Sign in

Zinea

@zinea-eus.bsky.social
271 followers 152 following 4.7K posts

Zinema oro har, eta euskarazkoa bereziki, jorratzen duen sareko komunikabidea. Euskal pantailaren gunea ere bagara. 🔗 www.zinea.eus 📩 info@zinea.eus

PostsRepliesMedia
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 6h
#Kritika | 'LA BOLA NEGRA' "Bisualki ezin ederragoa dela aitortuko dizuet, baina edertasun horrek, ponposotasunetik gehiago du koherentziatik baino" ✍️ Aurtengo fenomeno zinematografikoari buruz idatzi du @andermakazaga-k.
zinea.eus
‘LA BOLA NEGRA’: Nahi eta ezin
Los Javis bikotearen (Javier Ambrossi eta Javier Calvo) 'LA BOLA NEGRA' filmak hiru istorio uztartuko ditu, hiru garai, hiru gizon.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 10h
Juan Diego Botto aktore eta zuzendari argentinarrak 2022an estreinatutako drama sozial bat duzue aste honetako gomendioa, etxebizitzaren krisia eta lan-prekaritatea hizpide: ✨EN LOS MÁRGENES ✨
zinea.eus
Kutsidazu 500. 'EN LOS MÁRGENES'
2022an estreinatutako 'En los márgenes' filma duzue aste honetako #Kutsidazu, Juan Diego Botto aktore eta zuzendari argentinarrak zuzendutako drama soziala.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 13h
Urriaren 13an 'Wag the Dog' (Barry Levinson, 1996) filma eskainiko du @KresalaZinema-k, Zero Pobreziarekin batera; sarrera doan da. Hilaren 25an, aldiz, 'Rose of Nevada' (Mark Jenkin, 2025) emango dute, eta bertaratzeko sarrera bikoitza zozkatuko dugu 👇 www.zinea.eus/zozket...
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 10/10/2026
Zinema aretoetan ikusgai dituzuen filmen #kritika-k irakurgai, ZINEAn: 🌑 La bola negra 🐶 Heart of the Beast 🎬 El ser querido 🍻 One Night Only 🚜 Living the Land 🏹 The Love That Remains 🏹 The Odissey Eta askoz gehiago!
zinea.eus
Kritikak - ZINEA
Asteroko estreinaldien zein zinemaldietan parte hartu duten filmen kritikak irakurgai dituzue, euskaraz. Euskal Herriko ekoizpenenak zein nazioartekoenak.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
Urriaren 13an 'Wag the Dog' (Barry Levinson, 1996) filma eskainiko du @KresalaZinema-k, Zero Pobreziarekin batera; sarrera doan da. Hilaren 25an, aldiz, 'Rose of Nevada' (Mark Jenkin, 2025) emango dute, eta bertaratzeko sarrera bikoitza zozkatuko dugu 👇
zinea.eus
Zozketa - Kresala Zinekluba
Kresala Zineklubak punta-puntako filmak eskaintzen ditu astelehenero 19:30ean Donostiako Trueba zineman. Bertan izan nahi baduzu, parte hartu zozketan!
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
🤭 Ezagutu datozen egunotako eskaintza, gure #AGENDA-n. 📇 Emaiozue begirada bat osatu dugun ekitaldi-bildumari: www.zinea.eus/agenda...
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
#Kritika | 'LA BOLA NEGRA' "Bisualki ezin ederragoa dela aitortuko dizuet, baina edertasun horrek, ponposotasunetik gehiago du koherentziatik baino" ✍️ Aurtengo fenomeno zinematografikoari buruz idatzi du @andermakazaga-k.
