Sign in

Gorka Erostarbe Leunda

@gerostarbe.bsky.social
95 followers 92 following 100 posts

Kazetaria Berria eta Badok-en. Musika. Jotea eta trapea. Eta Urola erreka.

PostsRepliesMedia
Reposted by Gorka Erostarbe Leunda
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 10/06/2026
Astebururako, Auzomira kultur egitaraua prestatu dugu Kalegorrian elkartetik Urretxu-Zumarragan: 'Cambium' (Maddi Barber, Marina Lameiro) eta 'Ziarraize' (Aurizberriko biztanleak) filmak, Broken Brothers Brass Banden kontzertua eta @gerostarbe.bsky.social|en 'Auzokinak'-en errezital musikatua.
Kalegorrian elkarteak antolatutako Auzomira zikloaren kartela. Ekainaren 12an, 13an eta 14an, Urretxu-Zumarragan.

12, ostirala, 19:30: 'Cambium' eta 'Zirarraize' filmen proiekzioa eta egileekin solasaldia Zelai Arizti aretoan.

13, larunbata, 12:00: Broken Brothers Brass Band, kontzertu ibiltaria Eitzako Kortako plazatik Areizaga-Kalebarren plazara.

14, igandea, 12:30: 'Auzokinak', Gorka Erostarberen poemen errezital musikatua Areizaga-Kalebarren plazan.
022
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 31/05/2026
Bikain, beste behin, @bsarasola.bsky.social www.berria.eus/kultura/anal... "Edo, beste modu batera esanda, oso posible da ahoz euskaraz bizi baina literatura erdaraz irakurtzen duenari (edo literatura irakurtzen ez duenari) bitxia suertatzea hitanoaren erabilera nobela batean"
berria.eus
Literatura, hi
Urte eta erdi igaro da jada azkeneko liburua argitaratu dudala, eta haren harira jaso dudan komentariorik harrigarriena hitanoari dagokiona izan da. Nobelako elkarrizketa batzuetan hika erabili iza...
121
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 21/02/2026
Laxe bogako dagoen honetan, 'O que arde' aurreko lanaren harira @argiaeus.bsky.social ia-rako egindako elkarrizketa. Gertukoa eta innteresgarria iruditu zitzaidan ordukoan. 'Sirat' ikusteko pereza ezin kenduta nabil ordea... www.argia.eus/albistea/den...
argia.eus
“Denok gara errudunak, denok sinetsi dugu hirien erlijioa”
Salda edo zopa bero batekin alderatzen du bere zinema; soila eta konplexua aldi berean. Ez hain estimatua azukrez eta kimikaz jositako garai posmodernootan, baina aterpe bital bat eskaintzen duena.
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 06/02/2026
Estimatua Mikel Asurmendi, irakurketa arretasuagatik. Zer eta garai ultrapresko hauetan. blogak.eus/begizolia/kr...
blogak.eus
Krono-topoaren aurkako desertzioak
Auzokinak Gorka ErostarbeElkar, 2025 Hasmentan Auzokinak poema-bilduma xumea duzu. Haatik, batzuetan, konplexua egin dakizuke. Poema liburua xumea duzu baino zaila aldi berean. Zaila edo. Poema batzuk...
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 20/01/2026
Aski ederra begitandu zait Josu Goikoetxearen 'Lakioa'. Dotorezia, lexiko eta esaldikera aberatsa, atmosfera, tentsio eutsiak... Eta susmoa irakurraldiz-irakurraldi gauza berriak erakusteko dohaina dutela 9 ipuinok.. 'Gaua eta gero', 'Su bat muinoan', 'Ritxi', 'Zeremonia'...
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 11/01/2026
Jakin-minez irakurtzen ditut beti @bsarasola.bsky.social Beñar Sarasolarenak, eta beti topatzen dut zer jakinik, zer ikasirik, buruko Lau dilista hauek dantzan jartzen diizkidanik, eta bada zerbait. www.berria.eus/kultura/jaki...
berria.eus
Jakin-mina
Ziur aski, aita zenak eman zizkidan gauzen artean gehien estimatzen dudana. Umetan albokoa gogaitzeraino aritzen omen nintzen hau eta bestea galdezka: eta hau zergatik? eta beste hori zergatik? Hau...
263
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 09/01/2026
Zer gutxi erreparatzen diegun gure laborariei, abeltzainei, nekazariei; gure nekazari-laborarien baliabide eta bizi baldintzak itotzen ari dira EB-Mercosurretik, eta gu kopla erditan... Eta zer ixiltasuna.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 08/01/2026
