Sign in

Garbiñe Aranburu Irazusta

@garbinearanburu.bsky.social
200 followers 87 following 29 posts

Igor Arroyorekin batera, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra

PostsRepliesMedia
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 03/10/2026
Kalera atera gara etxebizitza errentismoaren eta espekulazioaren kontra. Ez dugu ontzat emango etxebizitza langileok pobretzeko arrazoi bat gehiago izatea. Maizterrak antolatzen jarraituko dugu. Kalean, lantokietan eta instituzioetan borroka indartzeko unea da.
021
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 14/09/2026
Atzeraldi erreakzionarioari aurre egiteko bidea langileen aldeko politikak egitea dela gogorarazi diogu Imanol Pradales lehendakariari. Confebasken gobernua izateari utzi eta sindikatuen eta langileen ahotsa kontuan hartzeko eskatu diogu.
012
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 02/09/2026
✊ Ideia faxista eta xenofoboen aurrean jarrera irmoa behar dela aldarrikatzen du LABek 🔗 labur.eus/ghj0wz9t
022
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 02/09/2026
✊ Hauteskunde sindikaletan patronalei eta gobernuei erantzun irmoa emateko deia egin die LABek euskal langileei 🔗 labur.eus/fu66cfwg
034
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 22/07/2026
✊Euskal Herria langileen antolakuntzarako eta borrokarako espazio propio eta bizia da, eta hala berretsi du aurtengo ikasturteak ere. 🔍Hona hemen sei ondorio, ikasturtean garatutako ekintza sindikalak utzitakoak
025
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 02/07/2026
Lan istripuen aurkako borrokan bide penala jorratuko dugu, enpresariek inpunitatez jokatzeari utz diezaioten Bide honetatik egindako lehenengo salaketa tramitera onartua izan da, eta ikerketapean daude enpresako bi arduradun 🔗 labur.eus/cclovata
023
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 02/07/2026
🟢Justizia euskararentzat. Euskara guztiontzat 📣Kontseiluaren mobilizazioekin bat egin dugu, oldarraldi euskarafoboaren aurka eta gure hizkuntza eskubideen alde. 🎯Euskalduntzen ez duten hizkuntza ereduak dira arazoa, eta ez EHU eta irakasleak.
045
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 28/06/2026
🔥Kapitalismoari aurre egiteko, armairuei sua! Heteroarauarekiko disidentzia defendatuko dugu; ez soilik aukera zilegi edo aniztasunaren aldeko aldarri bezala: heteroarauari disidentzia egitea kapitalismoaren biziraupenerako ezinbestekoa den mekanismoei aurre egitea ere bada.
014
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 03/06/2026
🏘️ Egungo etxebizitza politikek errentismoa elikatzen dute 📒 Eremu honetan eginiko ekintza sindikalari buruzko txostena aurkeztu dugu, borroketan parte hartzen ari diren maizterrekin batera ✊ Etxebizitza eskubidearen alde antolatzen jarrai dezagun 🔗 labur.eus/tk1z7soj
015
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 27/05/2026
📈Euskal sindikalismo eraldatzaileak hazten darrai: LABek Hego Euskal Herriko ordezkaritzaren %20 dauka ✊Oldarraldi faxista, xenofobo eta matxistaren aurrean, gurean badago borrokatzeko gaitasuna, eta posible da trantsizio birbanatzaile, feminista eta ekosozialista garatzea
024
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 09/05/2026
Gaur @ernaigazte antolakundearen IV. Kongresuan izan gara Euskal gaztediaren indarrarekin herri hau askatasunera eramango dugu ✊
000
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 08/05/2026
Euskalduntzearen kontrako ofentsibari aurre egiteko eta euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde, kalera ateratzeko unea da. Bihar, langile eta euskaltzale oro Bilbora, eta ekainaren 13an @kontseilua.eus-k Iruñean deitu duen mobilizaziora! www.berria.eus/iritzia/arti...
001
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 01/05/2026
🚩 Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditu LABek Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan 📷 [ARGAZKI GALERIA] 🔗 labur.eus/lolcuhpu #M1 | #LangileokEragin
014
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 01/05/2026
💥 Garbiñe Aranburu: «Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena» 🗣️ Koordinatzaile orokorrak Donostiako hitzorduan parte hartu du, eta bertatik zuzendu zaie langileei 🔗 labur.eus/rvujeuoa #M1 | #LangileokEragin
012
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 28/04/2026
✊Gaur argi utzi diogu patronalari absentismoaren gezurrari langileak antolatuz eta gure eskubideak defendatuz erantzungo diogula ❌Negoziazio kolektiboan xantaiarik, murrizketarik eta mutualitateen bidez osasun publikoa pribatizatzerik ez dugu onartuko
013
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 25/04/2026
🇵🇸Donostian mobilizatu gara gaur, milaka lagunekin batera, Palestinari gure elkartasuna erakutsi, konponbide politikoa aldarrikatu eta Israelekin harreman oro eten dadin exijitzeko. ✊Gernikaren herritik, gerrarik ez, genozidiorik ez!
