Sign in

MONDRAGON

@eu.mondragon.coop
43 followers 7 following 372 posts

MONDRAGON Korporazioari buruzko albisteak, munduko kooperatibarik handiena | Síguenos en castellano en @es.mondragon.coop | Follow us in English @en.mondragon.coop

PostsRepliesMedia
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 17/09/2026
[MUNDUKIDE] Zabalik dago XI. Mundukide Lasterketa Solidarioan izena emateko epea. Urriaren 18an egingo da aurtengo edizioa, "Elkartasuna gara" lelopean. Informazio gehiago eta izen-ematea: l.mndrgn.com/asvm7 #MONDRAGON
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 15/09/2026
[KIDE] KIDE kooperatibak Ondarroa Arraun Elkartearekin duen konpromisoa berretsi du, datozen hiru urteetarako babesletza akordioa berrituz. Kontxako Banderan 8. postua eskuratu dute ondarrutarrek, herrian trebatutako bederatzi arraunlarirekin. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/04env #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
Berriatuako Kide kooperatibak babesten duen Ondarroa Arraun Elkarteak Donostiako Bandera jokatu du asteburuon. Ondarrutarren babesletzan Cikautxo ere badago, hala, biak ala biak tinko eusten diote Ondarruko arraun klubari, herritarren harrotasunaz. Klubetik ere oso eskertuta daude, "garrantzitsua da arraun elkartearentzat Kideren babesa". Datozen hiru urteetarako akordioa berretsi dute.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 14/09/2026
[MONDRAGON UNIBERTSITATEA] Mondragon Unibertsitateak 2026-2027 ikasturtea inauguratu zuen joan den ostiralean, Donostiako GOe – Gastronomy Open Ecosystem zentroan. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/agbrd #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Mondragon Unibertsitateak gaur inauguratu du 2026-2027 ikasturtea, bikaintasuna ardatz hartuta
Mondragon Unibertsitateak gaur egin du 2026-2027 ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala Donostiako GOe – Gastronomy Open Ecosystem zentroan. Unibertsitateak 7.394 ikaslerekin eta 10.000 profesional baino gehiagorekin ekin dio ikasturte berriari, eta bikaintasuna ezarri du bere jardueraren ardatz nagusi gisa.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 11/09/2026
[ARIZMENDI IKASTOLA] "Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da" Arizmendi Ikastolako zuzendariek gaiaren inguruan hitz egin dute elkarrizketa honetan: l.mndrgn.com/rpcsq #MONDRAGON
l.mndrgn.com
“Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
PISA txostenaren arabera Hego Euskal Herriko ikasleen mailak behera egin du nabarmen. Emaitzak bereziki kezkagarriak dira irakurketa, matematika eta zientzietan. Mundu osoko joera bada ere, Hego Euskal Herriko datuak bereziki txarrak dira.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 10/09/2026
[LKS Next] LKS Next gaixotasun neurodegeneratibo arraroak ikertzeko proiektu batean parte hartzen ari da konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala aplikatuz Informazio gehiago: l.mndrgn.com/bq0yb Proyecto Sagutxoa: l.mndrgn.com/ylmep #MONDRAGON
l.mndrgn.com
LKS Next gaixotasun neurodegeneratibo arraroak ikertzeko proiektu batean parte hartzen ari da konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala aplikatuz
LKS Next gaixotasun neurodegeneratibo arraroak ikertzeko proiektu batean parte hartzen ari da konputazio kuantikoa eta adimen artifiziala aplikatuz
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 09/09/2026
[KREAN] Kreanek MUBIL Business Center berria garatuko du Donostian. 4.500 m²-ko eraikin berriak start-up eta hazkunde-fasean dauden enpresentzako I+G laborategiak eta testatzeko espazioak izango ditu. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/0xw6p #MONDRAGON #Krean #MUBIL
l.mndrgn.com
Kreanek MUBIL Business Center berria garatuko du Donostian
Kreanek Donostiako Eskuzaitzetako Mubil Poloan start-up-entzako eraikin berriaren oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua egin ditu.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 07/09/2026
