Sign in

NON-TOXICNo ads · No shady algorithms

iiinova is part of the Atmosphere — an open, public network where you own your identity.

Andoni Imaz

@andonimaz.eurosky.social
198 followers 429 following 84 posts

Ez dakit zer esan

PostsRepliesMedia
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 17/09/2026
Hemendik eta urtea bukatu arte, #Keixpe kontzertu sorta ederra izango dugu Urretxu-Zumarragan, Kalegorrian elkarteak antolatuta: hilean bat, azken igande eguerdian, kale giroan, ahal dela.
Kalegorriak kultur elkarteak antolatuta, Keixpe musika zikloa Urretxu-Zumarragan: hileko azken igandean, 12:00etan.

Irailaren 27an: Mikel Vega eta Peru Galbete

Urriaren 25ean: Les Cuisinières

Azaroaren 29an: Xabier Badiola eta Saguxar

Abenduaren 27an: Gori Gori
002 2
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 23/07/2026
Bihar, 'Subua' zinema podcastaren bigarren atala argitaratuko du Basilikak: Japoniako dokumentalgintzan murgilaldi bat, Sumiko Hanedaren 'Usuzumi no sakura' filmean ardaztuta. Aurreko saioa entzun zenutenok badakizue non ikusi filma.
Subua #2: 'Gereziondoaren denbora'. Uztailaren 24an, Basilikan.
030 3
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 13/07/2026
Iñaki Landaren ilustrazio puska 'Xabiroi'-ren azalerako.
'Xabiroi' komiki aldizkariaren 80. zenbakiaren azala.
000 0
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 10/06/2026
Astebururako, Auzomira kultur egitaraua prestatu dugu Kalegorrian elkartetik Urretxu-Zumarragan: 'Cambium' (Maddi Barber, Marina Lameiro) eta 'Ziarraize' (Aurizberriko biztanleak) filmak, Broken Brothers Brass Banden kontzertua eta @gerostarbe.bsky.social|en 'Auzokinak'-en errezital musikatua.
Kalegorrian elkarteak antolatutako Auzomira zikloaren kartela. Ekainaren 12an, 13an eta 14an, Urretxu-Zumarragan.

12, ostirala, 19:30: 'Cambium' eta 'Zirarraize' filmen proiekzioa eta egileekin solasaldia Zelai Arizti aretoan.

13, larunbata, 12:00: Broken Brothers Brass Band, kontzertu ibiltaria Eitzako Kortako plazatik Areizaga-Kalebarren plazara.

14, igandea, 12:30: 'Auzokinak', Gorka Erostarberen poemen errezital musikatua Areizaga-Kalebarren plazan.
022 2
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 20/01/2026
Biralizazioa: TikToketik Arantzazuko egutegira.
Arantzazuko egutegiko gaurko orria:

7-7-7 METODOA, BIKOTEA BIKOTE BEZALA EZ GALTZEKO

Ez dira gutxi harreman batean ordutegi eta arau zurrunak ezartzeak elkarri denbora eskaitzeko grina ezabatzen duela diotenak. Arrazoi osoa izan dezakete grina eta espontaneitatea lotzen badituzte, baina, batzuetan, denbora faltak bulkadazkoa izateko aukera ezabatzen du. Horregatik, zure bikotekidearekin kalitatezko tarteak igarotzeko uneak agendatzea izan daiteke irtenbide bakarra. Eta hor sartzen da jokoan 7-7-7 metodoa, TikTok bezalako sare sozialetan ikus daitekeena.
120 2
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 17/01/2026
Luzaroan eta behin baino gehiagotan ikusteko moduko erakusketa antolatu du Catalina Lozano komisarioak Artium Museoan: 'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'. Bestearen errepresentazioari eta zinemaren gailuari buruzko lanketa kritikoa eta espekulatiboa. Zoragarria eta harrapaezina.
120 2
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 16/12/2025
Prentsako artikuluak, irratsaioak, hitzaldiak, gutunak, elkarrizketak... Iñaki Segurolaren askotariko lanak, webgune bakarrean, auzolanean bilduta.
'Segurola.eus': Iñaki Segurolaren webgunearen aurkezpena.

