Sign in

Hiruka

@hirukaeus.bsky.social
171 followers 52 following 2K posts

📍 Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldea 🗞️ PRENTSA EUSKARAZ, PENTSA EUSKARAZ! hiruka.eus

PostsRepliesMedia
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🚧 Leioako Udalak Pinuetako auzoa eraldatzeko obrak abiatu ditu, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz. Lehenengo fase honetan, Cervantes plaza, Maiatzaren Bata kalea eta Nafarroa kalearen zati bat berrituko dituzte. hiruka.eus/leioa/179093...
hiruka.eus
Pinueta eraldatzeko obrak hasi dituzte, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz - Leioa | Hiruka
Pinuetako kale eta plazen itxura aldatzen hasiko dira datozen hilabeteetan. Leioako Udalak auzoa eraldatzeko obrak abiatu ditu, bi milioi eurotik gorako inbertsioagaz. Lehenengo fase honetan, Cervantes plaza, Maiatzaren Bata kalea eta Nafarroa kalearen zati bat berrituko dituzte, oinezkoentzako espazioa zein berdeguneak handitu eta auzoan egoteko zein elkartzeko gune berriak sortzeko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🪢 Munduko Sokatira Txapelketatik bi dominagaz bueltatu ostean, Goiherri Sokatira Taldeak aitortza berezia jasoko du zapatu honetan Arteagan. Erandioko taldeko kideek ohorezko sakea egingo dute Apurtuarteren partidua hasi aurretik, Hegoafrikan lortutako emaitzak ospatzeko. hiruka.eus/erandio/1790...
hiruka.eus
Goiherri Sokatira Taldearen munduko dominak omenduko dituzte Arteagan - Erandio | Hiruka
Munduko Sokatira Txapelketatik bi dominagaz bueltatu ostean, Goiherri Sokatira Taldeak aitortza berezia jasoko du zapatu honetan Arteagan. Erandioko taldeko kideek ohorezko sakea egingo dute Apurtuarteren partidua hasi aurretik, Hegoafrikan lortutako emaitzak ospatzeko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🌼 Berangoko basoak, zelaiak, zuhaitzak, fauna edota herriko berdeguneak izango dira protagonista Lantzarte Bizirik elkarteak antolatutako "Berangoko Natura" II. Argazki Lehiaketan. Adin guztietako argazkizaleei zuzendutako ekimena da. hiruka.eus/berango/1790...
hiruka.eus
Berangoko natura, argazkien bidez babesteko - Berango | Hiruka
Berangoko basoak, zelaiak, zuhaitzak, fauna edota herriko berdeguneak izango dira protagonista Lantzarte Bizirik elkarteak antolatutako "Berangoko Natura" II. Argazki Lehiaketan. Adin guztietako argazkizaleei zuzendutako ekimena da, eta parte-hartzaileek azaroaren 8ra arte bidali ahal izango dituzte euren lanak. Hautatutako hamabi irudiek elkartearen 2027ko egutegi solidarioa osatuko dute.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
📸 Zabalik dago Lemoizko Udalaren 2027ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea hiruka.eus/lemoiz/17909...
hiruka.eus
Zabalik dago Lemoizko Udalaren 2027ko egutegirako argazkiak aurkezteko epea - Lemoiz | Hiruka
Aurten ere, Udalak argazki lehiaketa bat martxan jarri du datorren urteko udal egutegia osatuko duten irudiak aukeratzeko. Argazkiak bidaltzeko azken eguna urriaren 19a izango da eta 12 argazki aukeratuko dira. Egutegia doan banatuko da udalerriko herritarren artean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
💬 Giza eskubideak, ingurumena eta euren komunitateen etorkizuna defendatzeagatik heriotza-mehatxupean bizi diren Erdialdeko Amerikako emakumeen istorioak Getxora iritsiko dira. hiruka.eus/getxo/179092...