[TAJO] Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia. Oiartzungo kooperatibak nazioarteko presentzia indartzea, bezeroei balio handiagoa eskaintzea eta modu jasangarrian hazten jarraitzea helburu duen aro berri bati ekin dio. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/ykyjs #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Oiartzungo kooperatibak nazioarteko presentzia indartzea, bezeroei balio handiagoa eskaintzea eta modu jasangarrian hazten jarraitzea helburu duen aro berri bati ekin dio.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 03/09/2026
[DOMUSA] Domusa Teknik Ikerlaneko bazkide erabiltzaile egin da, berrikuntza bultzatzeko aliantza estrategikoa indartuz. Deskarbonizazioan, energia-eraginkortasunean, digitalizazioan eta adimen artifizialean berrikuntza bultzatzen jarraitzeko. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/gdi65 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Domusa Teknik Ikerlaneko bazkide erabiltzaile izango da, aliantza estrategikoa indartzeko
Akordio honek bi erakundeen arteko lankidetza instituzionala sendotzen du, estrategia teknologikoak lerrokatzen ditu, gaitasunak partekatzea sustatzen du eta ibilbide luzeko aliantza indartzen du deskarbonizazioa, energia-eraginkortasuna eta digitalizazioa bezalako eremu estrategikoetan.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 01/09/2026
[FAGOR] Abian da #FagorHerrigintza programaren deialdi berria! 120.000 € euskal gizartean eragin positiboa sortzen duten 3 proiekturi laguntzeko: 60.000 €, 40.000 € eta 20.000 €. Proiektuak aurkezteko azken eguna: irailaren 30a. Informazioa eta oinarriak 👉 l.mndrgn.com/lhnlo #FagorHerrigintza
l.mndrgn.com
Fagor Herrigintza » Etorkizuna hobetzeko lanean
Fagor Herrigintza Euskal gizartetik sortutako ekimenak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko lankidetza programa da.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 31/08/2026
[KIDE] Kidek Madrilen olagarroa egosteko lantegi baterako soluzio integrala garatu du, hozte eraginkorra, panel frigorifiko optimizatuak, ate industrialak eta denbora errealeko telegestioa konbinatuz. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/zjdh6 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Kidek proiektu konplexu, eraginkor, jasangarri eta fidagarritasun handikoa garatu du Madrilen
Duela gutxi, Kidek Madrilen olagarro-egosgailu baterako garatutako proiektu integrala aurkeztu du. Horeca kanalerako (ostalaritzan, jatetxeetan eta kafetegietan aritzen diren enpresen eta hornidura-katearen multzoa) premium banaketan erreferentea den enpresa baten instalazioa egin du Kidek.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 28/08/2026
[IKERLAN] Ikerlanek itsasontzi elektrikoentzako karga ultralasterreko sistema baten garapena gidatzen du, flota elektrikoen eragiketa- eta mantentze-kostuak % 20 murrizteko ahalmena duena. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/xw9ln #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Ikerlanek itsasontzi elektrikoentzako karga ultralasterreko sistema baten garapena gidatzen du
Sistema HYPOBATT proiektuan garatu da, eta % 20 ere murriztu ditzake flota elektrikoen eragiketa eta mantentze kostuak.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 27/08/2026
[ONDOAN] Ondoanek @dipcehu.bsky.social eraikin berriaren garapenean parte hartu du . Informazio gehiago: l.mndrgn.com/2138t #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Ondoanek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du
Proiektuak nazioarteko erreferentziazko ikerketa zientifikoko zentro baten berezko eskakizun tekniko, operatibo eta energetiko handietara egokitutako soluzioak garatzea eskatu du.
010
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 04/08/2026
Eguzki-eklipse osoaz begietarako arriskurik gabe gozatzeko aholkuak 🕶️ 🌞 ✅ Erabili beti iragazki ziurtatuak ✅ Iragazkien egoera berrikusi ✅ Ez erabili prestatuta ez dauden gailuak ✅ Etxeko proiektore bat fabrikatzea Informazio gehiago: l.mndrgn.com/5uopl #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Eguzki-eklipse osoaz begietarako arriskurik gabe gozatzeko aholkuak
Eguzkiari babes egokirik gabe zuzenean begiratzeak kalte larriak eta itzulezinak eragin ditzake begietan. Jakin ezazu nola behatu eguzki-eklipsea modu seguruan.
