Sign in

Manex Lete

@manexlete.bsky.social
187 followers 660 following 2.8K posts

𝘓𝘢𝘯𝘦𝘢𝘯 𝘢𝘭𝘥𝘢𝘬𝘦𝘵𝘢 𝘱𝘳𝘰𝘻𝘦𝘴𝘶𝘦𝘵𝘢𝘯 𝘣𝘦𝘵𝘪. 𝘌𝘵𝘪𝘬𝘢 𝘦𝘵𝘢 𝘫𝘢𝘴𝘢𝘯𝘨𝘢𝘳𝘳𝘪𝘵𝘢𝘴𝘶𝘯𝘢. 𝘒𝘪𝘳𝘰𝘭𝘢𝘳𝘪𝘢 𝘣𝘦𝘵𝘪𝘥𝘢𝘯𝘪𝘬. (@manexlete.mastodon.eus) (@manexlete.mastodon.social)

PostsRepliesMedia
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 15/09/2026
Euskal sukaldarien lobbyak Euskal Telebista bahituta al dauka? #freeETB Ireki dut aterkia eta banoa lotara.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 12/09/2026
Aspaldian Aralarrera etorri gabea nintzen. Gauza bat da argazkiak begiratzea edo albisteak irakurtzea. Eta beste bat bertatik bertara ikustea. Harrigarria baino are kezkagarriagoa da dagoen lehortea.
001
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 19/08/2026
Uda partean egiten ditudan mendi bueltatan, hasiera bertatik eta amaitu arte, ibilbide oso-osoan, eltxo berberak begien parean izatea baino gauza gogaikarriagoak ez dira asko. #LehenMundukoArazoak
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 19/08/2026
Bereziki estimatzen ditut futbolaren mundu elitista, gainbaloratu eta artifizial hori nolabaiteko normaltasunetik bizi dutenak. #Arrasate adibide argitzat. Goizeko 8:15ak. Lasarten. Tipo haundi bat txiki egiten zaion bizikletan. Zubieta aldera. #Matarazzo ere Jagobaren bidetik.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 12/08/2026
Beste behin, Maite Ormazabal eta Telmo Lazkanok esandako hauek entzun eta oso kontutan hartu beharrekoak dira. x.com/i/status/208...
x.com
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 08/08/2026
Donostiako jaietan Boulevard-ean polizia munizipala egongo omen da. Hala esan du alkate omen den Jon Insaustik ETB2ko publierreportaian. Ez-albistea non, komunikabideak han.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 31/07/2026
Asko poztuko nintzateke Juanjo Oroz (@Oroz1) eta bere lantaldearen lanari babesleren baten argiak iluntasuna lapurtuko balio. Merezi dute. labur.eus/vulia6kw
diariodenavarra.es
La pelea de Oroz por la supervivencia
El técnico tiene abiertas dos vías para sustituir a Kern Pharma. Baraja también la posibilidad e sacar continental o sub 23
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 27/07/2026
Harrituta eta oso kezkatuta jarrera eta irain baztertzaile, diskriminatzaile, arrazistak, etab. egunerokoan normaltasunez entzuten, ikusten, irakurtzen eta jasaten dituzten nerabe kopurua ikusita. Eta kezkatuago beste alde batera begiratzen duten helduen utzikeria ikusita.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 18/07/2026
Duela 30 urte gertatutakoa era berezian bizi izan nuen. Tragediaren gogortasunagatik, Pirineoi diedan maitasunagatik eta inguruan hainbestetan egon izanaren gertutasunagatik. labur.eus/lkutjkhh Ander Zubillagaren marabilla honek hunkitu egin nau. youtu.be/twVQDFSTJ9c?...
ataria.eus
Biescaseko uholdeko biktimen memoria duintzea helburu duen kantua egin du Ander Zubillaga tolosarrak - Tolosa - Tolosaldeko ataria
Duela 30 urte, 1996ko abuztuaren 7an, uholde batek Biescaseko (Aragoi) Las Nieves kanpina suntsitu zuen. 87 lagun hil ziren uholdearen ondorioz, eta beste 187 lagunek jasan zituzten zauri fisikoak.…
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 09/07/2026
Goizeko bederatzi eta erdiak. Donostiako Kontxako pasealekua. Bizikleta bat dator bidegorrian. Nire parera iritsi da eta 20 eta 25 urte bitarteko mutil bat doa gainean, Mikel Laboaren "Haika mutil"-en doinua txistuka jarraituz. Ez da #mikroipuina. Bada oraindik itxaropenik.