hiruka.eus
Bizitza eta lurraldea defendatzen duten emakumeen istorioak, Gurarin - Getxo | Hiruka
Giza eskubideak, ingurumena eta euren komunitateen etorkizuna defendatzeagatik heriotza-mehatxupean bizi diren Erdialdeko Amerikako emakumeen istorioak Getxora iritsiko dira. Gurari Emakumeen Etxeak Activistas por la vida: Guatemala/Honduras erakusketa hartuko du urriaren 6tik aurrera, Gervasio Sanchez argazkilariaren 20 irudiren eta hainbat ikus-entzunezko testigantzaren bidez.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 02/10/2026
🌱 Munduko txoko ezberdinetako landareak ezagutzeko aukera izango da aste-akabu honetan Leioan. Bost Kontinenteetako Landareen Azokak hamargarren edizioa ospatuko du urriaren 3an eta 4an, EHUko Leioako Campuseko Arboretumean. hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Bost kontinenteetako landareek kolorez beteko dute EHUko Arboretuma aste-akabuan - Uribe kosta | Hiruka
Munduko txoko ezberdinetako landareak ezagutzeko aukera izango da aste-akabu honetan Leioan. Bost Kontinenteetako Landareen Azokak hamargarren edizioa ospatuko du urriaren 3an eta 4an, EHUko Leioako Campuseko Arboretumean. Guztira, 51 erakustoki bilduko dira bertan, eta sarrera doakoa izango da.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
🏃‍♂️Oinetako erosoak jantzi eta Leioa pausoz pauso ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Udalak Ibilaldi Osasungarrien edizio berri bat jarriko du martxan urriaren 11n, eta guztira bost irteera egingo dituzte herriko auzo eta ondare-elementu ezberdinak ezagutzeko.hiruka.eus/leioa/179086...
hiruka.eus
Leioa oinez ezagutzeko bost ibilaldi, urritik maiatzera - Leioa | Hiruka
Oinetako erosoak jantzi eta Leioa pausoz pauso ezagutzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Udalak Ibilaldi Osasungarrien edizio berri bat jarriko du martxan urriaren 11n, eta guztira bost irteera egingo dituzte herriko auzo, naturagune eta ondare-elementu ezberdinak ezagutzeko. Aurten, gainera, bost ibilbideak osatzen dituztenek opari bat jasoko dute. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
🛴 Getxoko Udaltzaingoak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabilera zaintzeko kanpaina abiatu du hiruka.eus/getxo/179085...
hiruka.eus
Getxoko Udaltzaingoak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabilera zaintzeko kanpaina abiatu du - Getxo | Hiruka
Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuak (MPI) patinete elektrikoak, segwayak, hoverboardak eta monoziklo elektrikoak, bestak beste, dira. Udaltzaingoaren kanpainaren helburua ibilgailu horiek araudiak eskatzen dituen baldintza administratibo, tekniko eta segurtasunekoak betetzen dituztela egiaztatzea da. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
💬 Euskarazko Mintzapraktika egitasmoa martxan dago hiruka.eus/getxo/179084...
hiruka.eus
Euskarazko Mintzapraktika egitasmoa martxan dago - Getxo | Hiruka
Egizu elkarteak, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduagaz, Berbalaguna eta Gurasolaguna taldeak antolatu ditu: euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko helburuakaz. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
📢 'Berriro' plataforma Erandiora eta Leioara heldu da, tokiko merkataritza sustatzeko hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Berriro plataforma Erandiora eta Leioara heldu da, tokiko merkataritza sustatzeko - Uribe kosta | Hiruka
Herriko dendetan erosi eta, bide batez, hurrengo erosketetarako abantailak lortu. Horixe da Berriro plataforma berriaren proposamena. Tokiko merkataritzari bezeroak fidelizatzen laguntzeko sortutako egitasmoa Erandion eta Leioan jarriko dute martxan gaurtik aurrera, Txorierrigaz batera, Arratia-Nerbioin eta Durangaldean egindako lehen urratsen ostean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
📲 Leioak bere musika- eta dantza-memoria digitalizatu du hiruka.eus/leioa/179084...
hiruka.eus
Leioak bere musika- eta dantza-memoria digitalizatu du - Leioa | Hiruka
Argazkiak, gutunak, kontzertu-programak, grabazio zaharrak, aldizkariak... Leioako musika eta dantzaren azken hamarkadetako historia osatzen duten milaka dokumentu berreskuratu dituzte. Udalak egindako ikerketa- eta artxibo-lanari esker, 10.000 dokumentu eta fitxategi inguru bildu, antolatu eta digitalizatu dituzte, guztira 253 gigabyte baino gehiago. Bilduma ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboan gordeko dute, etorkizunean ere kontsultatu ahal izateko. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 01/10/2026
🗣️ Getxok Sexu Aholkularitza Zerbitzua Berdintasun Zerbitzuko bulegora mugituko du hiruka.eus/getxo/179083...
