultur Elkartean. hiruka.eus/getxo/179101...
hiruka.eus
Urriaren 22an Danon Plaza bertso zirkuituak geldialdia egingo du Algortan - Getxo | Hiruka
Bertsolari gazteei plazara salto egiteko aukera ematea da Danon Plaza zirkuitu berriaren helburua. Bizkaiko hainbat txokotatik igaroko da urrian, eta hitzorduetako bat Uribe Kostan izango da: urriaren 22an, 19:00etan, Algortako Azebarri Euskal Kultur Elkartean. Bertan, bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Jone Uria eta Oihana Bartra finalistak izango dituzte kantukide. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🚧 Leioako Udalak Pinuetako auzoa eraldatzeko obrak abiatu ditu, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz. Lehenengo fase honetan, Cervantes plaza, Maiatzaren Bata kalea eta Nafarroa kalearen zati bat berrituko dituzte. hiruka.eus/leioa/179093...
hiruka.eus
Pinueta eraldatzeko obrak hasi dituzte, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz - Leioa | Hiruka
Pinuetako kale eta plazen itxura aldatzen hasiko dira datozen hilabeteetan. Leioako Udalak auzoa eraldatzeko obrak abiatu ditu, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz. Lehenengo fase honetan, Cervantes plaza, Maiatzaren Bata kalea eta Nafarroa kalearen zati bat berrituko dituzte, oinezkoentzako espazioa zein berdeguneak handitu eta auzoan egoteko zein elkartzeko gune berriak sortzeko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🪢 Munduko Sokatira Txapelketatik bi dominagaz bueltatu ostean, Goiherri Sokatira Taldeak aitortza berezia jasoko du zapatu honetan Arteagan. Erandioko taldeko kideek ohorezko sakea egingo dute Apurtuarteren partidua hasi aurretik, Hegoafrikan lortutako emaitzak ospatzeko. hiruka.eus/erandio/1790...
hiruka.eus
Goiherri Sokatira Taldearen munduko dominak omenduko dituzte Arteagan - Erandio | Hiruka
Munduko Sokatira Txapelketatik bi dominagaz bueltatu ostean, Goiherri Sokatira Taldeak aitortza berezia jasoko du zapatu honetan Arteagan. Erandioko taldeko kideek ohorezko sakea egingo dute Apurtuarteren partidua hasi aurretik, Hegoafrikan lortutako emaitzak ospatzeko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🌼 Berangoko basoak, zelaiak, zuhaitzak, fauna edota herriko berdeguneak izango dira protagonista Lantzarte Bizirik elkarteak antolatutako "Berangoko Natura" II. Argazki Lehiaketan. Adin guztietako argazkizaleei zuzendutako ekimena da. hiruka.eus/berango/1790...
hiruka.eus
Berangoko natura, argazkien bidez babesteko - Berango | Hiruka
Berangoko basoak, zelaiak, zuhaitzak, fauna edota herriko berdeguneak izango dira protagonista Lantzarte Bizirik elkarteak antolatutako "Berangoko Natura" II. Argazki Lehiaketan. Adin guztietako argazkizaleei zuzendutako ekimena da, eta parte-hartzaileek azaroaren 8ra arte bidali ahal izango dituzte euren lanak. Hautatutako hamabi irudiek elkartearen 2027ko egutegi solidarioa osatuko dute.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
📸 Zabalik dago Lemoizko Udalaren 2027ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea hiruka.eus/lemoiz/17909...
hiruka.eus
Zabalik dago Lemoizko Udalaren 2027ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea - Lemoiz | Hiruka
Aurten ere, Udalak argazki lehiaketa bat martxan jarri du datorren urteko udal egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko. Argazkiak bidaltzeko azken eguna urriaren 19a izango da eta 12 argazki aukeratuko dira. Egutegia doan banatuko da udalerriko herritarren artean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
💬 Giza eskubideak, ingurumena eta euren komunitateen etorkizuna defendatzeagatik heriotza-mehatxupean bizi diren Erdialdeko Amerikako emakumeen istorioak Getxora iritsiko dira. hiruka.eus/getxo/179092...