010
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 30/07/2026
[EROSKI] Eroskik apustu iraunkor bat darama kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko orduan. Udako kanpainan, balioari dagokionez salmenten %30,1 promozioen bidez egin ziren; merkatuaren batezbestekoa baino 11,5 puntu handiagoa da kuota hori. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/pvukb #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Hamar familiatik bederatzik udako promozioak aprobetxatzen dituzte euren erosketetan
Udako erosketa ohituren analisia egin berri du Eroskik. Hala, Eroski Taldeak apustu iraunkor bat darama kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko orduan. Udako kanpainan, balioari dagokionez salmenten %30,1 promozioen bidez egin ziren; merkatuaren batezbestekoa baino 11,5 puntu handiagoa da kuota hori.
010
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 29/07/2026
[EROSKI] Eroskik eta Anelek hitzarmena sinatu dute Nafarroan kooperatiba-ekintzailetza sustatzeko. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/j92bp #MONDRAGON
tulankide.com
Eroskik eta Anelek hitzarmena sinatu dute Nafarroan kooperatiba-ekintzailetza sustatzeko
Eroskik eta Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak (ANEL) lankidetza-hitzarmena sinatu dute COALEA Kooperatiba Ekintzailetzako Zentroaren jarduerak babesteko. COALEA Nafarroan kooperatibismoa, berrikuntza eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko erreferentziazko gunea da.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 28/07/2026
[FAGOR] Zaporeak elkartearekin elkarlanean egin duen bilketaren ondotik, 3,4 tona elikagai bidali ditu Fagorrek Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpamendura; iaz baino bi tona gehiago izan dira. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/gydvl #MONDRAGON @fagortaldea
l.mndrgn.com
Fagorrek 3,4 tona elikagai bidali ditu Lesboseko errefuxiatuen kanpamendura
Zaporeak elkartearekin elkarlanean egin duen bilketaren ondotik, 3,4 tona elikagai bidali ditu Fagorrek Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen kanpamendura; iaz baino bi tona gehiago izan dira -1,4 tona bildu zituen aurreko urtean-.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 27/07/2026
[ORBEA] Orbeak bere Fundazioa sortu du mugikortasuna, ongizatea eta gizarte konpromisoa sustatzeko. Fundazioaren webgune berria: foundation.orbea.com/eu Promo bideoa ikusteko: l.mndrgn.com/cahss #MONDRAGON
011
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 24/07/2026
[MONDRAGON VENTURES] "Irailetik aurrera estatuaren iparraldeko eremu osoari emango diogu zerbitzua, Elgoibarren bulego berria irekita"- Ferran Martínez, Sentineleko CEOa. Elkarrizketa osoa: l.mndrgn.com/dfgj3 #MONDRAGON #MondragonVentures
l.mndrgn.com
"Irailetik aurrera estatuaren iparraldeko eremu osoari emango diogu zerbitzua, Elgoibarren bulego berria irekita"
MONDRAGON Venturesek, sustapen korporatiboko zentroak, kooperatibekin batera, azken hamarkadan 40 enpresa ingurutan inbertitu du. Horietako bat da Sentinel enpresa portugaldarra. MONDRAGON Assemblyk bertan inbertitu du, eta industria-prozesuak eta -produktuak ikuskatzeko ikusmen artifizialeko eta adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 23/07/2026
[MONDRAGON UNIBERTSITATEA] Aprendizak programaren bigarren promozioaren graduazioa egin dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Amazonek. Programak Lanbide Heziketako Bikaintasunaren 2026ko saria jaso du duela gutxi. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/uniu4 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa y Amazon celebran la graduación de la segunda promoción del programa Aprendices
El programa Aprendices ha sido reconocido recientemente con el Premio a la Excelencia en Formación Profesional 2026, otorgado por la Fundación Bertelsmann y la Fundación CEOE, por su calidad, innovación e impacto en la empleabilidad.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 21/07/2026