Zur eta lur geratu naiz 10 urte igaro direla ohartzean. Bowieren obituario hau idaztea egokitu zitzaidan. www.berria.eus/kultura/izar...
berria.eus
Izar hauts bihurtu da
David Bowie pop eta rock musikari eklektikoa hil da, 69 urte zituela.Etengabe eraldatzeko eta eragiteko gaitasuna izan zuen ikur.Minbizi baten ondorioz zendu da, eta 'Blackstar' disko kaleratu berria ...
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 08/01/2026
Ene jainko potzoloa; zer diskotzarra Van Morrisonek iaz argitaratua. Ez dakar ezer berririk, baina umetako logelan sartu eta lo-kuluxka goxoa egitea bezalakoa da. Aldarrikatzen dut aldika konfort eremuan bertan goxo zoriontsu izatekoa ere. Ze diskotzarra! www.youtube.com/watch?v=BGxf...
youtube.com
The Only Love I Ever Need Is Yours
YouTube video by Van Morrison - Topic
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 28/12/2025
"nik ez dut duro bakar bat poltsikoratu pilotatik. Pilotariak egin behar duena da pilotan jokatu" Tamalgarritik gora gaur Arguiñano #pilota
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 23/12/2025
Fama txarra dute tabernek eta igogailuek; 'tabernetako iruzkinak' edo 'igogailuko konbertsazioak'... Ba horiexetan jakiten da, besteak beste, 'ekonomia' deitzen den hori zertan den egiazki, ez tertulistoen foroetan, ez egunkarietako orri horixketan, ez 'paper' akademikoetan.
000
Reposted by Gorka Erostarbe Leunda
Urko Azpiarte Zubizarreta @urkoazpizubi.bsky.social · 20/12/2025
Honek poz handia ematen dit: Iñaki Segurolaren lanak biltzen dituen webgunea. Opari ederra lepoletzaileentzat. www.segurola.eus
segurola.eus
Hasiera - Segurola.eus
022
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 17/12/2025
Aspaldi nuen alboratu samarturik, baina aurtengo 'The Purple Bird' entzuten eta handik 'Boise, Idaho' hau... Itzela pieza. www.youtube.com/watch?v=XErt...
youtube.com
Bonnie "Prince" Billy - Boise, Idaho (Live in London)
YouTube video by Rairun
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 04/12/2025
Ebentismoaren garaiotan, apurka apurka diluitzen doa areto txikiek, tabernek eta gaztetxeek osatu izan duten ekosistema kultural ezinbestekoa. Ia erabat galtzeraino. Eta galera izugarria da. Eta ez diogu behar adinako garrantzia ematen.
021
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 26/11/2025
Akaso inori interesatuko zaio, akaso ez; gustora jardun genuen solasean, auzoaren eta Urolaren abaroan www.berria.eus/kultura/leku...
berria.eus
«Lekuak habitatzeko modu jakin bat galdu dugu»
Euria hastear da, eta taberna kanpoan bi gizon hitz aspertuan ari dira noiz eta nola botako duen eztabaidan, zer esan duen telebistak, zer dioen zeruak. Andre bat atera da barrutik eta pareko txaku...
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 19/11/2025
Maddi Galdos Aretak egin dio lehen kritika publikoa 'Auzokinak' liburuari, @argiaeus.bsky.social aldizkarian. Inork irakurri nahiko balu, honatx. www.argia.eus/albistea/lei...
argia.eus
Leihotik begiratzeko poemak
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 16/11/2025
Katedral bat eraitsi du, eta musikaren tenplu txikiak eraikitzen ari da orain hondakin haietatik abiatuta. Atzo tenplu bilakatu zuen Viktoria Eugenia antzokia. Distortsiotik tempo kontrasteetara, isiltasunari denbora emanez. Zer delizia eta 'delikadezia' Gorka Urbizu zuzenean
100
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 09/11/2025
Gauza interesgarriak beti bigarren eskuko azokatxoan, etxe parean.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 08/11/2025
Egunotan Gorka Urbizu eta Ruper entzuten txandaka, eta uste dut elkarrizketa polita sortzen dela bien kantuen artean, zentzu askotan. Kontrastetik bezainbat harmoniatik (musikala eta bizitzarena).
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 29/10/2025
Okin bat lagun min dugunok badakigu zer den kantu honen atximurraldia. 'OKINA' www.youtube.com/watch?v=GQSt...
