Sign in

Elhuyar Zientzia

@elhuyarzientzia.bsky.social
264 followers 144 following 1.2K posts

Zientziako eta teknologiako euskarazko hedabide digitala | zientzia.eus Gaur-gaurko gaiak formatu desberdinetan, arin zein sakon.

PostsRepliesMedia
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 16h
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez jaio zen, 1944an, Elizabeth Loftus matematikari eta psikologoa. Epe luzeko memoria nola sortzen den aztertu zuen👇
elh.eus
Elizabeth Loftus matematikari eta psikologoa
Informazioa modu semantikoan nola antolatzen den eta epe luzeko memoria nola sortzen den aztertu zuen.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 17h
📻Zergatik sortzen dira auto-ilarak ustezko arrazoirik gabe? Bada azalpenik, eta, badira baita ere ilarak ez sortzeko moduak ⤵️
elh.eus
Auto-ilarak errepidean
Irati Diez Virto dibulgatzaileak egunerokoan izaten dugun gai bat ekarri digu: trafikoa eta auto ilarak. Zergatik sortzen dira auto-ilarak ustezko arrazoirik gabe? Kasu batzuetan geratu egiten da trafikoa. Bada azalpenik, eta, are gehiago, ilaren sorrera zailtzeko teknikak badaude. 
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 18h
📹 Asteko albistegi zientifikoa
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 19h
🏥Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, iaz, 164 pertsonak jaso zuten giltzurrun bat; horietako bat da Estibalitz Zendegi: 📺🔗
elh.eus
Giltzurrun-transplantea, kirofanotik harago
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, iaz, 164 pertsonak jaso zuten giltzurrun bat. Horietako bat da Estibalitz Zendegi. Bere istorioa ezagutu dugu eta bide batez, giltzurrun transplanteen nondik-norakoak aztertu Gurutzetako Ospitaleko mediku eta zirujauen eskutik. Kirofanoan sartu eta transplante bat bertatik bertara ikusi dugu.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 20h
🗣 Araitz Zuazo, Bizkaiko transplanteen eta ehunen lurralde koordinatzailea: “Ez dago transplanterik emailerik gabe” 📺🔗
elh.eus
Araitz Zuazo: “Ez dago transplanterik emailerik gabe”
Araitz Zuazo Bizkaiko transplanteen eta ehunen lurralde koordinatzailea da. Bere zeregina da, besteak beste, donazio eta transplanteen prozesua kudeatzea eta antolatzea. Mezu argi batekin agertu da: transplanteen eta donazioen errealitatea ezagutzera ematea eta hauek pertsona askoren bizitza hobetzen eta salbatzen laguntzen dutela erakustea.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 22h
🦠Hesteko mikrobiomak eragin dezake txerto bat jaso ostean sukarra agertzea edo ez 🗞️⤵️
elh.eus
Mikrobiomak eragina du txertoen osteko erantzun immunitarioan
Hesteko mikrobiomak eragin dezake txerto bat jaso ostean sukarra agertzea edo ez.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 15/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez jaio zen, 1912an, Zohra Begum Kazi medikua. Medikuntza modernoa sustatu zuen Indiako eta Bangladesheko emakume hezigabeen artean👇
elh.eus
Zohra Begum Kazi medikua
Zirujau laguntzailea izan zen eta sineskeria eta sinesmen atzerakoien aurka borrokatu zuen. Medikuntza modernoa sustatu zuen Indiako eta Bangladesheko emakume hezigabeen artean.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 15/10/2026
🎙 Uhin Ultramoreak podcasta #68 Frankenstein, Barbie eta kriptobroak He Jiankuik eta Cathy Tiek diseinuzko haurrak sortzeko teknologia garatu nahi izan zuteneko istorioa ⤵️
elh.eus
#68 UHIN ULTRAMOREAK: Frankenstein, Barbie eta kriptobroak
Garai bakoitzak du bere Frankenstein doktorea, eta 2018an He Jiankui genetikariari eman zioten izen hori, hark ingeniaritza genetiko bidez eraldatu zituen bi haur jaio zirenean. Enbrioien eraldaketa genetikoa debekatuta dagoenez, kartzelan sartu zuten. Ateratakoan teknika genetiko horiek bultzatzen duen enpresari batekin ezkondu zen: Cathy Tie edo Biotech Barbie. Handik gutxira banandu ziren, baina helburuetako bat bete zuten: inbertsioak erakartzea. Zertarako, eta diseinuzko haurrak sortzeko teknologia garatzeko. Eta norentzat, kriptobro edo tekno-jauntxoentzat. Hauen helburua, beren neurriko seme-alabak sortzea da, artifizialki.
