Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 29/09/2026🐦 ENARAK proiektua, habiak ezagutzeko eta babesteko tresna. Tolosan, hirigintza eta ingurumen arloko profesionalek eraikinen birgaitzea eta hegazti babestuen kontserbazioa nola uztartu aztertu dute, Bartzelonako neurriak erreferentzia gisa hartuta. ENARAK proiektua eta bisorea ere aurkeztu ditugu. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 25/09/2026🏛️ Abian da nazioarteko ikastaroa! 400 lagun baino gehiago bildu dira Iruñean, “Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak” ikastaroan. Bart hasi eta lau egunez, Pompeloren sorrera eta erromatarren etorrera dituzte hizpide. #Aranzadi #Irulegi #Pompelo #Nazioartekoikastaroa 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 23/09/2026⛏️ Ezagutu Komunitateko kideak! 🏺 Javier Buces Cabello Historian Doktorea da eta bi master ditu. 2007tik Aranzadiko ikertzailea da. Gaur egun, Antropologia Saileko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea ere bada. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 18/09/2026🌿 Bueltan da Bihotz Berdeak! 12-15 urteko gazte naturalistentzat, natura, zientzia eta abentura Gipuzkoan. Izen-ematea zabalik irailaren 27ra arte! ⚠️ Plaza mugatuak. Eman izena hemen: www.aranzadi.eus/eu/bihotz-berdeak 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 16/09/2026🌿 Pirinioetako flora ezagutzeko tresna digitala martxan da! PHYLOFLORA-PYR proiektuak Pirinioetako flora digita sortu du, ezagutza botanikoa bildu eta zabaltzeko. Espezieen deskribapenak, irudiak, banaketa eta datu genetikoak jasoko ditu. Doakoa. Info : www.aranzadi.eus/eu/phyloflora-pyr 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 14/09/2026🐦 20 urte Jaitzubian hegaztien migrazioa aztertzen! 80 espezie baino gehiagoko 25.000 hegazti baino gehiago eraztundu ditugu bi hamarkadatan. Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bisitaldia egin du gaur Txingudiko paduretara egindako lana eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko. 120
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 08/09/2026🏺 «Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak» nazioarteko ikastaroak adituak bilduko ditu. Duela 2.100 urte Pompelo nola sortu zen eta erromatarren etorrerak lurraldea nola eraldatu zuen aztertuko da modu dibulgatiboan. 📅 Irailak 24-27 · 📍 Civivox Pompelo · Iruña 🎟️ Doan, izena emanda 120
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 08/09/2026🏺 “Hernaniko haurrak erbestean” erakusketa Biteri kultur etxean ikusgai da. 1936ko gerraren ondoren alde egin behar izan zuten 250 haur inguru identifikatu ditu Aranzadik. Haien bizipen eta oroitzapenetan murgiltzeko aukera. 📅 Irailak 8–26. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 04/09/2026🤝 ATE+ mugaz gaindiko proiektuko bazkide diren erakundeen arteko lehen topaketa! Nafarroa Garaia eta Beherea arteko ondare arkeologikoaren inguruko formakuntza, ezagutza-trukea eta transmisioa sustatuko ditu, Pirinioen bi aldeetako lankidetza indartuz. 111
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 04/09/2026📍 Irailaren 24tik 27ra, ‘Irulegitik Ponpelora. Hiri baten jatorria’ nazioarteko ikastaroa Civivoen. 20 ikertzaile baino gehiago, Pompelo, Sertorio eta baskoien historia, erakusketa eta Irulegiko aztarnategira bisita gidatua. 🔗 www.aranzadi.eus/curso-internaciona… 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 02/09/2026💣 Irunek etengabeko erasoaldia jasan zuen 1936ko irailak 4ko sutea baino lehen. Gaur aurkeztako ikerketak aurreko asteetako bonbardaketak dokumentatzen ditu: abuztuaren 20tik aurrera, erasoak sistematikoak eta egunerokoak izan ziren. 📄 www.aranzadi.eus/assets/files/irun-… 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 28/08/2026🌒 Goizaldean ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan dugu. Gurean, 06:13an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean. 120