hiruka.eus
Bizitza eta lurraldea defendatzen duten emakumeen istorioak, Gurarin - Getxo | Hiruka
Giza eskubideak, ingurumena eta euren komunitateen etorkizuna defendatzeagatik heriotza-mehatxupean bizi diren Erdialdeko Amerikako emakumeen istorioak Getxora iritsiko dira. Gurari Emakumeen Etxeak Activistas por la vida: Guatemala/Honduras erakusketa hartuko du urriaren 6tik aurrera, Gervasio Sanchez argazkilariaren 20 irudiren eta hainbat ikus-entzunezko testigantzaren bidez.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🌱 Munduko txoko ezberdinetako landareak ezagutzeko aukera izango da aste-akabu honetan Leioan. Bost Kontinenteetako Landareen Azokak hamargarren edizioa ospatuko du urriaren 3an eta 4an, EHUko Leioako Campuseko Arboretumean. hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Bost kontinenteetako landareek kolorez beteko dute EHUko Arboretuma aste-akabuan - Uribe kosta | Hiruka
Munduko txoko ezberdinetako landareak ezagutzeko aukera izango da aste-akabu honetan Leioan. Bost Kontinenteetako Landareen Azokak hamargarren edizioa ospatuko du urriaren 3an eta 4an, EHUko Leioako Campuseko Arboretumean. Guztira, 51 erakustoki bilduko dira bertan, eta sarrera doakoa izango da.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
🏃‍♂️Oinetako erosoak jantzi eta Leioa pausoz pauso ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Udalak Ibilaldi Osasungarrien edizio berri bat jarriko du martxan urriaren 11n, eta guztira bost irteera egingo dituzte herriko auzo eta ondare-elementu ezberdinak ezagutzeko.hiruka.eus/leioa/179086...
hiruka.eus
Leioa oinez ezagutzeko bost ibilaldi, urritik maiatzera - Leioa | Hiruka
Oinetako erosoak jantzi eta Leioa pausoz pauso ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Udalak Ibilaldi Osasungarrien edizio berri bat jarriko du martxan urriaren 11n, eta guztira bost irteera egingo dituzte herriko auzo, naturagune eta ondare-elementu ezberdinak ezagutzeko. Aurten, gainera, bost ibilbideak osatzen dituztenek opari bat jasoko dute. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
🛴 Getxoko Udaltzaingoak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabilera zaintzeko kanpaina abiatu du hiruka.eus/getxo/179085...
hiruka.eus
Getxoko Udaltzaingoak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabilera zaintzeko kanpaina abiatu du - Getxo | Hiruka
Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak (MPI) patinete elektrikoak, segwayak, hoverboardak eta monoziklo elektrikoak, bestak beste, dira. Udaltzaingoaren kanpainaren helburua ibilgailu horiek araudiak eskatzen dituen baldintza administratibo, tekniko eta segurtasunekoak betetzen dituztela egiaztatzea da. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
💬 Euskarazko Mintzapraktika egitasmoa martxan dago hiruka.eus/getxo/179084...
hiruka.eus
Euskarazko Mintzapraktika egitasmoa martxan dago - Getxo | Hiruka
Egizu elkarteak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduagaz, Berbalaguna eta Gurasolaguna taldeak antolatu ditu: euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko helburuakaz. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
📢 'Berriro' plataforma Erandiora eta Leioara heldu da, tokiko merkataritza sustatzeko hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Berriro plataforma Erandiora eta Leioara heldu da, tokiko merkataritza sustatzeko - Uribe kosta | Hiruka
Herriko dendetan erosi eta, bide batez, hurrengo erosketetarako abantailak lortu. Horixe da Berriro plataforma berriaren proposamena. Tokiko merkataritzari bezeroak fidelizatzen laguntzeko sortutako egitasmoa Erandion eta Leioan jarriko dute martxan gaurtik aurrera, Txorierrigaz batera, Arratia-Nerbioin eta Durangaldean egindako lehen urratsen ostean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
📲 Leioak bere musika- eta dantza-memoria digitalizatu du hiruka.eus/leioa/179084...
hiruka.eus
Leioak bere musika- eta dantza-memoria digitalizatu du - Leioa | Hiruka
Argazkiak, gutunak, kontzertu-programak, grabazio zaharrak, aldizkariak... Leioako musika eta dantzaren azken hamarkadetako historia osatzen duten milaka dokumentu berreskuratu dituzte. Udalak egindako ikerketa- eta artxibo-lanari esker, 10.000 dokumentu eta fitxategi inguru bildu, antolatu eta digitalizatu dituzte, guztira 253 gigabyte baino gehiago. Bilduma ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboan gordeko dute, etorkizunean ere kontsultatu ahal izateko. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
🗣️ Getxok Sexu Aholkularitza Zerbitzua Berdintasun Zerbitzuko bulegora mugituko du hiruka.eus/getxo/179083...
hiruka.eus
Getxok Sexu Aholkularitza Zerbitzua Berdintasun Zerbitzuko bulegora mugituko du - Getxo | Hiruka
Berdintasun Zerbitzuak Altube kaleko 5-7 zenbakietan duen bulegoa izango da kokapen berria. Sarrera Beturillena kaletik dago, Gurari ondoan.
000