010 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 15/10/2026
🎯 Ekai Txapartegi: “Salbatu da euskara” Eremu digitalean euskara hutsean bizi gaitezke gaur egun, eta hizkuntza hilezkorra bihurtu da. Zergatik ez gara ospatzen ari? ✍🏻🔗elh.eus/ElhuyarZient...
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 15/10/2026
🗣️ Asier Albite: “Gaur egun, kontziliazioa posible da baserriko abereen albaitari izanda”🗞️⤵️
elh.eus
«Gaur egun, kontziliazioa posible da baserriko abereen albaitari izanda»
Asier Albite albaitaria eta abeltzaina da, eta barru-barrutik ezagutzen ditu bi munduak. Baserriko abereen gaur egungo albaitarien egunerokoa azaldu …
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 14/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez jaio zen, 1978an, Kathleen Rubins astronauta. Espazioan DNA sekuentziatu zuen lehen pertsona izan zen👇
elh.eus
Kathleen Rubins astronauta
Espazioan DNA sekuentziatu zuen lehen pertsona.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 14/10/2026
🗣️ Miren Berasategi Zeberio: “Ezin ditugu zenbakiak eta matematika alde batera utzi errealitatea ulertu nahi badugu”. Komunikazioan aritzen diren pertsonen artean matematikarekiko antsietatea erronka bat da. 🎙️Entzun osorik:
elh.eus
Miren Berasategi Zeberio, komunikazioaz eta teknologiaz
Miren Berasategi Zeberio ikertzailea eta irakaslea da Deustoko Unibertsitatean eta UEUn, eta honako gaien inguruan aritzen da, batik bat: digitalizazioaren eragina komunikazio-prozesuetan eta komunikazioan aritzen diren pertsonen artean matematikarekiko zein teknologiarekiko antsietateak suposatzen duten erronka. Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranek gidatu zuen solasaldia, Emakume zientzilarien argitan zikloaren barruan. Zikloaren helburua euskal emakume zientzialariak ezagutaraztea da, eta Donostia Kulturak eta Elhuyarrek antolatzen dute, elkarlanean.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 14/10/2026
📻Transformerrak oso tresna malguak dira, eta ia denetik egin daiteke gaur egun haien bitartez ⤵️
elh.eus
Transformerrak, adimen artifizialaren bihotzean
Transformerrak izan ditugu Gorka Azkune Galparsoro eta Nacho Arganda Carreras informatikariekin. Berez, hizkuntzaren tratamenduan erabiltzen ziren, baina oso tresna malgua da eta ia denetik egin daiteke gaur egun transformerren bitartez. Gainera, aurtengo Nobel sarien berri emango dugu!!!