030
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 22/06/2026
Makrokontzertuek duten arrakastarñi buruzko iruzkinak entzun ditut irratian zein telebistan. Nartzisismoak, egozentrismoak eta protagonismo nahiak bere pisua ba ote duen nago. Ez Pello Reparaz-enak, ekitaldi horietara dijoan jende askorenak baizik. Ireki dut aterkia. (1/2)
110
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 06/06/2026
ETB1-en Txoriene, ETB2-n A Bocados, ETB2On-en Robin Food, une berean. Sukaldaritzari hedabide publikoan eskaintzen zaizkion ordu kopurua neurriz kanpokoa iruditzen zait erabat. Ez dakit #esanbeharnuen edo ez, baina esan dut.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 05/06/2026
Behar-beharrezkoa da hau. Zenbat eta lehenago egin, jada egiaztatu dezakegun kaltea orduan eta txikiagoa izango da. Heziketan ezinbestekoak diren oinarriak daude jokoan, eta hauek ezin dute bitartekoen baldintzapean egon. Estrategia da. #Hezkuntza www.diariovasco.com/sociedad/edu...
diariovasco.com
Colegios de Gipuzkoa empiezan a dar marcha atrás con las pantallas para volver a los libros | El Diario Vasco
En Orioko Herri Ikastola el uso de las pantallas ya ha bajado en Secundaria y en Aldapeta planean que algunas materias «se hagan solo en papel»
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 28/05/2026
Lurraren kontrako korrikako kolpea kaltegarria belaunentzat, eta areto barruko kirolak bortitzegiak artikulazioentzat. Bizikletan ibiltzea arriskudun kirola noski, eta mendiko jarduerak hilgarriak. Bizirik egoteak berak duela nahikoa arrisku daukat nahiko argi. #esanbeharnuen
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 25/05/2026
Gero eta jende gehiago ikusten dut mendian belarri-zuloetan entzungailuak jarrita. Gehien atsegin dituzten kantuen zerrenda edo podcast interesgarriak entzunez joango dira agian. Nik nahiago #natura-ren musika, txorien doinuak edo arimaren mintzoari adi joan.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 21/05/2026
Gizakiok orotariko zailtasunak jartzen dizkiogun arren, harrigarria da #natura-k duen errekuperatzeko, moldatzeko eta birmoldatzeko gaitasuna. Mendia indar betean dago eta eltxo festak egin du eztanda.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 13/05/2026
Hola @raindrop_io, No puedo hacer login en #raindrop, ni en la app móvil de android, ni en la versión web. ¿Hay algún problema? No encuentro información al respecto. Michas gracias
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 12/04/2026
Eta ea oraindik aurreko taldea harrapatzen duen... Eman Van der Poel! #ParisRoubaix
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 12/04/2026
Ziur aski lasterketa irabazteko aukerarik ez du izango, baina izan duen matxuraren ondoren Van der Poel egiten ari dena bera bezalako txapeldun haundiek egiten dute. #ParisRoubaix
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 09/04/2026
Nik eraman ditut umeak medikutara eta eskolako bileretara ere joaten naiz, baina ados nago ondoko txioan esaten denarekin. Pediatrarengana eraman behar nituen batean, laneko nagusiari lanera beranduxeago iritsiko nintzela esan nionean "eta non dago umeen ama?" galdetu zidan.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 07/04/2026
Ayuso Markel Belokiri kontuak eskatzen, 20 urterekin maila horretan ibiltze hutsarekin nahikoa egiten duen gazteari errietan. Besteengan jartzen duen arreta bere buruarengan jarriko balu... #Itzulia2026
010
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 03/04/2026
Oporraldia #erlojuak eta hauek suposatzen dutena ahazteko garaia ere bada. #Sasitxiotx #Asteanbehin
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 02/04/2026
Joan zen. Baina badator bueltan.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 26/03/2026
Argigarriak @idoiamugika-k @euskadi_irratia-n Eureka museoaren itxierari buruz egiten ari den gogoeta eta irekita mantentzeak suposatzen duen onuren azalpena. #zientzia www.diariovasco.com/gipuzkoa/cie...