[MLAKOOP] MONDRAGONeko kooperatibak 150 pertsona inguru bildu ditu bere 60.urteurreneko ekitaldian, bere ibilbideari aitortza egiteko eta datozen urteetako erronkak partekatzeko. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/vo94x #MONDRAGON
l.mndrgn.com
MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
MONDRAGONeko kooperatibak 150 pertsona inguru bildu ditu bere ibilbideari aitortza egiteko eta datozen urteetako erronkak partekatzeko.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 20/07/2026
[MONDRAGON UNIBERTSITATEA] Beste bi urtez egongo da #MondragonUnibertsitatea #EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko titulazioen % 60 -unibertsitateko 12 gradu eta 15 master- dualak dira. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/objjl #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Prestakuntza dualean erreferentziazkoak diren Europako bederatzi unibertsitatek osatzen duten partzuergoaren buru da Mondragon Unibertsitatea sorreratik, 2023tik. Aurten beste 20 erankunde batuko dira proiektura.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 17/07/2026
[IKERLAN] Quside eta Ikerlanek teknologia kuantikoa aplikatzen dute bankuen, garraioaren eta telekomunikazioen sektoreetan eta azpiegitura kritikoetan. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/cpsmt #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Quside eta Ikerlanek teknologia kuantikoa aplikatzen dute sektore kritikoen zibersegurtasuna blindatzeko
Lankidetzak benetan ausazkoak diren zenbakiak sortzeko gai den sorgailu kuantiko bat integratzen du sistema kriptografikoetan.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 16/07/2026
[#MONDRAGON UNIBERTSITATEA] Uztailaren 2an egindako Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuaren esparruan, Idoia Urrutibeaskoa Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile ohiak omenaldi hunkigarria eta Gabirel Saria jaso zituen. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/g7xjm #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Gabirel Saria jaso du Idoia Urrutibeaskoak: ibilbide osoa eta zientzia euskaraz egiteko konpromisoa aitortu dizkiote
Materialen Zientzia eta Teknologia (MZT) Kongresuaren 2026ko edizioan egin diote aitortza Mondragon Unibertsitateko irakasleari.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 13/07/2026
"Gure helburua kalitatezko enplegua sortzea da, ez soilik irabaziak lortzea" - Pello Rodríguez, MONDRAGONeko presidentea. IAFEP 2026 nazioarteko konferentziak 15 herrialdetako 90 aditu baino gehiago bildu zituen. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/07san #MONDRAGON
l.mndrgn.com
"Gure helburua kalitatezko enplegua sortzea da, ez soilik irabaziak lortzea"
IAFEP 2026 nazioarteko konferentziak 15 herrialdetako adituak bildu ditu Oñatin. Hiru egunez, mundu osoko 90 ikertzaile inguruk Mondragon Unibertsitatean partekatu dituzte kooperatibismoaren, langileen parte-hartzearen eta enpresa demokratikoen inguruko azken aurrerapenak.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 10/07/2026
[KREAN] Iazko sutearen ondoren, Lascaray-LEAk Jundizen eraikiko du planta berria. Krean arduratuko da proiektuaren ingeniaritza, obra zuzendaritza eta kudeaketa integralaz. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/69rtc #MONDRAGON @kreangroup
l.mndrgn.com
Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
Iazko sutearen ondoren, Lascaray-LEAk Jundizen eraikiko duen kosmetika planta berriak enpresaren berreraikuntza eta etorkizuneko hazkundea irudikatuko ditu. Krean arduratuko da proiektuaren ingeniaritza, obra zuzendaritza eta kudeaketa integralaz.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 09/07/2026