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 14/10/2026
🌱NUPen egindako doktore-tesi batek antinutriente gutxiago dituzten hostodun barazkiak hazteko alternatiba bat proposatu du 🗞️⤵️
elh.eus
Antinutriente gutxiago dituzten hostodun barazkiak
NUPen egindako doktore-tesi batek antinutriente gutxiago dituzten hostodun barazkiak hazteko alternatiba bat proposatu du.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 13/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez, 2016an, Maria Andradek Elikaduraren Mundu Saria jaso zuen, batataren barietate biofortifikatuei buruz egin zuen lanagatik 👇
elh.eus
Maria Andrade zientzialaria
Batataren barietate biofortifikatuei buruz egin zuen lanak Afrikan elikadura-segurtasuna hobetzen lagundu zuen.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 13/10/2026
📹Konturatu al zara bi min ezberdin sentitzen dituzula? Eta zu ere igurzten zara mina hartu eta gero? #Badakizu? ⤵️
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 13/10/2026
Ana Galarraga lankideak Berrian: 👉Nobel sARiak
elh.eus
Nobel sARiak - Berria
Ez; izenburukoa ez da egilearen edo zuzentzailearen huts egitea. Nahita dago nabarmenduta AR, adiera hau azpimarratzeko: sexu-bereizketa binarioan, espermatozoideak sortzen dituen kategoria; alegia...
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 13/10/2026
🪵Neandertalek egurra asko eta hainbat funtziotarako erabiltzen zuten 🗞️⤵️
elh.eus
Neandertalek egurra asko eta hainbat funtziotarako erabiltzen zuten
Abric Romaní aztarnategitik erauzitako egurrezko ehunka aztarnek iradokitzen dute neandertalek asko erabiltzen zutela material hori, eta funtzio askotarako, gainera.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 12/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez inauguratu zen, 1850ean, Pennsylvaniako Emakumezkoen Mediku Ikastetxea. Munduan ezarri zen mota honetako bigarren erakundea da👇
elh.eus
Pennsylvaniako Emakumezkoen Mediku Ikastetxea
Emakumeek Medikuntzako titulua eskuratu ahal izateko munduan ezarri zen bigarren medikuntza-erakundea da.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 12/10/2026
Edarian burundanga detektatzeko gailu bat garatu dute: 👉🗞️ elh.eus/ElhuyarZient... 🔍 Eta zuk, zer uste duzu islatzen duela gure gizarteaz sumisio kimikoko drogen aurkako gailu bat eramateak poltsikoan❓ 👉Eman zure iritzia: zientzia.eus
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 12/10/2026
🎯 Izortze Santin Gomez: “Neutroa” Norberak munduari begiratzeko duen erak zehazten du bere ikuspuntua eta eguneroko jarduera. Zientzialariona ere bai. ✍🏻🔗elh.eus/ElhuyarZient...
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 12/10/2026
📸Asteko argazkia: Edarian burundanga detektatzeko gailua ⤵️
elh.eus
Asteko argazkia: Edarian burundanga detektatzeko gailua
Microfluidics Cluster EHU ikerketa-taldeak paperean oinarritutako gailu mikrofluidiko bat garatu du eskopolamina (burundanga izenez ezaguna) eta hare…
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 09/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez jaio zen, 1901ean, Germaine Benoit ingeniari kimikoa. Substantzia sinpatikomimetikoak aztertu zituen👇
elh.eus
Germaine Benoit ingeniari kimikoa
Batez ere, substantzia sinpatikomimetikoen azterketan egindako ekarpenagatik da ezaguna.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 09/10/2026
📹 Asteko albistegi zientifikoa
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 09/10/2026
✈️Hegazkin komertzial bat muntatzea industriako prozesurik konplexuenetako bat da; doitasuna araua da: 📺🔗
elh.eus
Doitasuna hegan egiteko