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 25/08/2026🦴 Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, memoria demokratikoaren alde egindako lanagatik. 🎙️Radio Euskadin, exhumazioez, identifikazioez eta gorpuak berreskuratzea baino harago doan lanaz hitz egin dute. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 20/08/2026Laster 4 urte beteko dira Begoñako Argia proiektua amaitu zenetik. Aranzadik Begoñako hilerri zaharrean egindako lanari esker, memoria historikoa, ikerketa zientifikoa eta ondarearen zaintza uztartu ziren, Bilboko historiari argi berria emanez. 🕯️https://www.aranzadi.eus/eu/begonako-argia 000
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 17/08/2026Jesus Elosegui Irazusta, Aranzadiren sortzaileetako bat eta lehen idazkaria, José Miguel Barandiaranen lankide estua izan zen. Hainbat trikuharri eta harrespil aurkitu zituen, eta 30-70eko hamarkaden Gipuzkoa iruditan utzi zigun. www.guregipuzkoa.eus/bildumak/jesus… 120
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 10/08/2026🗡️ Amaiurrek aro berria hasi du: bisita-sistema berriak esperientzia hobea eskainiko die bisitariei, eta aldi berean gazteluaren kontserbazioa eta epe luzerako iraunkortasuna indartuko ditu. #Amaiur #Aranzadi 👉 f.mtr.cool/slwnkwwnjq 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 09/08/2026Eklipsea nola biziko duzu? 📸 Bidali iezaguzu Instagrameko mezu pribatu bidez zure planaren argazkia eta zure izen abizenak eta parte hartu "Eklipseak" liburuaren zozketan! ✨ 🗓️ Epea: abuztuaren 13ko 12:00ak arte. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 08/08/2026📢 Oharra Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitza itxita egongo da abuztuaren 10etik 14ra (biak barne). Abuztuaren 17an berriz ere ohiko jarduerari ekingo diogu. Bitartean, udako naturaz eta zientziaz gozatzeko aukera izango dugu, abuztuko eklipsea behatzeko tartea barne. Ondo pasa! 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 07/08/2026Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik! 🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte 🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik. 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 05/08/2026🌒 Atzera kontaketa martxan da. Astebete falta da, soilik 7 egun, abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osorako. Egun argiz zerua ilunduko duen aparteko fenomeno astronomikoa historikoa izango da. Prest al zaude? www.aranzadi.eus/eu/eklipseak 101
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 03/08/2026⚒️ Aste honetan Gendulaingo Erdi Aroko herrigune despopulatua induskatuko dugu, K.o. XI-XIV. mendeetako aztarnetan sakontzeko. Helburua arkeologiatik haratago joatea da, baselizari testuinguru historiko zabalagoa emateko, besteak beste. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 30/07/2026⛏️ Ezagutu gure komunitatea! Oihane Mendizabal Sandonís historialaria da. 2011n hasi zen Aranzadin boluntario gisa, eta gaur egun Pirinioetako Erromatar Galtzadaren proiektuan eta Zaldua, Donazaharre zein Artziko indusketetan dihardu. www.aranzadi.eus/eu/oihane-mendizab… 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 28/07/2026🐦 Txosten berri batek azken 25 urteetan Aranzadiko Eraztuntze Bulegoak izan duen bilakaera aztertu du. Eraztunketaren hazkundeak, datuen digitalizazioak eta hegaztien kontserbazioari egindako ekarpenek erreferente zientifiko gisa sendotu dute. labur.eus/5kcd0jj9 #Aranzadi #Ornitologia 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 23/07/2026🏛️ Zalduako aztarnategian indusketek bere erromatar iragana azaleratzen jarraitzen dute. Lanak uztailaren 24ra arte egingo dira. 📅 Uztailaren 25ean, bisita gidatua. #Aranzadi #Arkeologia www.aranzadi.eus/eu/zalduak-lurpeti… 101
