Sign in

txifliti.bsky.social

@txifliti.bsky.social
43 followers 22 following 771 posts

Astronautika eta espazioaren kolonizazioari buruzko berriak Euskaraz.

PostsRepliesMedia
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 11h
ESAk, Airbus eta OHB izendatu ditu lurreko orbita baxuko Europako postu aurreratu baten bideragarritasunari buruzko azterketak egiteko. #Ingenuity -ren ondorengoa, #SkyFall, helikoptero martetarren belaunaldi berria, JPLk aurkeztu zuen urriaren 1ean. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 03/10/2026
Atzo #FalconHeavy suziri baten #NROL -97 misioa jaurti zen, #B1106 -01, #B1104 -02 eta #B1072 -04 propultsatzaileak erabiliz, satelite batekin. Gaur Charles Duke ( #Apolo16 ) astronautak, 91 urte bete ditu. Azken hegaldiko #Starship -a, #Starlink sateliteak kanporatzen. #Espazioa
B1106 erdiko-propultsatzailea lehen aldiz jaurti zen. B1104 propultsatzailea 2garren aldiz jaurti zen bere aurreko jaurtiketatik 33 egunetara eta B1072 propultsatzaileen 4garren aldiz jaurti zen bere aurreko jaurtiketatik 33 egunetara baita.

John F. Kennedy zentro espazialeko 39A Jaurtiketa Konplexua (LC-39A) izan zen jaurtiketa gunea.  B1104 propultsatzailea Cañaveral lurmuturreko SpaceX-en lehen lurreratze-eremuan (LZ-1) lurreratu zen eta B1072 propultsatzailea Cañaveral lurmuturreko SpaceX-en bigarren lurreratze-eremuan (LZ-2). B1106 erdiko propultsatzailea ez zen berreskuratu.
020
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 03/10/2026
Nazioarteko Espazio Estazioa-ren egungo egitura: #Crew12 #CygnusNG24 #ProgressMS34 ( #Progress95 ) #SoyuzMS29 #ProgressMS35 ( #Progress96 ) #Crew13 #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 02/10/2026
Atzo UTC 23:05tan inguruan, #Crew13 -a Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi zen. Tabernas basamortuan (Almeria - Andaluzia), ESAren #ExoMars misioko #RosalindFranklin astromobilarekin probak egiten ari da gaur egun. #Nyx zamaontzia marrazkiaren eboluzioa. #Espazioa
Jaurti eta 7 ordu 55 minutuko bidaia ondoren iritsi zen; AEBetako espaziontzi batek Nazioarteko Espazio Estaziora iritsi den azkarrena.
Proba hauek, sentsoreek, kamerek eta nabigazio-sistema autonomoak behar bezala eta modu koordinatuan funtziona dezaten dira.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 01/10/2026
Gaur bi 🇺🇸 #Falcon9 suziri jaurti dira: - #USCV -13 / #Crew13 misioa, #B1101 -03 propultsatzailea erabiliz, #C213 ( #Grace ) kapsularekin, Nazioarteko Espazio Estazioruntz. - #Transporter18 misioa, #B1082 -25 propultsatzailea erabiliz, 130 sateliterekin. #Espazioa
B1101 propultsatzailea 3garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 230 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, Cañaveral lurmuturreko SpaceX-en berrogehigarren lurreratze-eremuan (LZ-40, "Slick Forty" bezela ere ezagututa.) izan da. B1082 propultsatzailea 25garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 36 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, Vandenberg-eko laugarren lurreratze-eremuan (LZ-4) izan da.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 30/09/2026
Eskifairik gabeko #Starliner1 misioa, 2026ko abendua/2027ko urtarrila aldirako programatuta dago. Woody Hoburge-k (#Crew6) komandantuko du #Starliner2 2028an. #LanYue Ilargiratze-modulu bat ikusgai dago Wenchangen. #Espazioa
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 29/09/2026
Atzo #JUICE zunda, Indiako Ozeanoaren gainetik 8640 kilometrora igaro zen, #Lurra -ren grabitatea erabiliz #Jupiter -en ilargietarantz bere ibilbidea doitzeko. Nazioarteko Espazio Estazioko #Canadarm2 beso robotikoak huts egin du. Ikerketak egiten ari dira arazoa zein den zehazteko. #Espazioa
Ez dakigu gaitza software edo hardware arazo batek eragin duen edo beso robotikoaren garraiatzaile mugikorrarena den, estazioan zehar mugitzeko balio duena. 