011
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 08/04/2026
📣 Intersindikalarekin mobilizatuko da LAB Maiatzaren Lehenean Baionan 🔴 LAB, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuak elkarrekin mobilizatuko dira Maiatzaren Lehenean Lapurdiko hiriburuan. Langile klasea antolatua, borrokan batua! lemapean egingo dute manifestazioa 🔗 labur.eus/jisxttxi
002
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 27/03/2026
🔥LABeko etxeko langileen sail sindikalak lekukoa hartu du Galdakaon. 📣Hitzarmen kolektiboa etxeko langileentzat eta euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea langile guztientzat! #24KORRRIKA #EUSKARAGARA
023
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 28/02/2026
💬«Lan-zentroak hustuko ditugu eta kaleak beteko ditugu. M17a izango da Patronalak eta Gobernuak altxatutako harresiak botako dituen olatua. Lortuko dugu». 🖊️ @garbinearanburu.bsky.social LABeko koordinatzaile orokorraren artikulua Berrian. 🔗 labur.eus/zw69ml8t #M17GrebaOrokorra
049
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 12/02/2026
🏛️ Estaturik gabeko nazioetako sindikatuek bilerak izan dituzte PSOE, Sumar, Podemos, Junts per Catalunya, ERC, PNV, EH-Bildu, Compromís eta BNG alderdiekin, Espainiako LGS hobetu eta haien nazioetan gutxieneko soldata propioa ezartzeko aukera izateko 🔗 labur.eus/n2rhoxis
034
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 30/01/2026
Ekidin zitekeen heriotza bidegabea. Lantegi horretan, langile migranteen esplotazioa eta lan osasun eza salatu izan ditugu. Pasibo agertzen da Jaurlaritza. Patronalak prebentzio neurriak ez ditu betetzen; garaia da @Confebask eta @ADEGI dituzuen ardurak hartzeko
001
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 07/01/2026
❌LABen ustez, erabat larria da Espainiako Auzitegi Gorenak 13/13 sumarioan epaitutako eta zigortutako herritarren kontrako gaur berretsitako epaia, eta elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko euskal herritarren borondatearen kontrakoa. 🔗 labur.eus/lhv9d61i
012
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 27/12/2025
Euskarak eta euskaldunok behar dugun jauzirako bada oinarria, bada proposamena eta bada anbizioa. Eraldaketa sozialerako baldintza da euskara. Euskara dugu munduaren alde. Beraz, nork beretik baina elkarrekin, ekin. Euskaltzaleon garaia da!
011
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 15/12/2025
✊Miseria ala borroka, hori da markoa. Guk borrokaren bidea aukeratu dugu. ✅Gutxieneko soldata hemen erabakitzeko ✅Pobrezia murrizteko ✅Soldatak hobetzeko ✅Burujabetzan sakontzeko ✅Aberastasuna modu justuan banatzeko 📢Martxoaren 17an euskal langileok grebara, kalera!
024
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 04/12/2025
Gaur Confebaskek, Yagüeren ahotan, konfliktibitatearen alde egin du berriro: ✖️Gutxieneko soldata propioaz negoziatzeari uko egiten dio. ✖️Izaera gero eta esplotatzaileagoa du: orain absentismoaren aitzakian eskubide gehiago murriztu nahi ditu. ✊ Aurrean izango gaitu.
046
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 04/12/2025
Hoy Confebask, en palabras de Yagüe, se ha reafirmado en su apuesta por la conflictividad: ✖️ Sigue negándose a debatir sobre un SMI propio. ✖️ Profundiza en su carácter explotador, utilizando ahora el absentismo como excusa para recortar derechos. ✊ Nos tendrán enfrente.
015
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 24/11/2025
💬"Estatus berri bat lortzeko egon daitekeen berme onena herri atxikimendua eta herri aktibazioa da" 💬"Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eratzeko lehentasunezkoak diren gaiak jarriko ditugu mahai gainean" 🗣 @igorarroyoleatxe.bsky.social
023
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 23/11/2025
Ohorea Intersindical Valencianaren VII. Kongresuan parte hartu izana. Nazioarteko egoeraz, prekarizazioaz, faxismoaz eta inboluzio arriskuez aritu gara. Sindikalismo soberanistaren, borrokalariaren, feministaren eta antirrazistaren garrantzia partekatu dugu eta elkarlana sendotu dugu.
