Sign in

Emun Aholkulariak

@emuntaldea.bsky.social
311 followers 751 following 161 posts

Gai sozialak kudeatzen lagunduko dizun aholkularitza gara | #Euskara #GeneroBerdintasuna #Gobernantza #Aniztasuna #GizarteErantzukizuna #BerrikuntzaPlataformak www.emun.eus

PostsRepliesMedia
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 22h
#2027ko gestio plana lantzeko lan saioan gaude gaur emunkideak. Orain arte egindakoak, entzundakoak eta bizitakoak aztergai. Emun zein emunkideak datozen gizarte erronkei erantzuteko eta bezeroen beharrei modu eragingarri eta eraldatzailean ekiteko prestatzen ari gara. #EmunGara #EraldaketanGara
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 07/10/2026
🌍 Mundukideren eskutik #ElkartasunaGara XI. Lasterketa Solidarioarekin bat egingo dugu aurten ere. Korrika zein oinez, elkarrekin egingo ditugu elkartasunaren aldeko kilometroak. Urriaren 18an gu ere Urkulun izango gara! ➡️ Animatu!: mundukide.org/eu/albisteak... #2026MLS #ElkartasunaGara
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 07/10/2026
#EmunBLOGA | Urtero gure bezeroen batzar orokorretan euskararen erabileraren gainean egiten den hizkuntza kudeaketaren eta horren eraginaren gaineko artikulua idatzi du Amaia Balda Etxarte emunkideak gure blogean. 📃 IRAKURRI HEMEN osorik: www.emun.eus/bloga/kasual... #EuskaraPlanak #Eraldaketa
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 05/10/2026
Garabideren eskutik Hizkuntzak Biziberritzako #Aditu Programan izan gara lan mundua euskalduntzeko esperientzia partekatu eta zenbait hizkuntza gutxituren errealitatea ezagutzen. Lankidetza zubiak eraiki eta gurea kanpotik berrikusteko aukera ederra. Eskerrik asko! #Lankidetza #JatorrizkoHizkuntzak
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 01/10/2026
#BIDEGURUTZEAN bideopodkastaren 2. atala ikusgai! Maria Oses idazleak eta Peru Abarrategi bertsolariak sorkuntza kolektiboaz hitz egin digute. Izan ere, bertsoa eta idazketa banakako ariketatzat jotzen dira askotan, diziplina bakartitzat. Baina, horrela al da? ▶️ HEMEN: bertsoa.eus/podcastak/bi...
000
Reposted by Emun Aholkulariak
BERRIA @berria.eus · 29/09/2026
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak «aldaketa ausartak» eskatu ditu berriz, 25. urtemugan. Iruñean izan da urteurren ekitaldia, eta, hantxe, erakusketa bat jarri dute mende laurden honetan egindako lanaren berri emateko; beste herri eta hiri batzuetara ere zabaltzeko modua dagoela esan dute.
berria.eus
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak «aldaketa ausartak» eskatu ditu berriz, 25. urtemugan
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak «aldaketa ausartak» eskatu ditu berriz, 25. urtemugan. Iruñean izan da urteurren ekitaldia, eta, hantxe, erakusketa bat jarri dute mende laurden honetan egindako lanaren berri emateko; beste herri eta hiri batzuetara ere zabaltzeko modua dagoela esan dute.