Irudian, Stephen Kern Robinson astronauta, STS-114 misioko espedizioan Canadarm2-ra ainguratuta.
011
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 29/09/2026
Nazioarteko Espazio Estazioa-ren egungo egitura: #Crew12 #CygnusNG24 #ProgressMS34 ( #Progress95 ) #SoyuzMS29 #ProgressMS35 ( #Progress96 ) #Espazioa
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 28/09/2026
#B21/#S41 #Starship -aren 14. ( #IFT14 ) hegaldiak arrakasta handia izan du. B21 #Superheavy -a emeki-emeki lurreratu da, itsasoan lehertuz. Orbitan, 26 satelite Starlink V3 utzi ditu eta hiru orduren ondoren, poliki lurreratu da itsasoan, eta lehertu egin da iraultzean. #Espazioa
Leherketa nahita gertatu da FTSa erabiliz, flotatzen gera ez zedin.Starship-a, Starlink batetik ikusita.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 27/09/2026
Atzoko bi jaurtiketak: #Electron/Curie suziri bat, #StriX -12 satelitearekin. #Falcon9 suziri baten #USSF -385 misioa, #B1100 -10 propultsatzailea erabiliz. Bihar NASAk eta Boeing-ek #Starliner -en garapenari buruzko informazio eguneratua emango dute. #Espazioa
Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1B Jaurtiketa Konplexutik (LC-1B) egin da.B1100 propultsatzailea 10garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 35 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.Irudian Starliner de Boeing espaziontzia ikusten da. NASAko Butch Wilmore eta Suni Williams astronautak Nazioarteko Espazio Estaziora jaurti zituen.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 26/09/2026
Nazioarteko Espazio Estazioaren orbita zuzenketa bat egin zen gauean, #CygnusNG24 zamaontziaren motorrak 18 minutu piztuz. #Crew14 misioaren adabakia. #S41 #Starship -a, #B21 #Superheavy -aren gainean jarri dute berriz. #Espazioa
020
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 26/09/2026
NASAk, #Crew14 misioko behin betiko eskifaia iragarri du: - Komandantea: 🇺🇸 Kayla Barron ( #Crew3 ). NASA - Pilotua: 🇺🇸 Chris Birch. NASA - Misioko espezialista: 🇯🇵 Makoto Suwa. JAXA - Misioko espezialista: 🇷🇺 Arutyun Kiviryan. ROSCOSMOS #Espazioa
Irudian ezkerretik eskubira: Arutyun Kiviryan, Christina Birch, Kayla Barron eta Makoto Suwa.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 25/09/2026
Atzo #B21/ #S41 #Starship -a, propelenteen karga-proba bete zuen (WDR). Gaur Starship-a #SuperHeavy -tik banandu dute. Ez dakigu zergaitia. 🇨🇮 Boli Kosta #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 75. herrialdea da. #Espazioa
020
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 24/09/2026
Azken jaurtiketak: CALT-en #CZ8A Y11 suziria, #Guowang konstelazioko 9 sateliterekin (26. taldea). SAST-en #CZ6A Y13 suziria, #Yaogan40 hiru sateliterekin (4. taldea). Kroazia #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 74. herrialdea da. #Espazioa
Wenchang-eko gune espazial komertzialeko Lehenengo Jaurtiketa Gunea (LC-1) izan da jaurtiketa lekua.Taiyuango Sateliteen Jaurtiketa Zentroaren 9A jaurtiketa gunetik egin zen jaurtiketa.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 23/09/2026
#Crew13 misioa urriaren 1ean jaurtiko da. Starlab Spacek eta ESAk Asmo Gutun bateratua sinatu dute, #Starlab Espazio Estazioa erabiltzeko aurretiazko baldintzak ezarriz. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 23/09/2026
Albania #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 73. herrialdea da. Astelehenean #Juice zunda, #Lurra -ren gainetik igaroko da grabitatezko maniobra eginez, #Jupiter -erako bidean. #Espazioa
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 22/09/2026
Aire, Espazio eta Ziberespazioaren Konferentzian, Jared Isaacman-ek baieztatu du bi astronauta italiar Ilargiaren gainazazalera joango direla, Italiak NASAren etorkizuneko ilargi-baserako modulu bizigarri bat garatzeko konpromisoa hartu ondoren. #Espazioa
"5 mila milioi dolar baino gehiago inbertitzen ari dira lehenengo bizitegi-moduluetako bat eraikitzeko", esan zuen Isaacmanek. "Ilargiaren azalera iritsiko den lehenengo benetako bizitegi-modulua izango da, ziurrenik. Eta horren ondorioz, bi astronauta italiar ikusiko ditugu Ilargiaren gainazalean ".