Hegazkin komertzial bat muntatzea industriako prozesurik konplexuenetako bat da. Zehaztasun izugarria eskatzen duen prozesua da, ia kirurgikoa. Doitasuna araua da aeronautikan.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 09/10/2026
🗣️Maddi Astigarraga Bergara ilustratzaile zientifikoa, #Ekinean: “Gauzek nola funtzionatzen duten deskubritzea gustatzen zait”🗞️⤵️
elh.eus
«Gauzek nola funtzionatzen duten deskubritzea gustatzen zait»
Maddi Astigarraga Bergarak, hasiera batean, Biomedikuntza ikasi zuen, baina, gaur egun, ilustrazio zientifikoaren munduan dabil, buru-belarri. Lehen …
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 08/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez jaio zen, 1915ean, Loney Gordon. Kukutxeztularen aurkako txertoa garatu zuen beste bi emakumerekin batera👇
elh.eus
Loney Gordon
Kukutxeztulak 5.700 haur inguru hiltzen zituen urtean 1900eko hamarkadaren hasieran, hiru emakumek txerto bat garatzeko aparteko orduak egin zituzten arte: Grace Eldering, Pearl Kendrick eta Loney Gordon.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 08/10/2026
🖼️Argazki galeria: Yellowstoneko erroi handiak otsoekin lankidetzan aritzen dira ⤵️
elh.eus
Yellowstone: Erroi handia
Erroi handia (Corvus corax) ia Ipar Hemisferio osoan bizi da. Euskal lurraldeetan topatu dezakegu, eta baita Yellowstonen ere.Munduko hegaztirik adim…
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 08/10/2026
📻Zahartzen ez diren zuhaitz zaharrak eta Euskal Herriko aparteko zuhaitzen zerrenda⤵️
elh.eus
Zuhaitz bereziak, lekuko erraldoiak
Zuhaitz zahar bereziei buruzko apologia txiki bat!! Sandra Myrna Díaz biologo argentinarraren hitzak ekarri ditugu, zuhaitz zaharrak ez direla zaharrak esateko... bitxia. Eta Aranzadiko Luzia Urkiola  Azpiazu botanikariak hitz egin digu Euskal Herriko aparteko zuhaitzen zerrendei buruz. 
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 08/10/2026
🗣️ Miren Agirre Arrese: “Polimeroek jasangarriagoak izaten lagunduko digute”🗞️⤵️
elh.eus
«Polimeroek jasangarriagoak izaten lagunduko digute»
Polimero hitza entzuten dugunean, plastikoak etortzen zaizkigu burura. Material plastikoen irudi publikoa eskasa da gaur egun, baina funtzio askotara…
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 07/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez, 2020an, Emmanuelle Charpentier eta Jennifer Doudna biokimikariek Kimikako Nobel saria jaso zuten CRISPR/Cas9 garatzeagatik👇
elh.eus
Emmanuelle Charpentier eta Jennifer Doudna biokimikariak
CRISPR/Cas9 genoma editatzeko metodoa garatzeagatik.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 07/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez, 2020an, Emmanuelle Charpentier eta Jennifer Doudna biokimikariek Kimikako Nobel saria jaso zuten CRISPR/Cas9 garatzeagatik👇 elh.eus/ElhuyarZient...
elh.eus
Emmanuelle Charpentier eta Jennifer Doudna biokimikariak
CRISPR/Cas9 genoma editatzeko metodoa garatzeagatik.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 07/10/2026
🪙2026ko Kimikako Nobel saria jasoko dute: 🔸Henri B. Kagan 🔸Kenso Soai 🧪sintesi organiko asimetrikoan efektu ez-linealak eta autokatalisia aurkitzeagatik 🗞️⤵️
elh.eus
Kimikako Nobel saria, sintesi organiko asimetrikoan efektu ez-linealak eta autokatalisia aurkitzeagatik
Henri B. Kagan eta Kenso Soai ikertzaileek jasoko dute 2026ko Kimikako Nobel saria.
000 0
Reposted by Elhuyar Zientzia
Elhuyar @elhuyar.bsky.social · 07/10/2026
📣 @elhuyarzientzia.bsky.social hedabide digitalak urtebete egin du. 🎯 Hedabide digitala komunikazio zientifikoko proiektu sendo gisa finkatu da. Informazio gehiago: 🔗 www.elhuyar.eus/eu/prentsa-a...