021
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 29/09/2026
#Inpaktua | Iaz hasitako bideari jarraiki, Bernardo García Izquierdo aholkulariarekin ikasten jarraitzen dugu. Gure proiektuen inpaktuak areagotzeko eta eraldaketan sakontzeko. #Inpaktua #Eraldaketa #EuskaraPlanak #Gehi #GeneroBerdintasuna #Gobernantza #Garapena #Berrikuntza
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 24/09/2026
Emunkideak BIHAR Kongresuan gaude egunotan, hizkuntza komunitate minorizatuen praktikak eta diskurtsoak entzuten, partekatzen eta ikasten. #BIHAR #Euskara #Biziberritzea #Euskalgintza #Hiztunak #Praktikak #Hizkuntzak Soziolinguistika Klusterra - Taupa euskaltzaleen mugimendua - Garabide
000
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 15/09/2026
💭 Euskalgintzaren Kontseilua osatzen dugun eragileok indartsu amaitu genuen uda aurreko jarduna. 💥 Eragileok prest gaude berriro ere udazken eta negu honetan euskararen aldeko lanean sendo aritzeko. Oldarraldi eta oztopo guztien gainetik 👇 #euskarazbizitzekobehardenDENA
121
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 14/09/2026
📻“Enpresak konturatzen ari dira euskara lehiakortasunerako faktorea dela” ➡️ Entzun osorik Igone Bastarrika Emuneko koordinatzaile orokorrari Euskadi irratiko Faktorian gaur goizean eginiko elkarrizketa: guau.eus/m/faktoriako...
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 31/08/2026
Igone Bastarrika Salegi: "Egungo belaunaldien apustua izan beharko luke lan eremuak euskalduntzea". #GUKAhedabideak eginiko elkarrizketan lan munduaren euskalduntzearen bilakaeraz eta Emunen erronkez jardun da. ➡️ Irakurri elkarrizketa osoa hemen: labur.eus/65ezhy2p #EmunGara #Euskara #LanMundua
labur.eus
Igone Bastarrika: "Egungo belaunaldien apustua izan beharko luke lan eremuak euskalduntzea" - Azkoitia | Azkoitia Guka
Emun kooperatibako koordinatzaile orokorra da Igone Bastarrika azkoitiarra. Azken 24 urteetan, lan mundua euskalduntzeko lan egin du hark Emunen, baina apirilaren amaieran kooperatiba horren Kontseilu...
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 30/07/2026
🌞 Emunkideak ere bagoaz oporretara! Aurtengoa udaldia berezia izango delakoan... eklipse on denoi! Ilargi eklipsearekin itzuliko gara! 🌚
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 21/07/2026
Kooperatibagintzan Aditu Diplomaren 18. edizioaren baitan, Eresti Oiarbide emunkideak amaierako lana aurkeztu du HUHEZIn. #LANKI ikertegiaren gidaritzapean, Kontseilu Errektoreak Emunen antolatzeko ereduan izan beharreko rolaren inguruko hausnarketa jaso du bere lanean. @huhezi.bsky.social
011
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 17/07/2026
Kooperatibagintza eta feminismoa dugu gaur hizpide. Emunkideak formazio saioan gaude, taldean hausnartzen ari gara, egiten duguna berrikusten eta garen horri eta izan gaitezkeenari adi. #Formakuntza #Kooperatibagintza #Feminismoa
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 15/07/2026
Irati Bazeta lankidearen artelana Emunen dago honezkero. Durangoko Azokako sormen bekaren harira #HarienIsla erakusketan izan zuen lanetako bat eskuratu dugu eta aurrerantzean Emunen bulegoan izango dugu euskara jendea osatzen dugunon langintzaren erakusgarri. #Sormena #Euskara
010
Reposted by Emun Aholkulariak
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 13/07/2026
#UI54 | «Euskararen jauzi digitala ez da soilik teknologia-kontua; hizkuntza-politikaren eta komunitatearen etorkizunarekin lotutako erronka estrategikoa da» labur.eus/iirsfavq @kontseilua.eus #unibertsitateaegitekobestemodubat
labur.eus
«Euskararen jauzi digitala ez da soilik teknologia-kontua; hizkuntza-politikaren eta komunitatearen etorkizunarekin lotutako erronka estrategikoa da»
022
Reposted by Emun Aholkulariak
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 10/07/2026
Gaur Udako Ikastaroak Errenterian daude, "Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)?" jardunaldiarekin. www.ueu.eus/jarduera-aka... #UI54 #UnibertsitateaEgitekoBesteModuBat
011
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 02/07/2026
Horregatik, gure balioekin bat egiten duen proiektu, ideia edo herri ekimen bat baduzu, bidaliguzu datorren 𝗶𝗿𝗮𝗶𝗹𝗮𝗿𝗲𝗻 𝟯𝟬𝗮 baino lehenago galdetegi hau erantzunda: 🌐 www.emun.eus/gizarte-ekim... ➡️ Hemen informazio guztia jasotzen duen albistea: www.emun.eus/bloga/emunen...