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 20/09/2026
Gaurko jaurtiketak: #Falcon9 suziri baten #Starlink15 -27 misioa, #B1093 -17 propultsatzailea erabiliz, 27 sateliterekin. #Kinetica1 ( #Lijian1 ) Y18 suziria #QinLing -01, 02 eta beste 7 sateliterekin. #Espazioa
B1093 propultsatzailea 17garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 43 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 130 (LS-130) plataforma komertziala izan da jaurtiketa gunea.
020
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 20/09/2026
Aurreko egunetako jaurtiketak: #Soyuz2.1a/Fregat-M suziri bat, #GlonassK1 -20 satelitearekin. #Electron/Curie suziri bat, #StriX -10 satelitearekin. #CZ2D Y104 suziria, #PIESAT2 -13, 14, 15 eta 16 sateliteekin. #Espazioa
Plesetsk Kosmodromoko 43/3 gunea izan da jaurtiketa lekua.Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1B Jaurtiketa Konplexutik (LC-1B) egin da.Taiyuango Sateliteen Jaurtiketa Zentroaren 9 jaurtiketa gunetik (LC-9) egin zen jaurtiketa.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 19/09/2026
#ProgressMS35 zamaontzia Nazioarteko Espazio Estazira egokitu da UTC 13:44tan. 1.177 tona zama, 842 kg erregai, 420 kg ur eta 50 kg oxigeno eraman ditu. #Espazioa
020
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 19/09/2026
NASAk hiru misio gehiago kontratatu ditu SpaceX-eri Dragon espaziontzian, kontratuaren aldaketa baten bidez, 946 milioiengatik. Hauek #Crew15, #Crew16 eta #Crew17 misioak izango dira. #Espazioa
Irudian, Crew-10 misioaren jaurtiketa Nazioarteko Espazio Estaziora 2025eko martxoak 14an.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 18/09/2026
Sophie Adenot ESAko astronautak, #EuroSuit jantzi espazial berriari buruz hitz egin zuen 2026ko irailaren 16an Nazioarteko Espazio Estaziotik egindako prentsaurreko batean. Badirudi oraindik hobekuntzak egin behar direla. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 18/09/2026
VSS #Unity -k, 34. hegaldia osatu du, pilotuak eta operazio-ekipoak prestatzen dituena espaziontziaren hegaldi-proben programa berrirako. Atzo, #Crew13 -ko eskifaiak berrogeialdia hasi zuen jaurtiketa baino lehen. Jaurtiketa urriaren hasierarako programatuta dago. #Espazioa
011
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 17/09/2026
SpaceX-ek NASAri esan omen dio Crew Dragon kapsula 2030erako edo lehenago kendu nahi duela zerbitzutik. Espaziontzia da gaur egun NASAri astronautak orbitara garraiatzeko sistema eragile bakarra. #Starship -aren jaurtiketa berriro atzeratu da. Orain, irailaren 28ra. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 17/09/2026
Gaur egon diren jaurtiketak: #CZ12 Y8 suziria, #Guowang konstelazioko 9 sateliterekin (25. taldea). #Falcon9 suziri baten #USSF -259 misioa, #B1097 -13 propultsatzailea erabiliz. #Kuaizhou11 Y3 suziria, #SpaceTY -51 eta 52 sateliteekin. #Espazioa
Wenchang-eko gune espazial komertzialeko 2garren Jaurtiketa Gunea (LC-2) izan da jaurtiketa lekua.B1097 propultsatzailea 13garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 29 egunetara. 
Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano BareanJiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 95A (LS-95A) plataforma komertziala  izan da jaurtiketa gunea.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 16/09/2026
Azken jaurtiketak: #Gravity1 Y3 suziria, , #Qianfan konstelazioko 8 satelite eta beste satelite batekin. #Soyuz2.1b suziri bat, #ProgressMS35 zamaontziarekin. Sophie Adenot-ek irailaren 2an bere 200 egunak espazioan ospatu zituen, espazioko pastel batekin. #Espazioa
Jaurtiketa, Itsaso Horitik egin da.Baikonur Kosmodromoko 31/6 gunea izan da jaurtiketa lekua.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 16/09/2026
Txinak, #ChangE8 misioa aldatuko du ilargiaren programaren berrantolaketaren erdian. Bere zama erabilgarri zientifiko eta teknologikoak 2030-2031rako beste misio batzuetan banatuko dira. #ChangE7, seriaren azken misio robotikoa izan liteke. #Espazioa
021
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 15/09/2026
#Starship -aren #IFT14 hegaldi-probaren lehen NOTAMak Ozeano Barean itsas lurreratze bat dagoela adierazten du, Txiletik gertu. Ia 10 orduko misioa espero da, 26 Starlink V3 satelite orbitan jarriz. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 15/09/2026
Azken jaurtiketak: #Falcon9 suziri bat, #B1080 -29 propultsatzailea erabiliz, #O3bmPOWER -11, 12, 13 sateliteekin. #VegaC suziri bat #Sentinel -3C eta #FLEX sateliteekin. #Zhuque2E Y7 suziria, #Qianfan konstelazioko 10 sateliterekin (15. satelite taldea). #Espazioa
B1080 propultsatzailea 29garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 61 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "A Shortfall of Gravitas" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.Guyanako Espazio Zentroko Vega Jaurtitzeko Konplexua (ELV) izan da jaurtiketa gunea.Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 96A (LS-96A) plataforma komertziala  izan da jaurtiketa gunea.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 14/09/2026
#Starship -aren #IFT14 hegaldi-proba 22ra atzeratzen da. Djibuti #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 72. herrialdea da. #ProgressMS35 zamaontziaren jaurtiketa asteazkenerako, hilaren 16an, aurreikusita dago. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 12/09/2026
Nazioarteko Espazio Estazioa-ren egungo egitura: #Crew12 #CygnusNG24 #ProgressMS34 ( #Progress95 ) #SoyuzMS29 #75Espedizioa #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 11/09/2026
Azken jaurtiketak: #CZ4B suziri bat, #Yaogan53 -01tik 03ra eta #Yaogan56 -01tik 03ra sei sateliteekin. #Falcon9 suziri bat, #B1081 -27 propultsatzailea erabiliz, #USSF -153 satelitearekin. #Electron/Curie suziri bat, #BlackSkyGen3 satelite batekin. #Espazioa
Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroko, Hegoaldean dagoen Konplexuaren 4. eremuko (LA-4) SLS-2 (LS-43/94) plataforma izan da jaurtiketa gunea.B1081 propultsatzailea 27garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 41 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1B Jaurtiketa Konplexutik (LC-1A) egin da.
001
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 11/09/2026
#Starship -aren #IFT14 hegaldi-proba 18ra atzeratzen da. Europako Espazio Agentziak akordio bat sinatu du Vast-ekin Greziako lehen astronauta baten misio historikorako, astronautek "ISS"ra egiten duten seigarren misio pribatuaren zati gisa ( #PAM-6 ), NASArekin lankidetzan. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 10/09/2026
PLD Spacek 288 milioi eurora arte luzatu du C serieko finantzaketa-erronda. Bitartean #MIURA5 -aren lehen hegaldirantz doa, jaurtitzaile familia #MIURA9 -arekin zabaltzen duen bitartean. 1.500 kilogramo orbitan jartzeko gaitasuna duen ibilgailu berria. #Espazioa
PLD Space-k hasiera batean 2026ko martxoan hasitako C serieko finantzaketa-erronda zabaldu du 108 milioi euroko inbertsio gehigarriarekin, errondaren zenbateko osoa 288 milioi euroraino eta konpainiaren finantzaketa metatua 488 milioi euroraino igoz.

Kapital berriari esker, MIURA 5aren industrializazioa bultzatuko da, ekoizpen eta entsegu-ahalmena handituko da, merkaturatze-azpiegiturak garatuko dira eta merkataritza eragiketen hasierarantz aurrera egingo da, PLD Space espaziorako sarbide independente eta erresilientea garatzeko eragile nagusietako bat den aldetik.