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 21/07/2026Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik! 🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte 🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 20/07/2026💚 Herritarren konpromisoak egiten du posible Aranzadiren jarduna. Hauen laguntzari esker jarraitzen du elkarteak 1947. urtetik kultur ondarea eta ingurumena babesten. Zuk ere posible egin dezakezu. Egin zaitez bazkide. www.aranzadi.eus/eu/egin-zaitez-baz… 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 18/07/2026BiArteko Mugi proiektuaren IKUSTEN DENA ibilbideak gure kale, parke eta txokoetan ezkutatzen den biodibertsitatea beste begi batzuekin ezagutzera gonbidatzen gaitu. 👀 Prest al zaude oharkabean igarotzen den natura berriz deskubritzeko? www.biartekomugi.eus/eu/lo-que-se-ve 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 17/07/2026⛏️ Martxan jarraitzen dute Aranzadiren udako indusketa arkeologikoek! Kanpainak abian dira aste honetan Zalduan (Auritz, Nafarroa) eta Babion (Izoria, Araba). Bi aztarnategietan lanean dihardute burubelarri arkeologo eta bolondresek gure iragana hobeto ezagutzeko. 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 15/07/2026🌿 Gaur inauguratu ditugu #UrbanFaunaResort proiektuaren 3 eskulturak eta #BiArtekoMugi ekimenaren lehen ibilbidea. Aranzadik eta Chillida Lekuk sustatutako bi ekimenak zientzia, artea eta teknologia uztartzen dituzte Donostiako hiri-biodibertsitatea ezagutarazteko eta kontserbazioa sustatzeko. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 12/07/2026☀️ Hilabete besterik ez da falta abuztuaren 12ko eguzki-eklipserako! Prest al dituzu segurtasunez ikusteko betaurrekoak? 😎 Erosi itzazu hemen: aranzadi.myshopify.com/products/lib… 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 06/07/2026🌿 Ezagutu gure Komunitatea! 🌱 Ana Irene García del Bao: Biologian graduatua da eta 2021az geroztik, Aranzadiko Botanika Sailean dihardu. Gipuzkoako landaredi mehatxatuaren jarraipen-lanen arduraduna da. 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 03/07/2026👀 Esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko, Aranzadik eta ADEMGIk biodibertsitatean inspiratutako bitxi solidarioak sortu ditugu. Bilduma modu solidarioan merkaturatuko da uztailaren 5ean Busti Zaitez kanpainan. Dirua ADEMGIren fisioterapia eta logopedia zerbitzuetara bideratuko da. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 02/07/2026⛏️ Abian dira Aranzadiren udako indusketak! Aranzadiko kideak eta bolondresak lanean ari dira Resan (Andosilla), San Adrian–Lizarraten eta Koskobilon (Olazti). Gure ondare arkeologikoa ikertu, ezagutu eta babesten jarraitzen dugu. 110
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 01/07/2026📺 🌙 Atzo, Virginia García, Aranzadiko Astronomia saileko kidea ETBko “Joseba Arguiñano Sukalerrian” programan izan zen eklipseari buruz hitz egiten! ✨ Ikusi ez bazenuen, EITBONen duzu elkarrizketa osoa! 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 29/06/2026🌿 12-15 urteko natura-zale gazterik ezagutzen duzu? Bihotz Berdeak proiektua da bere lekua! Hilean behin irteerak, adituen gidaritzapean, naturaz ikasi eta lagun berriak egiteko aukera ezinhobea. Batu zaitez komunitateera: www.aranzadi.eus/eu/bihotz-berdeak 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 25/06/2026Aurkikuntza Irulegin! Zenbaki baskoniko baten lehenbiziko lekukotasuna izan daitekeen inskripzio bat aurkitu dute zeramikazko ontzi batean. 011
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 25/06/2026✨ Aurkikuntza berria Irulegin! Zeramika batean agertutako abaŕ inskripzioa lehen zenbaki baskonikoa izan liteke. Aurkikuntzak baskoieraren, iberieraren eta euskararen arteko harremanak ikertzeko bide berriak irekitzen ditu. 122