youtu.be
#Kritika | 'LA BOLA NEGRA': Nahi eta ezin
Eferbeszentziak gain hartu gaitu, eta aurrekari behinenak oraindik gogoan ditugula –Barbenheimer fenomenoa, Alcarràs efektua, eta gurean, 'Handia' eta 'Irati' filmen inguruan piztu zen ikusmina-, badirudi berriz ere olatuak denok irentsi gaituela. Cannesko Zinema Jaialdian zuzendari onenak izendat
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
Juan Diego Botto aktore eta zuzendari argentinarrak 2022an estreinatutako drama sozial bat duzue aste honetako gomendioa, etxebizitzaren krisia eta lan-prekaritatea hizpide: ✨EN LOS MÁRGENES ✨
zinea.eus
Kutsidazu 500. 'EN LOS MÁRGENES'
2022an estreinatutako 'En los márgenes' filma duzue aste honetako #Kutsidazu, Juan Diego Botto aktore eta zuzendari argentinarrak zuzendutako drama soziala.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
Pausoka Entertainment eta Zebra Poducciones ekoiztetxeak #Desagertuta telesailaren bigarren denboraldia filmatzen hasi dira. 👥 Itziar Manero, Iker Roca, Ane Gabarain eta Jose Ramon Soroiz gehituko dira aktore taldera. www.zinea.eus/2026/1...
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
Harrobideo ikus-entzunezko sormen egitasmoaren baitan, 8 eta 12 urte bitarteko haurrek mugimenduaren ilusioa sortzen duten hainbat asmakizun eta jostailu optiko ezagutzeko aukera izango dute. 📍 Urriaren 10ean egingo da, @dk_larrotxene-n (17:00-19:00).
zinea.eus
Harrobideo egitasmoa berreskuratu du Larrotxene Bideok
Zinemaren jatorria - Flipbook-a izenpean, mugimenduaren ilusioa sortzen duten hainbat asmakizun eta jostailu optiko erakutsiko dizkiete haurrei.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
#AzkenEgunak | Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiak bosgarren edizioa ospatuko du 2026ko azaroaren 30etik abenduaren 5era. ❗️ Film labur dokumentalak aurkezteko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik. www.zinea.eus/2026/1...
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
Euskal Herriko ikus-entzunezko ekosistema berriari buruzko mahai-ingurua hartuko du @santurzine-k. Urko Olazabal, Carlos Juárez eta Agustín Atxa izango dira parte hartzaileak. 📍 Urriaren 20an, 19:00etan, Arrantzaleen Kofradian.
zinea.eus
Euskal Zinema Akademiaren sustatzaileekin hizketaldia, 14. Santurzine jaialdian
Urriaren 20an, Euskal Herriko ikus-entzunezko ekosistema berriari buruzko mahai-ingurua hartuko du Santurtziko Arrantzaleen Kofradiak.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 09/10/2026
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean. 🍿 Gaurtik aurrera ikusgai, on egin!
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 9
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
Jakin duzue? 2027an bi hamarkada beteko ditu @HUHEZINEMAfest – Euskal Film Laburren Jaialdiak, eta iragarri dutenez, euskarazko lanak soilik onartuko dituzte lehiaketan. 🗓️ Film laburrak aurkezteko epea azaroaren 15era bitartean egongo da irekita.
zinea.eus
20. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du HUHEZINEMA jaialdiak
2027an bi hamarkada beteko ditu festibalak. Film laburrak aurkezteko epea azaroaren 15era bitartean egongo da irekita.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
Etxebizitzaren krisia pertsonaia gutxi batzuen istorio intimoaren bidez azaleratzeko saiakera duzue aste honetako #Kutsidazu gomendioa, Daniel Guzman zinemagilearen hirugarren film luzea: ✨ 'LA DEUDA' (2005) ✨
youtu.be
Kutsidazu 499. 'LA DEUDA'
Astean behineko aldizkakotasunarekin, gure jarraitzaileren batek iradokitako gomendioren bat publikatzen dugu ZINEAN. Hala, guztien baturaz, proposamen hemeroteka zabala osatzen ari gara. Aste honetako #Kutsidazu: ✨ ‘LA DEUDA’ (Daniel Guzmán, 2025) ✨ Ez dakizula zer ikusi? Emaiozu begiratu bat.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
GIDOI Elkarteak, SGAE-rekin elkarlanean, beste narratiba batzuei eskainitako jardunaldi bat antolatu du urriaren 13an. 🗣️ Idazketa eta egokitzapen narratiboan zentratutako klase-magistralak izango dira, bideo-jokoak eta serie bertikalak oinarri.