diariovasco.com
El cierre del museo Eureka! provoca las críticas de la comunidad científica | El Diario Vasco
La apertura del nuevo centro Atenea, proyectado en Tabakalera como evolución del museo de la ciencia, se retrasa hasta 2027
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 25/03/2026
Kasu honen inguruan, esanguratsua da oso albistean zer xehetasun ez den aipatzen. www.diariovasco.com/sociedad/noe...
diariovasco.com
Noelia concluye la batalla legal y recibirá la eutanasia este viernes | El Diario Vasco
La joven solicitante de eutanasia que batalló en los tribunales con su padre para recibir la muerte asistida defiende su derecho a «irse en paz»
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 25/03/2026
Kasu honen inguruan, esanguratsua da oso albistean zer xehetasun ez den aipatzen. www.diariovasco.com/sociedad/noe...
diariovasco.com
Noelia concluye la batalla legal y recibirá la eutanasia este viernes | El Diario Vasco
La joven solicitante de eutanasia que batalló en los tribunales con su padre para recibir la muerte asistida defiende su derecho a «irse en paz»
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 22/03/2026
Bai ederra duela egun batzuk #Udalaitz-en egin nuen ibilbidea. Eta Anboto alderako ikuspegia hitzik gabe uzten duena. 🤩 loc.wiki/t/255544059?... #wikiloc #Anboto #mendiak #EuskalHerria
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 20/03/2026
Arnasa sakon hartzeko leku asko ditu gure #lurra k oraindik. Atera kanpora eta egin bat berarekin. #asteanbehin #sasitxiotx
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 18/03/2026
Pertsonen testuinguruan, definitu den kalkulu matematiko hankamotza da lehenesten dena, tokiko arduradunen ezagutza eta kudeaketan duten esperientziaren aurretik. #Gertatzenarida, uste duzuna baino hurbilago. #Pertsonak enpresen erdigunean, baina ez denak, batzuk soilik. #datuak
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 14/03/2026
Hemen esaten denarekin oso ados. Benetako erronka da aurrean daukaguna, eta erakundeek dutena, orokorrean #teknologia eta zehazki #AdimenArtifiziala gizartearen arrakalak larriki sakontzeko tresnak izan ez daitezen. www.economiadigital.es/sociedad/alv...
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 08/03/2026
Ingurua ezagutzen duenak ondo daki nolako balentria den Benasquen bizi den barakaldoarrak egin duen hau. Himalayako espedizioak utziak ditu azken urteetan, baina ikaragarriak egiten ari da #Benasque inguruetan. www.desnivel.com/alpinismo/jo...
desnivel.com
Jonatan García enlaza Aneto, Maladeta, Perdiguero y Posets en 35 horas de solitario invernal
Desde su casa en Benasque, ha conectado los macizos en bici y ha realizado las aproximaciones y descensos en esquí de montaña. Una actividad parecida a la que hizo en verano pero con mucha nieve y…
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 07/03/2026
Deigarria egin zitzaidan hain irisgarri dagoen koba baten sarrera babestu gabe ikustea. Norbaitek ezagutzen du? Aranguren Txiki tontorraren ekialdeko magalean dagoen basoan. loc.wiki/t/252773766?... #wikiloc
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 03/03/2026
Hasitakoa bukatu dut, @ibanz. Bukatu ere gustora bukatu dut. Eskerrik asko! Iriarte jaunak gauzak behar bezala egin izan balitu euskal kulturak ez luke Rikardo Arregi faltan bota duen adina bota izango.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 01/03/2026
Jaio. Eta noizbait hil. Baina bitartean bizi.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 28/02/2026
#euskalpilota #zimitorioa
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 27/02/2026
Ez dezagun ahaztu etorkizun #beltza duen jendeari erantzun bat ematen jakin behar duela gizarte osasuntsu batek. #asteanbehin #sasitxiotx
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 22/02/2026
Gaur goizean mendian 30urtetik beherako bi neska noka ari ziren, zinez egoki. Begira geratu natzaie baina ez diet ezer esan. Ederra iruditu zait. #euskara
010
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 22/02/2026
#euskalpilota
010
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 17/02/2026
Denbora zen irakurtzekoen artean neukala. Gustura ari naiz, @ibanz.bsky.social. 😉
141
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 11/02/2026
Nolako mina egiten duten artikulu hauek. Hilean 100€ aurrezten omen dituzte seme bakoitzeko. Denek berdin egin ahalko balute bezala. Ahorro inteligente. Eta egiten ez baduzu, ez zara inteligente.