emun.eus
Gizarte ekimenetarako ekarpena | EMUN
010
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 02/07/2026
🌱 𝗘𝗺𝘂𝗻𝗲𝗻 𝗴𝗶𝘇𝗮𝗿𝘁𝗲 𝗲𝗿𝗮𝗹𝗱𝗮𝗸𝗲𝘁𝗮𝗿𝗮𝗸𝗼 𝗺𝗮𝗿𝗸𝗼𝗮 𝗮𝗯𝗶𝗮𝗻 𝗷𝗮𝗿𝗿𝗶 𝗱𝘂𝗴𝘂! Emunen gizarte eraldaketa nola ulertzen dugun landu dugu: nola kokatzen garen, zertan eragin nahi dugun eta gure ohiko zerbitzuetatik harago zein ekimen, proiektu edo mugimendu babestu nahi ditugun.
100
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 02/07/2026
⚠️Unibertsitatera sartzeko probetan (USaP) zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak euskararen aurkako oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. 🗣️Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia 👇 🎥 @HamaikaTb
123
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 02/07/2026
#EuskaraGuztiontzat #JustiziaEuskararentzat @kontseilua.eus
011
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 01/07/2026
Zergatik landu ohi ditugu hizkuntza-erronkak gizarte, ingurumen edo ekonomia erronketatik bereizita? Non egiten dute bat? Zein puntutan egiten dute bat garapen komunitarioak eta hizkuntzen biziberritzeak? Esperientziatatik ikasiz, bidezidorrak elkarlanean marrazten aritu ginen #UdakoIkastaroak #UI54
010
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 01/07/2026
Atzo @ueu-orokorra.bsky.social en eskutik izan ginen garapen komunitarioaz eta euskararen biziberritzeaz hausnartzen. #GarapenKomunitarioa #HizkuntzenBiziberritzea #UdakoIkastaroak #UI54 #UnibertsitateaEgitekoBesteModuBat
111
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 30/06/2026
⚠️ Adi! Euskararen normalizaziorako azken oldarraldiaren harira hiriburuetako campusetan hiru elkarretaratze deitu ditugu ostegun honetarako: 🗓️ Uztailak 2, osteguna - 12:00 👉 Bilboko Ingeniaritza Eskola 👉 Donostiako Karlos Santamaria Zentroa 👉 Gasteizko Letren fakultatea
176
Reposted by Emun Aholkulariak
UEU @ueu-orokorra.bsky.social · 24/06/2026
#UI54 | «Hizkuntza komunitatearen garapen iraunkorraren ardatz nagusietako bat da» «Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak» egingo da ekainaren 30ean Eibarren, labur.eus/ow9rhanm #unibertsitateaegitekobestemodubat
labur.eus
«Hizkuntza komunitatearen garapen iraunkorraren ardatz nagusietako bat da»
021
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 28/06/2026
Lantoki bizigarrien alde #EguneroEkainak28
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 17/06/2026
#BaiSarea topaketan gaude gaur berdintasunera bidean praktika feministei buruz elkarrekin hausnartzen. Margaret Bullen @ehu.eus ko Berdintasunerako Zuzendariak erakunde feministei buruz hausnarketa inspiratzailea eskaini du bere hitzaldian. @emakundejgv.bsky.social #GeneroBerdintasuna #Eraldaketa
000
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 14/06/2026
👏 Euskaltzaleon Martxa izugarria izan zen! 🔥 Milaka euskaltzalek Iruñeko kaleak hartu zituzten, hizkuntza politiketan eragiteko, Euskaltzaletasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herriko lurralde guztietan ofizialtasuna eskatzeko. ✨ Mila esker guztioi! Irakurri hitzartzeak👇 www.kontseilua.eus
021
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 15/06/2026
🎥 𝗘𝗨𝗦𝗞𝗔𝗟𝗧𝗭𝗔𝗟𝗘𝗢𝗡 𝗠𝗔𝗥𝗧𝗫𝗔𝗥𝗘𝗡 𝗟𝗔𝗕𝗨𝗥𝗣𝗘𝗡𝗔 Jabetu, ahaldundu eta antolatu gaitezen, euskaraz bizitzeko behar dugun dena lortu arte! ✨ Eskerrik asko euskaltzale guztioi! www.youtube.com/watch?v=d0Yt...
youtube.com
Euskaltzaleon Martxa ► Euskaraz bizitzeko behar den dena!