zinea.eus
Bideo-jokoen eta serie bertikalen narratibak aztergai, GIDOI elkartearen bidez
GIDOI – Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak, Fundación SGAE-rekin elkarlanean, beste narratiba batzuei eskainitako jardunaldi bat antolatu du datorren urriaren 13an.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
ZINEBI jaialdiak 68. edizioaren kartela aurkeztu du, Jesus Mari Lazkano artista bergararraren lana: 🖌️ Irudiak Francisco Durrioren Arriagaren monumentua hartzen du erreferentziatzat, eta eremu zinematografikora eramaten du Euterpe.
zinea.eus
Arriagaren monumentua omenduko du ZINEBIk 68. edizioko kartelean
Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zinema Jaialdiak 68. edizioaren kartela aurkeztu du, Jesus Mari Lazkano artista bergararraren lana.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
CIMASUB – Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloak 50. edizioko irabazleen zerrenda argitaratu du. Filmak azaroaren 12an, 13an eta 14an pantailaratuko dituzte, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ostean, herriz herriko ziklo ibiltaria abiatuko dute.
zinea.eus
50. edizioko irabazleen zerrenda argitu du CIMASUB zikloak
Filmak azaroaren 12an, 13an eta 14an pantailaratuko dituzte, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta ostean, herriz herriko ziklo ibiltaria abiatuko dute.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean. 🍿 On egin!
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 9
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estreinaldi sorta aletu dugu gurean.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
Urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko dute SZ14 – Santurtziko Zine Jaialdia, eta 39 film labur eta 5 luze erakutsiko dituzte. 📍 Urriaren 20an, aurki aurkeztuko duten Euskal Zinema Akademiaren sustatzaileekin mahai-ingurua egingo da.
zinea.eus
39 film labur eta 5 luze erakutsiko dituzte 14. Santurzine jaialdian
Urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko da aurtengo edizioa. Bestelako jardueren artean, urriaren 20an, Euskal Zinema Akademiaren aurkezpena egingo dute.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak 'Billy Wilder. Jaunak esana' liburua aurkeztu dute; Zigor Etxebestek idatzitako lana da, Nosferatu Bildumako XIV. zenbakia. 📚 Europako garaiak eta Hollywooderainoko jauzia aztertu ditu bertan.
zinea.eus
'Billy Wilder. Jaunak esana' liburua aurkeztu dute, Nosferatu Bildumaren barruan
Zigor Etxebestek idatzitako lanak zinemagile ezagunaren ibilbidea, gidoilari alderdia eta sustrai europiarrak ditu aztergai.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 08/10/2026
2027an bi hamarkada beteko ditu Huhezinema – Euskal Film Laburren Jaialdiak, eta iragarri dutenez, euskarazko lanak soilik onartuko dituzte lehiaketan. 🗓️ Film laburrak aurkezteko epea azaroaren 15era bitartean egongo da irekita.
zinea.eus
20. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du HUHEZINEMA jaialdiak
2027an bi hamarkada beteko ditu festibalak. Film laburrak aurkezteko epea azaroaren 15era bitartean egongo da irekita.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Literatura-lanak ikus-entzunezkoetara egokitzea eta haur eta gazteei zuzendutako istorio berrien garapena sustatzea du helburu. 📅 Urriaren 13ra bitartean aurkez daitezke proiektuak.