C seriearen zabalkuntzaren buru Mitsubishi Electric Corporation da berriz ere, eta horrek berretsi egiten du epe luzerako bazkide industrial eta estrategiko gisa duen posizioa eta merkaturatzeko gaitasun independenteak garatzeko konpromisoa. COFIDES funtsak kudeatzeko Espainiako konpainia publikoak berriz ere inbertitu du hasierako C seriean parte hartu ondoren, PLD Spaceren epe luzerako babes instituzionala indartuz.MIURA 5 sistema mailan baliozkotzeko azken fasean dago gaur egun, eta prozesu horrekin PLD Spacek ibilgailuaren funtzionamendua, lurreko azpiegitura eta jaurtiketa-eragiketak modu integratuan egiaztatuko ditu. Konpainiak datozen hilabeteetan lehen hegaldi-unitatea Guyanako Espazio Zentrora (CSG), Kouroura, bidaltzea aurreikusten du. Bertatik, lehen erakustaldi-hegaldia egingo da 2027ko lehen erdian.

MIURA 9 bi etapako ibilgailua izango da, 42 metroko altuera eta hiru metroko diametroa izango ditu, eta 1.500 kilorainoko orbita heliosinkronikoan (SSO) jartzeko gai izango da. Lehen etapak TEPREL familiako bederatzi motor izango ditu, eta bigarrenak, berriz, TEPREL Vacuum motor bat.

Jaurtitzaile berria Europako Espazio Agentziarekin (ESA) duela gutxi sinatutako 158,9 milioi euroko kontratuaren babesean garatu da.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 09/09/2026
Abuztuaren 28an, Jessica Meirrek 400 egunak gainditu zituen 2 hegalditan orbitan ( #SoyuzMS15, #Crew12 ). The Exploration Companyk 387 milioi euro bildu ditu, #Nyx kapsularen garapena bizkortzeko. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 08/09/2026
Gaur, Stoke Space-k, mila milioi dolarreko E serieko erronda iragarri du, eta bildutako kapitala 2.3 mila milioira iritsi da. Era berean, bere #Nova suziriaren 2. bertsioa aurkeztu du, 15 tona LEOra eramateko gai dena, hau da, funtsean Falcon 9 guztiz berrerabilgarri bat. #Espazioa
001
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 07/09/2026
#ProgressMS33 zamaontzia Poisk moduluko portua libre utzi du. Iturrien arabera, #ProgressMS35 zamaontzia duen #Soyuz2.1b suziriaren jaurtiketa, astebete inguru atzeratuko da hirugarren etapan izandako arazoren baten ondorioz. #Espazioa
012
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 07/09/2026
Blue Origin-ek bere gune ofizialean eguneratu ditu #BlueMoonMk1 eta #BlueMoonMk2 ilargi-lurreratzaileen ikusmenak. Eskuinean, ikusmen zaharrak, ezkerrean, berriak. UTC 15:17etako programatuta dago "ISS"an dagoen #ProgressMS33 zamaontziaren desakoplatzea Ozeano Barean suntsitzeko. #Espazioa
011
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 06/09/2026
Azken jaurtiketak: #GslvMkII suziri bat, #EOS -05 ( #GISAT-1A) satelitearekin. Isar Aerospace empresaren #Spectrum suziriaren lehen hegaldia, 5 CubeSat-ekin. #Falcon9 suziri baten #Starlink15 -24 misioa, #B1088 -19 propultsatzailea erabiliz, 27 sateliterekin. #Espazioa
Jaurtiketa, Satish Dhawan Espazio Zentroko bigarren jaurtiketa arrapalatik egin zen.Jaurtiketa Norvegiako Andøya suziriak jaurtitzeko zentrotik egin zen. Isar Aerospace, suziri bat orbitan jarri duen Europako lehen enpresa pribatua da.B1088 propultsatzailea 19garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 21 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 05/09/2026
Ostegunean, Errusiako Proton-PM lantegiak, eztanda egin zuen. RD-191/191M motorrak ekoizten ditu #Angara suzirientzat, eta RD-274 motorrak kontinentearteko Sarmat misil balistikoentzat. Ez dago baieztatutako frogarik sutea #Ukraina -ren eraso batek eragin duenik. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 05/09/2026
#ExoMars -en azken frogek arrakastaz erakutsi dute lurreratze-hanken zabaltzea eta atzeko oskolaren banaketa; mugarri garrantzitsuak dira #RosalindFranklin astromobilak 2030ean Marte-n lurreratze segurua lortzeko bidean. #Espazioa
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 04/09/2026