youtube.com
Okina
YouTube video by Ruper Ordorika - Topic
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 14/10/2025
Bada 'Bizkaia maite' post-industrial horren doinua burutik ezin kenduta...
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 30/09/2025
Bideoa: Andoni Imaz Ahotsak: Igor Susaeta eta Rocio Varona #Auzokinak
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 25/09/2025
Oiartzungo Orea auzokindegira ere iritsi da 'Auzokinak'. Eskerrikasko Lagunak!
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 14/09/2025
Poz politt horiek. Herriko liburu-denda apurretako batean jada badago #auzokinak #urki
120
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 11/09/2025
Ebento-haizeak jota.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 09/09/2025
Kaskoak eta burbuilak. Hau idatzi nuen 2023ko @jakin-eus.bsky.social aldizkariko urteko musika errepasoan, 'Errituak eta burbuilak' azpi-izenburuarekin. Debaterako balio badu.... 60., 61. eta 62. orr. jakin.eus/show/7eadf87...
jakin.eus
Saioa hasi - JAKIN Dabilen pentsamendua
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 22/08/2025
Urduri, pozik, ilusioz, jakin-minez, artega, esker-oneko eta gehiago Ondo bidean, iraila amaieran aurkeztuko dugu 'Auzokinak'. Gustu baduzue.
051
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 16/08/2025
Min bat sartu nuen Ikuzgailuan Arropa zikinekin batera Geroztik biraka dabil Etengabean, zentrifugoki Programa amaitzean Itzuli baino ez da egiten Zentripetoki Nahiz earropak garbitzen diren Aldiro
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 16/08/2025
Duela 10 urteko 'uda literarioa'. Goxatu nuen
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 12/08/2025
Kataluiniako kostaldeko herri txiki batean, auzo zaharrean, kafetegi batean, kafe hutsa 1,20 eurotan (kafe ona), eta sei egunkari irakurgai. Begiokin ikusia, mihi honekin dastatua.
020
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 10/08/2025
Kasualitate polit horiek. Egunotan 'Take Five' entzuten jardun dut, pasieran. Kuriositatez begiratu eta 1959an grabatua New Yorken. Bestetik, egunotan 'Coca-cola bat zurekin' irakurtzen. Gertakari zenbait 1959ko New Yorken. @bsarasola.bsky.social Ziur O'harak gustuko zuela youtu.be/tT9Eh8wNMkw?...
youtu.be
Dave Brubeck - Take Five
YouTube video by Tori Chitic
011
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 09/08/2025
80 urte inguruko bikotea kafetegi txikian. Gizona gurpildun aulkian. Emakumea kantari hasten saio eta gizonak segi. Katalanez zenbait, kopla eta jotaren bat ere bai gaztelaniaz. Gauza ederrak, herri txikietan
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 08/08/2025
Herri txiki bateko plaza bat. Ama gaztearen orro etsia. "Lagundu, umea galdu dut,bi urteko umea galdu dut...". Alboan 5 urteko beste semea. Hasi gara ingurukoak ere bila... Hiru minutu izan dira. Poste baten atzean ezkutaturik zen. Aurkitu du. Negar batean hasi da. Ni ere bai.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 07/08/2025
Udako arrats bat, 2019, bikiak jaio eta egun gutxitara. Zoriontasun argi leun bat.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 07/08/2025
Gaur 30 urte, azkar esaten da, atletismoko marka zahar eta harrigarrienetakoa ezezik, begiok ikusi duten gizaxsriketa harrigarri etac estetikoena gertsatu zela. Jauzi hirukoitza. Jonathan Edwards. youtu.be/mi9KwAy5iQo?...
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 07/08/2025
'Coca-cola bat zurekin'. @bsarasola.bsky.social
011
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 01/08/2025
Flaco, gugan!! Handia. youtu.be/z2YI3bvrU4s?...
youtu.be
Tapia eta Leturia - Flaco Jimenez
YouTube video by Gaizka Peñafiel
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 01/08/2025
'La tonalidad del pensamiento'