[#DANOBATGROUP] Danobatgroupek aurrera egiten jarraitzen du bere #ESG estrategian: elektrizitatearen %100 #berriztagarria da eta 1 M€ baino gehiago bideratu ditu gizarte-ekimenetara. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/6vrk5 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Danobatgroupen jasangarritasun estrategia: %100 energia berriztagarria eta emisioen murrizketa
Danobatgroup industria taldeak jasangarritasunarekiko konpromisoa berresten du, bere estrategian zeharka txertatuta, IGG irizpideen bidez (ingurumenekoak, sozialak eta gobernantzakoak). 2025ean, esparru horiek taldearen jarduera gidatzen jarraitu dute, hiru dimentsioetan aurrerapenak eginez.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 08/07/2026
[#LABORAL KUTXA] Laboral Kutxaren aurreikuspenen arabera, euskal ekonomiak hazkundeari eutsiko dio 2027an. Azken aurreikuspen ekonomikoen arabera, EAEko #BPGa %1,8 haziko da 2026an eta %1,5 2027an. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/ya25e #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Laboral Kutxaren aurreikuspenen arabera, euskal ekonomiak hazkundeari eutsiko dio 2027an
Laboral Kutxaren aurreikuspenen arabera, ez da atzeraldirik espero, baina hazkundea moteldu egingo da, eta Europako egoerak, industriak eta kostuek baldintzatuko dute ekonomiaren bilakaera.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 07/07/2026
[#FAGORARRASATE] MONDRAGONeko kooperatibak HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista dena. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/w2jpr #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Arrasatek Inoxilos S.L. enpresaren ekoizpen-unitate osoa erosi du. Inoxilos HERPASA markaren titularra da, eta Castellbisbalen (Bartzelona) egoitza duen altzairu herdoilgaitzezko deposituen fabrikatzaile espezializatua da.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 06/07/2026
[ORBEA] Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan bere enbajeetan plastikoa kentzeagatik; horri esker, bizikleta bakoitzeko 1,35 kilo CO₂ inguru gutxiago isurtzen dira. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/fexx7 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
Bilboko BBK Aretoa proiektu jasangarriz bete zen berriro, ekainaren 29an egin zen Euskadi GJH Sarien laugarren edizioan. Orbeak Planeta saria jaso zuen bere bizikleten enbalajeetan plastikoaren erabilera murrizteagatik.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 03/07/2026
[Fagor Taldea] Kooperatibak 110.000 euro bideratuko ditu Oñatiko Oneko energia komunitatera, jasangarritasunaren eta lurraldearen garapenaren aldeko konpromisoan aurrera eginez. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/53l27 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Fagor Taldeak 110.000 euro bideratuko ditu Oñatiko Oneko energia komunitatera
Fagor Taldeak beste urrats bat eman du jasangarritasunaren eta lurraldearen garapenaren aldeko konpromisoan. Horren erakusgarri, 110.000 euroko ekarpena egingo dio Oñatiko Oneko energia komunitateari, erakundearen bazkide laguntzaile gisa bat eginez.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 02/07/2026
[ERREKA] Kooperatibak 65 urte bete ditu dibertsifikazioa eta pertsonak erdigunean jartzen dituen industria-proiektua sustatzen. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/y9kc8 #MONDRAGORREJKN #Industry
l.mndrgn.com
Errekak 65 urte bete ditu dibertsifikazioa eta pertsonak erdigunean jartzen dituen industria-proiektua sustatzen
Kooperatiba-ereduak, nazioartekotzeak eta berrikuntzak markatu dute hazkundea, eta etorkizunera begira garapen iraunkorra eta balio erantsia izango dira ardatz.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 30/06/2026
“Urte hauetan gehien markatu nauena bidea bera izan da: bide luze, eder eta jendetsua”, dio Nerea Ibarzabal euskal bertsolariak, TU Lankiden egindako elkarrizketan. Elkarrizketa osoa irakurtzeko: l.mndrgn.com/3o2mf #MONDRAGON
l.mndrgn.com