hiruka.eus
Getxok Sexu Aholkularitza Zerbitzua Berdintasun Zerbitzuko bulegora mugituko du - Getxo | Hiruka
Berdintasun Zerbitzuak Altube kaleko 5-7 zenbakietan duen bulegoa izango da kokapen berria. Sarrera Beturillena kaletik dago, Gurari ondoan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
⛵ Plentziako kirol-portuko amarraduren gatazkak ez du, oraingoz, irtenbiderik. Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendari Jon Asuak Eusko Legebiltzarrean aitortu duenez, epaitegien erantzunaren zain daude 2021ean esleitutako 204 amarradurekin zer egin erabakitzeko.hiruka.eus/plentzia/179...
hiruka.eus
Plentziako portuko amarraduren auzia, oraindik konponbide barik - Plentzia | Hiruka
Plentziako kirol-portuko amarraduren gatazkak ez du, oraingoz, irtenbiderik. Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendari Jon Asuak Eusko Legebiltzarrean aitortu duenez, epaitegien erantzunaren zain daude 2021ean esleitutako 204 amarradurekin zer egin erabakitzeko. "Eskuak eta oinak lotuta" dituztela adierazi du Asuak.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
🤝 Gorlizko adinekoek euren egunerokoan aurkitzen dituzten zailtasunak eta herrian egin daitezkeen hobekuntzak zuzenean helarazteko aukera izango dute. Udalak Gorliz Lagunkoia proiektua jarriko du martxan, eta aldizkako bilerak egingo ditu herriko nagusiakaz. hiruka.eus/gorliz/17907...
hiruka.eus
Gorlizko adinekoek herria hobetzeko proposamenak egin ahal izango dituzte Lagunkoia proiektuaren bidez - Gorliz | Hiruka
Gorlizko adinekoek euren egunerokoan aurkitzen dituzten zailtasunak eta herrian egin daitezkeen hobekuntzak zuzenean helarazteko aukera izango dute. Udalak Gorliz Lagunkoia proiektua jarriko du martxan, eta aldizkako bilerak egingo ditu herriko nagusiakaz, besteak beste, irisgarritasunaz, mugikortasunaz, udal-zerbitzuez eta komunikazioaz berba egiteko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
🥪 “Sopela Gustora” pintxo-txapelketaren bigarren edizioa urriaren 16an hasiko da hiruka.eus/sopela/17907...
hiruka.eus
“Sopela Gustora” pintxo-txapelketaren bigarren edizioa urriaren 16an hasiko da - Sopela | Hiruka
Sopelako Udaleko Toki Garapen Arloak kanpainaren lehen edizioa antolatu zuen 2025ean, udalerriko ostalaritza-sektorea sustatzeko helburuagaz. Bi pintxo-txapelketa egingo dira: urriaren 16an, 17an eta 18an Larrabasterra auzoan, eta urriaren 23an, 24an eta 25ean Sopela erdialdean. Ibilbidea 18:00etan hasiko da ostiralero, eta sari-banaketa igandetan egingo da, ordu berean, Udaletxe plazan Sopela erdialdearen kasuan eta Urgitxieta plazan Larrabasterran.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
💻 Sopelako Udalak urrian abiaraziko du lan arloko laguntza-programaren edizio berri bat hiruka.eus/sopela/17907...
hiruka.eus
Sopelako Udalak urrian abiaraziko du lan arloko laguntza-programaren edizio berri bat - Sopela | Hiruka
Sopelako Udaleko Toki Garapen Arloak jarraitutasuna emango dio “Sopela Integra” laguntza-programari aurtengo ikasturtean. Programa Sopelan erroldatuta dauden eta lana bilatzen edo lan-hobekuntzan ari diren pertsonei zuzenduta dago.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
💬 'Getxo Lagunkoia' programak hiru foku-talde jarriko ditu martxan hiruka.eus/getxo/179076...
hiruka.eus
'Getxo Lagunkoia' programak hiru foku-talde jarriko ditu martxan - Getxo | Hiruka
Topaketak urrian zehar izango dira. Helburua ikuspuntu desberdinekaz adinekoen beharrei erantzutea izango da, udalerri "lagunkoiagoa, inklusiboagoa eta prestatuagoa" eraikiz.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
🎶 Gaur hasiko da 'Biniloland' zikloa Urdulizen hiruka.eus/urduliz/1790...
