Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 16/10/2026Aber, Fronte Zabalak igual ez zuen hain-hain zabala ere izan behar, e 011 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/10/2026Jaun*, andre* eta androideok, euskal txokolate ideologiko guztien ama izan daitekeena aurkezten dizuet. 053 5
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 05/10/2026BMW bat erostean aparkalekuko marrak ikusteko desgaitasun motaren bat oparitzen dizute, nik uste: 130 3
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 22/09/2026Etxegabetze ilegalak egiten dituzten “enpresa” horiei gauza bat eta bakarra eskertzen diet: haiei esker ikasi dut “jazarroi” hitza 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/09/2026Badut jakinduria, ez besteak bezala Funky banago kalte egiten diet horrela Nire taldea irratian debekatzen Negu Gorriak entzun, eta esan ezetz! Izutzen baitira gure indarra dela-eta Negu Gorriak gara, betirako gogoan 020 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/09/2026Gaur egun handia da: @aritzgalarraga.bsky.social -ek liburu berria aurkeztuko du, #IzanGizona, kontakizun autobiografikoaren eta saiakera literarioaren arteko artefaktu bat. Genero maskulinoko kide gisa hezi eta sozializatu garen denok egin beharko genukeen ariketa iruditu zait. 153 5
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 08/09/2026Alarde baztertzailearen aldekoak parodiatzen hasten zara eta ez zaizu ateatzen Ernairen Instagrameko publikazio bati eman dioten erantzun hau. #Hondarribia #EmakumeakAlardean 010 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/09/2026Surrealista da, baina ez naiz ezer asmatzen ari. Hau gaur arratsaldekoa da. #Hondarribia 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 20/08/2026Atrakoak berriz ere suzko armekin egitera behartzen gaituzte, ez dago eskubiderik. 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 14/08/2026Jende kopuru hau mugitzeko baldin bada, Donostiako Udalari exigitzen diot Aste Nagusian Ilunben zezenketen ordez dark ambienta pintxatuko duten DJak jar ditzala (isolazionistak badira, hobe). Publiko aldetik antzeko parezido eta gutxienez ez da inor hilko. Bueno, ia seguru ezetz. 161 6
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 04/08/2026Badatoz #MoskukoJaiak eta urtero bezala egitaraua da botila bat, azken tanta zurrupatu arte edan beharrekoa 021 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/08/2026Hor terraza jarri nahi izateko eduki behar diren barrabil-zorroek 6 lagunentzako kanpin denda batekin konbalidatzen dute 120 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/08/2026Hannah Arendtek zeozer esango luke denda honetan erosteak berezkoa duen gaizki hutsalaz 021 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/07/2026Proiektu urbanistiko zentzugabe eta egoisten artean, hau izango da historia literarioena duena: Porsche eta Zweig, atzoko mundua eta biharkoa blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu 012 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 29/06/2026Bihar 19:00etan Bilboko Zirika herri gunean izango naiz @apellaj.bsky.social jaunarekin batera: publikatu berri dudan #Garondoan nobelaz hizketan hasiko gara, baina nire asmo sekretua da Juleni bere #SakelakoBihotzak nobelatzarra idazteko sekretuak kontaraztea. Kapitaleko jendea, animatu! 021 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 08/06/2026Oso gomendagarria Jon Alonsoren eta Adur Larrearen ‘Itsasoaren ahutzak’ komikia: 1980ko hamarkadaren hasieran desagerrarazitako Komando Autonomoetako kide baten historia (Naparrarena) oinarri hartuta, genero beltzeko istorio gogor bezain sinesgarria sortu dute. 010 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 28/05/2026Kontatu beharko dut hau dena, dagoeneko jende gehiegiri inporta ez zaion arren. Gaur aurkeztuko dut nire lehen nobela prentsaren aurrean. #Garondoan du izena eta Alberdania argitaletxearen eskutik publikatu da. Hau da azaleko argazkia, Marc Gassók eskuzabalki erabiltzen utzi diguna. 131 3
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 27/05/2026Ez dut nahi zuri ezer txarrik gertatzea, esango nion. Hori ez dago zure esku, erantzungo zidan. Eskutik eramango ninduen bere logelara, etzango ginen, elkarrekin, nire kopeta Aliziaren garondoan, begiak estu-estu itxita. #Garondoan (Argazkia: Carla Alexandra Rodriguez) 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 26/05/2026Hainbeste gauza izango ziren ordurako aldatuak, eta aldatuak diodanean esan nahi dut puskatuak, zimurtuak, txikituak, tarratatuak eta gero erdi-josiak; hain diferentea izango zen inguruko giroa ere, ezen uko egina izango bainion nire buruaren irudi jarrai bat edukitzeari. #Garondoan 📸 Makis Makris 010 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 25/05/2026Alizia eta biok lerro paraleloak bilakatu ginela ulertuko nuen, elkarren ondoan egon gintezkeela, baina gure bideak dagoeneko ez zirela gurutzatzen. #Garondoan (Argazkia: Helena Georgiou) 100 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 