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 24/06/2026📍 La Cumbre, memoria leku izateko bidean Javier Buces antropologoak La Cumbre jauregia izan du hizpide Oroimenaren geltokia irratsaioan. Lasa eta Zabala estatuko tortura kasuarekin lotutako espazioa memoria leku izateko prozesuan dago gaur egun. #LaCumbre #MemoriaHistorikoa #LasaEtaZabala 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 22/06/2026🌿 Gure basoak ezagutzen Larunbatean, BERRIAko irakurleekin batera, Lizarrustitik abiatu eta Gipuzkoako baso naturalak ezagutzeko ibilaldia egin genuen, Aranzadiko Yoana Garcíaren gidaritzapean. Natura, ikaskuntza eta giro bikaina uztartu genituen. Eskerrik asko partehartzaileoi! 🌳 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 19/06/2026📚Gaurtik aurrera, Aranzadiko liburutegiak Lydia Zapata Liburutegia izena izango du. Aranzadiko bazkidea eta Europako arkeobotanikako erreferente bat izan zen Zapata doktorea. Gaur, ekitaldi hunkigarri batean, bere ibilbidea eta ekarpena omendu nahi izan ditugu, liburutegiari haren izena emanez. 020
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 15/06/2026📖✨ Aranzadi aldizkariaren bigarren zenbakia kalean da! Eklipseari buruzko erreportai luzea, Aizpea Goenagarekin solasaldi bat, espezie bereziei buruzko informazioa… askotarikoak aurkituko dituzu zientzia, natura eta ondarea elkartzen dituen aldizkarian. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 12/06/2026🏛️“Frankismoak Errepresaliatutako Emakumeak: Gipuzkoako kasua’ erakusketa ikusgai Helburua 1936 eta 1945 artean Gipuzkoan errepresio frankista pairatu zuten eta isilaraziak izan ziren emakumeen memoria ezagutaraztea da. 📍 Aieteko Kultur Etxea 📅 Irailaren 6ra arte 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 08/06/2026🌿 Ateak zabalik ditu “Banaezinak” erakusketa ibiltariak Zarautzen. Gizakiaren eta naturaren arteko harremana aztertzen du, Historiaurretik gaur egunera arte. 📍Bihar arte Zarauzko Merkatu Plazan ikusgai. Ondoren, Tolosan, Irunen eta Zumarragan izango da. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 01/06/2026🎧🌿Nolakoa da Ranunculus lingua L. espeziea? Ana García del Bao botanikoak Faktoria saioan kontatu du nola ia kasualitatez topatu duten espeziea lehenengoz EAEn, Gasteizko Salburuko hezegunean. 🎧 guau.eus guau.eus/m/euskadi-irratia-faktoria… 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 26/05/2026“Gerra eta Erresistentzia”: kalean da Gerra Zibilean Donostian gertatutakoari, errepresio frankistari eta biktimei buruzko lau argitalpeneko bildumaren lehen alea. Donostiako Udalarekin egindako proiektuak memoria historikoa berreskuratzea du helburu, ikerketa eta memoria demokratikoa uztartuz. 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 25/05/2026✨ Maddalen, bakearen eta memoriaren ikur berria Gendulainen. Agoizko herriak San Roman ermitan inauguratu du Iosune Etxarte Buezoren eskultura, 1479ko bakearen espiritua gogoraraziz. Proiektuak bi urteko ikerketa, arkeologia eta herritarren parte-hartzea batu ditu. #Aranzadi #Agoitz #Gendulain 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 22/05/2026🌼 Ranunculus lingua L. lehen aldiz aurkitu dute EAEn, Salburuko hezegunean. 2004an desagertutzat jo zuten Espainian, eta gaur egun Iberiar Penintsulan 3 populazio baino ez daude baieztatuta. #Aranzadi #Salburua #Biodibertsitatea #Ranunculus 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 21/05/2026⛏️ Aste gutxi barru berriz ekingo diegu udako indusketa arkeologikoei, iraganaren arrastoak berriro argitara ekartzeko. 🎙️ Irratian, Aranzadi Zientzia Elkartea-ko Juantxo Agirre Mauleónek boluntarioen garrantzia eta uda honetako aztarnategiak aipatu ditu: San Adrián, Koskobilo eta Basagain. 🎧 guau.eus 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 19/05/2026🌿 Autobus markesinak, hiri biodibertsitatea ezagutzeko tresna Aranzadin, DBUSekin batera, markesinak zientzia-dibulgaziorako eta ingurumen-kontzientziarako gune bihurtu ditugu. Espezieen ilustrazioak eta kokapenak aurkituko dituzu bertan hiria hobeto ezagutzeko. 🌱 Biarteko Mugi proiektuaren parte! 100
Aranzadi Zientzia Elkartea @aranzadi.bsky.social · 18/05/2026Ezagutu gure Komunitatea! 🏛️ Suberri Matelo Mitxelena: Ondarearen kudeaketan espezializatua da eta Aranzadiko Etnografia Sailean ondarea katalogatzen eta zabaltzen egiten du lan. Indusketa arkeologikoetan ere parte hartzen du. 111