011
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 12/11/2025
📣EAJ eta PSE: bihar langileoi bizkarra ematen badiguzue, zuen aro politikoaren amaiera azkartuko duzue 📣Confebask: gutxieneko soldataren aldarrikapenari eutsi, eta orokorrean nahiz eremuz eremu gatazkak aktibatuko ditugu ✊LGS propioa, hemen eta orain!
055
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 25/10/2025
LABen sorrera, mugarriak eta erronkak hizpide, Maite Ubiria kazetariak gidatuta: Dominika Daguerre (Ipar EHn LABen sortzaileetariko bat), Eñaut Aramendi (bozeramaile ohia eta funtzio publikoko arduraduna), Henri Perez (Sokoako delegatu ohia) eta Evelyne Mouesca delegatua.
013
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 25/10/2025
Garbiñe Aranburu eta Argitxu Dufau: "Euskal Herriaren (Hego nahiz Ipar) askapen prozesuan aurrera egiteko tenorean gaude. Beti jokatu izan dugu paper aktiboa baldintzak sortzen, eta aurrerantzean ere, langileen aldarrikapenak erdigunean jartzeko lan egitea dagokigu".
002
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 22/10/2025
Atzo eta gaur, EAJ, PSE eta CONFEBASKen arteko aliantza sendotu da. Gobernua, langileen kontra, politika neoliberalen aldeko apustuan irmo, geroz eta autoritarioago. Gutxieneko Soldata Propioaren aldarrikapenari bidea oztopatzea ez dute lortuko. Borrokak jarraitzen du ✊ Irudia
001
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 21/10/2025
🚨 Eusko Jaurlaritzak bizkarra eman dio gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 langilek babestutako aldarrikapenari ❌ Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak uko egin diote Jaurlaritzak kontziliazioan parte hartzeari 🔗 labur.eus/bvreyzu4
047
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 15/10/2025
Zorionak euskal langileoi! Palestinari elkartasuna, Jordan ibaitik Mediterraneo itsasora aske izateko eskubidea duen herriari. Palestinarekin egotea sionismoari, autoritarismoari, inperialismoari eta faxismoari ez esatea da. Gora Palestina askatuta! Gora Euskal Herria askatuta!
000
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 15/10/2025
📣 Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak 🇵🇸 Euskal Herrian egin den mobilizazio sozial handiena da, eguerdiko manifestazioetan 110.000 pertsona baino gehiago parte hartu dute #U15LangileokPalestinarekin #15OWorkersForPalestine 🔗 labur.eus/m6iyba2a
035
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 12/10/2025
Gaur, urriak 12, Espainiak izaera koloniala goratzen eta ospatzen duen eguna. Euskal langileontzat, kolonialismorik eta zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria ortzimugan dugula, eraldaketa sozialaren eta askapen nazionalaren aldeko apustuan berresteko eguna. #EzerEzOspatzeko
054
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 08/10/2025
Zorionak ENVISEReko langileei. Hitzarmen propioa eta hobekuntza nabarmenak lortu dituzte ✊Langile antolakuntza eta borrokak beti merezi du ✊ Oraingoan ere, langileen protagonismoa eta batasuna, arrakastarako giltza #borrokakmerezidu #hemenerabaki
021
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 07/10/2025
🗣️ Oihu artean sartu dira Baionako epaitegian zazpi auzipetuak. Tartean, LABeko bi kide 🎥 Igor Arroyo koordinatzaile orokorraren adierazpenak #Jaccuse #HarreraHerriHarro
011
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 07/10/2025
👣 LABen elkartasuna 36 lagunen migrazio ibilbidea segurtatzeagatik epaitu dituzten kideei ✊ Auzipetuen artean daude Argitxu Dufau eta Eñaut Aramendi LABeko kideak. Babes zabala jaso dute epaiketaren aurretik egin den elkarretaratzean 🔗 labur.eus/99ajo8rq #Jaccuse #HarreraHerriHarro
001
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 01/10/2025
🇵🇸 Genozidioarekin negoziorik ez. Langileok Palestinarekin 📣 LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuek Lanuzte Orokorrerako deialdia iragarri dute Hego Euskal Herrian datorren urriaren 15erako 🔗 labur.eus/eyexsucy
075
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 01/10/2025
🇵🇸Urriaren 15ean euskal langileok elkartasun osoa helaraziko diogu Palestinari, eta genozidioaren eta kolonizazioaren amaiera ozen aldarrikatuko dugu. Era berean, mezu argia helaraziko diegu patronalei eta instituzioei: Israelekin harreman komertzial eta instituzional oro eten!