hiruka.eus
Gaur hasiko da 'Biniloland' zikloa Urdulizen - Urduliz | Hiruka
Urdulizko Udalak, herriko ORBIZTA Euskara Elkartearen laguntzagaz, hamar binilozko diskoren inguruan, 90 minutu inguruko hitzaldi interaktiboen egitasmoa antolatu du. Joseba Martin kazetari eta EHUko Kazetaritza irakasle ohiak gidatuko du.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 30/09/2026
📖 Komiki Azokak 24. edizioa ospatuko dute Getxon, eta hiru egunez sortzaileak, argitaletxeak, liburu-dendak eta zaleak batuko ditu Areetako Geltokia plazan eta Romo Kultur Etxean. Miguelanxo Prado eta Laureano Domínguez izango dira aurtengo omenduak.hiruka.eus/getxo/179075...
hiruka.eus
Urrian Getxo komikiaren munduko topagune bihurtuko da berriro - Getxo | Hiruka
Komikizaleek hitzordu berezia izango dute urriaren 16tik 18ra Getxon. Komiki Azokak 24. edizioa ospatuko du, eta hiru egunez sortzaileak, argitaletxeak, liburu-dendak eta zaleak batuko ditu Areetako Geltokia plazan eta Romo Kultur Etxean. Miguelanxo Prado eta Laureano Domínguez izango dira aurtengo omenduak.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🚌 Udalak Sopelbusaren ordutegiak egokitu ditu Iberre institutuko familien beharrei erantzuteko hiruka.eus/sopela/17906...
hiruka.eus
Udalak Sopelbusaren ordutegiak egokitu ditu Iberre institutuko familien beharrei erantzuteko - Sopela | Hiruka
Sopelako Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu Sopelbus hiri-autobusaren neguko ordutegian (urritik maiatzerakoa), Sopela BHI instituko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek eguerdian etxera bueltatzeko autobusa erabili ahal izateko.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
❗Euskaltzaleen gogoeta saioak Sopelara heldu dira hiruka.eus/sopela/17906...
hiruka.eus
Euskaltzaleen gogoeta saioak Sopelara heldu dira - Sopela | Hiruka
Sopelako euskaltzaleek herriko euskararen egoeraren inguruko gogoeta partekatua egiteko hiru saio abiatuko dituzte eguenean. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🦅 Getxoko Bolueko Eraztun Estazioak Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du urriaren 3an hiruka.eus/getxo/179068...
hiruka.eus
Getxoko Bolueko Eraztun Estazioak Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du urriaren 3an - Getxo | Hiruka
Bolueko Esfortzu Konstanteko Eraztun Estazioak Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du Getxoko Udaleko Ingurumen Zerbitzuak sustatutako Getxonatura, ezagutu eta zaindu jardunaldien beste jarduera batean. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🗣️ Adi Hapo elkarteak Fiskaltzari eskatu dio 'Irurak Bat' kasuan aztertu ez den bide penal bat balioztatzeko hiruka.eus/getxo/179068...
hiruka.eus
Adi Hapo elkarteak Fiskaltzari eskatu dio 'Irurak Bat' kasuan aztertu ez den bide penal bat balioztatzeko - Getxo | Hiruka
Getxoko auzo elkarteak auziaren itxierak Zigor Kodearen 323. artikuluaren balizko aplikazioa ez duela aztertzen ohartarazi du. Elkartearen arabera, artikulu horrek balio historikoa edo kulturala duten ondasunak babesten ditzake, eraikina "bereziki babestua" izan beharrik gabe. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🗣️ Adi Hapo elkarteak Fiskaltzari eskatu dio 'Irurak Bat' kasuan aztertu ez den bide penal bat baloratzeko hiruka.eus/getxo/179068...
hiruka.eus
Adi Hapo elkarteak Fiskaltzari eskatu dio 'Irurak Bat' kasuan aztertu ez den bide penal bat baloratzeko - Getxo | Hiruka
Getxoko auzo elkarteak auziaren itxierak Zigor Kodearen 323. artikuluaren balizko aplikazioa ez duela aztertzen ohartarazi du. Elkartearen arabera, artikulu horrek balio historikoa edo kulturala duten ondasunak babesten ditzake, eraikina "bereziki babestua" izan beharrik gabe. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🎭 Meri Urzelairen Momentutxoa antzezlana taularatuko dute irailaren 30ean, 19:00etan, Goñi Portalen. Jone Garciaren testua oinarri duen emanaldia 12 urtetik gorakoentzat izango da, eta sarrera doakoa izango da. hiruka.eus/plentzia/179...