“Urte hauetan gehien markatu nauena bidea bera izan da: bide luze, eder eta jendetsua”
Bertsolaritza tradiziotik abiatzen den arren, etengabe mugimenduan dagoen jarduna dela erakutsi digu Nerea Ibarzabalek. “Itzali eta piztu” bezalako saioekin musika elektronikoa, plaza giroa eta inprobisazioa uztartzen ari dira, bertsoa beste espazio eta publiko batzuetara eramanez.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 29/06/2026
[#FAGORHEALTHCARE ] "Excellence in pharma innovation powered by Gooventures" aitortza jaso du Fagor Healthcare kooperatibak, Health Revolution Awards sarietan. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/1m9ml #MONDRAGON #MondragonHealth
l.mndrgn.com
"Excellence in pharma innovation" saria jaso du Fagor Healthcarek
"Excellence in pharma innovation powered by Gooventures" aitortza jaso du Fagor Healthcare kooperatibak, Health Revolution Awards sarietan.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 26/06/2026
@munibertsitatea.bsky.social |ko Patenteen Kudeaketa Estrategikoari buruzko Ikastaroaren XII. edizioa amaitu da. Prestakuntzak jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketan eta balorizazioan sakontzeko helburua izan du. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/iv3jv #MONDRAGON #Knowledge
l.mndrgn.com
Mondragon Unibertsitateko Patenteen Kudeaketa Estrategikoari buruzko Ikastaroaren XII. edizioa amaitu da
Ismael Igartuak zuzendutako eta Dani Justelek koordinatutako prestakuntzak enpresetako, zentro teknologikoetako eta unibertsitateko profesionalak bildu ditu, jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketan eta balorizazioan sakontzeko.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 25/06/2026
[#PODCAST] 🎙️ Amaia Ramos, Ategiko zuzendari nagusia. 25 urte bete ditu Ategik, MONDRAGONeko 16 kooperatibak sustatutako proiektuak. Kapitulu honetan ibilbide osoari errepasoa egiten dio Amaiak. Entzun podcasta! l.mndrgn.com/0yua5 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
“16 kooperatibak sustatutako proiektu interkooperatiboak 300 bezero eta 450 milioi euro kudeatzen ditu 25 urte igaro ondoren”
25 urte bete ditu Ategik, MONDRAGONeko 16 kooperatibak sustatutako proiektuak. Erosketak eta interkooperazioa kudeatzen dituen negozio eredua 2001ean abiatu zen, behar amankomunak zituzten 16 kooperatiba batu zirenean. Indarrak batuta, proiektuak sekulako hazkundea izan du.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 23/06/2026
[#ORBEA] “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait” dio Ruben Gabilondok, Orbeako presidenteak, TU Lankiden egindako elkarrizketan. Elkarrizketa osoa: l.mndrgn.com/8kp0r #MONDRAGON #Industry
l.mndrgn.com
TU Lankide
Harpidetu gure buletinera
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 22/06/2026
[#DANOBATGROUP] “Iragana ezagutu egin behar da, oraina ulertu eta etorkizuna eraiki” dio #Soraluceko CEOak, Rafa Idigorasek. Elkarrizketa osoa: l.mndrgn.com/vodxw #MONDRAGON #Industry
l.mndrgn.com
“Iragana ezagutu egin behar da, oraina ulertu eta etorkizuna eraiki”
Soraluceko gerentea den Rafa Idigorasek makina-erremintaren sektorearen bilakaera aztertu eta ingurune aldakor batean industria-kooperatiba bat gobernatzearen erronkei buruz hausnartu du.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 19/06/2026
[LEA ARTIBAI] Lea Artibai Ikastetxeak eta Leartibai Fundazioak elkarrekin ospatu dituzte 50 eta 25 urteko ibilbideak. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/zyw7m #MONDRAGON #LeaArtibai
l.mndrgn.com
Lea Artibai Ikastetxeak eta Leartibai Fundazioak elkarrekin ospatu dituzte 50 eta 25 urteko ibilbideak
Lea Artibai eskualdeko ekosistema arrakastatsua gorpuztu zen beste behin iragan astelehenean Markinan. Lea Artibai Ikastetxearen areto nagusian elkartu ziren Ikastetxearen eta Fundazioaren 50 eta 25 urteko ibilbideak ospatzeko. Efemeride borobilak biak ala biak, eta ekitaldia ere halakoxea izan zen.