YouTube video by Euskalgintzaren Kontseilua
012
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 11/06/2026
Atzo Bai Euskarari Sariak banatu ziren Albaolan, urtean zehar lan mundua eta enpresak euskalduntzeko esfortzua egin duten eragileei aitortza. Zorionak, Mendiak eta Herriak, PuntuEUS eta @euskalmoneta.bsky.social! #BaiEuskarariSariak2026
011
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 05/06/2026
📣 𝗟𝗔𝗡 𝗘𝗦𝗞𝗔𝗜𝗡𝗧𝗭𝗔 𝗘𝗺𝘂𝗻𝗲𝗻 𝗶𝗻𝗳𝗼𝗿𝗺𝗮𝘁𝗶𝗸𝗮 𝗹𝗮𝗻𝘁𝗮𝗹𝗱𝗲𝗮 𝗶𝗻𝗱𝗮𝗿𝘁𝘇𝗲𝗸𝗼 Emun aholkularitzak #IKT lantalderako profil balioaniztuna bilatzen du. Hemen deialdiaren gaineko informazio osoa ⬇️ 📄 𝗕𝗶𝗱𝗮𝗹𝗶𝗴𝘂𝘇𝘂 𝘇𝘂𝗿𝗲 𝗰𝘂𝗿𝗿𝗶𝗰𝘂𝗹𝘂𝗺𝗮: www.emun.eus/gurekin-lan-... #IKT #LanEskaintza #EmunGara #EraldaketanGara
000
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 04/06/2026
🗣️ ELKARRIZKETA | Idurre Eskisabel: «Ulertu behar dugu minorizazio egoeran gaudela oraindik, hizkuntza zapalkuntza gizarte honen egiturazko arazo bat dela, eta beraz, sakoneko auzi politiko bati buruz ari garela» 📰 Onintza Irureta, @argiaeus.bsky.social👇 www.argia.eus/argia-asteka...
argia.eus
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”
Euskalgintzaren Kontseilua lan betean ari dela elkarrizketatu du ARGIAk Idurre Eskisabel. "Pizkunderako erronkak" aurkeztu berri dituzte eta ekainaren 13an Euskaltzaleon Martxara,
042
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 03/06/2026
Emunkideak ere datorren ekainaren 13an Iruñean izango gara! #EuskaltzaleonMartxa #EuskarazBizitzeko @kontseilua.eus
021
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 31/05/2026
🔴 [𝗦𝗣𝗢𝗧𝗔] 𝗭𝗔𝗕𝗔𝗟𝗗𝗨! Euskarak aurrera eginen badu gure ekarpenari esker izango da. Ekainaren 13an, Iruñean, euskaraz bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko: Ofizialtasun osoa EH guztian, Jauzi erreala hizkuntza politiketan, eta Euskaltzaletasun indarberritua. ▶️ Batu Euskaltzaleon Martxara!
056
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 28/05/2026
🚀 𝟯𝟬𝟬.𝟬𝟬𝟬 𝗲𝘂𝘀𝗸𝗮𝗹𝗱𝘂𝗻 𝗴𝗲𝗵𝗶𝗮𝗴𝗼 𝟮𝟬𝟯𝟲𝗿𝗮𝗸𝗼 Hau da proposatu dugun erronka: hamar urtean orain arteko euskalduntze erritmoa bikoiztea, urtero 30.000 hiztun irabazi eta erabileran %20ko langa gainditzeko. Erakundeei ez ezik, gizarte osoari zuzenduta. Ekainak 13, Iruñera! 🔗 kontseilua.eus/pizkundea/er...