hiruka.eus
"Momentutxoa" antzezlana ikusteko aukera izango da Plentzian - Plentzia - 2026-09-30 | Hiruka
Antzerkia euskaraz gozatzeko aukera izango da eguazten honetan Plentzian. Meri Urzelairen Momentutxoa antzezlana taularatuko dute irailaren 30ean, 19:00etan, Goñi Portalen. Jone Garciaren testua oinarri duen emanaldia 12 urtetik gorakoentzat izango da, eta sarrera doakoa izango da. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🎉 Jai-giroa izan da nagusi Mesdeetako jaietan hiruka.eus/getxo/179067...
hiruka.eus
Jai-giroa izan da nagusi Mesdeetako jaietan - Getxo | Hiruka
Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak elkarlanean ezarritako dispositibo bereziak prebentzio izaera izan du; batez ere, zapatu gauean bildu izan diren gazte ugarien aurrean.
001
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🇵🇸 Urriaren 3an, ume eta gazteei Palestinako errealitatea hurbiltzeko bi liburu aurkeztuko dituzte Casal Liburudendan; hilaren 4an eta 8an, berriz, Palestinaren aldeko aldarria Xake plazara eramango dute.hiruka.eus/getxo/179067...
hiruka.eus
Palestinari begira jarriko da Itzubaltzeta/Romo datozen egunetan - Getxo | Hiruka
Palestina izango da datozen egunetako hainbat hitzorduren ardatza Itzubaltzeta/Romon. Urriaren 3an, ume eta gazteei Palestinako errealitatea hurbiltzeko bi liburu aurkeztuko dituzte Casal Liburudendan; hilaren 4an eta 8an, berriz, Palestinaren aldeko aldarria Xake plazara eramango dute.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
🛍️ Leioa Indartu Bonoa kanpaina martxan da berriro; hau da, gutxienez 15 euro gastatzen dituenak 5 euroko deskontua lortuko du hurrengo erosketarako. Pertsona bakoitzak 40 euro arte pilatu ahal izango ditu bonuetan.hiruka.eus/leioa/179067...
hiruka.eus
Leioa Indartu bonuak, martxan berriro - Leioa | Hiruka
Leioako dendetan erosteko beste pizgarri bat izango dute herritarrek datozen hilabeteetan. Izan ere, Leioa Indartu Bonoa kanpaina martxan da berriro; hau da, gutxienez 15 euro gastatzen dituenak 5 euroko deskontua lortuko du hurrengo erosketarako. Pertsona bakoitzak 40 euro arte pilatu ahal izango ditu bonuetan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 29/09/2026
👹 Benetan Be teatroak 'Bidutzi' estreinatuko du Uribe Kostako hiru herrietan hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Benetan Be teatroak 'Bidutzi' estreinatuko du Uribe Kostako hiru herrietan - Uribe kosta | Hiruka
Urriaren 18an Benetan Be teatroak bere bosgarren ikuskizuna aurkeztuko du Sopelan. Bidutzi izenekoa, antzezlan "barregarria, hunkigarria, optimista eta ikaragarria" izango dela aurreratu dute. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
❗ Ereagako igogailua modernizatzeko lanak urriaren 1ean hasiko dira hiruka.eus/getxo/179060...
hiruka.eus
Ereagako igogailua modernizatzeko lanak urriaren 1ean hasiko dira - Getxo | Hiruka
Getxoko Udalak aurreikusi duenez, urriaren 1etik azaroaren 30era arte zerbitzua eten egingo dute. Lanak TK Elevadores enpresari esleitu dizkiot, 224.850 eurotan, BEZa barne hartu barik.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
#ARGAZKI_GALERIA | Txopoetako jaietan denetarako tartea egon da eta auzotarrek ez dute hutsik egin. Guztiek gogotik gozatu dute jaietako hitzorduez eta ondo pasatzeko gogorik ez da falta izan! Dantza-ekitaldiko argazkiak @txikiak_dantza_taldea -k ateratakoak dira. hiruka.eus/leioa/179058...
hiruka.eus
Txopoetako jaietan ez da aspertzeko astirik izan! - Leioa | Hiruka
Txokolatea, bingoa, dantza, musika eta jai-giroa barra-barra! Txopoetako jaietan denetarako tartea egon da egunotan, eta auzotarrek ez dute hutsik egin. Txikiek zein nagusiek gogotik gozatu dute jaietako hitzorduez, eta, nola ez, ondo pasatzeko gogorik ez da falta izan. Hona hemen jaiek utzitako irudietako batzuk!