001
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 18/06/2026
[LKS NEXT] LKS Nextek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran. Batzar Orokorrean, Elena Zárraga zuzendari nagusiak 2025eko emaitzak eta ekitaldiko lehen hilabeteetako bilakaera aurrerapena aurkeztu zituen. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/ulukv
l.mndrgn.com
LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
LKS Next teknologia- eta aholkularitza-taldeak gaur goizean egin du Batzar Orokorra Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, Elena Zárraga zuzendari nagusiak 2025eko emaitzak eta ekitaldiko lehen hilabeteetako negozioaren bilakaeraren aurrerapena aurkeztu ditu.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 17/06/2026
[#BATZ ] Batz Taldeak 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko, helburu izanda bere finantzaketa-beharrak 2032ra arteko enpresa-proiektuarekin lerrokatzea. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/lvrzf #MONDRAGON #Industria
l.mndrgn.com
Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
Batz Taldeak 69 milioi euroko finantzaketa sindikatuko akordioa itxi du, bere finantzaketa-beharrak 2032ra arteko enpresa-proiektuarekin lerrokatuz.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 16/06/2026
[#MondragonVentures] #MONDRAGONek, #Danobatgroupek eta #FagorAutomationek partaidetza dute #Wooptix startup teknologikoan. Duela aste gutxi MONDRAGONeko hainbat gune bisitatzera gerturatu ziren. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/7iayx #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Wooptixek MONDRAGON bisitatu du erdieroaleen arloan lankidetza-aukerak aztertzeko
2023az geroztik MONDRAGONek, Danobatgroupek eta Fagor Automationek partaidetza dute Wooptix startup teknologikoan. Pasa den ostegunean MONDRAGONeko hainbat gune bisitatzera gerturatu ziren, aurrerapenak partekatzeko, lankidetza-aukerak aztertzeko eta kooperatiba-ekosistemaren gaitasun teknologiko batzuk bertatik bertara ezagutzeko.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 15/06/2026
[IKERLAN] Zentro teknologikoa 34 milioi eurora iritsi da 2025ean ikerketa-proiektuetan. Enpresekin egindako I+G proiektuetako diru-sarrerak 19 milioi eurotik gorakoak izan dira. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/ax1w0 #MONDRAGON #TechnologyTransfer #StartupInnovation
l.mndrgn.com
Ikerlan 34 milioi eurora iritsi da 2025ean ikerketa-proiektuetan
Enpresekin egindako I+G proiektuetako diru-sarrerak 19 milioi eurotik gorakoak izan dira, teknologia-transferentziaren eta enpresentzako balio-sorreraren aldeko apustua sendotuz.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 12/06/2026
[#MONDRAGON] MONDRAGONeko Berrikuntza eta Teknologia Foroa egin zen atzo, eta kooperatibetako zentro teknologikoetako eta I+G unitateetako 70 profesional baino gehiago bildu ziren Garaia Parke Teknologikoan. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/d5tus #MONDRAGON
l.mndrgn.com
MONDRAGONeko Berrikuntza eta Teknologia Foroa egin da gaur
MONDRAGONeko kooperatibetako zentro teknologikoetako eta I+G unitateetako 70 profesional baino gehiago bildu dira Garaia Parke Teknologikoan, aurrerapen teknologiko nagusiak eta proiektu estrategikoak partekatzeko.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 11/06/2026
[#FAGOR] Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia. Fagor Taldeko kooperatibek hazkundeari eutsi diote nazioarteko lehia gero eta handiagoa den testuinguruan. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/m3fqo #MONDRAGON #Industry
l.mndrgn.com
Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Fagor Taldeko kooperatibek hazkundeari eutsi diote nazioarteko lehia gero eta handiagoa den testuinguruan; aldi berean, garapen teknologiko berrietan aurrera egin eta gizartearekiko konpromisoa indartzen jarraitu dute.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 10/06/2026