Abenduaren 20an, 11:00etan, Azpeitiko Plaza Nagusian.
043 4
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 28/10/2025
Garai hartako eta ondorengo hamarkadetako boikota eta ikusezintzea agerian utzi zituen Loyartek berak Iratxe Fresnedaren 'Irrintziaren oihartzunak' dokumental erabakigarrian (2016). Eta, aurretik, 'Berria'-n, Alberto Barandiaranek egindako elkarrizketa zabal honetan (2005).
Alberto Barandiaranek 'Berria'-ren 'Igandea' gehigarrian Mirentxu Loyarteri egindako bi orrialdeko elkarrizketa, 2005eko azaroaren 6an argitaratua. Titulua: «Desobediente samarra izan naiz beti».
101 1
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 28/10/2025
'Irrintzi'-k La Rochellen izan zuen nazioarteko estreinaldia, Arte Garaikidearen Nazioarteko VI. Topaketetan, '1968-1978. Une décennie mouvante' zikloaren barruan, Euskal Herriko beste film politiko bikain batzuekin batera (ea horiek ere iristen diren Primeran-era).
Euskal zinemari buruzko zikloko filmak topaketen katalogoan: Jose Maria Zabalaren 'Axut', Iñaki Nuñezen 'Boltxebikeak irriparrez' eta 'Estado de excepción', Antton Merikaetxebarriaren 'Euskal santutegi sakona' eta Imanol Uriberen 'Ez'.Katalogoak jarraitzen du: «Miguel eta Sardaren» 'L'inconformiste', Juan B. Heininken 'Ikurriñaz filmea', 'Irrintzi', Aurelio Garroteren 'Mamutxen jokoa' eta Heininken eta Garroteren 'Udazkena Busturialdean'. Zikloari buruzko testu bat ere badago:

«Depuis quelques années, on assiste peu à peu au développement d'une cinématographie basque.
Phénomène isolé en Euskadi, les intentions se sont concrétisées.
Presque tous les documents ont leur point de départ dans des faits accompagnés parfois d'une analyse politique.
L'infrastructure de production n'existant pas, les films sont les produits d'efforts constants et individuels des réalisateurs. Englobant la double fonction d'informer et de communiquer, indépendant de par son système de production parallèle, le cinéma basque se conçoit plus dans une problématique de lutte des groupes militants et politiques, que dans une perspective esthétique cinématographique».
120 2
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 13/07/2025
Bihartik asteazkenera, zinemari Chantal Akermanen bitartez begiratzen saiatuko gara Artium museoan, Claire Atherton muntatzaileak eta Erika Balsom ikertzaileak lagunduta. Hiru hitzaldi, askotariko materialak eta hainbat lotura iradokitzaile: genealogia bat abian artium.eus/eu/jarduerak...
'Chantal Akermanen bidez pentsatzea: genealogia bat abian' programaren egitaraua:

Uztailaren 14an, 18:00etan, Claire Athertonen 'The Art of Editing' hitzaldia.

Uztailaren 15ean, 18:00etan, Erika Balsomen 'Beyond Akerman: Feminist Experiments with the Moving Image' hitzaldia.

Uztailaren 16an, 18:00etan, Arantza Santestebanen eta bion 'Genealogia bat abian' hitzaldia; eta, 19:30ean, amaierako ondorioak.
010 1
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 23/04/2025
Maite Gurrutxaga: onena.
Maite Gurrutxagaren 'Tapakia' albumeko irudi bat: sagu festa etxean.
010 1
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 15/04/2025
Ni:
Olivier Schrauwenen 'Domingo flamenco' komikiko bineta bat. Tipo bat apalategiko liburuei begira: «¿Los compro solo por la tipografía?».
000 0
Andoni Imaz @andonimaz.eurosky.social · 09/04/2025
Ez dut zaurian piko egin nahi, baina pena da, ba, Igelaren liburu berriaren azalean tipografia triste hau erabili izana, bildumaren diseinu ederrari eutsi ordez...
George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' liburuaren azala. Igela argitaletxeak atera du, Rafa Santxez Muxikak euskaratuta.
121 2