19/05/2026Izenik ez dutenen politika da Lanbroa. Izenik eduki nahi ez dutenena. Izenik ez edukitzea da Lanbroaren indarrik handiena. #Garondoan (Argazkia: Rafael Tanaka) 020 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/05/2026Idazmahai zaharra ere eramatea nahi ote zuen galdetuko nion. Ez zuela axola erantzungo zidan, uzteko. #Garondoan (Argazkia: Jerry Uelsmann) 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 18/05/2026Gezurra badirudi ere, patrikan eramateko erloju batzuk erosi nahi zituztenen artean sekulako istiluak izan dira pasa den asteburuan blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu 100 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 17/05/2026... eta hala ere Aliziak hurrengo segundoan egingo zuena deszifraezina izango zen, guztiz opakua. Besteak beste horregatik ez nuen jakingo zergatik gonbidatu ninduen taberna hartara. #Garondoan (Argazkia: Herk Harveyren 'Carnival of Souls' pelikulatik). 021 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 16/05/2026Ez zait gustatzen jendearekin hitz egitea. Elkarrizketak, alegia. Elkarrizketa batean sartzen zarenean agertzen hasten diren animalia horiek, esan nahi dut. #Garondoan (Argazkia: Walter Schels). 151 5
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 15/05/2026Garaipenaren eguna berdin bizitzen dute irabazle guztiek. Derrota berriz, galtzaileetako bakoitzak bere modura bizi du. (Argazkia: Yasuhiro Ishimoto) 121 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 10/05/2026Gehiengo sindikalak atzo euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egindako manifa (ezkerrean). Super heroi bat (eskuinean). #EuskaldunaNaizEtaArraroNago 120 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 09/05/2026Clickbaita geroz eta sotilagoa bilakatzen ari da 010 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 21/04/2026Eta fubol kontuak alde batera utzita, beste kirolei buruz hitz egiteko ordua: Morante toreroak 10 zentimetroko adarkada jaso zuen atzo ipurdian. Zezenen batzorde olinpikoak oraindik ez du argitu errekor berri baten aurrean ote gauden. 051 5
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 05/04/2026@xabierv.bsky.social Berez badu (ikusi irudia), baina ez dut ezta hipotesi gisa planteatzen Sumarrek euskarazko hitzaren esanahiari 5 minutu eskaini dizkionik. Iaz euskarazkoan ere “matria” jarrita egindako txapuza zuzendu dute, zabarkeria seinalatzeaz gain alternatiba esku-eskura eman zitzaielako 100 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 02/04/2026Bueno, ba hemen da udaberria #MPK #JuanGelman #ElizabethBishop 020 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 30/03/2026Gugan bego Ramon Zallo, bertso askea: frankismoaren aurkako borrokalaria, ETA-VIko kidea, LKIren bozeramailea, EHUko irakaslea eta ikerlaria; azken hamarkadetan gure eztabaida publikoak ezagutu duen bisturi zorrotzenetako bat. (Argazkia: Dani Blanco / Argia) 095 9
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 27/03/2026Aretoa beteta Hondarribian Garikoitz Goikoetxearen hitzaldia entzuteko: #EsnatuAlaHil liburuaren gakoak azaltzen ari da #Korrika kulturalaren barruan. 010 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 23/03/2026XIX. mendeko margolan punk batek enperadoreen garai honetan berreskuratu duen garrantziaz idatzi dut aste honetan blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 12/03/2026Aurrekoan Baionan ikusi nuen pegata honek dioena tartean behin gogora ekartzeko modukoa da. 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 11/03/2026Gaur, martxoak 11, Joseba Zulaikaren ‘Aberriaren inpaseak’ saiakera mamitsua izango dugu hizpide Hondarribian. Gonbidatuta zaudete, noski (eta etortzen ez bazarete, ez dizuegu kontatuko 😜) 011 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 03/03/2026Datozen garaietarako jarrera, nik uste, Joxe Agustin Landarbideren argazki honetakoa da. 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 02/03/2026Bafta aurpegia geratzen ari zait urtea nola doan ikusita. 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 02/03/2026Eta laikotasunaren aldeko argudio hori nahikoa iruditzen ez bazaizu, hemen duzu beste sorta on bat. 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 27/02/2026Azkeneko alkoholemia kontrolean hau esplikatzen saiatu nintzen ertzainei, baina ez dakit zergatik, ez zidaten kasu handirik egin. 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 24/02/2026#Therian jendeari buruzko nire iritzia laburbilduta. 002 2
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 06/02/2026Hiru eski jantzi dituzu gaur ala pozik jarri zara ni ikustean? 110 1
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 23/01/2026Las rosas son rojas Pardo el plumaje de la becada 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 01/01/2026Eguberrietan haurrekin zine aretora sartzen den guraso hori da Bulgaria eurogunean 000 0
Gorka Bereziartua @gorkabm.eurosky.social · 07/12/2025Ei, #DurangokoAzoka|ko argazkilari, ikusi dut zer egin duzun hor 011 1