zinea.eus
Zabalik da Gidoi – Zinetxiki Zinemaldia deialdia
Literatura-lanak ikus-entzunezkoetara egokitzea eta haur eta gazteei zuzendutako istorio berrien garapena sustatzea du helburu.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Fikziozkoak ez diren ikus-entzunezkoak (gai, iraupena eta hizkuntza aldetik libreak) galdegin dituzte, eta urriaren 15era bitartean aurkez daitezke. 📅 2027ko martxoaren 9tik 14ra egingo dute XXI. edizioa.
zinea.eus
AZKEN EGUNAK | XXI. Punto de Vista Jaialdiaren inskripzio-epea
Fikziozkoak ez diren ikus-entzunezkoak (gai, iraupena eta hizkuntza aldetik libreak) galdegin dituzte, eta urriaren 15era bitartean aurkez daitezke.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Nafarroako Filmotekak urrirako prestatutako egitaraua argitu du. Besteak beste, aurtengo Shortzinema bildumako film hautatuak erakutsiko dituzte. 👇 Ezagutu zinema hilabete osoko eskaintza:
zinea.eus
Nafarroako Filmoteka: urriko egitaraua
Nafarroako Filmotekak urrirako prestatutako zinema egitaraua argitu du. Besteak beste, aurtengo Shortzinema bildumako film hautatuak erakutsiko dituzte.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Luis Goya zinemagilearen heriotzaren 20. urteurrenaren harira, bere ibilbidea eta euskal zinemari egindako ekarpena gogoratuko dute datozen egunotan, haren jaioterrian. 👇 Ezagutu egitaraua:
zinea.eus
Luis Goya zinemagilea gogoratuko dute Lezon
Luis Goya zinemagilearen heriotzaren 20. urteurrenaren harira, bere ibilbidea eta euskal zinemari egindako ekarpena gogoratuko dute datozen egunotan, Lezo.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Donostia Kulturak jabetza intelektualari eta egile-eskubideei buruzko saioa antolatu du urriaren 21ean, sortzaile eta kulturaren sektoreko profesionalei zuzenduta. 🗣️ Doako hitzordua izango da, gazteleraz, eta Maitane Valdecantos izango du gidaria.
zinea.eus
Jabetza intelektualaren eta Egile Eskubideen gaineko saioa, Donostia Kultura bidez
Donostia Kulturak jabetza intelektualari eta egile-eskubideei buruzko saioa antolatu du urriaren 21ean, sortzaile eta kulturaren sektoreko profesionalei zuzenduta. Doako hitzordua izango da, gazteleraz eskainia, eta Maitane Valdecantos izango du gidaria.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
#Kritika | 'LA BOLA NEGRA' "Bisualki ezin ederragoa dela aitortuko dizuet, baina edertasun horrek, ponposotasunetik gehiago du koherentziatik baino" ✍️ Aurtengo fenomeno zinematografikoari buruz idatzi du @andermakazaga-k.
zinea.eus
‘LA BOLA NEGRA’: Nahi eta ezin
Los Javis bikotearen (Javier Ambrossi eta Javier Calvo) 'LA BOLA NEGRA' filmak hiru istorio uztartuko ditu, hiru garai, hiru gizon.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxeak Ibon Martin idazlearen Ane Cestero protagonista duen sagaren ikus-entzunezko eskubideak eskuratu ditu. 👇 Oraingoz, ez du proiektuaren garapenari buruzko xehetasun gehiagorik eman.
zinea.eus
Ibon Martinen Ane Cesteroren saga ikus-entzunezkoetara egokitu asmo du Bixagu Entertainment ekoiztetxeak
Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxeak Ibon Martin idazlearen Ane Cestero protagonista duen sagaren ikus-entzunezko eskubideak eskuratu ditu, lau eleberriak pantailara eramateko asmoz.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
Igor Legarreta zinemagilearen hirugarren film luzea, #InurriItsuak, urriaren 9an iritsiko da zinema-aretotara, Buena Vista International banatzailearen eskutik. ✨74. Donostia Zinemaldian -ZINEMIRA atalean- izan zuen mundu mailako estreinaldia.
zinea.eus
‘Inurri Itsuak’ filma urriaren 9an iritsiko da zinema-aretotara
Igor Legarreta zinemagilearen hirugarren film luzea, Inurri Itsuak, urriaren 9an, ostiralean, iritsiko da zinema-aretotara, Buena Vista International banatzailearen eskutik.