elespanol.com
Ana, madre de 10 hijos: “Hemos abierto una cuenta para cada uno con 3.000 € iniciales y cada mes metemos 100 €"
Así es la estrategia de ahorro con la que esta familia numerosa asegura el futuro económico de sus hijos desde la infancia. Más información: Celia, madre de 8 hijos, sobre cómo ahorrar en casa:…
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 04/02/2026
Eta haurretako batek gurasoen garagardoetatik edaten omen du batzutan. Alkoholaren kultura hain edatua dagoen herrian deigarria da estigmazizazio hau.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 04/02/2026
Adierazgarria Euskadi Irratiko Faktorian alkohol gehiegi edan duen pertsonarik ikusi duten galdetuta iparraldeko haur batzuk egin duten lotura: dirurik ez duten eta kalean eskean dauden etxegabeekin lotu dute. Diru guztia alkohola edateko edo erretzeko erabiltzen omen dute.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 01/02/2026
Jakina da albistea kontatzeko moduak jakinarazten den informazioak bezainbeste edo gehiago esaten duela askotan. Adibidez, ETBn Epstein-en kasuari buruzko albistea emateko Ingalaterrako Andrew printze ohia izan da oinarri eta erdigune. Esanguratsuagorik ez balego bezala.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 30/01/2026
Zergatik da #berdea askoren kolorerik gustokoena? Bere tonalitate ezberdinetan, naturaren kolorerik nagusiena ez bada nagusienetakoa delako. #sasitxiotx #asteanbehin
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 23/01/2026
Ez zait egoera bihurriagorik bururatzen. Langileak behar sektore askotan, eta hauek euren bizimodua ezin aurrera atera, non bizi ez daukatelako. Larritasunean larriena zera da: aparteko kezkarik inon ez dudala ikusten. labur.eus/zorlkvcw
elpais.com
El destierro de José en Ibiza: de ser el primero en la oposición a renunciar a la plaza por no encontrar vivienda
La locura inmobiliaria en Santa Eulària des Riu, el municipio con el metro cuadrado más caro de España, expulsa al ganador de un puesto de funcionario municipal
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 23/01/2026
EITBren aplikazio, atari eta edukietan galtzen ari den bakarra al naiz? telegra.ph/KirolakEITBe... Ez dakit #galdetubeharnuen baina galdetu dut.
telegra.ph
KirolakEITB.eus ataria aurkeztu dute
Beste webgune bat aurkeztu du EITBk: KirolakEITB.eus ataria. Atzo egin zen aurkezpena, eta EITBk berak zabaldutako oharraren arabera, futbola bezalako "diziplina nagusiek ez ezik, hedapen…
031
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 09/01/2026
Etorkizuna prestatzen. www.diariovasco.com/sociedad/sal...
diariovasco.com
La estancia diaria en un hospital de Osakidetza cuesta 1.347 euros y una cita con el médico, 70 | El Diario Vasco
Salud actualiza las tarifas de 2026 que aplica a mutuas y aseguradoras privadas por el uso de sus servicio e instalaciones.
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 05/01/2026
"Denbora asko daramagu #mina oker ulertzen, eta horrek kalte handia eragin izan du. Orain pedagogia asko egin beharko dugu hori dena zuzentzeko, eta pazienteak, min-pertzepzioa izanda ere, gauza desberdinak egitera animatzeko." @ElhuyarZientzia zientzia.eus/artikuluak/m...
zientzia.eus
Mina burmuinean sortzen da
Minari buruz hitz egin du Izaskun Hernández anestesiologoak. Min iraunkorrari aurre egiteko, estrategia farmakologiko tradizionalari bestelako ikuspegi bat ari zaio gehitzen azkenaldian. Izan ere,…
000
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 03/01/2026
Biolentzia, indarkeria, gerra, bortxa, onartezinak dira guztiz. Geureek sortua bada, aldiz, beti aurkituko dugu "baina"ren bat.
020
Manex Lete @manexlete.bsky.social · 24/12/2025
Eguraldi umela, baina ondo jantzita paseotxo bat emateko egokia.
000