011 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 07/10/2026
⚡Potentzia-moduluen fidagarritasuna funtsezkoa da ibilgailu elektrikoen, parke eolikoen eta abarren funtzionamendu segurua bermatzeko. APERT ikerketa-taldea, #GaiLibrean 🗞️⤵️
elh.eus
Mundua mugitzen duen elektronikaren fidagarritasuna
Elektrifikazio modernoaren munduan motorrez edo energia berriztagarriez hitz egiten dugu, baina badago elektronika isil bat energia hori guztia modu eraginkorrean kontrolatzea eta erabiltzea ahalbidetzen duena. Sistema horien barruan, potentzia-moduluek esfortzu elektriko eta termiko handiak jasaten dituzte etengabe. Normalean bigarren plano batean gelditzen den arren, haien fidagarritasuna funtsezkoa da ibilgailu elektrikoen, trenen, parke eolikoen edo sare elektriko adimendunen funtzionamendu segurua bermatzeko.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 07/10/2026
✈️Aernnovaren Berantevillako lantegia aeroegitura aurreratuen diseinu eta fabrikazioan ardatz estrategiko gisa finkatu da: 📺🔗
elh.eus
Aernnova: Diseinutik zerura
Aernnovaren Berantevillako lantegia aeroegitura aurreratuen diseinu eta fabrikazioan ardatz estrategiko gisa finkatu da. Goi-ingeniaritzako prozesuek eta puntako teknologiak abiazio globala bultzatzen dute, eta funtsezko faktoreak dira sektore aeroespazialaren etorkizunerako eta lehiakortasunerako.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 06/10/2026
🪙2026ko Fisikako Nobel saria jasoko du Francis Halzen ikertzaileak ⚛️jatorri astrofisikoko energia altuko neutrinoak aurkitzeagatik 🗞️⤵️
elh.eus
Fisikako Nobel saria, jatorri astrofisikoko energia altuko neutrinoak aurkitzeagatik
Francis Halzen ikertzaileak jasoko du 2026ko Fisikako Nobel saria.
001 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 06/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez, 2020an, Andrea Ghez fisikariak Fisikako Nobel Saria irabazi zuen, galaxiaren erdian objektu trinko supermasibo bat aurkitzeagatik 👇
elh.eus
Andrea Ghez fisikaria
Galaxiaren erdian objektu trinko supermasibo bat aurkitzeagatik. Fisikako Nobel Saria irabazi duen laugarren emakumea da.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 06/10/2026
🗣 Izaro Ayesta Rementeria: "CFAAn motor aeronautiko hobeak eta eraginkorragoak nola fabrikatu ikertzen dugu" 📺🔗
elh.eus
Motor aeronautikoak laborategian
Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA) EHUko zentro misto bat da. Laborategian lortutako aurrerapen eta garapen teknologikoak industriara eramatea da ideia. Motor aeronautiko hobeak eta eraginkorragoak nola fabrikatu ikertzen dute batez ere.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 06/10/2026
📻Mentxu Aiertzak azaldu du zergatik dauden euskal itsasargiak dauden tokietan ⤵️
elh.eus
Itsasargiak non
Mentxu Aiertzarekin euskal itsasargiei buruzko galdera bati erantzungo diogu: zergatik daude euskal itsasargiak dauden tokietan? Kontakizun historiko bat egingo dugu, itsasargi batzuk lekuz aldatu baitira hainbat arrazoirengatik.