012
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 26/09/2025
🇵🇸𝗚𝗲𝗻𝗼𝘇𝗶𝗱𝗶𝗼𝗮𝗿𝗲𝗸𝗶𝗻 𝗻𝗲𝗴𝗼𝘇𝗶𝗼𝗿𝗶𝗸 𝗲𝘇. 𝗟𝗮𝗻𝗴𝗶𝗹𝗲𝗼𝗸 𝗣𝗮𝗹𝗲𝘀𝘁𝗶𝗻𝗮𝗿𝗲𝗸𝗶𝗻! 🗓️Urriak 15, Palestinaren aldeko lanuzte, asanblada eta borroka eguna Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 🔗 labur.eus/lij3qh0u
01012
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 25/09/2025
🇵🇸Euskal langileek Palestinaren alde eta genozidioaren aurka erantzun ahalik eta sendoena emateko, sindikatu guztien artean ados jartzea proposatzen du LABek ➡️Sindikatu bakoitzaren proiekzio eta interes korporatiboak alde batera uzteko tenorea da 🔗 labur.eus/raw73xrm
047
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 25/09/2025
🚨 LABek gogor salatzen du EAJren eta PSEren jarrera antidemokatikoa ❌ Eusko Legebiltzarrean gertatutakoa eskandalu antidemokratikoa da. EAJk eta PSEk 145.000 sinadura jaso dituen Herri Ekimen Legegilearen inguruko eztabaidari uko egitea langileon aurkako erabakia da 🔗 labur.eus/outgi71y
014
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 24/09/2025
𝐃𝐞𝐧𝐚 𝐚𝐥𝐝𝐚𝐭𝐮 𝐧𝐚𝐡𝐢 𝐠𝐞𝐧𝐮𝐞𝐧. 𝐃𝐞𝐧𝐚 𝐚𝐥𝐝𝐚𝐭𝐮 𝐧𝐚𝐡𝐢 𝐝𝐮𝐠𝐮. 50 urte dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik; abagune ona oroimenari, aitortzari, eta, batez ere, euskal langileriaren borrokari bultzada emateko. 🔗https://labur.eus/kz78ocfa
058
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 20/09/2025
❌Aitzakia juridikoak erabilita 90.000 pentsiodun pobrezian mantentzea ez da zilegi. 145.000 herritarren eskariari bizkarrik ez emateko eskatuz milaka lagun kalera atera gara Donostian eta Gasteizen. Bilbon 18.00etan da zita Jesusen Bihotzan. ✊Pentsio duinak hemen erabaki!
013
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 20/09/2025
❌Es ilícito mantener en la pobreza a 90.000 pensionistas con excusas jurídicas, dando la espalda a una demanda popular de 145.000 firmas. Miles de personas nos hemos movilizado en Donostia y Gasteiz. A las 18.00h. nos vemos en Bilbao. ✊¡Pensiones dignas contra la precariedad!
034
Garbiñe Aranburu Irazusta @garbinearanburu.bsky.social · 20/09/2025
✊ Pentsiodunekin batera mobilizatzeko eguna, gutxieneko pentsioak duintzeko eskatuz. ✔️Pentsioak duintzeko HEL-ak aurrera egin behar du. Larria da Pradalesen Gobernuak galga jartzea eztabaida politikoa eragozteko. ▶️ Jarrera zuzenduz tramitera onartzeko eskatzen diegu.
011
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 15/09/2025
✊ Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Pentsiodunen Mugimenduak irailaren 20 eta 25erako deitutako mobilizazioekin, LGS pareko gutxieneko pentsioaren alde ➡️ Garbiñe Aranburu Koordinatzaile Orokorrak hartu du parte gaur goizean egindako agerraldian 🔗https://labur.eus/ujryqsak
003
Reposted by Garbiñe Aranburu Irazusta
LAB sindikatua @labsindikatua.bsky.social · 12/09/2025
✳️ Gazteria independentistak Donostia hartuko du igandean, Ernai-k deituta. LABek bat egiten du deialdiarekin, eta Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta sozialaren alde mobilizatzera eta eremu guztietan borrokatzera dei egiten du. ✊ Ekin eta bultza, #askatasunera!
014