kontseilua.eus
300.000 euskaldun gehiago 2036rako: euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka
Kontseiluak aurkeztutako gizarte erronkak 2036. urterako 300.000 euskaldun oso sortzea proposatzen du. Hau da, hamar urtean orain arteko euskalduntze erritmoa bikoiztea, urtero 30.000…
162
Reposted by Emun Aholkulariak
BERRIA @berria.eus · 26/05/2026
Zesar Martinez EHUko irakasle eta gizarte ekintzailea zendu da. EHUko Soziologia irakaslea eta unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea zen Martinez, baita herri mugimendu ugaritako partaidea ere. Gaur zendu da, larunbatean izandako bizikleta istripuaren ondorioz.
b.eus
Zesar Martinez EHUko irakasle eta gizarte ekintzailea zendu da
Zesar Martinez EHUko irakasle eta gizarte ekintzailea zendu da. EHUko Soziologia irakaslea eta unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea zen Martinez, baita herri mugimendu ugaritako partaidea ere. Gaur zendu da, larunbatean izandako bizikleta istripuaren ondorioz.
011
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 26/05/2026
🟠 Euskararen normalizazio eta biziberritzean Pizkunde berri bat eragin asmoz, 2036. urterako ERRONKA aurkeztuko dugu ostegun honetan, nazioarteko esperientzietan oinarrituz. 🗓️ Maiatzak 28 🕚 11:00-13:00 📍 Martin Ugalde Kultur Parkea Informazio gehiago👉 kontseilua.eus/pizkundea/er...
022
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 15/05/2026
Lantokiak armairuak izan ez daitezen, lantokian jazarpen oro ezabatu dadin. #LGTBIQ+fobiarenAurka #Maiatzak17
000
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 14/05/2026
𝐄𝐔𝐒𝐊𝐀𝐋𝐓𝐙𝐀𝐋𝐄𝐄𝐍 𝐁𝐈𝐋𝐆𝐔𝐍𝐄 𝐄𝐑𝐑𝐀𝐋𝐃𝐎𝐈 𝐁𝐀𝐓 Ekainaren 13rako hilabete faltan, Euskaltzaleon Martxaren aurkezpen sozialean #EuskarazBizitzeko baldintza errealak elkarrekin sortzeko deia egin dugu. Albistea👉 kontseilua.eus/pizkundea/e1... #EuskaltzaleonMartxa
053
Reposted by Emun Aholkulariak
BERRIA @berria.eus · 13/05/2026
«Ordezkaritza zabala» batu da Euskaltzaleen Martxaren inguruan. Ekainaren 13an Iruñean egingo duen martxaren aurkezpen soziala egin du Euskalgintzaren Kontseiluak.
b.eus
«Ordezkaritza zabala» batu da Euskaltzaleen Martxaren inguruan
«Ordezkaritza zabala» batu da Euskaltzaleen Martxaren inguruan. Ekainaren 13an Iruñean egingo duen martxaren aurkezpen soziala egin du Euskalgintzaren Kontseiluak.
022
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 05/05/2026
📢 𝐄𝐔𝐒𝐊𝐀𝐋 𝐇𝐄𝐑𝐑𝐈 𝐎𝐒𝐎𝐊𝐎 𝐄𝐔𝐒𝐊𝐀𝐋𝐓𝐙𝐀𝐋𝐄𝐄𝐈 𝐃𝐄𝐈𝐀 Ekainaren 13an elkar gaitezen Iruñean, euskaraz bizitzeko baldintza errealen alde: 🌍 Ofizialtasun osoa 🚀 Jauzia hizkuntza politiketan 🗣️ Euskaltzaletasuna Adierazpena👇 kontseilua.eus/pizkundea/eu... #EuskaltzaleonMartxa
043
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 04/05/2026
Ekainaren 13an, euskaltzaleok euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatuko dugu Iruñeko kaleetan. Bihar, #EuskaltzaleonMartxa aurkezteko eta atxikimendua adierazteko prentsaurreko jendetsua egingo dugu Iruñean. Etor zaitez! 🗓️ Maiatzak 5, asteartea 🕕 18:00etan 📌 Gazteluko Plazan
013
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 30/04/2026
🟪 #MemoriaTxostena | Gure lanaren inpaktua eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko, hemen duzue, labetik atera berri, Emunen 2025eko memoria txostena: lnkd.in/d5DGE5Ra Eskerrik asko bidelagun izateagatik. 𝗘𝗹𝗸𝗮𝗿𝗿𝗲𝗸𝗶𝗻 𝗶𝗸𝗮𝘀𝘁𝗲𝗻 𝗷𝗮𝗿𝗿𝗮𝗶𝘁𝘇𝗲𝗮 𝗱𝗮 𝗴𝘂𝗿𝗲 𝗺𝗼𝘁𝗼𝗿𝗿𝗮. 𝗘𝗹𝗸𝗮𝗿𝗿𝗲𝗸𝗶𝗻 𝗲𝗿𝗮𝗴𝗶𝗻𝗲𝘇 𝗶𝗸𝗮𝘀𝘁𝗲𝗮.