010 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 05/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez jaio zen, 1967an, Andrea Gamarnik birologoa. 45 egunetan garatu zuen "COVIDAR IgG", antigorputzen lehen proba👇
elh.eus
Andrea Gamarnik birologoa
GIBarekin, B hepatitisarekin eta dengearen birusarekin lotutako ikerketengatik ezaguna. COVID-19aren pandemian, Leloir Institutuan zuzentzen duen taldearekin, 45 egunetan garatu zuen
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 05/10/2026
🪙2026ko Medikuntzako Nobel saria jasoko dute: 🔸Karl Deisseroth 🔸Peter Hegemann 🔸Georg Nagel 🔦🧠argiak erregulatutako ioi-kanalen eta optogenetikaren inguruan egindako aurkikuntzengatik 🗞️⤵️
elh.eus
Medikuntzako Nobel saria, argiak erregulatutako ioi-kanalen eta optogenetikaren inguruan egindako aurkikuntzengatik
Karl Deisseroth, Peter Hegemann eta Georg Nagel ikertzaileek jasoko dute 2026ko Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 05/10/2026
Urriaren 4tik 10era espazioaren munduko astea ospatzen da, eta espazio-ikerketak gizakion bizimoduan izan dituen onurak goraipatu nahi ditu: 👉🗞️elh.eus/ElhuyarZient... 🔍 Eta zuk, ze eragin uste duzu duela espazio-ikerketak zure egunerokoan❓ 👉Eman zure iritzia: zientzia.eus
elh.eus
Asteko argazkia: Espazioaren munduko astea
Urriaren 4tik 10era, espazioaren munduko astea ospatzen da. Zientzia eta teknologia espazialak gizakiaren bizitza hobetzeko egin dituen ekarpenak nab…
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 05/10/2026
📸Asteko argazkia: Espazioaren munduko astea ⤵️
elh.eus
Asteko argazkia: Espazioaren munduko astea
Urriaren 4tik 10era, espazioaren munduko astea ospatzen da. Zientzia eta teknologia espazialak gizakiaren bizitza hobetzeko egin dituen ekarpenak nab…
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 02/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez, 2023an, Katalin Karikó biokimikariak Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen👇
elh.eus
Katalin Karikó biokimikaria
Drew Weissmanekin batera jaso zuen, COVID-19aren aurkako RNA bidezko txerto eraginkorrak garatzea ahalbidetu zuten aurkikuntzengatik. 40 urte baino gehiago daramatza RNAren txertoak ikertzen.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 02/10/2026
📹 Asteko albistegi zientifikoa
010 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 02/10/2026
🤖Donostiako Cyber Surgery enpresak ALAYA deituriko bizkarrezurreko ebakuntzetan laguntzeko lehen robot kirurgikoa merkaturatu du: 📺🔗
elh.eus
Zirujauen lehen mailako laguntzaile robotikoak
Donostiako enpresa teknologikoa da Cyber Surgery, eta, ALAYA deituriko bizkarrezurreko ebakuntzetan laguntzeko lehen robot kirurgikoa merkaturatu du. Laguntza-robot honen berezitasuna da ebakuntza-gelan kamera optikoen beharra ezabatzen duela nabigazio zinematikoko teknologia berezi bat garatu dute eta.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 02/10/2026
🔦Anne L’Huillier eta Donna Strickland historian Nobel saria jaso duten bost emakumetako bi dira, eta Guillermo Roak biak elkarrizketatu ditu 🗞️⤵️
elh.eus
Anne L’Huillier eta Donna Strickland gurekin
Zinemaldia bukatu da. Orain, zientzialari handien txanda da Donostian, eta horri esker, Nobel saridunekin izateko aukera etortzen zaigu, Passion For Knowledge kongresuan, DIPC zentroak antolatuta. Aurten, Anne L’Huillier frantsesa izan da gurekin. Aurreko edizioan, Donna Strickland kanadiarra. Biak fisikako Nobel saridunak, eta biak emakumeak.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 01/10/2026
🗓️ Efemeridea Gaurko egunez hil zen, iaz, Jane Goodall primatologo eta aktibista. Txinpantze basatien ikerketan aitzindaria eta ingurumenaren aldeko aktibista izan zen👇
elh.eus
Jane Goodall primatologo eta aktibista
Txinpantze basatien ikerketan aitzindaria. Tanzaniako txinpantze basatien gizarte- eta familia-portaerak ikertzen aritu zen 60 urtez. Ingurumenaren aldeko aktibista izan zen urte askoan.
000 0
Elhuyar Zientzia @elhuyarzientzia.bsky.social · 01/10/2026
🔴Hastera doa "Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloa! Lehen saioa: Adimen artifiziala auzitan 🗣️ Miren Berasategi Zeberio, komunikazioan doktorea 📆 Urriaren 6an 🕖19:00etan 📍 Ernest Lluch, Donostia Ez galdu! ✍️Hurreno saioa azaroaren 3an 🤝Donostia Kultura eta Elhuyar
010 0