#Marte -ko Laginen Itzulerarako #Tianwen3 misioa bide onetik doa 2028an aireratzeko, 2030ean laginketa egiteko eta 2031n itzulera egiteko. Bideo berrienak erakusten du dron baten bidezko laginketa ez dela gertatuko, lurreratzailetik beso robotiko bidez bakarrik. #Espazioa
031
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 03/09/2026
Baieztatuta! #BepiColombo zunda, Merkuriora Transferitzeko Modulutik banandu da. #Espazioa
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 02/09/2026
Azken jaurtiketak: #Pallas1 suziriaren lehen jaurtiketa zama erabilgarri simulatu batekin. #Falcon9 suziri baten #Starlink15 -23 misioa, #B1063 -35 propultsatzailea erabiliz, 27 sateliterekin. #Electron/Curie suziri bat, #StriX -9 satelitearekin. #Espazioa
Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroko Pallas-1 plataforma  izan da jaurtiketa gunea. Pallas-1 etorkizunean berrerabilgarria izango da, nahiz eta hegaldi honetan lehen etapa bertan behera utzi.B1063 propultsatzailea 35garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 29 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.Jaurtiketa, Zeelanda Berriko Māhia penintsulako Portu Espazialeko Rocket Lab-en 1B Jaurtiketa Konplexutik (LC-1B) egin da.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 02/09/2026
Dena ondo doa #NancyGraceRoman teleskopioarentzat. Dagoeneko zabaldu dira arrakastaz eguzkirako babesak eta datu-tasa handiko plater-antena. #Espazioa
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 01/09/2026
Irailaren 15ean #S41/ #B21 #Starship -aren #IFT14 hegaldi-proba izan liteke. Ostiralean #BepiColombo zunda, bere transferentzia-modulutik bananduko da. Azaroan sartuko da orbitan. Turkia #Artemisa akordioetara batu da. Akordioak sinatu dituen 71. herrialdea da. #Espazioa
020
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 31/08/2026
Bihar Sophie Adenot (ESA) eta Jessica Meir (NASA) astronautek, Otziz Kanpoko Jarduera bat egingo dute Nazioarteko Espazio Estazioan. #Crew13 misioa irailaren 12rako programatuta zegoen. Jaurtiketa atzeratu egin da Dragon espaziontzian oxidatzaileak ihes egin duelako. #Espazioa
Astronautek sei ordu eta erdi inguru emango dituzte espazioko hutsunean, nabigazio-gailu bat ordeztuz, etorkizunean eguneratzeko partikula kosmikoen detektagailu bat prestatuz, datuak transmititzeko sistemak hobetzeko zubi-kableak instalatuz eta beste lan batzuk eginez.Jaurtiketa data berririk ez da eman.
010
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 30/08/2026
Azken jaurtiketak: #Falcon9 suziri baten #Starlink15-22 misioa ( #B1082-24) 27 sateliterekin. #Ariane62 suziri baten #VA270 misioa, #Meteosat konstelazioko #MTG-I2 satelitearekin. #FalconHeavy suziri bat ( #B1072-03, #B1104-01 eta #B1105-01) #NancyGraceRoman teleskopioarekin. #Espazioa
B1082 propultsatzailea 24garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 36 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Barean.Guyanako Espazio Zentroko Ariane 4 jaurtiketa-konplexua (ELA-4) izan da jaurtiketa gunea.B1072 propultsatzailea 3garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 123 egunetara. B1104 eta B1105 propultsatzaileen lehen jaurtiketak ziren.

John F. Kennedy zentro espazialeko 39A Jaurtiketa Konplexua (LC-39A) izan da jaurtiketa gunea. B1072 propultsatzailea Cañaveral lurmuturreko SpaceX-en bigarren lurreratze-eremuan (LZ-2) lurreratu da eta B1104 propultsatzailea Cañaveral lurmuturreko SpaceX-en berrogehigarren lurreratze-eremuan (LZ-40). Suziriaren B1105 erdiko propultsatzailea ez da berreskuratu.
000
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 30/08/2026
#KamoOalewa asteroidearen irudi berriak, #Tianwen2 zundak hartuak. #Espazioa
011
txifliti.bsky.social @txifliti.bsky.social · 27/08/2026
SpaceX-ek Starbase Louisiana aurkeztu du. Dozena bat jaurtiketa dorre baino gehiago izango ditu, egunean 30 #Starship hegaldi baino gehiago baimenduz eta Lurreko jaurtiketa gunerik handiena bihurtuz! 2027an eraikitzen hasiko da, 2029an lehen jaurtiketa izanik. #Espazioa
021