001
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 07/10/2026
#Estreinaldiak | Urriak 2 🎞️ 'Lucky Strike' 🎬 Rod Lurie ℹ️Bigarren Mundu Gerran, Bulgeko gudan, soldadu estatubatuar bat larri zaurituta geratzen da etsaiaren lerroen atzean, Belgika suntsitu batean.
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 2
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estrenaldi sorta aletu dugu gurean
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
Urriaren 13an 'Wag the Dog' (Barry Levinson, 1996) filma eskainiko du @KresalaZinema-k, Zero Pobreziarekin batera; sarrera doan da. Hilaren 25an, aldiz, 'Rose of Nevada' (Mark Jenkin, 2025) emango dute, eta bertaratzeko sarrera bikoitza zozkatuko dugu 👇
zinea.eus
Zozketa - Kresala Zinekluba
Kresala Zineklubak punta-puntako filmak eskaintzen ditu astelehenero 19:30ean Donostiako Trueba zineman. Bertan izan nahi baduzu, parte hartu zozketan!
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
#Kritika | 'HEART OF THE BEAST' "David Ayerrek biziraupeneko thrillerra eta gerra-ondorengo drama uztartu ditu jada zinema-aretotan ikusgai den filmean. Bere ohiko lurralde tematikoa, beraz: gerraren zauriak, gizonezkoen arteko kidetasuna eta indarkeria".
zinea.eus
'HEART OF THE BEAST': Gizakia, txakurra eta biziraupenaren azken lotura
David Ayerrek biziraupeneko thrillerra eta gerra-ondorengo drama uztartu ditu Donostia Zinemalditik igaro ostean, jada zinema-aretotan ikusgai den 'Heart of the Beast' filmean.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
#Estreinaldiak | Urriak 2 🎞️ 'Lucky Strike' 🎬 Rod Lurie ℹ️ Bigarren Mundu Gerran, larri zauritutako soldadu estatubatuar batek irudimenean eta hondatutako irrati batean oinarritu beharko du bizirik irauteko.
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 2
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estrenaldi sorta aletu dugu gurean
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
Bi egunez hilerria filmazio-plato berezi bihurtu dute 13 taldek; epaimahaiak Bilboko Hilerria – Film Laburren III. Lehiaketako irabazleak argitu ditu. 👉 Distópicos anónimos taldearen 'Encuentro' obra aukeratu du epaimahaiak aurtengo film labur onena
zinea.eus
‘Encuentro’ lanak irabazi du Bilboko Hilerria – Film Laburren III. Lehiaketa
Bi egunez hilerria filmazio-plato berezi bihurtu dute 13 taldek; epaimahaiak Bilboko Hilerria – Film Laburren III. Lehiaketako irabazleak argitu ditu.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
GIDOI Elkarteak, SGAE-rekin elkarlanean, beste narratiba batzuei eskainitako jardunaldi bat antolatu du urriaren 13an. 🗣️ Idazketa eta egokitzapen narratiboan zentratutako klase-magistralak izango dira, bideo-jokoak eta serie bertikalak oinarri.
zinea.eus
Bideo-jokoen eta serie bertikalen narratibak aztergai, GIDOI elkartearen bidez
GIDOI – Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak, Fundación SGAE-rekin elkarlanean, beste narratiba batzuei eskainitako jardunaldi bat antolatu du datorren urriaren 13an.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
2027an bi hamarkada beteko ditu Huhezinema – Euskal Film Laburren Jaialdiak, eta iragarri dutenez, euskarazko lanak soilik onartuko dituzte lehiaketan. 🗓️ Film laburrak aurkezteko epea azaroaren 15era bitartean egongo da irekita.