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
💬 Urrian Sorgina Txirulina eta Familian Euskaraz programak itzuliko dira Leioara, 5 eta 8 urte bitarteko umeei eta euren familiei euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko. Saioak Kultur Leioan egingo dituzte eta doakoak izango dira. hiruka.eus/leioa/179058...
hiruka.eus
Euskara familian eta jolasean praktikatzeko bi programa bueltan dira Leioan - Leioa | Hiruka
Euskara ikasteko ez da beti liburu baten aurrean eseri behar. Ipuinak entzunez, zirkuan jolastuz eta familian denbora pasatuz ere egin daiteke. Ideia horregaz itzuliko dira urrian Sorgina Txirulina eta Familian Euskaraz programak, 5 eta 8 urte bitarteko umeei eta euren familiei euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko. Saioak Kultur Leioan egingo dituzte eta doakoak izango dira. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
📖 #AGENDA | Palestinako errealitatea umeei hurbiltzeko bi liburu aurkeztuko dituzte Itzubaltzeta/Romon hiruka.eus/getxo/179058...
hiruka.eus
Palestinako errealitatea umeei hurbiltzeko bi liburu aurkeztuko dituzte Itzubaltzeta/Romon - Getxo - 2026-10-03 | Hiruka
Urriaren 3an, 12:30ean, Ibon Meñika eta Eneko Gerrikabeitia Casal Liburudendan izango dira, liburuen euskarazko edizioak bultzatu dituzten erakundeen ordezkari gisa, bi lanak aurkezteko. Bi liburuak Palestinako errealitatea haurrei eta gazteei hurbiltzeko euskaraz argitaratutako lanak dira.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
⚔️ Urriaren 2tik 4ra Plentziak Erdi Arora egingo du salto hiruka.eus/plentzia/179...
hiruka.eus
Urriaren 2tik 4ra Plentziak Erdi Arora egingo du salto - Plentzia | Hiruka
Plentziak Erdi Aroko itxura hartuko du urriaren 2tik 4ra, hiru egunez luzatuko den azokagaz. Egitaraua goizetik gauera luzatuko da, eta ume zein helduentzako ikuskizunak, kalejirak eta bestelako jarduerak izango dira.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
🌊 Ongi Etorri Errefuxiatuak harrera duina eskatu du 'Itsasoak dakarkiguna' performancearen bidez hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Ongi Etorri Errefuxiatuak harrera duina eskatu du 'Itsasoak dakarkiguna' performancearen bidez - Uribe kosta | Hiruka
Ongi Etorri Errefuxiatuak-Gobelak Getxo eta Berango arteko basoetan bizi diren gazteen etxebizitza-arazoa lehen lerrora eraman zuen, eta gazte horiek ostatu-alternatibarik gabe kanporatzea salatu zuen.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
📢 'Los Ochos' eraikinetako bizilagunek ez direla auzotik joango berretsi dute hiruka.eus/erandio/1790...
hiruka.eus
'Los Ochos' eraikinetako bizilagunek ez direla auzotik joango berretsi dute - Erandio | Hiruka
Ehunka herritarren babespenagaz batu ziren pasa den eguenean Los Ochos eraikinetako bizilagunak ozen esateko euren bizi proiektua garatzeko eskubidea bermatu arte borrokan eta antolatuta jarraituko dutela.
010
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 28/09/2026
📢 'Los Ochos' eraikinetako bizilagunek ez direla auzotik joango berretsi dute hiruka.eus/erandio/1790...
hiruka.eus
'Los Ochos' eraikinetako bizilagunek ez direla auzotik joango berretsi dute - Erandio | Hiruka
Ehunka herritarren babespenagaz batu ziren pasa den eguenean Los Ochos eraikinetako bizilagunak ozen esateko euren bizi proiektua garatzeko eskubidea bermatu arte borrokan eta antolatuta jarraituko dutela.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🎶 #AGENDA | 'Nire gau handia guateke ye-ye' ospatuko dute bihar Berangon hiruka.eus/berango/1790...