000
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 29/04/2026
. @emuntaldea.bsky.social kooperatibak koordinazio taldea berritu du, eta Igone Bastarrika Salegi izango da Emunen koordinatzaile orokor berria, Amaia Balda Etxarteri erreleboa emanez. Eskerrik asko Amaia, eta zorionak Igone! Eta animo lantalde berriari! Albistea: www.emun.eus/bloga/igone-...
emun.eus
Igone Bastarrika Salegi izango da Emunen koordinatzaile orokor berria | EMUN
022
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 28/04/2026
Ekainaren 13an egingo dute Euskaltzaleon Martxa; 'Euskaraz bizitzeko behar den dena' leloak ardaztuko du. Jendearen aktibazioa eskatu dute: «Mugarri izatea nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa izango da guztion inplikazioa». www.berria.eus/euskal-herri... @berria.eus
berria.eus
Euskaraz bizitzeko behar diren baldintza guztiak eskatuko ditu Kontseiluak Iruñean
Ekainaren 13an egingo dute Euskaltzaleon Martxa; 'Euskaraz bizitzeko behar den dena' leloak ardaztuko du. Jendearen aktibazioa eskatu dute: «Mugarri izatea nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa i...
022
Reposted by Emun Aholkulariak
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua.eus · 28/04/2026
📣 EUSKALTZALEON MARTXAren deialdia egiteko AGERRALDI JENDETSUA egingo dugu maiatzaren 5ean Iruñean, 18:00etan Gazteluko Plazan. Animatu, eta lagundu deialdia zabaltzen! ‼️ Ekainaren 13an, euskaltzale guztiok Iruñera!
012
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 28/04/2026
Batzarra amaitzeko Mirari Martiarena Iraola umoregileak itxiera eman zion egunari, Emunen eta emunkideon ajeak, anekdotak eta proposamen ausartak bildu zituen bakarrizketa ederrarekin! #EmunGara #EraldaketanGara
000
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 28/04/2026
Amaia Baldak koordinazioan egindako zikloan, egindako lana eskertu eta aitortzeko tartea ere hartu genuen. Langintza honi mamia eta azala jarri zion belaunaldiaren arrastoan jarraitzen baitugu, ekarrekin eraginez ikasten, horixe baita eraldatzen jarraitzeko gure motorra. #EmunGara #EraldaketanGara
100
Emun Aholkulariak @emuntaldea.bsky.social · 28/04/2026
Emunen urteko #BatzarNagusia izan genuen pasa den ostiralean. 2025ari atzera begirakoa egin eta 2026ko gestio plana onartzearekin batera, ziklo estrategiko berriari helduko dion koordinazio lantalde eta koordinatzaile orokor berria ere izendatu genituen. #EmunGara #EraldaketanGara
100
Reposted by Emun Aholkulariak
EnpresaBIDEA @enpresabidea.bsky.social · 27/04/2026
Azken lau urteetan Amaia Balda Etxarterena izan den postua hartuko du Igone Bastarrikak, Emunen koordinatzaile berri gisa @emuntaldea.bsky.social  👉 ebidea.eus/emun_koordintzailea
011