zinea.eus
20. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du HUHEZINEMA jaialdiak
2027an bi hamarkada beteko ditu festibalak. Film laburrak aurkezteko epea azaroaren 15era bitartean egongo da irekita.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
Donostia Zinemaldian estreinatu ondoren, bart gauean emititu zen ETB2n Ondarea. 50 años de la Nueva Cocina Vasca / Ondarea. Euskal Sukaldaritza Berriak, 50 urte izeneko dokumentala. 📺 ETB ONen katalogoan ere aurki daiteke.
zinea.eus
'Ondarea. Euskal Sukaldaritza Berriak, 50 urte' dokumentala estreinatu du ETBk
Donostia Zinemaldian estreinatu ondoren, bart gauean emititu zen ETB2n 'Ondarea. Euskal Sukaldaritza Berriak, 50' urte izeneko dokumentala. ETB ONen katalogoan ere aurki daiteke.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
Azkuna Zentroko Zinematekak ‘Trantsizioko Zinemagileak: Eraldatzen ari den herrialde baten kontakizunak (1976-1984)’ zikloa iragarri du. Sei film pantailaratuko dituzte, eta bereziki, emakumezko zinemagileen belaunaldi berri baten agerpena goratuko dute.
zinea.eus
'Trantsizioko Zinemagileak' zikloa iragarri du Azkuna Zentroko Zinematekak
Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekak 'Trantsizioko Zinemagileak: Eraldatzen ari den herrialde baten kontakizunak (1976-1984)' izeneko zikloa hartuko du azaroaren 2tik 19ra bitartean
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 06/10/2026
#Estreinaldiak | Urriak 2 🎞️ 'Narciso' 🎬 Marcelo Martinessi ℹ️Paraguai, 1959. Erregimen militar itogarri batean, Narciso Buenos Airesetik itzuli da, rock-and-rollak liluratuta. Ikuskizun baten ondoren, hilik agertuko da.
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 2
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estrenaldi sorta aletu dugu gurean
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Donosskino – Donostiako Film Laburren Jaialdiak hamar urteko ibilbidea ospatuko du urriaren 7tik 10era bitartean egingo duten ekitaldian; 23 lan lehiatuko dira. 📽️ Tim Burton zuzendariaren 'Frankenweenie' (1984) film laburrari omenaldia egingo zaio.
zinea.eus
Donosskino film laburren jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du
Donosskino - Donostiako Film Laburren Jaialdiak hamar urteko ibilbidea ospatuko du urriaren 7tik 10era bitartean egingo duten ekitaldian.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Hogei film labur arituko dira Lekeitioko @euskalzine Bileraren 49. edizioko Urrezko Antzara irabazteko lehian. 📅 Urriaren 14tik 18ra ospatuko da jaialdia, Ikusgarri zinema-aretoan.
zinea.eus
Argitu dute 49. Euskal Zine Bilera jaialdiaren programazioa
Hogei film labur arituko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 49. edizioko Urrezko Antzara irabazteko lehian. Urriaren 14tik 18ra ospatuko da jaialdia, Ikusgarri zinema-aretoan.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
#Estreinaldiak | Urriak 2 🎞️ 'Sunny Dancer' 🎬 George Jaques ℹ️Ivyk 17 urte ditu eta minbizia du. Gogoz kontra joaten da gaixotasuna duten gazteentzako udalekuetara, espero gabe, talde bitxi eta berezi bateko kideekin laguntasuna egiten duen arte.