hiruka.eus
'Nire gau handia guateke ye-ye' ospatuko dute bihar Berangon - Berango - 2026-09-25 | Hiruka
Bihar, irailaren 25ean, 20:30etik 22:30era, Jorge Canovasek eta bere bandak 60ko eta 70eko hamarkadetako "guatekea" egingo dute Santa Anako anfiteatroan. Nino Bravo, Los Brincos, Formula V, Los Diablos, Jose Luis Perales, Camilo Sesto, Raphael, Serrat, Duo Dinamico, Mike Kennedy eta Massiel bezalako artista eta taldeen kantuak interpretatuko dituzte.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🎩 'Erandio Magikoa' hamar urte beteko ditu aste-akabu honetan hiruka.eus/erandio/1790...
hiruka.eus
'Erandio Magikoa' hamar urte beteko ditu aste-akabu honetan - Erandio | Hiruka
Irailaren 25etik 27ra, jaialdiaren 10. edizioa ospatuko dute 11 magoagaz, orain arte kopururik handiena. Udalagaz batera, Tor Magoak eta Txoborrok antolatzen dute jaialdia Erandiogoikoa, Altzaga eta Astrabudua auzoetan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🎉 #EGITARAUA | Jai-giroz agurtuko dute uda Areetan hiruka.eus/getxo/178999...
hiruka.eus
Jai-giroz agurtuko dute uda Areetan - Getxo | Hiruka
Getxoztarrek Mesedeetako festak irailaren azken aste-akabuan ospatuko dituzte, hilabeteari bukaera borobila emanez.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
📚 Euskal Herriak 47 puntu jaitsi ditu PISA 2025 txostenaren irakurmen-konpetentzian hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Euskal Herriak 47 puntu jaitsi ditu PISA 2025 txostenaren irakurmen-konpetentzian - Uribe kosta | Hiruka
Irailean, 2025eko PISA txostenaren emaitzak kaleratu ziren, Euskal Herrian irakurmen-konpetentzian izandako beherakada agerian utziz. Probetan Euskal Herriko 15 urteko ikasleek 419 puntu lortu zituzten irakurmen-konpetentzian. 2022an, berriz, 466 puntu izan genituen; beraz, 47 puntuko beherakada izan da hiru urtean.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
💡 Leioako Udalak Lamiako Eskola auzoari beste modu batera zabaltzeko lehen urratsa eman du: bertan kultura- eta kirol-jarduerak, elkarteen ekimenak, ikasteko eta irakurtzeko gelak edota liburutegia egokitzea aztertuko du. hiruka.eus/leioa/179024...
hiruka.eus
Leioako Udalak Lamiakoko ikastetxeari beste bizitza bat eman gura dio - Leioa | Hiruka
Lamiakoko ikastetxeak jada ez du ikaslerik, baina eraikina ez dute hutsik utzi gura. Leioako Udalak espazioa auzoari beste modu batera zabaltzeko lehen urratsa eman du: bertan kultura- eta kirol-jarduerak, elkarteen ekimenak, ikasteko eta irakurtzeko gelak edota liburutegia egokitzea aztertuko du. Udalbatzak aho batez onartu du horretarako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailagaz hitzarmena sinatzea.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🏘️ Alokairua ordaintzeko arazoak edota etxean ezinbesteko konponketaren bat egiteko dirurik ez izatea. Horrelako egoeretan dauden herritarrei zuzenduta daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzak. Hauek eskatzeko epea urriaren 15ean amaituko da. hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea urriaren 15ean amaituko da - Uribe kosta | Hiruka
Alokairua ordaintzeko arazoak, argiaren edo gasaren fakturei aurre egiteko zailtasunak edota etxean ezinbesteko konponketaren bat egiteko dirurik ez izatea. Horrelako egoeretan dauden herritarrei zuzenduta daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), eta Uribe Kostan 2026ko laguntzak eskatzeko epea urriaren 15ean amaituko da.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🏠 Sopelako Udalak Labayru Fundazioa kontratatu du udalerriko baserrien katalogoa egiteko hiruka.eus/sopela/17902...
hiruka.eus
Sopelako Udalak Labayru Fundazioa kontratatu du udalerriko baserrien katalogoa egiteko - Sopela | Hiruka
Erakundeak herri-ondarearen bilketan eskarmentu luzea du, eta dagoeneko Sopelako baserrien dokumentazio grafikoa biltzeko lanean ari da. Egitasmoaren helburua herriko ondare arkitektonikoaren zati garrantzitsu bat gorde eta babestea da.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🌍 Klima-aldaketaren inguruan arazoez hitz egin beharrean, dagoeneko martxan dauden irtenbideei begiratzea. Horixe proposatzen du HOPE! Estamos a tiempo dokumental-sailak, eta gaur, irailaren 24an, Gorlizen ikusteko aukera egongo da. hiruka.eus/gorliz/17902...