[#ShakingHUB] Talentua, teknologia eta komunitatea konektatzen dituen gunea da, helburu argia duena: MONDRAGONeko ekosisteman sortzen den ezagutza eta talentua ikusgarri egitea. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/fm156 #MONDRAGON #MondragonPeople #Talent
l.mndrgn.com
Shaking HUB: talentua, teknologia eta komunitatea konektatzen dituen gunea
Komunitateak hainbat eduki eta formatu eskaintzen ditu: albisteak, ekitaldiak, adituen testigantzak eta ikus-entzunezko eduki laburrak. Helburua argia da: MONDRAGONeko ekosisteman sortzen den ezagutza eta talentua ikusgarri egitea.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 09/06/2026
[#Lortek ] Zentro teknologikoak 8,2 milioi euroko diru-sarrera errekorra izan du 2025ean. Horrek argi erakusten du bere jarduera sendotu egin dela eta gaitasun teknologikoak indartu egin direla. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/4x2i0 #MONDRAGON #TechnologyCentre
l.mndrgn.com
Lortek-en Batzar Nagusiak 8,2 milioi euroko diru-sarrera errekorra aurkeztu du, proiektua indartuz
Fabrikazio digitalean eta adimendunean espezializatutako zentro teknologiko kooperatiboak 8,2 milioi euroko diru-sarrera errekorrak izan zituen. Horrek argi erakusten du bere jarduera sendotu egin dela, gaitasun teknologikoak indartu egin direla eta industriarekin lankidetzan balioa sortzeko gero eta ahalmen handiagoa duela.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 08/06/2026
[#MONDRAGON] MONDRAGON Korporazioak 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu. Gainera, ziurgabetasun testuinguruan egon arren, 406 milioi euroko inbertsioa egin zuen. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/72gij
l.mndrgn.com
MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
MONDRAGONek, 2025ean, inguruko ekonomia eta enplegu eragile nagusi bezala duen posizioa indartu zuen, salmenten hazkundearekin, 1.346 lanpostu berriekin eta 406 milioi euroko inbertsioarekin.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 05/06/2026
[#ORKLI] Kooperatibak 54 milioi euro mobilizatuko ditu bost urtean Ordiziatik ibilgailu elektrikoen baterietarako segurtasun soluzio lerro berri bat bultzatzeko. Planak gutxienez 100 lanpostu sortzea aurreikusten da. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/ngb86 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Orklik 54 milioi inbertituko ditu baterietarako segurtasun-soluzioak garatzen PERTE VECen babesarekin
Kooperatibak 54 milioi euro mobilizatuko ditu bost urtean Ordiziatik ibilgailu elektrikoen baterietarako segurtasun soluzio lerro berri bat bultzatzeko. Planak, PERTE VECen babesarekin, 8 milioiko dirulaguntza izango du, eta gutxienez amaierarako 100 lanpostu sortzea aurreikusten da.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 04/06/2026
[GARAIA] #Neety saritu dute #GaraiaInvestors VIII Sariarekin. Aitorpenak balioa ematen dio AAk B2B prozesu komertzialen transformazioari aplikatutako potentzialari. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/n88a9 #MONDRAGON
l.mndrgn.com
Neety-k jaso du Garaia Investors VIII. Saria
Ekintzailetza eta inbertsio foroaren VIII. edizioa egin zuen Garaia Investorsek maiatzaren 18an. Ekimen honen helburua ekintzailetza teknologiko eta berritzailea sustatzea eta Debagoieneko zein Euskadiko ekintzailetza eta inbertsio ekosistemako eragileen arteko lotura indartzea da.
000
MONDRAGON @eu.mondragon.coop · 03/06/2026
[MONDRAGON HEALTH] #EmbegaHealthcare |ko Merkataritza eta Berrikuntza zuzendariak elektronika malguak MedTech sektorean duen eragina aztertu du. Informazio gehiago: l.mndrgn.com/xeciv #MONDRAGON #MedTech #MondragonHealth
l.mndrgn.com
“Elektronika inprimatuak kableak kentzea eta diagnostiko orokorra hobetzea ahalbidetzen du” - MONDRAGON Health
Osasunaren industriak konponbide arinagoak, zehatzagoak eta ez hain inbaditzaileak lortzeko eraldaketa bizi du. Egoera honetan, Embega Healthcare bazkide
000