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 2
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estrenaldi sorta aletu dugu gurean
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Ikus-entzunezkoen bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik, Go!azen” telesail musikalak jasoko du aurten Gipuzkoa Foru Aldundiaren Abadia Saria. 👇 Ekitaldi ofizialari dagokionez, Aldundiak ez du oraindik data zehatzik argitaratu.
zinea.eus
'Go!azen' telesailak jasoko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia Saria
Ikus-entzunezkoen bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik, Go!azen" telesail musikalak jasoko du aurten Gipuzkoa Foru Aldundiak ematen duen Abadia Saria.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Nafarroako Filmotekak urrirako prestatutako egitaraua argitu du. Besteak beste, aurtengo Shortzinema bildumako film hautatuak erakutsiko dituzte. 👇 Ezagutu zinema hilabete osoko eskaintza:
zinea.eus
Nafarroako Filmoteka: urriko egitaraua
Nafarroako Filmotekak urrirako prestatutako zinema egitaraua argitu du. Besteak beste, aurtengo Shortzinema bildumako film hautatuak erakutsiko dituzte.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
#EPEMUGA | Irudienea ikus-entzunezkoen plazaren deialdia Durangoko Azokaren baitako euskarazko ikus-entzunezkoen plaza da Irudienea, urte guztian zehar kaleratu diren ikusentzunezkoak ezagutu eta erakusteko gunea. ❗️ Azken eguna duzue gaur:
zinea.eus
Zabalik da Irudienea ikus-entzunezkoen plazaren deialdia
Durangoko Azokaren baitako euskarazko ikus-entzunezkoen plaza da Irudienea, urte guztian zehar kaleratu diren ikusentzunezkoak ezagutu eta erakusteko gunea.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Fikziozkoak ez diren ikus-entzunezkoak (gai, iraupena eta hizkuntza aldetik libreak) galdegin dituzte, eta urriaren 15era bitartean aurkez daitezke. 📅 2027ko martxoaren 9tik 14ra egingo dute XXI. edizioa.
zinea.eus
AZKEN EGUNAK | XXI. Punto de Vista Jaialdiaren inskripzio-epea
Fikziozkoak ez diren ikus-entzunezkoak (gai, iraupena eta hizkuntza aldetik libreak) galdegin dituzte, eta urriaren 15era bitartean aurkez daitezke.
010
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Literatura-lanak ikus-entzunezkoetara egokitzea eta haur eta gazteei zuzendutako istorio berrien garapena sustatzea du helburu. 📅 Urriaren 13ra bitartean aurkez daitezke proiektuak.
zinea.eus
Zabalik da Gidoi – Zinetxiki Zinemaldia deialdia - Zinea
Literatura-lanak ikus-entzunezkoetara egokitzea eta haur eta gazteei zuzendutako istorio berrien garapena sustatzea du helburu. Urriaren 13ra bitartean aurkez daitezke proiektuak. Gidoi 2026 deialdia martxan da, haur eta gazteentzako literatura-lanak ikus-entzunezko gidoietara egokitzeko proiektuak sustatzeko. Zinetxiki Zinemaldiak bultzatutako ekimenaren helburua kalitatezko istorioak sortzea eta literaturaren, gidoigintzaren eta ikus-entzunezko industriaren arteko harremana indartzea da. 18 urtetik gorako pertsonek, bakarka edo taldean, aurkeztu ahal izango dute hautagaitza. Deialdia […]
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
Lehen euskal gobernuaren 90. urteurrena ospatzeko, ‘Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik’ dokumentala estreinatuko du ETBk. 📺 Gaur, 21:45ean egongo da ikus-entzunezkoa ikusgai, @euskaltelebista-n.
zinea.eus
'Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik’ dokumentala estreinatuko du ETBk
Lehen euskal gobernuaren 90. urteurrena ospatuko da aurten, eta kasurako, 'Primer Gobierno Vasco. Eusko lur gainean zutunik’ dokumentala estreinatuko du ETBk.
000
Zinea @zinea-eus.bsky.social · 05/10/2026
#Estreinaldiak | Urriak 2 🎞️ 'Verity' 🎬 Michael Showalter ℹ️Colleen Hooverrek idatzitako izen bereko eleberrian oinarritutako thriller psikologikoa da.
zinea.eus
Estreinaldiak: URRIAK 2
Astero egin ohi dugun lez, Hego Euskal Herriko zinema-aretoen karteldegiak eguneratuko dituen estrenaldi sorta aletu dugu gurean
000