hiruka.eus
HOPE! dokumentalaren proiekzioagaz hasiko da gaur "Gorliz Resiliente" - Gorliz | Hiruka
Klima-aldaketaren inguruan arazoez hitz egin beharrean, dagoeneko martxan dauden irtenbideei begiratzea. Horixe proposatzen du HOPE! Estamos a tiempo dokumental-sailak, eta gaur, irailaren 24an, Gorlizen ikusteko aukera egongo da. Lehenengo proiekzioa 18:30ean egingo dute Udaletxean, Gorliz Resiliente egitasmo berriaren barruan.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 24/09/2026
🏃‍♀️🚴‍♂️ Urdulizek Bizkaiko udalerririk aktiboena izateko lehia egingo du berriro hiruka.eus/urduliz/1790...
hiruka.eus
Urdulizek Bizkaiko udalerririk aktiboena izateko lehia egingo du berriro - Urduliz | Hiruka
Kirolur Erronkaren udazkeneko liga irailaren 23an hasi da eta urriaren 23ra arte iraungo du. Helburua Bizkaiko udalerrien artean jarduera fisikoa sustatzea da, herritarrek egindako desplazamendu aktiboak kilometrotan erregistratuz.
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 23/09/2026
🎉 Irailaren 25etik 27ra, hiru egunez luzatuko da festa, eta ez da aspertzeko tarterik egongo: kontzertuak, txapelketak, herri kirolak, umeentzako ekintzak, gastronomia eta, nola ez, zapatuko Mozorro Eguna. Beraz, prestatu mozorroa, batu kuadrilla eta gerturatu Txoperara!hiruka.eus/leioa/179016...
hiruka.eus
Aste-akabuan, denok Txopoetako jaietara! - Leioa | Hiruka
Txopoetan dena prest dago Mikel Deuna jaiei ekiteko! Irailaren 25etik 27ra, hiru egunez luzatuko da festa, eta ez da aspertzeko tarterik egongo: kontzertuak, txapelketak, herri kirolak, umeentzako ekintzak, gastronomia eta, nola ez, zapatuko Mozorro Eguna. Beraz, prestatu mozorroa, batu kuadrilla eta gerturatu Txoperara!
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 23/09/2026
⛵ Artea eta itsasoa uztartuko dituzte 'El aMAR nos cuida' komunitate-proiektuan hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Artea eta itsasoa uztartuko dituzte 'El aMAR nos cuida' komunitate-proiektuan - Uribe kosta | Hiruka
Komunitate-proiektuko ekimenaren helburua Uribe Kostako pertsonen, elkarteen eta erakundeen arteko sareak ehuntzea da, artea eta itsasoa topagune, "parte-hartzerako eta zaintza komunitariorako espazio gisa erabilita".
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 23/09/2026
⛔ Subflubiala EZ! plataformak manifestazioa deitu du urriaren 24rako, garraio publikoaren alde egiteko eta Artatza-Romo institutuaren defentsa aldarrikatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Areetako Xake plazatik, metro-geltokiaren ondotik. hiruka.eus/uribe-kosta/...
hiruka.eus
Subflubiala EZ!ek urriaren 24an kalera ateratzeko deia egin du - Uribe kosta | Hiruka
Itsasadarraren azpiko tunelaren aurkako mobilizazioek beste hitzordu bat izango dute urrian. Subflubiala EZ! plataformak manifestazioa deitu du urriaren 24rako, garraio publikoaren alde egiteko eta Artatza zein Ballonti inguruen eta Artatza-Romo institutuaren defentsa aldarrikatzeko. Mobilizazioa 18:00etan abiatuko da Areetako Xake plazatik, metro-geltokiaren ondotik. 
000
Hiruka @hirukaeus.bsky.social · 23/09/2026
🎭 Getxok lehen aldiz parte hartuko du 'Circo a Escena' zirkuituan hiruka.eus/getxo/179015...
hiruka.eus
Getxok lehen aldiz parte hartuko du 'Circo a Escena' zirkuituan - Getxo | Hiruka
Zirkuituaren seigarren edizioak hainbat hitzordu ekarriko ditu Getxora. Helburua ez da soilik ikuskizunak ekartzea, baizik eta zirkuaren kontratazioa urte osoan zabaltzea, publiko berriak erakartzea eta diziplinaren formatu desberdinak ezagutaraztea. 
000