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 16/07/2025
11 urte.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 15/07/2025
Ikusten dut batzuei eta besteei egozten euskararen egoeraren larritasuna, esan nahi dut, giza-talde batzuri ete besteri. Eta oso gutxi ikusten dut erakunde nahiz botereguneei ardurak eskatzen, exijitzen. Legeak eta konpromiso finkoak ez ote dira behar?
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 04/07/2025
Benito Lertxundiren musika eraginak @juantxozetxe-ren eskutik, orain Oiartzunen. #kanterri #badok
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 03/07/2025
Aukera izan nuen Joxe Azurmendi birritan elkarrizketatzeko. Bata, luze, 'Barkamena, kondena, tortura. Estatua kontzientzien kontrolatzailea' saiakeraren harira (2012). Bestea Unamunoren figuraz (2012). Inork irakurri nahi balitu. www.berria.eus/kultura/unam... www.berria.eus/kultura/unam...
berria.eus
«Unamuno ez da inoiz liberala izan; antiliberala zen azken fasean ere»
Unamunori buruzko topiko ezagunei kontrapuntua jarri die 'Bakea gudan' lanean, haren kontraesanak eta garrantzia nabarmenduz.
020
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 18/06/2025
Hiruzpalau horiek ez dira hiriruzpalau eta lotsabako kutre dira, baina errotik usteldutako sistema horrek ematen die bide eta babes, halare, eraldaketa sistemiko-politikoa beharrezkoa izanik nahikoa ez. Ezpada eraldaketa humanista-etiko sakona ematen, ingurura begiratzea baino ez
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 16/06/2025
📡📡 Bando bando euli eta mando! @muguruzafm -ek Aoetan emandako kontzertua kronika honetara ekarri du 🖊️🖊️Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak. Irakurgai dago osorik BADOKen eta ikusgai dira Jon Urbek egindako argazkiak ere. @berria.eus Ikus, entzun eta goxa!! www.badok.eus/musika/anoet...
badok.eus
Anoeta hartu du Fermin Muguruzaren unibertsoak
30.000 lagun ez ezik, mundu bat ere bildu du Fermin Muguruzak Anoetako estadioan. Aldarrikapen askoren hauspo eta Palestinaren aldeko oihu bihurtu du «akelarre antifaxista». Erabat konektatu du jarrai...
020
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 15/06/2025
Euri langarretan dantza zoroki egiteko, aspakdiko eztabaida batzuk umoretan biziberritzeko, lagunartea sendotzeko, rollo on kolektibo bat sentitzeko, eta alde zaharrean sartu beharrik izan gabe parranda koxkorra ere egiteko balio izan zuen atzokoa @muguruzafm.bsky.social -ren kontzertuak!
041
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 12/06/2025
Zer saioa ona Radio 3 espainolan Brian Wilson handiari buruz.Portzierto, nire buruan beti osatu dute Brian Wilsonek, Paul Simonek eta Paul McCartneyek pop-aren arkitektura-triangelua. Izan daiteke @jrsenperena.bsky.social ? surf-psikodelia / folk / rock-and-roll oso labur esanda
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 06/06/2025
Ekainean, udaren atarian, beti azaltzen da akordeoi jotzaile kaletar bat auzora; doinuak Europa ekialdekoak dira, goizak alegeratzen dizkit. Oraintxe joan da. Hari txanda basouso batek hartu dio. Hau ere ia goizero aritzen da. Musika ez da diskoetan kabitzen.
010
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 04/06/2025
Zinez liburu interesgarria, gaztelaniaz, nahiz eta itsasoak busti didan. Arte kritikaz bezainbat bizitzaz. Prekarizazioa, boterea, zentsurak eta kantzelazioak, kasu errealak, kultura kritika askea, hedabideak...
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 30/05/2025
Gaur 40 urte gure amandria (berramona) hil zen, 94 urterekin. Ondo gogoan dut, heriotzaren lehen esperientzia. Bezperan Heyseleko sarraskia. Amandriaren hilotza bertatik bertara ikusi nuen, etxe atarian. Gero etxearen horma-ondoan ateratzen ziren marrubien bila joan nintzen.
000
Gorka Erostarbe Leunda @gerostarbe.bsky.social · 28/05/2025
Are,txapa batek boterea 'zirikatzen' ez badu, malo
000